Kodea: 301304 | Irakasgaia: HEZKUNTZA PROZESU ETA TESTUINGURUEN BEHAKETA ETA ANALISIA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
PELLEJERO GOÑI, MARÍA LUCÍA (Resp) [Tutoretzak ] | OLORIZ LANDA, MARIA LUCIA [Tutoretzak ] | ||||
PAZ PEDREIRA, MARIAN [Tutoretzak ] |
0-6 urte bitarteko eskola-etapa. Ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak eta testuinguruak Haur Hezkuntzako gaitasunak garatzeko. Haur Hezkuntzako curriculuma eta bere garapena. Ikaskuntzen ebaluazioaren prozesua Haur Hezkuntzan. Unitate Didaktiko Integratuen programazioa (UDI). Hezkuntza orientazioaren prozesua eta tutoretza. Eskolaren testuingurua hiri eta landa eremuan. Behaketa sistematikoa Haur Hezkuntzan. Behaketa bidez jasotako informazioaren analisia.
2.1. Oinarrizko Gaitasunak
1OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
3OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
4OG - Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.
2.2 Gaitasun orokorrak
1GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.
2GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.
3GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.
4GO - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.
5GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
7GO - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.
9GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
10GO - Gurasoen orientatzaile gisa aritzea 0-6 urte bitarteko epeko familia hezkuntzari buruzko gaietan, eta ikasle bakoitzaren familiarekin nola familia guztiekin harremanak garatzeko gizarte-trebetasunak edukitzea.
11GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.
12GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
2.3. Zeharkako gaitasuna
2ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.
1BG - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
2BG - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.
3BG - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.
4BG - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.
5BG - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.
7BG - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.
9BG - Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.
10BG - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.
11BG - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.
12BG - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.
Irakas Metodologiak
Kodea | Deskripzioa |
1IM | Irakaslearen eskola magistralak |
2IM | Elkarrekintza talde handian |
3IM | Elkarrekintza talde ertainean |
4IM | Elkarrekintza talde txikian |
5IM | Banakako elkarrekintza: lanak eta jarraibideak ikasketa autonomoarendako |
Jarduera Hezigarriak
Kodea | Deskribapena | Orduak | Presentzialitatea |
1JH | Saio teorikoak (oinarritzea, adibideak ematea, egiaztatutako aplikazioak eta garapenak) | 45 | 100 |
2JH | Saio praktikoak edo, hala badagokio, kanpoko praktikak | 15 | 100 |
3JH | Lanak egitea eta ahozko defentsa | 30 | 10 |
4JH | Ikaslearen ikasketa autonomoa | 50 | 0 |
5JH | Tutoretzak | 5 | 100 |
6JH | Ahozko edo idatzizko azterketak | 5 | 100 |
Kodea | Deskripzioa | % | Berreskuragarria (*) |
1ES | Eskola saioetara edo, hala balegokio, ikastetxekoetara etortzea eta horietan parte hartzea | 10 | |
2ES | Iruzkintze eta laburtze lan teorikoak eta ahozko nahiz idatzizko azalpenak | 20 | |
3ES | Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, hala balegokio, ebaluazioa | 30 | 30 |
4ES | Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo irakasgai osoaren gainekoak | 40 | 40 |
100 | 70 |
Ikasgai honen ebaluazioa etengabeko eran egingo da, horretarako kontuan hartuko dira seihilekoan zehar egiten diren ebaluazioko hainbat jardueratan (1ES, 2ES, 3ES eta 4ES) lortutako emaitzak. Azkeneko nota kalkulatuko da emaitza guztien bataz besteko nota eginez, horretarako ezinbestekoa izango da 4ESean (% 40) gainditzea.
(*) 3ES (% 30) eta 4ES (% 40) berreskuragarriak dira. Biak errekuperatuko dira lan baten bidez edo irakasleak zehaztuko duen idatzizko edo ahozko proba indibidual baten bidez.
1. BLOKEA: 0-6 URTE BITARTEKO ESKOLA-ETAPA
1. 0-3 eta 3-6 zikloen identitate-ezaugarriak.
2. Oinarrizko premiak.
3. Arreta goiztiarra.
4. Berdinen arteko eta pertsona nagusiekiko elkarrekintza.
5. Jolasa ekintza, adierazpen, harreman eta ikaskuntza gisa.
6. Identitate sexualaren eta genero¿identitatearen eraikuntza
7. Heziketa emozionala.
2. BLOKEA: ESKOLA INGURUNEKO PROZESU ETA TESTUINGURU SOZIALAK
1. Sozializazio-prozesua.
2. Familiaren eginkizuna.
3. Sozializazioa eskolako testuinguruan.
4. Natura, gizarte eta kultura ingurunearen eginkizuna.
5. Multikulturaltasuna eta dibertsitatea
3. BLOKEA: HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUMA ETA HAREN GARAPENA
1. Haur Hezkuntzako curriculumaren egituraren zentzua.
2. Curriculumaren osagaiak: helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazioa.
3. Haur Hezkuntzako etapako metodologien dibertsitatea, hezkuntzaren testuinguruan curriculuma garatzeko.
4. Unitate didaktikoen programazioa.
4. BLOKEA: BEHAKETA SISTEMATIKOA HAUR HEZKUNTZAN
1. Ebaluazioa Haur Hezkuntzako etapan.
2. Behaketa motak.
3. Behaketa-tresnak
4. Informazioa antolatzeko eta sistematizatzeko tresnak.
5. BLOKEA: BEHAKETA INFORMAZIOAREN ANALISIA
1. Analisi motak.
2. Inkestak eta galdetegiak.
3. Txostenak egitea
4. Jarduerako ikerketa, irakaslanaren hobekuntza.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko Bibliografia
Pellejero Lucía, Zufiaurre, B. (2010). Formación didáctica para docentes: Los proyectos como estrategias para trabajar la inclusión, la equidad y la participación. Madrid. CCS.
Zufiaurre, B. (2000). La Evaluación escolar y coparticipación educativa: Responsabilidad social y democrática. Valencia. NAU Llibres.
Zufiaurre, B., Albertin, A.M. (2010). Competencias integradas en Educación Infantil y Primaria. Madrid. CCS
Albertín, A.M; Zufiaurre, B. (2006). Educación infantil como tarea de maestras. Claves de formación y contexto de desarrollo profesional. Barcelona: Octaedro.
Gimeno, J. (2001). Educar y convivir en la cultura global. Madrid. Morata.
González Tello, M. (1991). Observación y Evaluación en el segundo ciclo de Educación Infantil. Registro muestrario de fichas. Madrid: Escuela Española
Laguía, Mª J y Vidal, C. (2009). Haur eskoletako jarduera-txokoak (0tik-6 urtera). Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
López, E. (2011). Educar las emociones en la infancia (de 0 a 6 años). Reflexiones y propuestas prácticas. Madrid. Wolters Kluwer España
López, L. (20011). Relajación en el aula. Recursos para la educación emocional. Madrid. Wolters Kluwer España
Jiménez, S. (Coord.) (2008). Educación emocional y convivencia en el aula. Madrid. Ministerio de Educación, Política social y Deporte
Julia, A. (1996). La investigación-acción: Un reto para el profesorado. Zaragoza. INDE
Molina, L., Jimenez, N. (1992). La escuela infantil. Acción y participación. Barcelona: Paidós.
Palacios, J. Marchesi, A. Coll, C. (1995). Desarrollo psicológico y Educación. Vol 1, 2 Madrid: Alianza.
Steinberg,Sh.R., Kinchiloe, J.L. (2000). Cultura infantil y multinacionales. Madrid: Morata.
Zufiaurre, B., Albertín, A. M. (2006). Evaluación democrática y proyectos cooperativos. El lugar de una evaluación de calidad en una cultura escolar democrática. Pamplona. Servicio Publicaciones UPNA.
AA.VV. (1990). Escuelas Infantiles de Reggio Emilia. La inteligencia se construye usándola. Madrid: Morata.
Bibliografia osagarria
Albericio, J. J. (1991). Educar en la diversidad. Madrid: Bruño. Colección Nueva Escuela.
Antúnez, S. (1987). El Proyecto Educativo de Centro, Barcelona: Grao, Biblioteca del maestro.
Apple, M.W. (1987). Educación y Poder. Barcelona: Paidós-M.E.C.
Ball, S. L. (1993). Focault y la educación. Disciplinas y conocimiento. La Coruña : Morata/Paideia.
Carr, W. y Kemmis, S. (1988). Teoría crítica de la enseñanza. La investigación-acción en la formación del profesorado. Barcelona: Martínez Roca.
Casamayor, E. y Fernandez, G. (1997). Interacción Social: estudio de la evolución del juego participativo en preescolar. Comunidad Educativa, mayo: 8-16
Cebrian De La Serna , M. (2009). El impacto de las TIC en los centros educativos: ejemplos de buenas prácticas. Madrid: Síntesis.
Coll, C. y Martín, E. (1993). El constructivismo en el aula. Basingstoke : The Falmer Press.
Coll, C. (1987). Psicología y curriculum. Barcelona: LAIA.
Contreras, J. (1991). Enseñanza, curriculum y profesorado. Madrid : Akal.
Cornbleth, C. (1990). Curriculum in Context. Basingstoke : The Falmer Press.
Delval. J. (1996). Los fines de la educación. Madrid: Siglo XXI. (3ª ed.)
Edwars, D. y Mercer, N. (1988). El conocimiento compartido. El desarrollo de la comprensión en el aula. Barcelona: Paidós-M.E.C.
Egan, K. (1991). La compresión de la realidad en Educación Infantil y Primaria. Madrid: Morata-M.E.C.
Elliot, J. (1990). La investigación-acción en educación. Madrid: Morata.
Elliot, J. (1993). El cambio educativo desde la investigación-Acción. Madrid: Morata.
Escamilla Gonzalez, A. (2009). Las competencias en la programación de aula: infantil y primaria 3-12 años
Estruch, J. (2002). Dirección profesional y calidad educativa. Barcelona: Praxis
Fernández Enguita, M. (1985). Integrar o segregar. Barcelona: LAIA (colecc. Ped.).
Fernández Enguita, M. (1990). La cara oculta de la escuela. Educación y trabajo en el capitalismo. Madrid: Siglo XXI.
Fernández Enguita, M. (1992). Poder y participación en el sistema educativo. Barcelona: Paidós Educador.
Fernández Enguita, M. (2005). Organización escolar, profesión docente y entorno comunitario. Madrid: Akal
Freire, P. (1990a). La naturaleza política de la educación. Cultura, poder y liberación. Barcelona: Paidós-M.E.C.
Freire, P. (1990b). Pedagogía del oprimido. Madrid: Siglo XXI.
Gimeno Sacristán, J. (1988). El curriculum: una reflexión sobre la práctica. Madrid: Morata.
Giroux, H. A. (1990). Los profesores como intelectuales. Hacia una pedagogía crítica del aprendizaje. Barcelona: Paidós/M.E.C.
Goetz, J.P. y LeCOMPTE, M. D. (1988). Etnografía y diseño cualitativo en investigación educativa. Madrid: Morata.
Goleman, D. (2006). La inteligencia social. Barcelona: Kairos
Gracia Millá, M. y Mulas, F. (2005). Atención temprana. ¿Desarrollo Infantil, diagnóstico, trastornos e intervención? Valencia: Promolibro
Grupo de trabajo Enrola (1993). La evaluación en la educación infantil. Burgos C.E.P
Imbernon, F. (1992). La Formación y el desarrollo profesional del profesorado. Barcelona: Graó Eds B.A. 4.
Imbernon, F. (2007). Diez ideas clave. La formación permanente del profesorado: nuevas ideas para formar en la innovación y el cambio. Barcelona: Graó
Jackson, PH. W. (1991). La vida en las aulas. Madrid: Morata.
Kemmis, S. (1988). El curriculum: más allá de la teoría de la reproducción. Madrid: Morata.
Lladonet, J. (2008). D un pare d un mestre. Palma de Mallorca: Moll.
López, C. y otros (1990). Evaluación y calificación. Cuadernos de Pedagogía, 181
Martínez Bonafé, J. -Coord.- (2003). Ciudadanía, poder y educación. Barcelona. GRAO, Biblioteca de Aula.
Novack, J.P. y GOWING, B.D. (1988). Aprendiendo a aprender. Barcelona: Martínez Roca.
Otero, L. (1995). Hablemos de la evaluación. Comunidad educativa. Septiembre-octubre: 10-12.
Pérez Juste, R. (1993). La evaluación en educación infantil. En García Hoz V. (Dir.). Educación Infantil personalizada. Madrid: Rialp.
Perrenoud, P. (2004). Diez nuevas competencias para enseñar. Barcelona: Graó
Porlan, R. y otros (1993). Constructivismo y escuela. Sevilla: Díada editores.
Santos Guerra, M. A. (1990). Hacer visible lo cotidiano. Madrid: Akal.
Santos Guerra, M. A. (1993). La evaluación: un proceso de diálogo, comprensión y mejora. Granada: Aljibe.
Santos Guerra, M.A. (1995). Por qué no hay viento favorable. Causas que dificultan la evaluación infantil. Comunidad educativa. Septiembre-octubre: 5-9.
Savater, F. (1997). El valor de educar. Barcelona. Ariel.
Sevillano, M. L. (2005). Didáctica en el siglo XXI. Ejes en el aprendizaje y enseñanza de calidad. Madrid: McGraw-Hill
Simón, E. (1999). Democracia vital: Mujeres y hombres hacia la plena ciudadanía". Madrid Nancea.
Stenhouse, L. (1984). Investigación y desarrollo del curriculum. Madrid: Morata.
Stenhouse, L. (1987). La investigación como base de la enseñanza. Madrid: Morata.
Torres, Santomé, J. (1991b). El curriculum oculto. Madrid: Morata.
Torres, Santomé, J. (1994). Globalización e interdisciplinariedad: El curriculum integrado. Madrid: Morata.
BESTELAKO MATERIALA
UNIVERSIDAD DE BARCELONA. PUBLICACIONES Y EDICIONES = UNIVERSITAT DE BARCELONA. PUBLICACIONS I EDICIONS Métodos de observación y análisis de los procesos educativos Edición:1. ed. Argitaratzen data:01/1984 ISBN 13: 978-84-7528-151-3
Revista de investigación educativa, RIE, ISSN 0212-4068, Vol. 13, Nº 26, 1995 , pags. 95-128 (CARME PANCHÓN I IGLESIAS, MARGARITA BARTOLOMÉ PINA El análisis de contextos educativos diferenciados desde un enfoque cualitativo)
Revista de investigación educativa, RIE Urtea: 1995, Vol.: 13, Zenbakia: 25
BUENDIA. Metodos de investigacion en psicopedagogia. Argitaratze data: 01-JAN-98, Edición: 01 ISBN: 8448112547
Nafar gobernuko Kutxa gorriak, Curriculo dekretua, Eusko Jaurklaritzako liburuak, NHBBZ-CREENAko literatura grisa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.