Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017 
Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 244702 Irakasgaia: INGURUMENAREN TEKNOLOGIA
Kredituak: 3 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 4 Iraupena: 1º S
Saila: Zientziak
Irakasleak:
GIL BRAVO, ANTONIO (Resp)   [Tutoretzak ] GALARZA GALARZA, REGINA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

M25. Enpresen kudeaketa, ingurumena eta proiektuak.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

  Irakasgai honen helburu nagusia da modu aplikatuan ikastea jasangarritasunari eta ingurumenaren teknologiei buruzko ezagutzak. Industrietako eta etxeetako teknologiek kutsadura sortzen dute, eta hori prebenitzeko eta kontrolatzeko tresnak zein diren jakin behar da.

Gora

Deskribatzaileak

Ingurumenaren teknologiei sarrera. Garapen iraunkorra. Prozesu kimikoen eta beraien efuenteen propietate estentsiboaren balantzea, garraio fenomenoak eta operazioak. Kutsaduraren prebentzioa

Gora

Gaitasun orokorrak

Gaitasun orokorrak

CG3: Oinarrizko gaietako eta gai teknologikoetako ezagutza, metodo eta teoria berriak ikasteko gai egiteko eta egoera berrietara egokitzeko egokikortasuna emateko ikasleei.

CG4: Problemak ekimenez ebazteko, erabakiak hartzeko, sormenerako eta arrazoiketa kritikorako ahalmena eta Industria Ingeniaritzaren esparruko ezagutzak, abileziak eta trebetasunak jakinarazteko eta bestetaratzeko ahalmena.

CG6: Ezinbestez bete behar diren arauak, espezifikazioak eta arautegiak erabiltzeko ahalmena.

CG7: Ahalmena analizatzeko eta balioesteko zein den konponbide teknikoen inpaktua ingurumenean eta gizartean.

CG10: Ingurune eleaniztun eta diziplina-aniztun batean lan egiteko ahalmena.

CG11: Industria ingeniaritzaren arloan behar diren legeak ezagutzea, ulertzea eta haiek aplikatzeko ahalmena izatea.

Gora

Berariazko gaitasunak

CC10: Ingurumenaren teknologiak eta jasangarritasunak dauzkaten oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta aplikatzen jakitea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1. E: Txostenak idaztea eta aurreproiektuak prestatzea.

2. E: Proiektuen gauzatzerako legedi tekniko eta administratiboaren aplikazioa

3. E: Ingurumenaren teknologiak eta jasangarritasunak dauzkaten oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.

4. E: Efluenteak tratatzeko sistemen oinarrizko printzipioak ulertzea eta zein den haien eragina garapen iraunkorrean.

5. E: Kutsaduraren prebentziorako metodoak eta ingurumen kudeaketarenak zein diren jakitea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera
Ordu presentzialak
Ordu ez presentzialak
1. J Azaltzeko/parte hartzeko eskolak
 22,5
 
2. J Praktikak
 7,5
 
3. J Proiektuak taldean egitea
 
 5
4. J Ikasleak bere kabuz ikastea eta lan egitea
 
 35
5. J Tutoretzak eta ebaluazio probak
 5
 
Guztira
 35
 40

Gora

Hizkuntzak

Euskara. Ingelesezko oinarrizko bibliografia gomendatzen da

Gora

Ebaluazioa

 

 

Ikasketaren emaitza Ebaluazio sistema Pisua (%) Errekuperatzekoa den edo ez
 1.E, 2.E, 3.E, 4.E, 5.E
 Ikasi diren kontzeptuak jasoko dituen proba idatzia.    % 75 Gutxieneko nota azken kalifikazioan haztatzeko = 5/10  Errekuperatzekoa da idatzizko proba bat eginez
 1.E, 2.E, 3.E, 4.E, 5.E  Probak eta txostenak, jarduera praktikoetan egin den lanari buruzkoak   % 25  Ez da errekuperatzekoa

 

 

Gora

Gai-zerrenda

Ingurumenaren Teknologia irakasgaiak hiru gai unitate dauzka:

 

1. Unitatea Ur kutsatuak ezaugarritzea eta haien tratamendua.

2. Unitatea Atmosferaren kutsaduraren eragileak eta hauen kontrola.

3. Unitatea Hiri eta industria hondakin solidoen kudeaketa.

 

Nahitaezko praktikak Kimika Aplikatuko Saileko laborategietan.

Efluente likido baten kutsadura maila ezaugarritzen duten parametro fisiko-kimikoen ebaluazioa.

 

Irakasgaiaren azken nota (AN) honela kalkulatuko da:

AN = 0,75 x (AZTN) + 0,25 x (Praktiken Nota)

Azterketaren nota (AZTN) ez bada 5/10 baino gehiagokoa, irakasgaiaren azken nota azterketaren nota izanen da.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa:

 

Ingeniería de aguas residuales. Tratamiento, vertido y reutilización. Metcalf & Eddy, Inc. McGraw-Hill arg. (1995).

 

Principles of Environmental Engineering and Science. M.L. Davis and S.J. Masten. McGraw-Hill, Third Edition (2014).

 

Osagarria:

Kirk-Othmer. Chemical technology and the environment. 1. eta 2. liburukiak. J. Wiley & Sons arg., Inc. (2007).

Gora

Non emango den

Arrosadiko campusean.

Gora