Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301724 Irakasgaia: BEHAR PSIKOLOGIKOAK ESKOLAN
Kredituak: 3 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: Iraupena: 1º S
Saila: Osasun Zientziak
Irakasleak:
IRAZABAL ZUAZUA, ITZIAR (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa/ Aipameneko irakasgaia Pedagogia Terapeutikoan.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

 

Irakasgaiaren helburua ikasleei ezagupen teoriko-praktikoak ematea da, izan dezaten hurbilketa egoki bat Ikasgelan gehien izaten diren emozio eta jokabide asaldurei buruz. Horrela, asmoa da etorkizuneko irakasleak ezagut dezan zein diren ikasteko prozesuetan eta egokitzapen sozialean haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleentzat oztopo izan daitezkeen asaldura psikopatologikoen ezaugarri nagusiak. 

Gora

Deskribatzaileak

Emozio eta jokabide asaldurak ikasgelan. Adimen osasuna Haur Psikopatologia. Komorbilitatea. Eraginak familian, gizartean eta eskolan. Aplikazioa hezkuntzaren esparruan.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

 

2.2. Gaitasun Orokorrak

2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GO - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.

5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

10. GO - Gurasoen orientatzaile gisa aritzea 0-6 urte bitarteko epeko familia hezkuntzari buruzko gaietan, eta ikasle bakoitzaren familiarekin nola familia guztiekin harremanak garatzeko gizarte-trebetasunak edukitzea.

11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

 

2.3. Zeharkako gaitasunak

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

3. Berariazko gaitasunak

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GE - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian bereganatu behar dituen gaitasunak zehaztea da ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

 

- Ezin hobea: gaitasunen % 100 bereganatzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

 

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak bereganatzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

 

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez bereganatzea.

 

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Irakasgaia egin ondoren, eta burutu duten ikas prozesuaren ondorioz, ikasleak gaitasun hauek edukiko dituzte:

 

1. IE. Zehaztasunez ezagutuko dituzte portaeraren asaldura nagusien oinarrizko ezaugarriak, ongi ezagutzeko beren lanbidean aurkitzen dituztenean.

2. IE. Izan daitezkeen arazo psikopatologikoak identifikatzeko gai izanen dira, ikasleek gelan erakusten dituzten sintomak kontuan hartuz.

3. IE. Ulertuko dute, irakasle profesional diren aldetik, zein den dagokien zeregina ikasi duten asaldura bakoitzari begira.

4. IE. Behar bezala zehaztuko dute eta aurre egiten jakinen dute nola jokatu profesionalki detektatu duten kasu bakoitzean: nola esku hartu, nola bideratu zerbitzu berezietara e.a.

 

Ikasketaren emaitza Edukia Prestakuntza jarduera Ebaluaziorako tresna
1. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Azterketa
2. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Kasuak eta ariketa praktikoak ebaztea
3. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Azterketa, kasuak eta ariketa praktikoak ebaztea
4. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Kasuak eta ariketa praktikoak ebaztea

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

5.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2. PJ Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 15 100
3. PJ Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4. PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa. 50 0
5. PJ Tutoretzak 5 100
6. PJ Ahozko edo idatzizko azterketak. 5 100

 

 

Gora

Hizkuntzak

Euskara/ Gaztelania

 

Gora

Ebaluazioa

 8.1. Emaitzen eta ebaluazio-metodoen arteko korrelazioa

 Ikasketa emaitza  Ebaluaketa modua  Portzentaia(%)  Berreskuratu daiteke
 RA1, RA2, RA3 y RA4  Azterketa  70%  Bai
 RA2, RA3 y RA4  kasu praktikoak  20%  Ez
 RA2, RA3 y RA4  Ariketa praktikoak  10%  Ez

 

 8.2. Ebaluazio-irizpideen deskribapena

Ezaugarriak Irizpideak Ebaluaziorako tresna Pisua (%) Errekuperagarria
Irakasgaiaren integrazio praktikoa Irakasgaiari aplikatzen zaizkion alderdiak ulertzea Ariketa praktikoak % 10 Ez
Gaitasuna praktikan jakintza teorikoak aplikatzeko Kasu praktikoak norberak ebaztea. Kasuak ebaztea % 20 Ez
Irakasgaiaren jakintza teorikoak norbereganatzea Irakasgaiaren eduki teorikoak norbereganatzea Banakako lan idatzia % 70. Bai

 

1. Irakasgaiaren azken nota ebaluazio jarraitutik aterako da eta hiru jarduera hauen batura izanen da: jarduera praktikoak (% 10), kasuen ebazpena (% 20) eta azken azterketa (% 70). 

  • Jarduera praktikoak: irakasgaia egin bitartean hainbat eskola praktiko izanen dira, irakasgaiaren eduki teorikoak adibideez adierazteko. Praktika bakoitza bukatu ondoren, haren eskema emanen zaio irakasleari. Jarduera horiek ematen bazaizkio, azken notaren % 10 eginen dute.
  • Kasuak ebaztea: irakasgaia egin bitartean proba praktiko bat izanen da, kasuak ebazteko. Jarduera horrek, gehienez ere, azken notaren % 20 emanen du.
  • Azken azterketa: irakasgaia bukatu ondoren, ebaluazio proba bat eginen dute ikasleek, programan garatu diren eduki teorikoei buruzkoa. Azterketa hori test erako proba objektibo bat izanen da, eta erantzuteko 4 aukera edukiko ditu. Ikasgelan azaldu den gaiarekin zerikusia edukiko dute galderek. Azterketak, gehienez ere, azken notaren % 20 emanen du. Hala ere, azterketa gainditu behar da irakasgaia gainditzeko.

2. Azterketaren nota formula honetatik aterako da:

 

 Puntuazio zuzena = Erantzun zuzenak- (Erantzun okerrak/2)

 

OHAR GARRANTZITSUA: irakasgaia gainditzeko azterketa teorikoa gainditu behar da. Praktiketako nota ez da inoiz ere baliatuko azterketaren ez gainditua gainditzeko.

 

 3. Errekuperazio ebaluazioko deialdian banakako azterketa idatzi bat egonen da, eta ebaluazio jarraituaren deialdian den azterketaren ezaugarri berdinak edukiko ditu. Deialdi honetan ebaluazio jarraituaren azken azkerketa izanen da errekuperagarri, besterik ez. Jarduera praktikoei dagokien nota gordeko da (notaren % 10a) eta kasuen ebazpenena (notaren % 20a) ere bai.

 

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

  1. Sarrera orokorra.

 

1.1.Sailkapena eta diagnostikoa haur psikopatologian: jokabide normala eta jokabide ez normala.

1.2.Haurtzaroko jokabidearen asalduren epidemiologia.

 

  1. Antsietatea eta haren asaldurak haurtzaroan.

 

2.1. Antsietate normala eta antsietate patologikoa.

2.2. Antsietate asaldura nagusiak haurtzaroan.

 

  1. Haur depresioa.

 

3.1. Tristura normala eta tristura patologikoa.

3.2. Depresio asaldura nagusiak haurtzaroan.

 

  1. Asaldura disruptiboak eta jokabidearenak.

 

4.1. Jokabide disruptibo nagusiak eta asaldura inplikatuak.

4.2. Negatibismo desafiatzailea, oldartsu izatearen arazoak eta jokabide antisoziala

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


11.1 Oinarrizkoa

 

Caballo, V.E. eta Simón, M.A. (2002). Manual de psicología clínica infantil y del adolescente. Trastornos específicos. Madril: Pirámide.


Caballo, V.E. eta Simón, M.A. (1997). Manual de psicología clínica infantil y del adolescente. Trastornos generales. Madril: Pirámide.

 

11.2 Osagarria


Buendía, J. (1996). Psicopatología en niños y adolescentes. Desarrollos actuales. Madril: Pirámide.


Cobos Alvarez, P. (2007). El desarrollo psicomotor y sus alteraciones. Manual práctico para evaluarlo y favorecerlo. Madril: Pirámide.


González Barrón, R. (1998). Psicopatología del niño y del adolescente. Madril: Pirámide.


Jiménez Hernández M. (1997). Psicopatología infantil. Granada. Aljibe.


Marcelli, D. eta de Ajuriaguerra, J. (1996). Psicopatología del niño. Bartzelona: Masson.


Rodriguez Sacristan, J. (2000). Psicopatología infantil básica. Teoría y casos clínicos. Madril: Pirámide.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

https://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/estudios/grado/lehen-hezkuntzako-irakasleen-gradua/ordutegiak?submenu=yes

Gora