Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302408 Irakasgaia: ESKOLA-PRAKTIKAK 1
Kredituak: 6 Mota: Kanpo praktikak Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
SOTES RUIZ, JOSE PABLO   [Tutoretzak ] LOPEZ MUGARZA, JUAN CARLOS (Resp)   [Tutoretzak ]
MUÑOZ ARRIETA, OLATZ   [Tutoretzak ] PELLEJERO GOÑI, MARÍA LUCÍA   [Tutoretzak ]
AGUIRRE URTEAGA, XABIER   [Tutoretzak ] LOBEIRAS OSCARIZ, ANA ISABEL   [Tutoretzak ]
ITURAIN JIMENEZ DE BENTROSA, SONIA   [Tutoretzak ] AMILBURU MARTINEZ, ALBA JARA   [Tutoretzak ]
ALDAZ AGUIRRE, UXUE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Practicum / Orotariko Praktikak

Gora

Deskribatzaileak

Orotariko jitea duten kanpo praktikak

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1 Oinarrizko gaitasunak

OG1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

OG2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

OG3 - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

OG4 - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak

GO1 - Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.

GO2 - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.

GO3 - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.

4. GO - Ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan diseinatzea eta erregulatzea, arretaz hartuz, genero berdintasuna, ekitatea eta herritarren prestakuntzako balioen funtsa diren giza eskubideentzako errespetua eta sustapena.

5. GO - Ikasgelan eta hortik kanpoan bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasle bakoitzaren ahalegina, konstantetasuna eta diziplina sustatzea eta balioestea.

6. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

7. GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.

8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

9. GO - Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.

GO10 - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.

GO11 - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.

12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. Zeharkako gaitasuna

1. ZG -  Hizkuntza gaitasuna frogatzea ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako B1 mailaren parekoa

ZG2 - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

GE1 - Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

GE2 - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

GE3 - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

4. GE -  Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.

5. GE - Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.

6. GE - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

GE8 - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

9. GE - Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.

10. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.

GE11 - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

GE12 - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

13. GE - Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza, orientazio eta gatazkak konpontzeko funtzioak betetzea. Ongi egindako lana baliozkotzen jakitea.

14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak eskolan egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.

- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.

- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak
Kodea Deskribapena
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

 

5.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 4 100
2. JH Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 115 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
5. JH Tutoretzak 1 100

 

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

 
  Gaitasunak.
Jarduera Oinarrizkoak Orokorrak Zeharkakoak Espezifikoak
1. JH OG2 GO1, GO4, GO5, GO7, GO9, GO11, GO12 ZG2 GE1, GE4, GE7, GE8, GE9, GE11
2. JH OG2-OG4 GO1, GO4, GO5, GO7, GO9, GO11, GO12 ZG2 GE1, GE4, GE7, GE8, GE9, GE11
3. JH OG2 GO1, GO4, GO5, GO7, GO9, GO11, GO12 ZG2 GE1, GE4, GE7, GE8, GE9, GE11
5. JH OG2, OG4 GO1, GO4, GO5, GO7, GO9, GO11, GO12 ZG2 GE1, GE4, GE7, GE8, GE9, GE11

 

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania

Gora

Ebaluazioa

Aprendizaiaren Emaitza Ebaluazio Sistema Pisua (%) Jite errekuperagarria
1. ES Klasera, edo, hala badagokio, ikastetxera joatea eta bertan parte hartzea. 60 Ez
2. & 3. ES PRAKTIKETAKO OROITIDAZKIA (laburpen eta sintesi lanak, behaketa eta, bidezkoa bada, proposamena eta ebaluazioa) 40 Bai

Gora

Edukien azalpen laburra

 Eskola praktikak. Hezkuntza Erakundeak. Ikastetxearen Proiektu Curricularra. Ikastetxe Kudeaketa.

Gora

Gai-zerrenda

1. Antolaketa, ikastetxearen testuinguru soziologikoa eta haren funtzionamendu integratua.

2. Irakas eginkizuna: programazioa, estrategia metodologikoak eta baliabide didaktikoak.

3. Norbanakoaren eta taldearen garapena eskolaren testuinguruan.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Materien irakasgai bakoitzean zehaztutako erreferentziak: Hezkuntza, Psikologia eta Soziologia.

Gora

Non emango den

Nafarroako ikastetxe publiko eta kontzertatuak

Gora