Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2017/2018 | Beste urte batzuk:  2016/2017  |  2015/2016 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301501 Irakasgaia: NATURA INGURUNEAREN DIDAKTIKA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Psikologia eta Pedagogia
Irakasleak:
URIZ DORAY, IRANTZU (Resp)   [Tutoretzak ] ONGAY RODRIGUEZ, IRAIDE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktiko eta diziplinazkoa / Natura eta gizarte ingurunearen ezagutza eta bere didaktika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaiaren azpiko filosofía (kognitiboa/konstruktibista) kontuan izanez hiru bloketan egituratuta dago:

Bloke I diseinatuta dago teoriaren oinarriak ikaslegoei ezartzeko (ikaskuntza esanguratsua eta ikerkuntza prozesu egokiak erabiliz). Teknika instrukzionalak ezagutu eta erabili.

Bloke II: Nafarroako Foru Erkidegoko Haur Hezkuntzaren -curriculuma ezagutzea, batez ere, Natur ingurunearen arloari dagokiona.  

Bloke III: Bloke Iean lortutako ezaguera teoriko eta teoriko-praktiko guztiak  aplikatzea Natura Ingurunearen gaineko ezaguera modelo bat landuz eta honen azalpen publikoa  eginez.

Gora

Deskribatzaileak

Heziketa-modeloen analisia: konduktista, positibista, kognitibo eta konstruktibista; Novak, Ausubel eta Gowin-en teoriak;  Teknika Instrukzionalak Natura Ingurunearen irakaskuntza prozesuak hobetzeko; Ikaskuntza esanguratsua; Haur Hezkuntzaren-curriculuma, natur ingurunearen arloan; Proposamen didaktikoak lantzea ezagueraren modeloa eraikiz Cmap Tools software-a erabiliz.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. OINARRIZKO GAITASUNAK

2. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu

aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarakoabileziak garatu izatea.

2.2. GAITASUN OROKORRAK

1. GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea

eta giza eskubideentzako errespetua.

5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. ZEHARKAKO GAITASUNAK

2. Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakstea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GE - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

10. GE - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

12. GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketa emaitzak ikasleak materian lortuko dituen konpetentzien zehaztasuna dira. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: konpetentzien eta maisutasunaren % 100en haien % 75 eskuratzea, gutxienez.
- Erdia: materian nahi izandako konpetentzien gehiengoaren eskuratzea eta konpetentzia espezifikoei laguntzen dieten alderdi haietako maisutasuna titulua.
- Eskasa: tituluaren espezifikoak diren konpetentziei laguntzen dizkieten alderdien eskuratze gutxiegia.
Ikasle batek  GAIA kalifikazioa lortzen du ikasketa ezin hobea edo erdia bada.

 

 

Gora

Metodologia

Kodea eta deskribapena
Izaera presentziala
Orduak
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak)
 100
 45
2. PJ Eskola praktikoak, edo, hala badagoko, kanpo praktikak (landa-praktikak)
 100
 15
3. PJ Lanak egitea, eta, hala badagoko, ahozko defentsa
 10
 30
4. PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa
 0
 50
5. PJ Tutoretzak
 100
 5
6. PJ Ahozko edo idatzizko azterketak
 100
 5
Orokorra
 
 150

 

 

Gora

Ebaluazioa

 

Ikasketaren Emaitza Ebaluazio tresna Deskribapena % % Errekuperagarria
IE1,IE2,IE3.IE4,IE5 SE3 Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa 50 50
IE1,IE5,IE6 SE4 Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak 50 50

 

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

BLOKE I : 1. Gaia: Heziketa-modeloen analisia: tradizionala (konduktista eta positibista) eta aurrerakoia (kognitibo eta konstruktibista)

1.1. Ausubel, Novak eta Gowin-eko irakaskuntza teoriak, Natura Ingurunearen Didaktikan aplikatzu.

1.2. Beren funtsezko printzipioak

1.3. Kontzeptu-akatsen teoria

2. Gaia: Irakaskuntza prozesu hobekuntzarako natural inguruneen teknika instrukzionalak

2.1. Kontzeptu-mapak eta natura ingurunearen ikaskuntza esanguratsua

2.2. Ezagueraren UVE-a, natura ingurunearen ikaskuntza esanguratsua, ezagueraren eraikuntza eta natura ingurunearen ikerkuntza prozesua

BLOKE II:

3. Gaia:  Nafarroako Foru Erkidegoko Haur Hezkuntzako Curriculuma

3.1. Ingurunearen ezaguera: helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak

BLOKE III : 4. Gaia: Natura Inguruneko aukeratutako alderdiei dagokienez diseinu kurrikular eta instrukzionala lantzea (NUPeko Campus-a, Iruñeko Cuenca, Iruñeko eta bere inguruko baliabide didaktikoak-geologikoak-biologikoak, eta abar)

4.1. Natural Inguruneari dagokionez diseinu kurrikular eta instrukzionaleko lantzerako jarraibideak

4.2. Egokitutako Ezagueraren modeloa lantzea

4.3. Ezagueraren modeloaren aurkezpen publikoa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


11.1 OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

González, F.; Ibáñez, F.; Casalí, J.;López, J. y Novak J. D.(2007, 2ª edición). Una aportación a la mejora de la calidad de la docencia universitaria: Los mapas conceptuales. Pamplona: Servicio de Publicaciones de la Universidad Pública de Navarra.

Fermin Mª González (2008, 2ª Edición) El mapa conceptual y el Diagrama UVE. Recursos para la Enseñanza Superior en el siglo XXI. Madrid: NARCEA Documentos oficiales sobre el currículo de Educación Infantil en la Comunidad Foral de Navarra. Gobierno de Navarra. Departamento de Educación

ACTAS de los Congresos Internacionales que sobre aplicación de los Mapas Conceptuales para la mejora de los procesos de Enseñanza/Aprendizaje se celebraron en Pamplona(2004), San José de Costa Rica(2006), Helsinky(Finlandia) y Tallin(Estonia) en 200, Viña del Mar(Chile, 2010) y Malta(2012), Santos(Brasil,2014) (descarga libre en http://cmc.ihmc.us).

Fermin Mª González y José Mª Iza (1986). Recursos didáctico-geológicos de Pamplona y sus alrededores. Ayuntamiento de Pamplona

OHARRA. Bibliografia espezializatua eta orientazio egokiak, talde desberdinei emango zaizkie ezagueraren modeloa lantzeko aukeratutako gaien arabera.

Gora

Hizkuntzak

Euskara/Gaztelania

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako campusa. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen web-orrialdea.

Gora