Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2014/2015 | Beste urte batzuk:  2012/2013 
Soziologia Aplikatuan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 303104 Irakasgaia: OINARRI PSIKOLOGIKOAK: GIZABANAKOA ETA GIZARTE INGURUNEA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Psikologia eta Pedagogia
Irakasleak:
ESARTE ESEVERRI, SONIA   [Tutoretzak ] DOMBLAS GARCIA, ANDRÉS   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

Oinarri psikologikoak: gizabanakoa eta gizarte ingurunea ikasgaiaren edukiek ondoko alderdiak barne hartzen ditu: ikaskuntzari eta irakaskuntza prozesuei euskarria ematen dieten prozesuak, ulermena, analisia eta identitate pertsonal eta sozialaren ebaluazioa, gizarte errealitatearen interpretazioa ingurune ezberdinetan eta talde jokabidea erabakitzen duten faktoreen ikerketa.

 

Gogamenaren eta jokabidearen funtzionamendua azaltzeko eta aurresateko, psikologiak gizabanakoa izaki bakartzat jotzen du, bere pertzepzioen, esperientzia emozionalen, iritzien eta erabakien jabea dena. Azken horiek gizabanakoa inguratzen duten baldintza sozialen araberakoak izango dira eta garapen adaptatibo eta psikosozialera eramango dute.

 

 

Gora

Deskribatzaileak

Psikologia, Oinarrizko psikologia, Psikologia orokorra, Prozesu psikologikoak, Jokabidea, Nortasunaren psikologia, Psikologia soziala, Talde prozesuak, jokabide kolektiboa.

Gora

Gaitasun orokorrak

O.1. Ikaskuntzaren eta jokabidearen erregulazioa. Egingo dena planifikatu, bere exekuzioa kontrolatu eta emaitzak eta jarraitu den prozesuaren eraginkortasuna ebaluatu.

 

O.2.     Analisia eta sintesia. Errealitatea osatzen duten osagaiak identifikatu, beraien artean eta osotasunarekin erlazionatu, ekintzan orden zehatz bat ezarriz. Osagai guztiak edo osagai batzuk integratu beste konfigurazio esanguratsu bat sortzeko, informazioa eta gizartean gertatzen dena era sakon batean ulertzeko helburuz.

 

O.3.     Erabakiak hartzea gizabanakako mailean eta maila kolektiboan. Erabakiak hartzea zergatik den garrantzitsua zehaztu, prozesuan eragin dezaketen faktoreak aztertu eta arretaz eta sormenaz erabakiaren faseak jarraitu. Arazoen ebazpenean gaitasunak garatu, egoera gatazkatsuak zergatik gertatzen diren aztertu, horiek xehetasunez definitu, konponbide berriak proposatu eta haien exekuzioa modu zientifikoan planifikatu eta emaitzak ebaluatu.

 

O.4.     Ideiak sortu: askotarikoak, anitzak, originalak eta ongi zehaztuak. Kontsideratu arazo konplexuen aurrean ideia horien erabilerak, anormaltasunak, paradoxak, oztopoak, kausak, efektuak eta konponbideak. Honen guztiaren helburua era kreatiboan eta berritzailean jokatzea da.

 

O.5. Arrakastarako motibazioa eta motibazio intrinsekoa. Bakoitzak berariazko jarduerak garatu, zailtasunak izan arren jarduerari eutsi, prozesuan zehar agertzen diren zailtasunak gaindituz. Hau horrela, ikasleak era arduratsuan lan egiten ikasiko du bere bizitza pertsonalean, sozialean eta profesionalean egiten duen gauza guztietan bikaintasuna bilatuz.

 

O.6. Pertsonarteko gaitasunak, malgutasun mentala eta taldeka lan egitea. Komunikazioa eta elkarrekiko errespetua sustatzen duten jokabideak garatu eta jarduera akademiko eta sozial anitz taldean landu. Gaitasun horiei esker, ikasleak komunitate inguruneetan eta ingurune profesionaletan aise integratzea lortuko du.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

B.1. Psikologia zientzia gisa ezagutu: objektua, erroak, ikuspegi piskologikoak, ikerketa metodoak eta sustrato anatomo-fisiologikoa.

 

B.2. Ondoko prozesu psikologikoak ezagutu (izaera eta funtzionamendua): arreta, pertzepzioa, oroimena, ikaskuntza, pentsamendua, motibazioa eta emozioa.

 

B.3. Nortasunaren osagaiak, azalpen ereduak eta nortasunaren ebaluazioa ezagutu.

 

B.4. Gizabanakoari besteengandik iristen zaion informazioa nola prozesatzen duen eta nola ateratzen dituen ondorioak bere nortasunari eta besteen nortasunari buruz ezagutu eta aplikatu egoera espezifikoetan.

 

B.5. Pertsonarteko harremanetan ematen diren eragin prozesuak ezagutu.

 

B.6. Identitate soziala nola garatzen den ezagutu eta testuinguru ezberdinetan talde ezberdinen kide izateak identitate sozialean duen eragina ezagutu.

 

B.7. Ikaskideekin taldean lan egin, ezagutzak eta esperientziak partekatuz.

 

Gora

Metodologia

Ikasturtearen hasiera.

Ikasleen aurretiko ezagutzak ebaluatuko dira, baita ikasgaiaren inguruan dituzten igurikapenak ere.

 

Talde handia. Eskola teorikoak (60 ikasle inguru).

Gaien aurkezpen magistralak. Ahal den neurrian ikasleriaren parte hartzea sustatuko da.

Gai bakoitzaren bukaeran ikasleen zalantzak edo hausnarketak egiteko denbora eskainiko zaie, nahiz eta aurretik ere horiek isladatzeko aukera eman.

 

Talde ertaina. Eskola praktikoak (30 ikasle inguru).

Hemen jarduera praktikoak burutuko dira. Hauetan dokumentalak, galde-sortak, testuak eta abar aztertuko dira, gai bakoitzean sakontzeko eta alderdi praktikoa ezagutzeko helburuz.

 

Talde txikia. Taldekako lana (4-6 ikasle).

4-6 lagunek osatuko dituzte taldeak. Gai-zerrendaren gai bat aukeratu beharko dute, eta horretan alderdi zehatz batean sakondu lan monografikoa egiteko. Eskolen bukaeran lan horren aurkezpena egin beharko dute.

 

Ikasturtearen bukaera.

Eskuratutako ezagutzei buruz hausnartu baita ikasgaiaren metodologiaren eta edukiaren inguruan ere.

Ikasleek modu anonimoan galde-sorta beteko dute eta klasean bertan beraien iritzia emateko aukera izango dute, ikasgaian ahuleziak eta sendotasunak detektatzeko helburuz, beti ikasgaiaren funtzionamendua hobetzeko asmoz.

 

Jarduera

Agertze orduak

Klasetik kanpoko orduak

A.1.Eskola teorikoak

45

-

A.2. Eskola praktikoak

15

-

A.3. Eztabaidak, amankomunean jarri, talde tutoretzak

6

-

A.4. Lana egitea

1,5

10

A.5. Materialak irakurtzea

-

30

A.6. Banakako ikasketa

-

34,5

A.7. Azterketak, ebaluazio frogak

4

-

A.8. Banakako tutoretzak

-

4

Guztira 150 ordu (6 ECTS kreditu)

71,5

78,5

 

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz.

Gora

Ebaluazioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoan ebaluazioa etengabekoa izango da. (NUPeko araudia: IV. Kapitulua “Ebaluazio Prozesuak”, 14 kapitulua “Etengabeko ebaluazioa”).

 

1. Azterketa. Notaren % 60a.

Nahi duenak zatikako azterketa bat burutu ahal izango du 2. atala amaitu eta gero (guztira bi azterketa).

Zatikako azterketan 10 puntutik gutxienez 7 lortu behar dira ordurarte emandako eduki teorikoak liberatzeko.

Nahiago duenak azterketa bakarra egingo du bukaeran.

Azterketak bi atal izango ditu:

            -40 galdera inguru, erantzun anitzeko galderek osatua.

            -Hiru galdera motz.

 

2. Praktikei buruzko txostenak: Notaren %10a.

 

3. Taldeka burututako lan monografikoa. Notaren %30a.

 

Ebaluazioaren atal guztiak gainditu behar dira ikasgaia gainditzeko, hau da: azterketa, praktikak eta talde lana.

Gora

Gai-zerrenda

1. ATALA: INFORMAZIOA JASOTZEKO PROZESUAK

  1. gaia: Psikologia sarrera.
  2. gaia: Prozesu sentso-pertzeptiboak.
  3. gaia: Arreta prozesuak.

 

2. ATALA: INFORMAZIOA ESKURATZEKO, BILTZEKO ETA SORTZEKO PROZESUAK

4. Ikaskuntza eta bere mekanismoak.

5. Giza oroimena.

6. Pentsamendua eta adimendun jokabidea.

 

3. ATALA: IDENTITATE PERTSONAL PROZESUAK

7. Motibazioa eta emozioa.

8. Nortasunaren eraketa.

 

4. ATALA: KOGNIZIO SOZIALA ETA TALDE ELKARRERAGIN PROZESUAK

9. Kognizio soziala.

10. Jarrerak eta jarrerak aldatzea.

11. Altruismoa eta indarkeria.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa

Sanz de Acedo, M. L. (arg.). (2012). Psicología. Individuo y medio social. Bilbo: Desclée De Brower.

Osagarria

Anderson, J. R. (2001). Aprendizaje y memoria: Un enfoque integral. Madrid: McGraw-Hill.

Asociación Psiquiátrica Americana (2000). Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales (DSM‑IV). Barcelona: Masson.

Burón, J. (1994). Motivación y aprendizaje. Bilbo: Mensajero. 5. kapitulua: “El efecto Pigmalión, o la influencia de las expectativas de los demás”, 115-140 orr. (Euskaraz dago).

Byrne, B. (1998). Psicología Social. Madril: Prentice-Hall.

Conejero, S., Pascual, A. eta Etxebarria, I. (2007). Emozioei begirada psikologikoa. Uztaro, 63, 77-89.

Etxebarria, I. (2005). Desarrollo del altruismo y la agresión. F. López, I. Etxebarria, M. J. Fuentes eta M. J. Ortiz (arg.). Desarrollo afectivo y social (211-230 orr.). Madril: Pirámide.

Etxebarria, I. (2002). La regulación de las emociones. P. Fernández Berrocal eta N. Ramos Díaz (arg.), Corazones inteligentes, 449-476 orr. Bartzelona: Kairós

Fernández Abascal, E. G., Martín Díaz, M. D. eta Domínguez Sánchez, J. (2001). Procesos psicológicos. Madril: Pirámide.

Goleman, D. (1995). Inteligencia emocional. Bartzelona: Paidós.

Kandel, E. R., Schwartz, J. H. eta Jessell, T. M. (1997). Neurociencia y conducta. Madril: Prentice Hall.

Páez, D., Fernández, I., Ubillos, S. eta E. Zubieta (arg.). (2003). Psicología social, cultura y educación. Madril: Prentice-Hall.

Pinel, J. P. J. (2006). Biopsicología. Madril: Pearson.

Reeve, J. (2003). Motivación y emoción. Madril: McGraw-Hill.

Sacks, O. (2008). Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona. Bilbo: Elhuyar Fundazioa.

Sanz de Acedo, M. L. (arg.). (1997). Psicología. Mente y conducta. Bilbo: Desclée De Brouwer.

Taylor, S. E. (1991). Seamos optimistas. Ilusiones positivas. Bartzelona: Martínez Roca.

Worchel, S. eta Shebilske, W. (1997). Psicología. Fundamentos y aplicaciones. Madril: Prentice Hall.

Gora