Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2015/2016 | Beste urte batzuk:  2012/2013  |  2011/2012 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301402 Irakasgaia: HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika
Irakasleak:
KASARES CORRALES, PAULA   [Tutoretzak ] ASIAIN ANSORENA, ALFREDO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktiko eta diziplinazkoa.

 

Hizkuntza eta literatura eta beren didaktika.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honek honako ezagutza hauek eman nahi dizkio ikasleari: ahozko eta idatzizko hizkuntza (hau da, hitzezkoa nahiz hitzik gabekoa, eta irakurketa eta idazketa prozesua), haien garapen prozesuari buruzko hatsarre eta kontzeptu nagusiak, bai eta gelan proiektu didaktikoak gauzatzeko tresnak ere.


Garatuko diren edukiak ondoko hauek dira:

 

 

- Ahozko eta idatzizko hizkuntzaren bilakaera eta garapena. Hizkuntza ikuspuntu funtzionalistaren arabera: edukiak eta helburuen aukeraketa.

 


- Ahozko hizkuntza. Hizkuntzaren mailak (fonetikoa, morfosintaktikoa, semantikoa eta diskurtsiboa). Hizkuntza haur hezkuntzan.

 


- Irakurketa-idazketa prozesua, irakurketaren ulermena: estrategiak. Irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzan parte-hartzea

 


- Hizkuntza ikasteko proiektuak, ahozko nahiz idatzizko testuen bidez.

 

Gora

Deskribatzaileak

“Hizkuntza eta bere didaktika” gaiari dagokion irakasgaia, honako arlo hauek lantzen dituena: hizkuntza mintzatuaren eta idatziaren bilakaera eta garapena; hizkuntza ikuspegi funtzionalistatik: helburuak eta edukien hautaketa; ahozko hizkuntza; hizkuntzaren mailak; irakurketa-idazketa prozesua; irakurriaren ulermena eta estrategiak; irakurketa-idazketaren ikaskuntza-prozesuan esku-hartzea.

 

Gako-hitzak: hizkuntza eskuratzea eta garatzea; ahozko hizkuntza: hitzezkoa eta hitzik gabekoa; irakurketa-idazketa prozesua; proiektu didaktikoak ikasgelan.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

 2.1. Oinarrizko gaitasunak

1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

 

2.2. Gaitasun orokorrak

1. GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.
2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.
3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea
eta giza eskubideentzako errespetua.
5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
6. GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketaegoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen
erabilera menderatzea.
7. GO - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.
9. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.
12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

 

2.3. Zeharkako gaitasunak

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

6. GE - Haurtzaroaren aldian hizkuntzak duen bilakaera ezagutzea eta egon daitezkeen disfuntzioak identifikatzea. Hizkuntzaren garapena sustatuko duten teknikak hartzea, ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinak menderatzea.

7. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

12. GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Irakasgai honi dagokionez ikasketaren emaitza horiek honela zehazten dira:

 

1. Ikasketaren emaitzak edukien hartzearen gainean:

 

 

Ikastearen emaitza

Edukia

Ikasteko jarduera

Ebaluazio-tresna

Haur Hezkuntzako curriculum ofizialean hitzezko hizkuntzak duen lekua.

1. gaia

Praktikak

Dokumentu-zorroa

Komunikazio gaitasunak ezagutzea.

1. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Ahozko adierazpen moduak ezagutzea.

2. gaia

Praktikak

Dokumentu-zorroa

Haurren hizkuntza bilakaeraren ezberdintasun nagusiak eta horiek eragiten dituzten faktoreak ezagutzea.

2. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Hitzezko hizkuntzaren garapenean espazioen diseinuak duen eraginaren berri izatea.

2. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Alfabetatze kontzeptua eta alfabetatze digital berriak ezagutzea.

3. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Hizkuntza idatziaren ezaugarriak deskribatzea.

3. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Irakurtzen eta idazten ikastearen gainean dauden teoria ezberdinak ezagutzea.

3. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Irakurketa motak deskribatzea.

3. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Irakurketa akats nagusiak deskribatzea.

3. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Irakurtzeko ohitura nola sustatu ezagutzea: irakurtzaletasuna bultzatzea.

3. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Idazketa-tailerrak zer diren jakitea.

3. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Proiektu didaktikoa zer den ezagutzea.

4. gaia

Azalpena

Proiektu idatzia

 

 

 

2. Ikasketaren emaitzak ikaslearen ulermenaren gainean:

 

 

Ikastearen emaitza

Edukia

Ikasteko jarduera

Ebaluazio-tresna

Programazio didaktikoaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea.

1. gaia

Praktikak

Azalpena

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Oinarrizko gaitasun kontzeptua ulertzea eta azaltzeko gai izatea.

1. gaia

Praktikak

Azalpena

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Haur Hezkuntzan eta hizkuntzen arloan maisu-maistren irakaste lanaren zailtasunez jabetzea.

1. gaia

Praktikak

Dokumentu-zorroa

Komunikazio-gaitasun kontzeptua ulertzea.

1. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Testu-motak eta testu-generoak bereiztea.

1. gaia

Praktikak

Azalpena

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Gaitasun eleaniztun eta gaitasun kulturaniztun kontzeptuak ulertzea.

1. gaia

Azalpena

Proba idatzia

Hizkuntzen Tratamendu Integratua azaltzea.

1. gaia

Praktikak

Azalpena

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Mintzatzea (ahozko adierazpena) zer den  eta barnean dituen prozesuak, gaitasunak eta estrategiak ikastea.

2. gaia

Praktikak

Irakurgai teknikoak

Azalpena

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Irakurketa-idazketaren psikogenesiaren faseak ulertzea.

3. gaia

Praktikak

Irakurgai teknikoak

Azalpena

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Irakurtzen eta idazten ikasteko metodo elkarreragilea ulertzea.

3. gaia

Praktikak

Irakurgai teknikoak

Azalpena

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Irakurtzea (idatziaren ulermena) zer den  eta barnean dituen prozesuak, gaitasunak eta estrategiak ikastea.

3. gaia

Praktikak

Irakurgai teknikoak

Azalpena

Portafolios

Prueba escrita

Idaztea (idatzizko adierazpena) zer den  eta barnean dituen prozesuak, gaitasunak eta estrategiak ikastea.

3. gaia

Praktikak

Irakurgai teknikoak

Azalpena

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Proiektu didaktikoa eratzeko faseez jabetzea.

4. gaia

Praktikak

Irakurgai teknikoak

Azalpena

Dokumentu-zorroa

Proiektu idatzia

 

 

 

3. Ikasketaren emaitzak aplikazioaren gainean:

 

 

Ikastearen emaitza

Edukia

Ikasteko jarduera

Ebaluazio-tresna

Hizkuntzaren ikaste-irakastearen diseinuan ikuspegi komunikatiboa aplikatzea.

1. gaia

Praktikak

Proiektua

Dokumentu-zorroa

Proiektu idatzia

Ahozko ulermena eta adierazmena hobetzeko irakaste- estrategiak aplikatzea.

2. gaia

Praktikak

Proiektua

Dokumentu-zorroa

Proiektu idatzia

Ahozko jarduerak diseinatzeko kontzeptuak aplikatzea.

2. gaia

Praktikak

Proiektua

Dokumentu-zorroa

Proiektu idatzia

Idatzizko ulermena eta adierazmena hobetzeko irakaste- estrategiak aplikatzea.

3. gaia

Praktikak

Proiektua

Dokumentu-zorroa

Proiektu idatzia

Idatzizko jarduerak diseinatzeko kontzeptuak aplikatzea.

3. gaia

Praktikak

Proiektua

Dokumentu-zorroa

Proiektu idatzia

 

 

4. Ikasketaren emaitzak analisirako gaitasunaren gainean: 

 

 

Ikastearen emaitza

Edukia

Ikasteko jarduera

Ebaluazio-tresna

Testuak (ahozkoak, idatziaz, ikusentzunekoak...) aztertzea.

1. gaia

Praktikak

 

Dokumentu-zorroa

 

Haurren ahozko ekoizpenak aztertzea.

2. gaia

Praktikak

 

Dokumentu-zorroa

 

Ahozko jarduerak aztertzea.

2. gaia

Praktikak

 

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

 

Haurren idatzizko ekoizpenak azterketa alfabetizazioaren psikogenesiaren faseetatik abiaturik.

3. gaia

Praktikak

 

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

 

Idatzizko jarduerak aztertzea.

Tema 3

Práctica

 

Portafolios

Prueba escrita

 

 

 

 5. Ikasketaren emaitzak laburtzeko gaitasunaren gainean:

 

 

Ikastearen emaitza

Edukia

Ikasteko jarduera

Ebaluazio-tresna

Ekoizpena eta ulermena behatzeko taulak diseinatzea.

2. eta 3. gaiak

Praktikak

Proiektua

Dokumentu-zorroa

Proiektu idatzia

Proiektu didaktikoa taldean diseinatzea eta antolatzea.

4. gaia

Proiektua

Zati baten ahozko defentsa.

Proiektu idatzia

 

 

 6. Ikasketaren emaitzak ebaluatzeko gaitasunaren gainean:

 

 

Ikastearen emaitza

Edukia

Ikasteko jarduera

Ebaluazio-tresna

Testu baten eredugarritasuna ebaluatzea.

1. gaia

Praktikak

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Ahozko jardueren kalitatea ebaluatzea.

2. gaia

Praktikak

Dokumentu-zorroa

Proba idatzia

Haur Hezkuntzarako testu liburuen eta metodoen kalitatea ebaluatzea.

4. gaia

Praktikak

 

Dokumentu-zorroa

 

Haur Hezkuntzako ikasgela baterako kalitatezko jarduerak, proposamenak eta proiektuak hautatzea.

4. gaia

 

Praktikak

Proiektua

Dokumentu-zorroa

Proiektu idatzia

Proiektu didaktikoaren autoebaluazioa eta ebaluaziokidetza.

4. gaia

Proiektua

Proiektu idatzia

 

 

 

 

Gora

Metodologia

5.1 Irakas metodologiak

Kodea

Azalpena

1. IM

Ikastaldearen aitzinean azalpen magistrala

2. IM

Talde handiko interakzioa

3. MD

Talde ertaineko interakzioa

5. MD

Norbanakoarekiko interakzioa: ikasketa autonomorako atazak eta jarraibideak

 

5.2 Ikasteko jarduerak

Kodea

Azalpena

Orduak

Aurrez aurrekoak

1. IJ

Eskola saio teorikoak (oinarriak, ereduak, aplikazio berretsiak eta garapenak)

45

100

2. IJ

Eskola saio praktikoak edo, hala balegokio, kanpoko praktikak

15

100

3. IJ

Idazlanak idaztea eta, hala balegokio, ahoz aurkeztea

30

10

4. IJ

Ikaslearen bere kasako ikasketa

50

0

5. IJ

Harrera orduak edo tutoretzak

5

100

6. IJ

Azterketak, idatziak nahiz ahozkoak

5

100

 

 

 

Gora

Ebaluazioa

Kodea

Azalpena

%

% errekuperagarria

1 SE

Eskola saiora, edo hala balegokio, ikastetxera, joatea eta parte hartzea

10

0

2 SE

Iruzkin eta laburtze lan teorikoak

10

10

3 SE

Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, hala balegokio, ebaluazioa

45

35

4 SE

Ahozko eta idatziko probak, irakasgaiaren zati bati edo irakasgai osoari dagokionak

35

35

 

GUZTIRA

100

80

 

EBALUAZIO JARRAITUAREN ZEHAZPENA

Eskola saioetara etortzea

% 10

Dokumentu-zorroaren emaitza

% 10

ESKOLA SAIOETAKO LANA

% 20

Proba idatziak

% 30

gaiari loturiko irakurgaiak

% 5

IKASLEAREN BERE KASAKO LANA

% 35

Proiektua

% 45

LAN ZUZENDUA

% 45

 

Eskola saioetako lana = % 20

eskola saioetara joatea = % 5

Parte harztea (irakaslearen oharrak praktiketan) = % 5

Dokumentu-zorroa eta praktikak =  % 10

Ikaslearen bere kasako lana =  % 35

Probak = % 30

Gaiari loturiko irakurgaiak (iruzkinak) = % 5

Lan zuzendua = % 45 (proiektua).

ERREKUPEAZIO-EBALUAZIOAREN ZEHAZPENA

Oro har, irakasgaiaren % 80 errekuperagarria izanen da. (horretatik kanpo eskola saioetako lana gelditzen da, % 20). Errekuperazio bi ebaluazio modu egonen dira:

a) Ebaluazio jarraituaren jardueretara joan diren eta horietan parte hartu badute ere irakasgaia gainditzeko beren kasako lanean edo lan zuzenduan gutxienezkora (3,5/10)  iritsi ez diren ikasleendako. Ikasle horiek gainditu ez dituzten irakasgaiaren zati errekuperagarriak gainditzeko beharrekoak diren gaitasunetan ebaluatzeko proba batera aurkeztu ahal izanen dira. proba hori teoriko-praktikoa izanen da eta, kasuan kasu, ahozko zati bat ere izan lezake (gainditu ez den proiektuaren ahozko defentsa).

b) Ebaluazio jarraituaren jardueretara joan ez diren eta horietan parte hartu ez duten ikasleendako. Ikasle horiek irakasgaia gainditzeko beharrekoak diren gaitasunetan ebaluatzeko proba batera aurkeztu ahal izanen dira. proba hori teoriko-praktikoa izanen da eta, gainera, ahozko zati bat ere izanen du (proposamen didaktikoaren ahozko defentsa). Gehienez % 80 puntuatuko da, irakasgaiaren bertze % 20 ez baita errekuperagarria.


 

 

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1. gaia. Giza komunikazioa eta haren konplexutasuna. Komunikazio gaitasuna eta hizkuntzen tratamendu integratua. Eleaniztasuna. Haur Hezkuntzako curriculum ofiziala.

2. gaia. 
Ahozko hizkuntza haur eskolan: ulermena eta ekoizpena ikuspegi komunikatibo batetik. Ahozko komunikazioaren ikaste-irakastea. Ebakera, fonemen jabetzea eta zailtasunak.


3. gaia. Hizkuntza idatzia haur eskolan: irakurriaren ulermena eta idatzizko ekoipena. Irakurketa-idazketaren psikogenesia eta zailtasunak. Irakurtzen eta idazten ikasi eta irakastea.


4. gaia. Haur Hezkuntzako ikasgela batean komunikazio gaitasuna ikasi-irakasteko metodologia. Ulertzeko eta ekoizteko estrategiak, atazak eta jarduerak
.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


BIGAS, M./CORREIG, M. (ed.) (2000): Didáctica de la lengua en educación infantil, Síntesis-Educación, Madril.

Camps, A. (1996). Proyectos de lengua entre la teoría y la práctica. Cultura y Educación, 2, 43-57.

Camps, A. (biltz.) (2003). Secuencias didácticas para aprender a escribir. Barcelona, Graó.

CASSANY, D./LUNA. M./SANZ, G. (19984): Enseñar lengua, Graó, Bartzelona.

COLOMER, T./CAMPS, A. (1996 [1992]): Enseñar a leer, enseñar a comprender, Celeste/MEC, Madril.

DÍEZ DE ULZURRUN PAUSAS, A. (Coord.) (1999): El aprendizaje de la lectoescritura desde un perspectiva constructivista, 2 ale, Graó, Bartzelona.

FERREIRO, E. (1991 [1990]): “El desarrollo de la alfabetización: psicogénesis” in GOODMAN Yetta M. (Comp.), Los niños construyen su lectoescritura. Un enfoque piagetiano. Aique Didáctica, Argentina, 21-35.

MARUNY, Ll./MINISTRAL, M./MIRALLES, M. (1995): Escribir y leer (I-III), MEC/Edelvives, Madrid.

MONFORT, M./JUÁREZ SÁNCHEZ, A. (1990): El niño que habla. El lenguaje oral en preescolar, CEPE, Madril.

PASQUIER, A. y DOLZ, J. (1996): “Decálogo para enseñar a escribir”, Cultura y Educación, 2. zkia, 3l-41.

RUIZ BIKANDI, U. (apail.) (2010): Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan, EHU.

RUIZ FLORES, M. (2009). Evaluación de lengua escrita y dependencia de lo literal. Barcelona, Graó.

SOLÉ, I. (1997 [1992]): Estrategias de lectura, Graó/ICE de la Universitat de Barcelona, Bartzelona.

VILÀ i SANTASUSANA, M. (coord.) (2008): El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona, Graó.

 

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania eta euskara.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeko Arrosadiko campusean. Ikasgela zehatza jakiteko Giza eta Gizarte Zientzien fakultatearen webgunean begiratu.

Gora