Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2016/2017 | Beste urte batzuk:  2015/2016 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302601 Irakasgaia: NATURA INGURUNEARI BURUZKO PROIEKTU DIDAKTIKOAK
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 2º S
Saila: Natura Ingurunearen Zientziak
Irakasleak:
IBARRA MURILLO, JULIA FERNANDA   [Tutoretzak ] IMBERT RODRIGUEZ, JUAN BOSCO (Resp)   [Tutoretzak ]
SAEZ DE EGILAZ MURGIONDO, PATXI XABIER   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktiko eta diziplinazkoa / Natura eta gizarte ingurunearen ezagutza eta bere didaktika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

- Metodo zientifikoaren oinarriak eta aplikazioa natura-inguruneari buruzko irakaskuntza-ikaskuntzan.
- Ingurunea aztertzeko proiektuak diseinatzeko ikaskuntza eta ikerkuntza ibilbideen teoria. Ikertuz ikastea.
- Ingurunea eta bere kontserbazioa, izaki bizidunen aniztasuna, giza gorputzaren funtzionamendua, materia eta energia, Nafarroako Foru Erkidegoko natura-ondarea, legediaren arabera.
- Natura-inguruneari buruzko proiektuak erakustea eta adibideak jartzea.
- Lehen Hezkuntzarako proiektu baten egitura didaktikoa. Proiektu baten urratsak. Ingurune esperimentalen eraikuntza egoera didaktikoen zerbitzura.
- Ingurunearen Jakintza Arloari buruzko proposamen eta proiektu didaktiko integratuak egiteko jarraibideak. Proposamen eta proiektu didaktikoak diseinatu eta garatzea

Gora

Deskribatzaileak

Irakasgaia "Natura eta gizarte ingurunearen ezagutza eta bere didaktika"jakintzagaiarena da, zeinean topiko hauek garatzen baitira:
Ingurunea aztertzeko proiektuak diseinatzeko teoria. Ikertuz ikastea. Ingurunearen Jakintza Arloari buruzko proposamen eta proiektu didaktiko integratuak egiteko jarraibideak.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak
1. OG Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2. OG Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea.
3. OG Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
4. OG Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideakjakinarazteko gauza izatea.
5. OG Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.
2.2. Gaitasun orokorrak
1. GO Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
2. GO Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.
10. GO Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.
11. GO Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.
2.3. Zeharkako gaitasunak
2. ZG Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
2. GE Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.
3. GE Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
7. GE  Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.
9. GE Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.
10. GE Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.
11. GE Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
12. GE Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

 Gure elburuak hauxek dira:

1. E Espiritu kooperatiboa garatzea (9, GE, 10.GO) 
2. E Natura inguruneari buruzko oinarrizko kontzeptuak komunikatzea (4. OG, 11. GO, 3. GE, 11. GE)
3. E Natura inguruneari buruzko eta ikaskuntza kooperatiboari buruzko ezagutzak lehen hezkuntzako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuei egokitzea (4. OG, 2. OG, 1. GO, 2. GO, 10. GO, 1. GE, 3. GE)
4. E Natura inguruneari buruzko proiektu didaktikoak diseinatzea (2. OG, 1. GO, 2. GO, 1. GE, 2. GE, 10. GE
5. E Natura inguruneari buruzko diziplina arteko galderei erantzuteko kontzeptu teorikoak erabiltzea eta argudioak sintetizatzea (1. OG, 3. OG, 4. OG, 5. OG)
6. E Inguruari eta ingurua zaintzeari, bizidunen aniztasunari, giza gorputzari eta materia eta energiari buruzko oinarrizko kontzeptuak ulertzea (1. OG, 2. OG, 3. OG, 4. OG)
7. E Metodo zientifikoak natura inguruneari aplikatzea testuinguru jakin baten barruko egoera didaktikoetan (4. OG, 2. OG, 3. OG, 2. GO)

Gora

Metodologia

5.1. Irakasteko metodoak

Kodea

Deskribapena

1. IM

Azalpen magistrala osoko bilkuretan.

2. IM

Elkarreragina talde handian.

3. IM

Elkarreragina talde ertainean.

5. IM

Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

 

5.2 Prestakuntza jarduerak

Kodea

Deskribapena

Orduak

Presentzialtasuna

1. PJ

Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak)

45

100

2. PJ

Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpoko praktikak.

15

100

3. PJ

Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa.

30

10

4. PJ

Ikaslearen ikasketa autonomoa

50

0

5. PJ

Tutoretzak

5

100

6. PJ

Ahozko edo idatzizko azterketak.

5

100

Gora

Ebaluazioa

 

 

Ikasketaren emaitza
Ebaluazio sistema
Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez
 1. E Espiritu kooperatiboa garatzea (9. GE, 10. GO)  Klasera, edo, hala badagokio, ikastetxera joatea eta bertan parte hartzea  0-5  Ez

 2. E Natura inguruneari buruzko oinarrizko kontzeptuak komunikatzea (4. OG, 11. GO, 3. GE, 11. GE

 

3. E Natura inguruneari buruzko eta ikaskuntza kooperatiboari buruzko ezagutzak lehen hezkuntzako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuei egokitzea (4. OG, 2. OG, 1. GO, 2. GO, 10. GO, 1. GE, 2. GE, 3. GE)

 Aipamen eta sintesi lan teorikoak ahozko edo idatzizko adierazpenarekin  0-25  Ez

 4. E Natura inguruneari buruzko proiektu didaktikoak diseinatzea (2. OG, 1. GO, 2. GO, 1. GE, 2. GE, 10. GE)

 

5. E Natura inguruneari buruzko diziplina arteko galderei erantzuteko kontzeptu teorikoak erabiltzea eta argudioak sintetizatzea (1. OG, 3. OG, 4. OG, 5. OG)

 Lan praktikoak: behaketa, proposamenaren azterketa eta ahozko zein idatzizko adierazpena  20-50  Bai

 6. E Inguruari eta ingurua zaintzeari, bizidunen aniztasunari, giza gorputzari eta materia eta energiari buruzko oinarrizko kontzeptuak ulertzea (1. OG, 2. OG, 3. OG, 4. OG).

 

7. E. Metodo zientifikoak natura inguruneari aplikatzea testuinguru jakin baten barruko egoera didaktikoetan (4. OG, 2. OG, 3. OG, 2. GO)

 Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak  40-50  Bai

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1. Lehen Hezkuntzako Natura Inguruneari buruzko proiektuen eta curriculum materialen azterketa.
2. Ingurune fisikoari buruzko proiektu didaktikoak Lehen Hezkuntzan.
3. Giza gorputzari buruzko proiektu didaktikoak (osasuna eta garapen pertsonala) Lehen Hezkuntzan.
4.- Ingurune biologikoari buruzko proiektu didaktikoak (izaki bizidunen aniztasuna, ekosistemak) Lehen Hezkuntzan.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Catalá, M. (2002). Las ciencias en la escuela: teoría y práctica. Laboratorio Educativo argitaletxea.
Elósegui, J., P. Guerendiáin, F. Pérez eta F. Redón. 1980. Nafarroa. Guía ecológica y paisajística. Nafarroako Aurrezki Kutxa, Iruñea.
Franquesa, T., I. Alves, A.M. Prieto, eta M. Cervera. 1996. Guía de actividades para la educación ambiental. Habitat. Ingurumen Ministerioa, Madril.Freeman, Scott. Biologia. 2009. Pearson Educación, Madril.
Galindo, R., S. Ramírez eta J.M. Rodríguez. 1995. El conocimiento del medio en la educación primaria. Bases teóricas y propuestas didácticas. Ediciones Koiné, Toledo.
Harlen, W. (1990). Enseñanza y aprendizaje de las Ciencias Experimentales: Madril. Ediciones Morata
Jimenez Aleixandre, M. P. eta Caamaño, A. (2003). Enseñar ciencias. Bartzelona Graó.
Jorba, J. y Sanmartí, N., (1994). Enseñar, aprender y evaluar: un proceso de regulación continua. Madril. MEC.
Markl G. 2004. La Tierra. Un viaje por la historia de nuestro planeta. Editorial Ares eta Mares, Barcelona.
Pasek de Pinto, E., Y. Matos de Rojas, T. Villasmil eta A. Rojas. 2010. Los proyectos didácticos y la ciencia en educación inicial. Acción pedagógica 19: 134144.
Prieto, T.; Blanco, A.; González, F. (2000). Materia eta materialak. Madril. Síntesis Educación.
Pujol, R. M. (2003). Zientzien Didaktika Lehen Hezkuntzan Madril. Síntesis Educación.
Romón, C. 1997. Guía del huerto escolar. Editorial Popular.
Sanmartí, N. (2007). 10 ideas clave. Evaluar para aprender. Bartzelona Graó.
Smith R.L. eta T.M. Smith. 2001. Ecología, Addison Wesley Longman, San Francisco
Thybodeau, G.A. eta K.T. Patton. 2008. Estructura y función del cuerpo humano. ElsevierMosby argitaletxea.
Tricárico, H.R. 2007. Didáctica de las ciencias naturales. ¿Cómo aprender? ¿Cómo enseñar? Editorial Bonum, Buenos Aires.
Lan praktikoak zientzia eskoletan. Egilea: Aureli Caamaño
Izaki bizidunen eta lurraren aurkikuntza. Egilea: Jeannine Deunffek koordinaturiko lana.
Irakasteko laguntzaren kalitatea ebaluatzeko irizpideak. Egilea: Project 2061.
Zientziaren irakaskuntza eta ikaskuntzako berrikuntza eta ikerkuntza aldizkariak
Alambique http://alambique.grao.com
Enseñanza de las ciencias http://ensciencias.uab.es
Ciencies: revista del Professorat de Ciencies d´Infantil, Primaria i Secundaria http://crecim.uab.cat/revista_ciencies
Hezkuntza berrikuntza eta ikerkuntzako aldizkariak (orokorra)
Hezkuntza berrikuntzako gela (NUPeko liburutegian) http://aula.grao.com
Eskola ikuspegia (NUPeko liburutegian) http://revistas.unavarra.es/bibreve/consulta.html
Haurtzaroa eta ikaskuntza (NUPeko liburutegian) http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=702
Tantak http://www.argitalpenak.ehu.es/p291home/es
Curriculum proiektuak online
Txanela http://www.elkarlanean.com (ikasmaterialak)
La main à la pâte http://www.lamap.fr
Ikastolak http://www.ikastola.net/web/default.php
24/2007 FORU DEKRETUA, 2007ko martxoaren 19koa, Lehen Hezkuntzako ikasketen curriculuma ezartzen duena Nafarroako Foru Erkidegoan. Nafarroako A.O., 64 zk.
1513/2006 Errege Dekretua, 2006ko abenduaren 7koa,  lehen  hezkuntzako eta haur hezkuntzako gutxieneko irakaskuntza ezartzen duena.

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

 

Gora