Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2020/2021 | Beste urte batzuk:  2019/2020  |  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301208 Irakasgaia: IRAKASLE LANBIDEA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
APALATEGI BEGIRISTAIN, MIREN JAIONE   [Tutoretzak ] LEDESMA MARIN, NIEVES (Resp)   [Tutoretzak ]
AMILBURU MARTINEZ, ALBA JARA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza / Hezkuntza

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakaskuntza lanbide gisa. Irakaskuntza-eginkizunaren Ezaugarriak, Araudia eta Gakoak. Irakasleen funtzioak eta beren inplikazio etikoak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola-etapetarako proposamen pedagogikoa: etapako curriculumaren ezagutza eta kudeaketa. Urteko/ikasturteko programazio didaktikoa (UPD edo IPD). Irakaskuntza eskolako eta gelako espazioan. Eskola-bizitzan parte hartzea: gakoak eta printzipioak. Eskola-eremua antolaketa, ebaluazioa eta kudeaketa. Irakaslana eta ekitatea: gainditu beharreko erronkak. Irakasleen prestakuntza eta irakaskuntzaren garapena.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

1. OG Ikasleek frogatu izatea hainbat ezagutza dauzkatela ikasketa-arlo jakin batean. Arlo hori bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen da, eta testuliburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, bere ikasketa eremuaren aitzinekoak diren ezagutzei dagozkien alderdi batzuk ere badituen maila batean egongo da.

2. OG Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG Ikasleek gaitasuna edukitzea ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititzeko, publiko espezializatuari eta espezializatua ez denari.

 

Gaitasun orokorrak

1. GO Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GO Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GO Ikasgelan eta hortik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta horien gainean gogoeta egiten jakitea.

5. GO Taldean gogoeta egitea arauak onartzeaz eta besteekiko errespetuaz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

7. GO Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

9. GO Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

10. GO 0-6 urte arteko aldian aiten eta amen orientatzailea izatea familia hezkuntzari buruz, eta ikasle bakoitzaren familiarekin eta familia guztiekin harremanetan egoteko beharrezkoak diren gizarte trebetasun guztiak menderatzea.

11. GO Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12. GO Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

 

Zeharkako gaitasunak

2. ZG Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GE Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GE Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

5. GE Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

7. GE Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

9. GE Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua ezagutzea, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

10. GE Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

12. GE Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

 

- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea ,eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

 

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Irakasgai honetan gaitasun horiek honela zehaztuko dira:

 

1. IE Irakasgaiaren edukiei lotutako oinarrizko nozioak menderatzen dituela erakusten du (2. ES, 3. ES, 4. ES).

2.IE Eskola antolakuntza ulertzen du, baita ere hezkuntza erakundeen irakaskuntzaren planifikazioa eta ebaluazioa (2.ES, 4. ES).

3. IE Proposamen pedagogikoak eta programazio didaktikoak diseinatzen ditu, kontuan hartuta aniztasuna eta partaidetzarako eta gizarteratzeko eskaerak (3. ES).

4. IE Didaktikaren eta antolamenduaren dimentsioak modu autonomoan aditzera ematen ditu eta analizatzen ditu irakaskuntza eginkizunen testuinguru batean (2. ES, 4. ES).

5. IE Irakaskuntza eginkizuna balioesten du, eskola eta gizarte aktibo baten testuinguruan (1. ES, 2. ES, 3. ES).

6. IE Jarduera konprometitua erakusten du irakaskuntza eta ikaskuntza testuinguruen garapenarekin (1. ES, 2. ES, 3. ES, 4. ES).

7. IE Ikasitako ezagutzak aplikatzen ditu irakaskuntza jardueretako errealitate anitz eta zehatzetan (2. ES, 3. ES).

8. IE Dauden hezkuntza-berrikuntzako aukerak analizatzen ditu eta argi identifikatzen ditu haren osagarriak (2. ES, 3. ES, 4. ES).

Gora

Metodologia

Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
MD1 Ikasgai magistrala osoko klasean
MD2 Talde handian antolatutako elkarrekintza
MD3 Talde ertainean antolatutako elkarrekintza
MD5 Banakako elkarrekintza: norberaren ikaste prozesurako eginkizun eta jarraibideak 

Prestakuntza  Jarduerak

Kodea Deskribapena Orduak Egote beharra
1PJ Klase teorikoak (oinarrien azalpena, adibideak, aplikazio eta burutze kontrastatuak, eta garapenak) 45 100
2PJ Klase praktikoak, edota kanpoan egindako praktikak 15 100
3PJ Lanen burutzea, eta dagokionean, horien ahozko aurkezpena 30 10
4PJ Ikaslearen ikaste autonomoa 50 0
5PJ Tutoretzak 5 100
6PJ Ahozko edo idatzizko azterketak 5 100

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania 

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitzak Kalifikazio metodologiak % % errekuperagarria
1. IE - 8. IE 1. ES Klasera, edo, hala badagokio, ikastetxera joatea eta bertan parte hartzea. 10 Ez
1. IE - 8. IE 2. ES Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak. 25 Bai, % 15
1. IE - 8. IE 3. ES Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa. 25 Bai, % 15
1. IE - 8. IE 4. ES Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak. 40 Bai, % 40
  GUZTIRA 100 70

 

Ebaluazio mota hezitzailea, argi-emailea eta irizpidearen araberakoa izango da:

- Adierazpen-saioetan erakusten den parte-hartze eta inplikazio maila balioetsiko da, baita beste hauek ere: mintegietan eta lan-taldeetan egiten diren ekarpenak, turoretzetako gainbegiratzeak...

- Lan taldeetan garatzen den adierazpenen eta eztabaiden maila balioetsiko da, baita hauen erregistroaren aniztasuna ere, alderdi formala zein edukia kontuan hartuta.

- Autoebaluazio eta koebaluazio azterketak egingo dira, eta irakasleek kontuan hartuko dituzte.

- Azken kalifikazioa zatikako kalifikazioen haztapenaren ondorio izango da.

- Taldean egiten diren lanetan, taldeko denek jakin behar dute lan horietako edozein parte aurkezten eta argudiatzen. Irakasleak aukera izango du talde lanak ebaluatzeko, ausaz aukeratutako taldeko bati elkarrizketa eginez, denen lanaren elkarrekikotasun positiboa bermatzeko.

Kalifikazio positiboa lortzeko, beharrezkoa izango da Ebaluazio Sistema guztiak (5/10) gutxieneko kalifikazio batekin gainditzea.

Errekuperazio ebaluazioa:  Idatziz egin behar da horretarako ezarritako datan.

- Aurkezten den lanen batean hitzez hitzezko testuak sartzen badira (internetetik edo liburuetatik hartuak) aipatu gabe jatorria, erreferentzia bibliografiko osoa, azken kalifikazioa ez gainditua izango da, 2011ko abenduaren Ebaluazio Prozesuak Antolatzeko Araudiak (33.3 art.) jasotzen duen bezala.

Gora

Gai-zerrenda

1. BLOKEA. HEZKUNTZA-ETAPETARAKO PROPOSAMEN PEDAGOGIKOAK

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola-etapetarako proposamen pedagogikoa. Etapako curriculumaren ezagutza eta kudeaketa.

 

2. BLOKEA. HEZKUNTZA PARADIGMAK ETA IRAKASLE-FUNTZIOA

Irakasle lanbidea. Irakasle-funtzioaren ezaugarriak, araudia eta gako arautzaileak. Irakasle-funtzioak eta haien ondorio etikoak. Irakaslana eta ekitatea: erantzun beharreko erronkak.

 

3. BLOKEA. ESKOLAREN ANTOLAKETA ETA PARTE-HARTZEA HEZKUNTZA KOMUNITATEAN

Parte-hartzea eskolaren bizitzan: gakoak eta printzipioak. Eskolaren espazioaren antolaketa, ebaluazioa eta kudeaketa.

 

4. BLOKEA. CURRICULUMAREN DISEINUA ETA GARAPENA

Irakaslana eskola inklusibo batean: generoa, dibertsitate kulturala, hezkuntza laguntzarako premia espezifikoak. Urteko programazio didaktikoa (UPD). Irakaslana eskolako eta gelako espazioan.

 

5. BLOKEA. IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA ETA GARAPEN PROFESIONALA

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


TESTUAK:

Pellejero, L., Zufiaurre, B.  (2010): Formación Didáctica para docentes: Los proyectos como estrategia para trabajar la inclusión, la equidad y la participación.   Madril.  CCS.

Zufiaurre, B., Albertin, A.M. (2010): Trabajar Competencias integradas en Infantil y Primaria: Propuestas de aula de educación emocional, saludable y cívica.  Madril.  CCS.

Zufiaurre, B.  (2007): ¿¿Se puede cambiar la educación sin contar con el profesorado?: Reflexiones sobre 35 años de cambios en educación  1970 ¿ 2005.   Bartzelona,    Octaedro ¿ MEC.

Pellejero, L., Zufiaurre, B.  (2006): La Educación Infantil como tarea de Maestras: Claves de formación y contexto de desarrollo profesional.   Bartzelona.   Octaedro ¿ MEC. 

Kapituluka IRAKURRI BEHARREKO TESTUAK:

Albertin, A.M., Zufiaurre, B.  (2005):  La formación del profesorado de Educación Infantil: Una trayectoria desde la L.G. E. hasta la L.O.E..   Iruñea.  Nafarroako Unibertsitate Publikoaren argitalpenak.

Carbonell, J. Tort  (2006): La educación y su representación en los medios.  Madril,  Morata.  Colección: razones y propuestas Educativas  14.

Vlachou, A. D.  (1999): Caminos hacia una escuela inclusiva.  Madril.  La Muralla.  

Zufiaurre, B., Albertin, A.M.  (2006): Evaluación democrática y proyectos cooperativo. El lugar de una evaluación de calidad en una cultura escolar democrática.  Iruñea.  NUPeko argitalpenak.

Zufiaurre, B., Coord. (2002): Comprensividad, Desarrollo Productivo y Justicia Social.  Madril.  CCS.

Sakontzeko bibliografia

Albertin, A.M., Zufiaurre, B.  (2005):  La formación del profesorado de Educación Infantil: Una trayectoria desde la L.G. E. hasta la L.O.E..   Iruñea.  Nafarroako Unibertsitate Publikoaren argitalpenak.   (9-23,  27-65,  69-119,  121-131)   (T. 3, 4, 12, 14)

Arnaiz, P., Isus, S. (1995): ¿La tutoría ¿Tarea de quien?, ¿La programación de la acción tutorial¿. Arnaiz, P., Isus, S.: La tutoría, organización y tareas.  Bartzelona.  Grao, Biblioteca Aula. (9-13, 15-65).   (T. 6)

Bolívar, A. (2007). ¿La educación para la ciudadanía en la agenda de las Reformas y en las propuestas de innovación¿, ¿La educación para la ciudadanía en un contexto de diversidad cultural¿, ¿Una tarea compartida y comunitaria¿.  Bolivar, A.Educación para la ciudadanía: Algo más que una asignatura.  Bartzelona,  Grao,  Crítica y Fundamentos,  16.  (39-50, 51-67, 69-86).   (T. 1, 2, 4, 10)

Bonals, J. (1996): ¿Introducción¿, ¿Mejorar las relaciones en los equipos docentes¿.  Bonals, J.El trabajo en equipo del profesorado. Bartzelona Grao, Biblioteca de aula.  (9-11, 13-33).   (T. 7)

Camps, V. (1996): ¿Educación y valores¿.  Camps, V.:  El malestar de la vida pública.  Bartzelona  Grijalbo. (77- 141).   (T. 13)

Carbonell, J. (1996): ¿Educación y trabajo¿, - ¿Funciones sociales de la escuela¿, -   ¿Interculturalismo¿,  En Carbonell, J.La escuela entre la utopía y la realidad.   Bartzelona  Eumo ¿ Octaedro.  (53-72, 33-51, 91-108).   (T. 8, 11)

Carbonell, J., Tort, X.  (2006): ¿La agenda educativa: cómo se construye la información¿, - ¿El profesorado:  El malestar y otros tópicos de una profesión cambiante¿,  ¿Viejos y nuevos rituales del curso escolar¿,  ¿Los otros mensajes educativos. El lugar de la publicidad¿,  (Ref. textos lectura básica por Cap.:   13-28,  87-95,  96-107,  108-122).   (T. 8, 9, 13)

Simon, E. (2003): ¿¿Sabía Ud. que la mitad de alumnos son ciudadanas?¿.  Martinez Bonafé, J. (Koord.)  Ciudadanía, poder y educación.  Bartzelona  GRAO - Biblioteca de aula.  (89-112)   (T. 12)

Torres, J. (2002): ¿Educación antirracista: Diversidad y justicia social¿.  Zufiaurre, B. (Koord.) (Ref. textos lectura básica por Cap.:   (203-236)   (T. 11)

Vlachou, A.D.  (1999): ¿Conclusión¿,  ¿Perspectivas Infantiles¿ y ¿Discapacidad, normalidad y necesidades educativas especiales. Conceptos políticos y controversias.¿,  (Ref. textos lectura básica por Cap.:  (225-238, 167-223, 25-53).   (T. 10)

Zufiaurre, B., Albertin, A.M. (2006): ¿Espacio para la evaluación¿, ¿Evaluación democrática y participativa vs modelos de calidad¿,  (Ref. textos lectura básica por Cap.:  (19-34, 67-114).   (T. 8, 14)

Zufiaurre, B., Koord. (2002): ¿Desarrollo productivo y evolución social: El lugar de la comprensividad y la polivalencia ante las demandas del mercado de trabajo¿.  (Ref. textos lectura básica por Cap.:  (165-202)   (T. 8, 13)

Zufiaurre, B.  (2000): ¿La participación en la vida escolar¿.  Zufiaurre, B. (Koord.) Evaluación escolar y coparticipación educativa: Responsabilidad social y democrática.  Valentzia. Nau Llibres (29-80).   (T. 6, 14)

Testu arauemaileak

MEC (2006):  Ley Orgánica de Educación  (L.O. 3ko 2/2006 L.O.).   Madril. MEC.

Nafarroako Gobernua: sareko dokumentuak ¿ http:/www.cfnavarra.es; 

HAINBAT sarean:   http:/www.oge.net  /  http:/www.feae.net  /  http:/www.eurydice.org. 

Bibliografiari buruzko xehetasun espezifikoagoak ezagutzeko, ikusi Programa Didaktikoak.

BIBLIOGRAFIA  EUSKARA

  • Acha, J.; Reizabal , L. (2012). Hezkuntza sozioemozionala eta ikaskuntza-zailtasunak: hezkuntza testuinguruetan aplikatzeko esku-hartzea. Bilbo:UEU
  • Antero, A. (2015). Konfiantzaren pedagogia. Arizmendi ikastolaren markoa. Arrasate (Gipuzkoa): Arizmendi Koop.
  • Apalategi, J. (2015). ¿Sistiaga eta adierazpen askearen heziketa¿ in Sisitiaga. De la pintura gestual al arte del movimiento / Keinu bidezko pinturatik mugimenduaren artera. Altzuza (Nafarroa): Jorge Oteiza Fundazio-Museoa
  • Apalategi, J. (2003) ¿Irakasleen konpromiso etikoa heziketa estetikoan¿, Hik Hasi euskal heziketarako aldizkaria Udako Topaketak (2003). Jorge Oteiza. 14.monografikoa, 41-47. Donostia. Oteiza Museoaren Artxiboa.
  • Aritzeta, A.; Soroa, G. (2013).  Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak. Bilbo:UEU
  • Bujan, K.; Aramendi, P. (2005). Eskola-antolaketa. Bilbo: UEU.
  • Carretero, M. (2007). Konstruktibismoa eta hezkuntza. Donostia: Xangorin-hik hasi.
  • Etxague, X. (Coord.) (2004). Didaktika orokorra. Donostia: Erein.
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (2007). Oinarrizko hezkuntzarako tutoretza-plana egiteko orientabideak: lehen hezkuntzako 1. Zikloa. Vitoria-Gasteiz: Eusko jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila: Oinarrizko Gaitasunak EAEko Hezkuntza Sisteman. Eskuragarri web honetan:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/orientaciones_mat_ayuda/G00E.pdf. Kontsulta data: 2012-01-30.
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Oinarrizko gaitasunak Lehen Hezkuntzan. Eskuragarri web honetan:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/orientaciones_mat_ayuda/GLH0E.pdf. Kontsulta data: 2012-01-30.
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Tutoretza lehen hezkuntzan: laguntzeko eskuliburua.Eskuragarri web honetan:http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/SARRERA.htm. Kontsulta data: 2012-01-30.
  • Fernández Díaz, M.A.; Idoate, J.L.; Izal, M.C. y Labarta, I. (2003). Portaera arduratsuak garatzen 3 urtetatik 12 urtetara. Pamplona: Departamento de Educación
  • Llorente, B. (2004). Jolasaren oinarri teorikoak eta umeen jolasak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  • Gairín, J. eta Darder, P. (Koord.) (1997). Ikastetxeen Antolamendua.  Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua.
  • Llorente, B. (2004). Jolasaren oinarri teorikoak eta umeen jolasak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  • Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua (1996). Behaketa eta Ebaluazioa. Lehen Hezkuntza. Iruña: Hezkuntza eta Kultura Departamentua.
  • Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua (2008). Ebaluazioa diagnostikoaren esparru teorikoa. Lehen Hezkuntza.Iruña: Hezkuntza Departamentua.
  • Oteiza, J. ¿Herri bakoitzeko haurrarentzako gizaki eredua. Aintzinsolasa¿ Hik Hasi euskal heziketarako aldizkaria Udako Topaketak (2003). Jorge Oteiza. 14.monografikoa, 41-47. Donostia. Oteiza Museoaren Artxiboa.
  • Sanmartí, N. (2010). 10 gako. Ikasteko ebaluatzen. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
  • 1986ko Euskararen Foru Legea eta bere eragina Nafarroa garaian

Liburu zerrenda zabalago Irakasgai Gidan.

Sartu zure irakasleak Liburutegiari eskatu dion bibliografian.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora