Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2020/2021 | Beste urte batzuk:  2019/2020  |  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301105 Irakasgaia: KOMUNIKATZEKO TREBETASUNAK ETA IKT
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE, JUAN CARLOS (Resp)   [Tutoretzak ] CERVANTES IBAÑEZ, JORGE   [Tutoretzak ]
KASARES CORRALES, PAULA   [Tutoretzak ] LOPEZ FLAMARIQUE, MAITE (Resp)   [Tutoretzak ]
GANCHEGUI SORABILLA, ANDREA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza / Komunikazioa

 

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Karrerako lehen urtean gaitasun komunikatiboak garatzea da helburua. Horrek beste ikasle eta irakasleekiko harreman komunikatibo eta sozialei dagozkien trebetasunak garatzeko oinarriak finkatzeko bidea emanen dio ikasleari. Bestetik, curriculumeko ikasgaien ulermen eta adierazpenean hobekuntza ekarriko dio eta jarduera profesionalean eta harreman sozialetan trebetasun komunikatiboak garatuko ditu. Ahozko eta idatzizko komunikazioaren konpetentzien garapena. Erabilera linguistikoak euskal hizkuntzaren sisteman: testuak eta testuinguruak. Alor profesional eta akademikoko ahozko zein idatzizko testuen bidez konpetentzia diskurtsiboa garatzea: deskribapen testuak, narrazio testuak, informazio testuak, azalpen testuak, argudio testuak eta horietatik eratorritakoak. Hausnarketa metalinguistikoa euskal hizkuntzaren ahozko zein idatzizko konpetentziaren menperatzea indartzeko. IKT lanabesen erabilera informazioa bilatzeko, erdiesteko, prozesatzeko, partekatzeko, argitaratzeko eta komunikatzeko.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak

OG2 Ikasleek dakizkiten gauzak lanari edo bokazioari era profesionalean aplika diezazkiotela, eta haien ikaseremuan arazoen konponduz, argudiatuz eta argudioak aldeztuz frogatu ohi diren gaitasunak izan ditzatela.
OG3 Ikasleek datuak bildu eta ulertzeko gaitasuna izan dezatela, era horretara gizarte, zientzia edo etika alorretan munta handikoak diren gaien inguruan epaiak emateko, gogoeta eginez.
OG4 Ikasleak informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak bai entzule-irakurle espezializatuei, bai bestelakoei adierazteko moduan egon daitezela.
OG5 Ikasleek gero bestelako ikasketei autonomia maila handiarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasgaitasunak gara ditzatela.

 

2.2. Gaitasun orokorrak


GO3 - Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, berdintasun orokorra eta giza eskubideen defentsa aintzat hartzen dituen testuinguru desberdinetan ikaskuntzarako  guneak diseinatu eta arautzea.
GO6 - Lehen haurtzaroko hizkuntzaren bilakaera ezagutu, arazoak izan daitezkeenak aurkitu eta haiek zuzentzeaz arduratzea. Kultura eta hizkuntza anitzetako inguruneetan hizkuntza-ikaskuntza egoerak aztertzea. Gauzak ahoz eta idatziz zuzen adieraztea, hainbat adierazmolde erabiltzeko gauza izatea.
GO7 - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzarako ematen dituzten aukerak ezagutzea, beregainki telebista, lehen haurtzaroan.

 

2.3. Zeharkako gaitasunak

ZG2 Europako Kontseiluaren "hizkuntzetarako erreferentzia-esparru europar amankomuna: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" izenekoaren C1 mailaren baliokide den hizkuntza gaitasuna frogatzea, euskaraz

Gora

Berariazko gaitasunak

GE3 Kultura eta hizkuntza anitzetako inguruneetan ikaskuntza guneak diseinatzea, ikasleen hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, berdintasun orokorra eta giza eskubideen garapena aintzat hartuz.
GE4 Ikaskuntza inguruneen eta eskola bizikidetzaren gainean gogoeta egitea. Sistematikoki behatzen jakitea, ongi egindako lana balioestea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.
GE5 Ikasgelako praktikez gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Bakarkako eta taldeko ikaskuntzarako ohitura eta trebetasunak hartu eta kalitatezko kudeaketa ereduak ezagutzea.
GE6 Haurtzaroan hizkuntzak duen bilakaera ezagutu eta daudekeen arazoak aurkitzeko gai izatea. Hizkuntzaren garapena bultzatzen duten teknikak bereganatu, gauzak ahoz eta idatziz adierazi eta hainbat adierazpideren jabe izatea.
GE7 Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzarako ematen dituzten aukerak ezagutzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikaskuntzaren ondorioak ikasleak ikasgaian erdietsiko dituen konpetentzien zehaztapena dira. Hiru maila ezarri dira:

-Gorena: konpetentzien 100% bereganatzea eta maisutza lortzea horietako  %75en gutxienez.

-Ertaina: ikasgaian erdietsi beharreko konpetentzien gehiengoa lortzea eta tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorretan maisutza eskuratzea.

-Urria: tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorren jabetze askieza.

IE1: Jendaurrean zuzen adierazten ditu ideiak, gizarte- eta hizkuntza- arauekin bat eginez.

IE2: Ikaskideekin elkarlanean aritzen da ahozko lanen prestakuntzan, gauzatzean eta ebaluatzean, hainbat testuinguru eta egoera komunikatibotan.

IE3: Berbaldi mota bateko baino gehiagotako lan idatziak egiten ditu, euskarri digitalean edo inprimatuan, hizkuntza oro hartzailea erabiliz.

IE4: Bere jarrerei tinko eusten die, argudio zindoetan oinarriturik, eta askotariko informazio iturriak erabiltzen ditu, era kritikoan.

IE5 : Ikasturtean zehar egindako lanik garrantzitsuenak jasotzen dituen portafolioa jendaurrean aurkezten du, ahalaz webgune baten bidez, gaitasun komunikatiboen eta informazio eta komunikazio tekniken menperatzean izandako bilakabidea kritikoki baloratuz.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
IM1 Azalpen magistrala talde osoan
IM2 Interakzioa talde handian
IM4 Interakzioa talde txikian
IM5 Norbanako interazkioa: ikasketa autonomorako zeregin eta jarraibideak

 

5.2 Formazio jarduerak

Kodea Deskribapena Orduak Presentziala
FJ1 Saio teorikoak (oinarritzea, adibideak jartzea, aplikazio egiaztatuak eta garapenak) 45 100
FJ2 Saio prakrtikoak edo, dagokionean, kanpoko praktikak (landa-lana) 15 100
FJ3 Lanak egitea eta ahoz defenditzea 30 10
FJ4 Ikaslearen norbanako ikaskuntza 50 0
FJ5 Tutoretzak 5 100
FJ6 Idatzizko edo ahozko azterketak 5 100

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio sistema Ehunekoa Berreskuragarria
E1, E2, E3 ES2- Errezensio eta sintesi lan teorikoak  % 10  Ez
E1, E2, E3, E4 ES3- Behatze, proposatze edo ebaluatze lan praktikoak (*)  % 50  Bai, % 50
E1, E2, E3, E4, E5 ES4- Ahozko eta idatzizko probak  % 40  % 20
   DENETARA  % 100  % 70

Ebaluazio Sistema hauek honela zehazten dira: ES2 Lan partzialak (ezin dira berreskuratu). ES3 Liburutegiko IKT ikastaroa (pisua: % 5) Berreskura daiteke. ES3 Lan akademiko berreskuragarria (% 30eko pisua). ES3 Bideoa (% 15eko pisua) Berreskura daiteke. ES4 Portafolioa (% 20ko pisua) ez da berreskuragarria. ES4 Azken azterketa (pisua: % 20) Berreskura daiteke.

Ikasgaia ohiko garaian gainditu ez duten ikasleek edota ebaluazio jarraituan parte hartu ez dutenek irakasgaia berreskuratu ahal izango dute Fakultateak ezarritako ohiz kanpoko ebaluazio-aldian. Aldi horretan, ikasgaiaren item berreskuragarriak bakarrik berreskuratu ahal izango dira.

(*) Ikasgaiaren ebaluazio jarraitua egiteko, hainbat lan egingo dira, ahozkoak zein idatzizkoak, bai eta ikasturtean zehar egingo diren idatzizko probak ere. Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 4 atera behar da lan akademikoan.

Gora

Gai-zerrenda

Komunikatzeko Trebetasunak


- Ahozko eta idatzizko testuaren osagaiak.

- Hizkuntza erabilerak. Testuak eta testuinguruak.

- Diskurtsoaren tipología.

- Testu azterketa eta ekoizpena.

Lanabesak eta IKT

- Informazioa bilatu eta erabiltzea.

- On-line aurkezpen eta agiriak.

- Blog, podcast eta on-line bideoak.

- Webguneen bidezko portafolio digitalak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Alberdi, A. (2014). Ahoskera. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-catpub/es/k75aWebPublicacionesWar/k75aObtenerPublicacionDigitalServlet?R01HNoPortal=true&N_LIBR=051589&N_EDIC=0001&C_IDIOM=eu&FORMATO=.pdf

Euskaltzaindia (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). Bilbo: Euskaltzaindia. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

Euskaltzaindia (2008). Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa. Jagon Saila 7, Bilbo: Euskaltzaindia. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/71105.pdf

Euskaltzaindia (2008). Hiztegi Batua. Donostia: Elkar. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu

Garzia, J. (2005). Kalko okerrak. Hizkuntza prestakuntza 12. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.  https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/kalko_okerrak.pdf

Garzia, J. (2014). Puntuazioa. Egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Hizkuntza prestakuntza 24. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/libro/puntuazioa-egoki-erabiltzeko-gida-oinarriak-jarraibideak-eta-aholkuak/

Gimeno, P. (2004). Idazmenaren irakaskuntza arlo guztietan. Blitz gorria 1. Iruñea: Nafarroako Gobernua. https://www.educacion.navarra.es/eu/web/publicaciones/catalogo/-/asset_publisher/JONi5m8mCym2/content/la-ensenanza-de-la-expresion-escrita-en-todas-las-areas

Martínez, A. (2004). Nola prestatu ahozko azalpen bat Bigarren Hezkuntzako arlo guztietan. Iruñea: Nafarroako Gobernua. https://www.educacion.navarra.es/documents/713364/714655/blitznaranjaeusk.pdf/5aaf2c42-0895-4a20-b15e-257af1de828b

Mujika, A. (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Hizkuntza Prestakuntza 17. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/letra_larriak.pdf

Mujika, A., Goenaga, A. & Alberdi, A. (2005). Onomastika. Hizkuntza prestakuntza 13. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.  https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/onomastika/ONOMASTIKA.pdf

Petrirena, P. (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Ikasmaterialen Aholku Batzordea Estilo-liburuaren zazpigarren atala. Hizkuntza Prestakuntza 23. Ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf

Rius, F. (1991-1999). Metropoli Forala. Euskaldunon Egunkariako Nafarkaria gehigarrian argitaratutako artikuluak. https://armiarma.eus/gordailua/RiusFMetropoliForala01.htm

Sarasola, I. (2005). Zehazki. Gaztelania - Euskara Hiztegia. Donostia: Alberdania. https://www.ehu.eus/ehg/zehazki/

Sarasola, I (2007). Euskal Hiztegia. Donostia: Elkar. http://www.euskara.euskadi.net/r59-sarasola/es/sarasola/sarasola.apl

Zubimendi, J. R. (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/ortotipografia.pdf

 

Irakasleak Liburutegiari eskatu dion erdal Bibliografia eta horretarako sarbidea

American Psychological Association (2020). Manual de estilo de publicación de la Asociación Americana de Psicología. México, Manual Moderno. https://bibliografiaycitas.unir.net/documentos/apa6.pdf

American Psychological Association (1 de julio de 2020). APA Style. http://www.apastyle.org

Carlino, P. (2004). Leer y escribir en la universidad. Buenos Aires: Asociación Internacional de Lectura y Vida.

Cassany, D. (1995). La cocina de la escritura. Barcelona: Anagrama.

Cassany, D. (1999). Construir la escritura. Barcelona: Paidós.

Martín, M. & Siguán, M. (1991). Comunicación y Lenguaje. Madril: Alhambra Longman.

Morales, C. J. (2007). Guía para hablar en público. Método completo y práctico para las más diversas situaciones. Madril: Alianza.

 

WEB ORRIALDEAK

Armiarma (Susa): http://www.armiarma.com

Armiarma (Susa): https://kritikak.armiarma.eus/

Artez Euskara Zerbitzua:  http://www.hiztegia.net/

Artez Euskara Zerbitzua:  https://artez.eus/

Artez Euskara Zerbitzua:  https://www.eikencluster.com/eu/portfolio/artez-euskara-zerbitzua/

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua: http://www.euskaraz.org

Elhuyar hiztegia:  https://hiztegiak.elhuyar.eus/

Elhuyar hiztegia:  https://www.euskadi.eus/elhuyar-hiztegia/

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzua: http://www.ehu.eus

Euskal Idazleen Elkartea: http://www.uberan.eus/

Euskaltzaindia: http://www.euskaltzaindia.eus

Eusko Jaurlaritza: http://www.euskara.euskadi.eus

Garate, G., Argia, e.a: http://www.ametza.com

Hatsa: https://olerkarieneguna9.blogspot.com/

Karrikiri: http://www.karrikiri.eus/

Korrok: https://andima.armiarma.eus/korr/aurki.htm

Maiatz: https://www.facebook.com/Maiatzaldizkaria

Maiatz: http://www.uberan.eus/?kaia/item/maiatz-aldizkariaren-70-zenbakia-kalean

Maiatz: https://andima.armiarma.eus/maia/aurki.htm

Mokoroa, J. eta beste: http://www.hiru.com

Pamiela: https://www.pamiela.com/index.php/eu/

Susa: http://www.susa-literatura.eus

 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora