Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302404 Irakasgaia: MATEMATIKA ETA BERE DIDAKTIKA I
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
ECHEVERRIA MARTORELL, JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktiko eta diziplinazkoa / Matematika eta bere didaktika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai hau zenbaki arruntaren genesian eta garapenean oinarritzen da. Zenbatzeko teknikak abiapuntu hartuz, zenbakikuntza-sistemak garatzen dira eta oinarrizko aritmetikaren definizioak, testuinguruak eta kalkulurako teknikak aurkezten dira.

Gora

Deskribatzaileak

Irakasgai honetan, aritmetikari buruzko edukiak garatzen dira. Zenbaki arruntaren genesi historikoak jarraitu egiten du haurraren garapen ebolutiboa. Zenbaki arruntaren ezaugarriak landuko dira, oinarrizko eragiketak, haien ezaugarriak eta eragiketekin lotutako algoritmoak. Aldi berean, zenbakien erabilerarekin lotutako egoeren tipologia eta ebazpenak ikasten dira.

Gako hitzak: aritmetika; zenbaki arruntak; oinarrizko eragiketak; algoritmoak.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak
1. OG ¿ Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa¿arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2. OG ¿ Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
5. OG ¿ Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.
2.2. Gaitasun orokorrak
1. GO ¿ Lehen Hezkuntzako curriculum¿arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
2. GO ¿ Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.
8. GO ¿ Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.
9. GO ¿ Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.
10. GO ¿ Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.
11. GO ¿ Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus¿entzunezko informazioa aukeratzea.
2.3. Zeharkako gaitasuna
2. ZG ¿ Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE ¿ Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculumedukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio¿irizpideak ezagutzea.
2. GE ¿ Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.
3. GE ¿ Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.
7. GE ¿ Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.
8. GE ¿ Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
10. GE ¿ Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.
11. GE ¿ Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
12. GE ¿ Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Ikasketen emaitzak, hauetan zehazten dira:

IE1  Problema aritmetikoak ebaztea, eta zenbaki arrunten, horien adierazpenen eta eragiketen propietateak frogatzea.

IE2  Ariketa eta problema aritmetikoen enuntziatuen analisia eta formulazioa.

IE3  Lehen Hezkuntzan, zenbakikuntza sistemen inguruko eta aritmetikako ikaskuntza irakaskuntzarako material didaktikoen analisia.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

 

5.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2. PJ Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 15 100
3. PJ Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4. PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa. 50 0
5. PJ Tutoretzak 5 100
6. PJ Ahozko edo idatzizko azterketak. 5 100

Gora

Ebaluazioa

 
Ikasketaren emaitzak Ebaluazio sistema Balioa(%) Errekuperagarria
 IE1, IE2, IE3  Banakako zein taldekako lana  10  ez
 IE1, IE2, IE3  Froga idatziak, partzial edota orokorrak  90  bai

 

 

Froga orokorrak %90ko pisua izango du nota orokorrean. Bertan, balio maximoaren erdia, gutxienez, lortu beharko da irakasgaia gainditzeko.

Frogetan, ikasleak Lehen Hezkuntzako testuliburu batetik hartutako problema bat ebatzi beharko du (ariketa hori ongi ebaztea ezinbesteko baldintza izango da azterketa kalifikatua izan dadin).

 

Gora

Gai-zerrenda

1. Zenbakikuntza-sistemak.
  a. Zebatzeko teknikak eta oinarrizko printzipioak.
  b. Zenbaki arrunta.
  c. Zenbakikuntza sistemak.
  d. Zenbakikuntza sistemen didaktika.
  e. Baliabideak: material fisikoak, arkatza eta papera, softwarea.


2. Frogapen matematikoa.
  a. Multzoen teoriaren oinarrizko kontzeptuak.
  b. Frogapen matematikorako teknikak.
  c. Dualtasunak: estentsibo (partikularra) ¿ intentsibo (orokorra) eta aljebra-mailak.


3. Batuketa eta kenketak.
  a. Batuketaren eta kenketaren definizioak (errepikaria eta multzoen araberakoa) eta propietateak.
  b. Batuketa eta kenketa tarteko dauden enuntziatu eta egoeren sailkatzea eta analisia.
  c. Kalkulatzeko teknikak eta algoritmoak.


4. Biderketa eta zatiketa.
  a. Biderketaren definizioak (errepikaria eta multzoen araberakoa) eta propietateak; zatiketa euklidearra.
  b. Biderketa eta zatiketa tarteko dauden enuntziatu eta egoeren sailkatzea eta analisia.
  c. Zatigarritasuna zenbaki arrunten multzoan.
  d. Kalkulatzeko teknikak eta algoritmoak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


11.1. Oinarrizko bibliografia

 Wilhelmi, M.R.; Pascual, J. R.:"Matemáticas para maestros"

11.2. Sakontzeko bibliografia

 Castro, E.;  Castro, Enr.  "Didáctica de la Matemática en Educación Primaria". Madrid Síntesis.

 Castro, E.; Rico L.; Castro E. "Números y operaciones". Madrid Síntesis.

 Gómez, B.  "Numeración y cálculo". Madrid Síntesis

 Gimena, J.; Girondo, L. "Cálculo en la escuela". Edit. Graó

 Godino, J. D. (2003). Matemáticas para maestros y Didáctica de las Matemáticas para maestro. Edumat-Maestros. [ www.ugr.es/local/jgodino/edumat-maestros/]]

 Gómez B. y Jaime A. "El cálculo aritmético" Albastros Ediciones.

 Ifrah G. "Las cifras". Edit. Alianza.

 Maurin C. ; Johsua A. : "Les structures numériques à l'école primaire" Ellipses.

 Segovia, I. ; Rico, L. : "Matemáticas para maestros de Educación Primaria" Pirámide

Gora

Hizkuntzak

Euskara/ Gaztelania/ Ingelesa 

Gora

Non emango den

Arrosadiako Campuseko gelategia. Ikus Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko web orria:

 

http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/estudios/grado/lehen-hezkuntzako-irakasleen-gradua/ikasketa-plana?submenu=yes

Gora