Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 244205 Irakasgaia: MARRAZKETA INDUSTRIALA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ingeniaritza
Irakasleak:
PEREZ EZCURDIA, MARIA AMAYA   [Tutoretzak ] BENITO AMURRIO, MARTA (Resp)   [Tutoretzak ]
ESLAVA ADOT, URKO   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Oinarrizko formakuntza

Materia: M13 Adierazpen Grafikoa

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Marrazketa arkitektonikoa eta marrazketa elektrikoa.

Geometria deskribatzailea. Gainazalen adierazpena.

Multzo mekanikoak.

Gora

Deskribatzaileak

Irudikapen teknikak. Ikuskera espaziala. Normalizazioa. Marrazketa industrialaren hastapenak.

Gora

Gaitasun orokorrak

CG3: Materia oinarrizko eta teknologikoak ezagutzea, metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasunak izateko eta egoera desberdinetara egokitzeko ahalmena edukitzeko.

CG4: Arazo teknikoak ebazteko gaitasuna kreatibitatea, ekimena, metodologia eta arrazonamendu kritikoa erabiliz eta Industri Ingeniaritzarekin loturiko ezagutzak eta jakintzak komunikatzeko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

CFB5: Ikuskera espaziala izatea eta irudikapen grafikoaren teknikak ezagutzea, bai geometriaren baliabide tradizionalak erabiliz zein ordenagailu bidezko diseinurako aplikazioak erabiliz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R1: Proiektu eta diseinu industrialaren inguruko espazio ariketak ebaztea.

R2: Multzo mekanikoen funtzionamendua eta muntaia asmatzea.

R3: Instalazio planoei eta multzo mekaniko planoei buruzko arauak aplikatzea.

R4: Esku hutsez egindako krokisak, marrazketa tresnak edota CAD programak erabiliz, ideiak eta irudi teknikoak adieraztea eta komunikatzea.

R5: Proiektu eta diseinu industrialeko jarduera teknikoen inguruko dokumentazio grafikoa egitea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Presentziako Orduak Ordu ez-presentzialak
A-1 Parte hartzeko azalpen sesioa. 30  
A-2 Banakako lan sesioa talde ertainean. 20  
A-3 Taldeko lan sesioa talde ertainean.  10 20
A-4 Banakako lanak.   40
A-5 Informazio eta dokumentazio analisia, sintesia eta ikasketa   25
A-6 Azterketak, ebaluazio probak. 5  
...    
Osotara 65 85

Gora

Hizkuntzak


Euskara, gaztelania eta ingelesa

Gora

Ebaluazioa

 

Ebaluazio jarraitua:

Ikasketaren emaitzak (Gaitasunak) Ebaluazio jarduera Pisua (%) Berreskuragarritasuna Gainditu ahal izateko gutxiengoa * Haztatu ahal izateko gutxiengoa ** Ezohiko ebaluazioa egin ahal izateko gutxiengoa ***
R-1, R-2, R-3, R-4, R-5 (CG3, CG4, CB5) Proba idatzia 25 Bai 10etik 5 10etik 5 10etik 1
R-1, R-2, R-3, R-4, R-5 (CG3, CG4, CB5)  Lan esperimentalen proba  45  Bai  10etik 5  10etik 5  10etik 1
R-1, R-2, R-3, R-4, R-5 (CG3, CG4, CB5) Lan esperimentalen txostenak 30 Bai 10etik 5 10etik 5 10etik 3
 

* Atal batetan gainditzeko gutxiengora heltzen ez bada, irakasgaiaren gehienezko nota 4,5 izango da (ez gainditua).

**Jardueren ebaluazioa atalka (gaika) egingo da. Gai horietako batetan gutxienezkoa lortzen ez bada, irakasgaiaren gehienezko nota 4,5 izango da (ez gainditua).

*** Errekuperazio azterketa egin ahal izateko atal guztietan eskatzen den gutxiengora heltzea beharrezkoa da.

Errekuperazio ebaluazioa:

 

 

Ikasketaren emaitzak (Gaitasunak) Ebaluazio jarduera Pisua (%) * Gainditu ahal izateko gutxiengoa ** Haztatu ahal izateko gutxiengoa ***
R-1, R-2, R-3, R-4, R-5 (CG3, CG4, CB5) Proba idatzia - 10etik 5 10etik 5
R-1, R-2, R-3, R-4, R-5 (CG3, CG4, CB5) Lan esperimentalen proba   - 10etik 5 10etik 5

* Pisua zer errekuperatzen ari denaren arabera izango da.

** Atal batetan gainditzeko gutxiengora heltzen ez bada, irakasgaiaren gehienezko nota 4,5 izango da (ez gainditua).

*** Errekuperazio azterketak bai ohiko azterketa baita praktikak ere errekuperatzeko balio izango du. Gaika egingo da. Gai batetan gutxienezkoa lortzen ez bada irakasgaiaren gehienezko nota 4,5 izango da (ez gainditua).

Gora

Gai-zerrenda

Marrazketa arkitektonikoa eta marrazketa elektrikoa.

Normalizazioa. Instalazioak oinplanoak. Instalazioaren eskema. Marrazketa elektrikoa etxebizitza-eraikuntzetan. Motor elektrikoak erabiltzen dituzten instalazio industrialen pontentzia-eskemak eta aginte-eskemak.

Geometria deskribatzailea. Gainazalen adierazpena.

Gainazalak: Ezaugarriak eta sailkapenak. Gainazalen garapena. Ebakidura lauak. Gainazalen arteko elkarguneak.

Multzo mekanikoak.

Pieza industrialen araututako adierazpena. Plano teknikoak. Multzo mekanikoak eta piezakatze planoak. Lotura deseraikagarriak: hariak, torlojuak, azkoinak, esparragoak, bernoak, zirrindolak, ziriak, malgukiak. Lotura finkoak: soldaketa, errematxeak. Perdoi dimentsionalak. Perdoi geometrikoak. Gainazal-akabera. Transmisio mekanikoak: ardatz eragileak, kojineteak, trabetak, ardatz artekaturak, ardatz-muturra, errodamenduak, poleak eta uhalak, gurpilak eta kateak, engranajeak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


 

FELEZ, J. y MARTÍNEZ, M.L. Ingeniería Gráfica y Diseño. Ed. Síntesis, 2008.

UBIETO, P. y IBAÑEZ, P., Diseño básico de automatismos eléctricos. Ed. Paraninfo,

CRESPO, J.J. y USTARROZ, I. Geometría descriptiva. Los autores.

CRESPO, J.J. y USTARROZ, I. Dibujo eléctrico. Los autores.

AURIA, J.M., IBAÑEZ, P. y UBIETO, P., Dibujo industrial. Conjuntos y despieces. Ed. Thomson, 2005, 2ª Edición.

COMPANY, P. VERGARA, M. y MONDRAGÓN, S., Dibujo industrial. Ed. Univesitat Jaume I, 2007.

FÉLEZ, J. y MARTÍNEZ, Mª.L., Dibujo Industrial. Ed. Síntesis, 1996.

ISO STANDARDS HANDBOOK - TECHNICAL DRAWINGS (2 volumes).

Volume 1: Technical drawings in general (part 1), 2002.

Volume 2: Mechanical engineering drawings; construction drawings; drawing equipment (parts 2, 3, 4), 2002.

ISO STANDARDS HANDBOOK - LIMITS, FITS AND SURFACE PROPERTIES. Ed. ISO, 1999.

MANUAL DE NORMAS UNE. DIBUJO TÉCNICO. CD-ROM. Ed. AENOR, 2005.

 

Gora

Non emango den

Aulategia

Gora