Kodea: 242606 | Irakasgaia: MAKINEN KALKULUA, SAIAKUNTZA ETA DISEINUA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Aukerakoa | Ikasmaila: 3 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza | |||||
Irakasleak: | |||||
AGINAGA GARCIA, JOKIN (Resp) [Tutoretzak ] |
Diseinu mekanikoaren hastapenak, materialen propietate mekanikoak, kontsiderazio estatiko eta dinamikoak diseinu mekanikoan, nekea, transmisio ardatzak, torlojuzko loturak.
Materialen karakterizazioa. Karga estatikoak. Karga aldakorrak. Hutsegite irizpideak. Errodamenduak. Kojineteak. Lotura eta transmisio elementuak. Engranajeak.
CB2 - Bere lan edo bokazioan, ikasleek bere jakituria modu profesional batean erabiltzea, hala nola haien jakituria alorrean arazoak ebazten eta argudioak sortu eta defendatzen demostratu daitezkeen gaitasunak edukitzea.
CG1 - Ingenieritza mekanikoan proiektuak idatzi, sinatu eta garatzeko gaitasuna, haien helburua egitura, ekipamendu mekaniko, energia-instalazio, instalazio elektriko eta elektroniko, industri-instalazio eta fabrikazio eta automatizazio prozesuen eraikuntza, berritzea, konponketa, kontserbazioa, eraistea, fabrikazioa, instalazioa edo ustiapena izanda.
CG2 - Aurreko atalean aipatutako jarduerak helburu duten proiektuak zuzentzeko gaitasuna.
CG3 - Teknologia eta oinarrizko ikasgaietan ezagutza, metodo eta teoria berriak ikasteko balioko zaiena eta egoera berrietara moldatzeko aldakortasuna errezten diena.
CG4 - Arazoak konpontzeko ekimena, erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena, arrazoiketa kritikoa, ezagutzak zabaltzeko eta trasnmititzeko gaitasuna, industri ingenieritzaren alorrean trebezia eta abilezia.
CM2: Makinen kalkulu, diseinu eta entsegurako ezagutza eta gaitasuna edukitzea. Elementuen diseinuari aplikatutako teknika berriak ezagutzea.
R1: Elementu eta makina mekanikoetan oinarritutako sistema eta proiektu konplexuak garatzea.
R2: Diseinu mekanikoan ezagupenak eskuratzea, metodo eta teoria berriak ikasi eta egoera berrietara moldatzeko gaitasuna balio dutenak.
R3: Makinen elementu mekanikoak eta hauen diseinuan oinarritutako sistemen inguruan hitzegin eta aditzera ematen jakitea.
R4: Makinen elementu mekanikoen kalkulu erresistentea menperatzea, kargen lorpena eta nekea barne.
Metodologia - Jarduera
|
Ordu presentzialak
|
Ordu ez-presentzialak
|
A-1 Teoria klaseak ikasleen parte hartzearekin
|
40
|
|
A-2 Praktikak
|
10
|
|
A-3 Eztabaidak, aurkezpenak, talde tuturetzak
|
|
|
A-4 Lanak egitea
|
2
|
15 |
A-5 Materialen irakurketa
|
|
10
|
A-6 Banakako ikasketa
|
|
60
|
A-7 Azterketak, ebaluazio frogak
|
8
|
|
A-8 Banakako tutoretza
|
|
5
|
|
|
|
Guztira |
60
|
90
|
Ikasketaren emaitzak | Ebaluazio sistemak | Pisua (%) | Errekuperatu daiteke? |
R2 R3 R4 | Azterketa teoriko-praktikoa.
2 azterketa partzial kurtsoan zehar. 1. Unidatate Didaktikoa: 4,5 puntu 2. Unidatate Didaktikoa: 3 puntu Gutxieneko Nota:5/10 Unitate Didaktiko bakoitzean |
%75 | BAI |
R1 R2 R3 R4 | Praktikak: puntu 1 (derrigorrezkoa 5etik 4ra joatea) | %10 | EZ |
R1 R2 R3 R4 | Derrigorrezko lana: 1.5 puntu | %15 | EZ |
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA: Makinen diseinua. Fundamentuak
1. GAIA: Makinen diseinua. Fundamentuak
1. kapitulua: Sarrera. Diseinuaren faseak. Ziurtasuna faktoreak
2. kapitulua: Tentsioen analisia. Esfortzuak (trakzioa, flexioa, tortsioa). Mohr-en zirkulua
2. GAIA: Materialak
3. kapitulua: Materialen propietate mekanikoak
4. kapitulua: Hutsegite moduak. Alde makroskopikoak
3. GAIA: Diseinu mekanikoaren kontsiderazio estatikoak
5. kapitulua: Karga estatikoak. Material harikorrak
6. kapitulua: Karga aldakorrak. Material hauskorrak
4. GAIA: Diseinu mekanikoaren kontsiderazio dinamikoak
7. kapitulua: Nekearen teoriak. Nekearekiko erresistentzia. Nekearekiko erresistentziaren limitea
8. kapitulua: Nekearekiko erresistentziaren limitea aldatzen duten faktoreak. S-N kurbak esfortzu-mota desberdinetarako
9. kapitulua: Tentsio fluktuatzaileak
10. kapitulua: Nekearenagatik metatutako kaltea. Minerren legea.
11. kapitulua. Neke Multiaxiala
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA: Transmisio eta lotura elementuak
5. GAIA: Errodadura kojineteak
12. kapitulua: Errodamenduak
13. kapitulua: Errodamenduen hautaketa
6. GAIA: Makinen elementuen lotura
14. kapitulua: Lotura ez-iraunkorrak. Torlojuak. Errematxeak
7. GAIA: Engranaje zilindrikoen kalkulua
15. kapitulua: Lewisen ekuazioa. AGMA influentzia-faktoreak
16. kapitulua: AGMA kalkulua
8. GAIA: Lubrifikazioa
17. kapitulua: Lubrifikazioa. Lubrifikazio kojineteak
Praktikak
Elementu Finitoak I: Ansys-en hastapenak
Elementu Finitoak II: Kt-ren kalkulua
Elementu Finitoak III: Kalkulu Estatikoa
Elementu Finitoak IV: Nekearen Kalkulua
Hutsegindako Piezen Analisia
Ariketa praktikoa:
Elementu mekaniko baten diseinua
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia
Diseño en Ingeniería Mecánica, J.E. Shigley, ed. McGraw-Hill. (5ª edición, 4ª en castellano).
Mechanical Engineering Design, Shigley, J.E., Mischke, C.R., McGraw-Hill, Sixth Edition, 2001.
Bibliogragia osagarria
Tecnología de Máquinas. Tomo I: Fundamentos Ejes, Acoplamientos y Apoyos, J.I. Pedrero, Unidades Didácticas, UNED, Madrid, 2005.
Fundamentals of Machine Component Design, Juvinall, R.C. , Wiley, 3rd. edition, 2000.
Métodos de Cálculo de Fatiga para Ingeniería, Avilés R., Editorial Paraninfo, 2015