Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301723 Irakasgaia: LAGUNTZA ETA IKERKETA ZERBITZUAK PEDAGOGIA INKLUSIBOAN
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
GABARI GAMBARTE, MARIA INES (Resp)   [Tutoretzak ] AMILBURU MARTINEZ, ALBA JARA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa/ Aipameneko irakasgaia Pedagogia Terapeutikoan.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honen nahiak dira laguntzen paradigma oinarritzea eta bai komunitateko emaitzak  bai emaitza indibidualduak lortzera zuzenduriko barneko eta kanpoko laguntza-zerbitzuak planifikatzeko, hornitzeko eta antolatzeko modu bat proposatzea, beti ere, eskola inklusiboa baten esparruan. Gainera, ikasle guztiek, beren ingurune naturalean garatu eta parte har dezaketen beharrezko baldintza eta laguntza baliabideak ziurtatzen dituzten hezkuntza praktikei  eta testuinguruei buruzko ikerketa lanak egiteko oinarriak eskaintzen dira.  Helburu hauek lortu ahal  izateko, irakasgai hau bi gai-multzotan antolatuta dago.

Gora

Deskribatzaileak

Laguntza eta Ikerketa Zerbitzuak Pedagogia Inklusiboan irakasgaia titulazioaren Ikasketa Planen laugarren ikasmailan kokatzen da (zazpigarren seihilekoan). Irakasgai hau Pedagogia Terapeutikoan aipamenaren partea da, aukerako 6 ECTS osatuta dago. 

Bertan bateratzen dira, alde batetik, ikasle guztiei beren konpetentzien garapena eta beren zailtasunak txikiagotzen dituzten heziketa eta komunitateko zerbitzu eta baliabideen identifikazioarekin, diseinuarekin eta antolaketarekin erlazionaturiko gaitasunak; beste aldetik, heziketa-prozesu inklusiboei buruzko praktika ikertzailera hurbiltzearekin erlazionatuta, prestakuntza eta heziketa-berrikuntza bezala.

Hitz gakoak: Eskola inklusiboa, Laguntzen paradigma, Eskolarako laguntza zerbitzuak eta profil profesionalak, Hezkuntza ikerketa.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak

1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketa abileziak garatu izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak

1. GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

4. GO - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.

5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

6. GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen erabilera menderatzea.

7. GO - Informazio eta komunikazioaren teknologiek  hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

9. GO - Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

10. GO - Gurasoen orientatzaile gisa aritzea 0-6 urte bitarteko epeko familia hezkuntzari buruzko gaietan, eta ikasle bakoitzaren familiarekin nola familia guztiekin harremanak garatzeko gizarte-trebetasunak edukitzea.

11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. Zeharkako gaitasunak

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta ebolutiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GE - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

9. GE -  Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

10. GE - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikasketa emaitza hauek hurrengo eran gauzatzen dira irakasgai honetan:

1. IE- Laguntzen paradigmaren ezaugarriak eta Haur Hezkuntza-ikasleei dagokionez gara ditzaketen funtzioak aipatzea.
2. IE- Eskola barneko eta kanpoko laguntzako profesionalen esku-hartze modalitateak deskribatzea.
3. IE-Pedagogia Terapeutikoko maisu/maistrak egin behar dituen funtzio eta zereginak ezartzea, ACNEAE edo ACNEE duten ikasleen egoera zehatzei dagokienez.

4. IE- Ikastetxe arruntetako eta heziketa bereziko ikastetxeetako ikasleei, familiei eta profesionalei lagundu eta haiekin kolaboratzeko proposamenak diseinatzea.

5. IE- Laguntza-prozesuak eta heziketa-testuinguruak analizatzea, eskola eta gizarte inklusiboen printzipioen ikuspuntutik.
6. IE- Haur Hezkuntza-etapako ACNEE  edo  ACNEAE duten  ikasleen laguntza beharrei eta heziketa-erantzunari buruzko ikerketa-proiektu bat lantzea.
7. IE-  Ikerketen datuak eta ekarpenak beren testuinguruetan interpretatzea.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Azalpena
MD1 Osoko esposizio magistrala.
MD2 Talde handian elkarrekintza.
MD4 Talde txikian elkarrekintza.
MD5 Banakako elkarrekintza: lanak eta jarraibideak ikasketa autonomorako.

 

5.2. Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena IZAERA PRESENTZIALA IZAERA EZ-PRESENTZIALA
1. PJ Azalpenezko eskolak /parte-hartzaileak 45             
2. PJ Eskola praktikoak 15  
3. PJ Taldeko lana 10 20
4. PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa   50
5. PJ Tutoretzak 5  
6. PJ Ahozko edo idatzizko azterketak 5  

 

 

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania

Gora

Ebaluazioa

Ikasketa emaitzak Ebaluazio sistema (%) Errekuperagarria
 3IE, 5IE  Lan teoriko indibidualak  10%  Bai
 4IE, 5IE, 6IE, 7IE  Talde-lan praktikoak  40%  Bai (25%) azterketaren bidez
 1IE, 2IE, 5IE  Ahozko edo idatzitako probak, izaera partzialekoa edo guztizkoa*  50%  Bai

 (*) Ebaluazio jarraian, gainerako atalekin media egin ahal izateko, honetan beharrezko gutxienezko kalifikazioa 5,0 puntua izango da. Hau baino kalifikazio txikiagoa izateak berreskurapen probetan aurkeztu behar izatea ekarriko du.

Gora

Gai-zerrenda

I.  MULTZOA - LAGUNTZA ZERBITZUAK PEDAGOGIA INKLUSIBOAN

  1. Laguntzen paradigma. Hezkuntza laguntza beharren ebaluazio eta planifikazioa.
  2. Hezkuntza laguntza eta aholkularitza ereduak.
  3. Ikastetxe barneko laguntza zerbitzuak eta profil profesionalak orientazio inklusiboarekiko eskola baterako.
  4. Pedagogia Terapeutikoa espezialitateko maisu/maistraren funtzioak eta lan-estrategiak , bai ikastetxe arruntetan, bai heziketa bereziko ikastetxeetan.
  5. Ikastetxe kanpoko laguntza-zerbitzuak. Sareko lana.

II.  MULTZOA -  IKERKETA PEDAGOGIA INKLUSIBOAN

  1. Ikerketa eta hezkuntza berrikuntza (hezkuntzan ikerketaren zergatia; hezkuntzan berrikuntza).
  2. Hezkuntza ikerketaren tipoak eta osagaiak (ikerketa prozesuaren faseak; ikerketa-metodologiak; datu-bilketarako teknikak; datuen analisia eta interpretazioa).
  3. Ikerketa ekintza parte hartzailea.
  4. Ikerketa-lana nola egin (datu-bilaketa; datu-antolaketa; mantenu-materialaren gehitzea; erreferentzia bibliografikoak; idazkiaren aurkezpena; lanaren argitalpena).

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko Bibliografia

Ainscow, M. (2000). Guía para la evaluación y mejora de la educación inclusiva (Index for inclusion) http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/ contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/RecursosParaLaInclusion/hezkuntza_inklusiboa_c.pdf

FEAPS. Atención temprana. Orientaciones para la calidad. http://www.feaps.org/archivo/centro-documental/cat_view/99-.html

González Gómez, R.; Canal Bedía, R.; Centro Obregón (2008).  Guía de ayuda en la programación educativa para alumnos con discapacidades graves y múltiples. Salamanca: INICO.

Martín Cilleros, M.V.; Canal Bedía, R.; González García, C (2010).  Apoyo conductual: cómo sabemos qué quiere decirnos con la conducta problemática. Salamanca: Junta de Comunidades de Castilla-La Mancha, Consejería de Salud y Bienestar Social.

Martín Cilleros, M.V.; Canal Bedía, R.; González García, C (2010).  Apoyo conductual: cómo actuar ante la conducta problemática. Salamanca: Junta de Comunidades de Castilla-La Mancha, Consejería de Salud y Bienestar Social, INICO.

Martínez González, A. (2007). La investigación en la  práctica educativa. Guía metodológica de investigación  para el diagnóstico y evaluación de centros docentes. Madrid:CIDE-MEC.

Montoya, S. y Crespo, M. (2008). Propuesta de un plan para la coordinación de apoyos a menores con discapacidad intelectual con medidas protectoras. Revista Española sobre Discapacidad Intelectual. Vol 39 (3)

Monzon, J. (2011). Asesoramiento hacia la escuela inclusiva y formación en centro.   Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 70 (25,1)

Parrilla, Á. (1996). Apoyo a la escuela: un proceso de colaboración. Bilbao: Mensajero

Sarto Martín, M.P. (2009). Aspectos clave de la educación inclusiva. Salamanca: INICO

Schalock, R.L. (2009).  La nueva definición de discapacidad intelectual, apoyos individuales y resultados personales. Siglo Cero. Revista Española sobre Discapacidad Intelectual. Vol 40 (1).

Verdugo Alonso, M. A.; Crespo Cuadrado, M. y  Nieto Sánchez, T. (coords.) (2013). Procedimiento de cambio e innovación en las organizaciones que apoyan a personas con discapacidad intelectual y discapacidades del desarrollo (VIII SAID). Salamanca: INICO.

Verdugo Alonso, M.A. y Schalock, R. L.  (coord.) (2013).  Discapacidad e inclusión: Manual para la docencia. Salamanca: Amarú.

 

Legeria

GOBIERNO DE NAVARRA (1993).  DECRETO FORAL 76/1993, de 1 de marzo, por el que se crea el Centro de Recursos de Educación Especial, dependiente del Departamento de Educación y Cultura. (BON Nº 32)

GOBIERNO DE NAVARRA (2001). Resolución 402/2001, de 11 de mayo, del Director General de Educación, por la que se aprueban las instrucciones para la actuación del profesorado de pedagogía terapéutica en las etapas de Educación Infantil, Primaria y Secundaria. (BON, Nº 72)

GOBIERNO DE NAVARRA (2008). Resolución 434/2008, 29 de octubre, de la Directora General de Ordenación, Calidad e Innovación, por la que se dictan instrucciones que regulan la organización y funcionamiento del Programa de Apoyo a los centros de Educación Infantil y Primaria para el alumnado con necesidad específica de apoyo educativo asociada a una incorporación tardía al sistema educativo y/o a condición sociocultural desfavorable de la Comunidad Foral de Navarra. (BON, Nº 146)

MECD (2006) Ley Orgánica, de 3 de mayo, de Educación. Madrid: BOE nº 106

MECD (2013) Ley Orgánica 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad educativa. Madrid: BOE nº 295

Bibliografia osagarria

Cateland G.; Panchaud, I.; y Nigl. G. (2005).Colaboración entre profesionales y

padres de niños con discapacidad intelectual: experiencias y expectativas de los padres. http://www.feaps.org/archivo/centro-documental/doc_download/208-.htmlSiglo Cero. Revista Española sobre Discapacidad Intelectual. Vol 40 (1).

FEAPS. Guía de actividades para mejorar la calidad de vida de las familias de personas con discapacidad intelectual

http://www.feaps.org/archivo/centro-documental/cat_view/96-familiares.html

FEAPS.Guía REINE. Reflexión Ética sobre la Inclusión en la Escuela. http://www.feaps.org/archivo/centro-documental/cat_view/94-.html

Junta de Andalucía.Manuales dede Atención al Alumnado con Necesidades Específicas de Apoyo Educativo.

http://www.juntadeandalucia.es/educacion/educacion/nav/contenido.jsp?pag=/Contenidos/PSE/orientacionyatenciondiversidad/educacionespecial/ManualdeatencionalalumnadoNEAE

López Melero, M. (2004). Construyendo una escuela sin exclusiones. Una forma de trabajar
en el aula con proyectos de investigación
. Málaga: Aljibe.

Supinos Rada, T. (2008). Dar la voz en la Investigación Inclusiva. Debates sobre Inclusión y Exclusión desde un Enfoque Biográfico-Narrativo. Revista electrónica Ibero americana sobre Calidad, Eficacia y Cambio en Educación, 6,2, pp.157-171

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusa. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen web-orrialdea.

https://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/estudios/grado/lehen-hezkuntzako-irakasleen-gradua/ordutegiak?submenu=yes

Gora