Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2014/2015
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Nazioarteko Graduatua / Ekonomian Nazioarteko Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 176204 Irakasgaia: MIKROEKONOMIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

Mikroekonomia irakasgaia lau atal nagusiz osatzen da: eskari kurbaren oinarrizko analisia, enpresaren ekoizpen-erabakien analisia, oreka partzialaren analisia eta merkatuko poterearen existentziak dituen ondorioen analisia.
Atal hauek guztiak beraiekin batera lotuta dakartzaten kontzeptuekin batera teoria ekonomikoaren gunearen barne daude. Funtsezko garrantzia dute teoria ekonomikoaren barnean. Irakasgaiaren barne hauen aplikazio praktikoak eztabaidatzen dira beren ulermena errazteko eta aurkezten dituzten ondorioak irudikatzeko. Modu honetan ikasleek, analisi ekonomikoaren metodoan barneratzen dira eta aldi berean egiteko modu honek lan munduan duen baliagarritasuna  antzematen dute. Helburu honekin hurrengo gaien ikasketa eta analisia proposatzen da:
Kontsumitzailea eta eskariaren kurba. Kontsumitzailearen Soberakina. Enpresaren Teoria: teknologia, ekoizpen funtzioa, kostuak, ekoizpen faktoreen eskaria, eta eskaintza (produktua). Oreka Partziala merkatu lehiakorretan: Definizioa, interpretazioa eta aplikazioak. Gizartearen Soberakina.
Merkatuko Poterearen ondorioen analisia kasu ezberdinen azterketaren bitartez egin daiteke. Monopolioa, Oligopolioa, Monopolio lehiakortasuna edo faktoreen merkatuen berezitasunak (monopsonioa), dira kasu hauen zenbait adibide.

 

Gora

Deskribatzaileak

Eskaintza eta Eskaria. Oreka Partziala. Ekoizlearen Teoria. Lehia Perfektua eta Lehia Inperfektua. Monopolioa. Oligopolioa.

Gora

Gaitasun orokorrak

Kontutan harturik Mikroekonomia irakasgaiaren irakaskuntzarako zein ikasketarako erabiliko den metodologia, irakasgai honek ikasleek beren ingurunean dituzten komunikatzeko gaitasunen garapenean baita lan-taldeetan lan egiteko gaitasunen garapenean parte hartzen du. Aldi berean, hain garrantzitsuak diren lanbide jarduerako komunikazio gaitasunak lantzen dira, informazio teknologien erabilpenean ohitura hartuz. Mikroekonomia irakasgaiak aurkezten duen kontzeptu ekonomikoen maila handiak erabilgarria izango da ikasleen irakurtzeko eta lan arloan komunikatzeko gaitasunen garapenean, bai beren hizkuntzan, baita beste hizkuntza ezberdinetan ere (konkretuki ingelera). Mikroekonomiaren ingurune kontzeptuala instituzio ekonomikoen sorrera eta izaera, jarduera ekonomikoaren adierazpen teoriko eta formalen aplikazio eta emaitza bezala ulertzeko gaitasuna garatzen du.
Teoria ekonomikoaren ulermenean erabilgarriak diren aplikazio praktikoen erabilpena, informazio ekonomiko garrantzitsuaren iturrien ezagutza eta erabilpena baimentzen eta errazten du. Aldi berean, benetan aipagarriak eta nabarmenak diren datu ekonomikoak bereizteko gaitasuna garatzen da. Teoria ekonomikoaren oinarrizko tresneriaren ikasketa eta barneratzea beharrezkoa da arazo ekonomikoen analisian eta ebazpenean arloko profesionalek aplikatzen dituzten irizpide eta teknikak erabili ahal izateko.

ALDIZ AURREKO EZAGUTZAK: ESKAKIZUNAK

- Oinarrizko ezagutza matematiketan eta analisi matematikoan
- Ekonomiarako sarrera.

GAITASUN OROKORREN ZERRENDA:

  1.  Analisi eta sintesi gaitasuna.
  2.  Ahozko eta idatzizko komunikazioa.
  3.  Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  4.  Talde lana burutzeko gaitasuna.
  5.  Harreman pertsonalendako abilezia.
  6.  Lanarekiko konpromezu etikoa.
  7.  Modu autonomoan ikasteko gaitasuna.
  8.  Arazoak aztertzeko eta ebazteko trebetasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

Mikroekonomoia irakasgaiak garatzen dituen ekonomiaren analisiarentzako tresnak, konkretuki, ikasleei hurrengo konpetentzi espezifikoak hobetzea eta garatzea errazten die:

  • Estandarizatuak dauden metodoak erabiltzeko gaitasuna, eragile ekonomikoen eguneroko jardueran aurkezten diren erabaki arazoak aztertu eta ebatzi ahal izateko era  zuzen batean.
  • Eragile ekonomiko ezberdinen interakzioz  emandako emaitzak arrazionalizatzea eta aurreikustea  analisi ekonomikoa erabiliz.
  • Arazo ekonomikoak topikoez kanpo, xehetasunez eta zorroztasunez aztertzeko gaitasuna.
  • Ikasketa prozesuan eta arrazoinamendu kritikoan sakontzea, era autonomoan ikasteko gaitasuna lantzen delarik.

GAITASUN ESPEZIFIKOEN ZERRENDA:

  1. Informazio ekonomikoaren iturri nagusiak identifikatu.
  2. Informazioa erabiliz, profesionala ez den norbait atera ezin dituen ondorioetara iritsi.
  3. Baliabide teknikoen erabilpena arazo ekonomikoen analisia burutzeko.
  4. Instituzio ekonomikoen izaera eta jarduera ulertzea adierazpen teoriko eta formalen emaitza bezala.

Gora

Metodologia

Kurtsoan zehar saio teorikoak saio praktikoekin txandakatuz joango dira.

Saio teorikoetan edukiak irakasleak aurkeztu eta azalduko ditu. Kasu batzuetan irakasleak ikasleei aldez aurretik egin beharreko lanak proposatuko dizkie, gero eduki hauek klasean era interaktibo batean lantzeko. Saio teoriko hauen barnean ariketak proposatu eta ebatzi egingo dira.

Saio praktikoak, ahal den neurrian behintzat, informatika ikasgeletan izango dira eta hauetan teoriaren aplikazioak landuko dira ariketa praktikoen bitartez, baita beste interaktiboak diren jarduerak ere  erabiltzen (Mathematica eta Excel informatika aplikazioak).

ECTS LAN-ZAMAREN EGOKIPENA

JARDUERA/ORDUAK

PRESENTZIAZKOAK 60

  • TALDE HANDIA (Teoria) 46
  • TALDE TXIKIA (Praktika) 14

EZ PRESENTZIALAK 90

  • EDUKIEN PRESTAKUNTZA ETA IKASKUNTZA 40
  • LAN INDIBIDUALAK 30
  • TALDE LANA Nahiz eta taldeetan lana egitearen aholkuea egiten den, lanen erredakzioa, aurkezpena eta balorazioa bakarkakoa izango da
  • AZTERKETEN PRESTAKUNTZA 16
  • TUTORETZAK 1
  • BESTELAKOAK 3 (Azterketa eta honen errebisioa)

OHARRA:  jarduera bakoitzari ordu lan-zama esleitzea ez da nahitanahiezkoa.

Gora

Hizkuntzak

EUSKERA. Gaztelera eta Ingelera agertu daitezke bibliografian kurtsoan zehar.

Gora

Ebaluazioa

Kurtsoan zehar eta honek aurrera egiten duen heinean ikasleen lana era jarraia batean ebaluatuko da lortutako emaitza amaierako notaren atal bat suposatuko duelarik. Egoera kontutan harturik, sistemaren lehenengo pausuetan gaude, oraindik atal honen pisua nota osoan erabaki gabe dago baino %25 inguruan izango da. Dena den, kurtsoaren eboluzioari kasu eginez, baita ikasleen inplikazio mailari ere, gutxienezko portzentaia hori handitu liteke.

Nota osoa azterketa batekin osatuko da kurtsoaren amaieran.

Gora

Gai-zerrenda

a. UNITATEAK (HELBURUAK)
Eskaria, Ekoizlea. Merkatu Lehiakorra. Merkatuko beste estrukturak.

b. EDUKIAK

  • Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak.
  • Eskaintza eta Eskaria. Merkatuaren Oreka.
  • Teknologia.
  • Kostuen Minimizazioa.
  • Kostu-Kurbak.
  • Eskaintza Lehiakorra epe laburrean.
  • Industriaren Eskaintza. Oreka epe luzean.
  • Merkatuko beste estrukturak. Lehia ez-perfektua. Monopolioa eta Oligopolioa.

c. JARDUERAK

Ariketen ebazpena eta Mathematika informatika programarekin irudi interaktiboak lantzea.

d. ERREKURTSO LAGUNGARRIAK

Informatika ikasgelak, Internet, NireIkasgelategia eta Web Zerbitzaria.

e. IKASLEAREN LANAREN BALORAZIOA.

Posiblea den neurrian ikaslearen jarraipena egingo da kurtsoan zehar. Horretarako egindako ariketak, klasean partehartzea eta beste praktika jarduerak kontutan hartuko dira.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Kurtsoaren irakaskuntzarako erabiliko den oinarrizko bibliografia:

  • Hal R. VARIAN. "Erdi-mailako Mikroekonomia". Deustuko Unibertsitatea Donostia.

Beste oinarrizko bibliografia (gazteleraz eta ingeleraz).

  • Hal R. VARIAN. "Microeconomía Intermedia". Antoni Bosch Ed. (7º edición).
  • Walter NICHOLSON. "Teoría Microeconómica". International Thompson Ed.
  • BESANKO, D. y  BRAEUTIGAM, R. "Michroeconomics"  Wiley Ed. (·. argitalpena ingeleraz).

Honez gain beste material anitz (apunteak, diapositibak, ariketak,...) jarriko dira ikasleen eskura. Hauek teoria eta praktika lantzeko lagungarriak izango dira eta bibliografiaren OSAGARRIAK!!! izango dira.

Gora