Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2018/2019
Ingeniaritza Biomedikoko Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 246109 Irakasgaia: ELEKTRONIKAREN HASTAPENAK
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ingeniaritza Elektrikoa, Elektronikoa eta Telekomunikazio Ingeniaritza
Irakasleak:
GALARZA GALARZA, MARKO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Prestakuntza teknologiko transbertsala.

Gaia: Elektronika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Zirkuitu elektronikoen hastapenak biltzen dira beste bloke konplexuen ulermena lortzeko, bai elektronika analogikoan, bai digitalean. Batez ere analogikoan.

Gora

Deskribatzaileak

Oinarrizko zirkuitu elektronikoak. Gailu eta osagai elektronikoak: erresistentziak, kondentsadoreak, bobinak, diodoak, LED, laser, BJT eta MOSFET transistoreak, anplifikadore operazionalak. Elektronika analogikoa eta digitalaren hastapenak.

Irakasgaiaren jarraipen eta ekoizpen egoki bat izateko, Fisikako oinarrizko ezaguerak behar dira. Gradu honetan, ezaguera hauek lehen seihileko Fisikako irakasgaian hartzen dira.

Gora

Gaitasun orokorrak

  • CG6 - Gailu eta zirkuitu elektronikoen oinarrizko kontzeptuak ulertu, erdieroaleen eta famili logikoen printzipio fisikoa, sistema elektronikoek diseinua eta bere erabilera ingeniaritzako proiektuetan.
  • CB2 - Ikasleek jakin dezaten aplikatzen beraien ezagutzak bere lan edo bokazioari era profesional batean, eta izan dezatela argudioen defentsa eta elaborazioaren bidez baieztatzen diren konpetentziak eta beraien ikasketa eremuan problemen ebazpena
  • CB3 - Ikasleak garrantzizko datuak biltzeko eta interpretatzeko gai izan daitezen, zentzuzko iritziak eta gogoetetara ailegatzeko gai sozial, zientifiko edo eta etikoetan.
  • CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, problemak eta ebazpenak adierazteko gaitasuna eduki dezatela bai publiko bereiztu edo eta adeigabeko baten aurrean.
  • CB5 - Ikasleek ikasketa gaitasunak garatzea hurrengo ikasketak autonomia maila handi batekin aurre egiteko.

Gora

Berariazko gaitasunak

  • CE5 - Gai izatea elektronika, instrumentazio eta kontrol gailu eta sistemen zehaztapena, inplementazioa, dokumentazioa eta doikuntza egiteko, kontuan izanda ezaugarri teknikoak eta araudiak.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  • R1. Erdieroale material ezberdinak eta beraien ezaugarriak deskribatu.
  • R2. Oinarrizko osagai erdieroaleak (diodoak, BJT, FET, eta abar) eta anplifikadore operazionalaren ezaugarriak, funtzionamendua eta aplikazioak deskribatu.
  • R3. Laborategian aurkitutako erreminta, tresna eta software-a zuzen erabiltzea eta bildutako datuen analisi zuzenak egin.
  • R4. Taldean lan egin modu eraginkor batean, taldearen helburuak identifikatuz eta lana antolatzen helburu eta zereginen konpromezu hauek lortzeko.
  • R5. Agindutako eginkizunak planifikatu irakasleak ezarritako jarraibideekin eta esandako denboran.
  • R6. Ingelesez dauden ekipamendu eta produktuen gidaliburuak eta ezaugarri orriak ulertu. Ingelesez dauden liburu eta online baliabideetan aurkitzen den informazioa bilatu eta ulertu.

Gora

Metodologia

Metodologia - Aktibitatea Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Parte-harzte/aurkezpen eskolak 45 0
A-2 Ikasketa ekintza kooperatiboak 6 5
A-3 Saio praktikoak talde murriztuetan 15 12
A-4 Tutoretza eta ebaluaketa aktibitateak 10 0
A-5 Ikasketa eta ikaslearen lan autonomoa 0 57
     
Guztira 76 74

Gora

Hizkuntzak

Gaztelaniaz eta euskaraz. Testu batzuk ingeleraz.

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitzak Ebaluaketa sistema Pisua (%) Berreskuragarria
 R1, R2, R4, R5 Azterketa teorikoa. 5 puntu baino gehiago lortu behar dira batez bestekoa egiteko beste ebaluaketekin. 75%  Bai
 R2, R4, R5, R6 Azterketa praktikoa. 5 puntu baino gehiago lortu behar dira batez bestekoa egiteko beste ebaluaketekin. 25%  Bai

 

Ohizko ebaluazioa

Ikasgaiaren ebaluazioa hurrengo puntuak kontuan hartuta egingo da:

A - Azterketa teoriko-praktikoak (75%)

B - Saio praktikoen ebaluazioa (25%)

Ikasgaia gainditzeko 50% lortu beharko da gutxienez aurreko bi puntuetako froga bakoitzean. Biak berreskuragarriak dira.

Ebaluaketa frogetara aurkezteko aukera izateko (bai A azterketa teoriko-praktikoa, bai B praktiketako azterketa), eta beraz ikasgaia gainditzeko aukera izateko, behar beharrezkoa da laborategiko praktika guztietara joatea eta denak egitea, praktika bakoitzaren aurreko lanarekin batera. Egoera larri batean, norbaitek ezingo bazuen joan praktikaren batera, eskainiko zaio aukera beste egun batean egiteko, baina bakarrik justifikatuta badago.

Azterketak burutuko dira ETSIIT erabakitako egunetan.

Errekuperazio ebaluazioa

Ohiz-kanpoko ebaluazioan bi azterketa egongo dira (teoriko-praktikoa eta praktikoa). Aurreko deialdian gainditu ez den azterketa berreskuratzeko aukera emango zaio ikasleari. Formatua eta baldintzak aurrekoen berdinak izango dira.

Azterketak burutuko dira ETSIIT erabakitako egunetan.

Gora

Gai-zerrenda

Teoria eta ariketak (45 ordu):

1- Sarrera elektronikara.

2- Osagai eta zirkuitu elektronikoak.

3- Anplifikadore operazionala.

4- Erdieroaleei sarrera.

5- Diodoak.

6- BJT eta MOSFET transistoreak.

 

Praktikak (15 ordu):

1- Instrumentazioa 1.

2- Instrumentazioa 2.

3- Anplifikadore operazionala.

4- Diodoak.

5- Zirkuitu digitalak.

6- Anplifikadoreak.

 

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliograf:

Izenburua: Microelectronic Circuits

Autoreak: Adel S. Sedra, Kenneth C. Smith

Argitaletxea: Oxford University Press

Edizioak: 2014, 2011, 2006

ISBN: 9780199339136, 978019532303, 9701054725

http://www.sedrasmith.org

 

Izenburua: Electronics. Second Edition

Autoreak: A.R. Hambley.

Argitaletxea: Prentice-Hall 2000

ISBN: 0136919820, 84-205-2999-0

http://cwx.prenhall.com/bookbind/pubbooks/hambley/

 

Izenburua: Microelectronics

Autoreak: Jacob Millman, Arvin Gravel

Argitaletxea: McGraw-Hill internacional Edition

Gora

Non emango den

Aularioa. Elektrika, Elektroniko eta Komunikazio Saileko laborategietan

Gora