Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2017/2018 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2016/2017  |  2014/2015 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua / Zuzenbide Gradua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 175105 Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak
GALARZA PRIETO, ENRIQUE ALCALDE UNZU, JORGE (Resp)

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ekonomi Analisia. Ekonomi Orokorra.

Gora

Deskribatzaileak

Oinarrizko aldagai ekonomikoak. Errentaren determinazioarako eredu matematikoa. Dirua, inflazioa eta langabezia.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ikasleek sarrerako irakasgai baten gaitasun orokorrak eskuratzen dituzte, hau da, ikasgai honek plazaratzen dituen arazoei aurre egiteko behar den jakinduria lortzea da.

CG03 Ahozko eta idatzizko komunikazio ama hizkuntzan.

CG04 Ahozko eta idatzizko komunikazio atzerriko hizkuntzan

CG07 Arazoei ebazpena ematiko gaitasuna.

CG09 Talde lana burutzeko gaitasuna.

CG10 Jakintza-arlo arteko talde lana

CG12 Leku askotako informazioa biltzeko eta aztertzeko abilezia.

CG19 Ahalmen sortzailea garatu.

CG21 Aurre hartze eta jarrera ekintzailea.

Gora

Berariazko gaitasunak

Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten textuak  irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako textuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.

CE01 Ekonomiaren funtzionamenduaren irudikapen formal eta teknikoaren bitartez instituzio ekonomikoak ulertzea

CE07 Arlo pribatuan eta publikoan baliabideen kudeaketa egokia hartzea laguntzea.

CE09 Ekonomi errealaren edozein egoeraren deskribapenari eta analisiari arrazionaltasuna jartzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Txosten egiztatuaren R1 eta R4 ekasketaren emaitzak.

R1 Urritasuna eta gizabaliabideen esleipena, prezioen sistema, Kontsumoaren eta ekoispenaren teoria, merkatu ez lehiakorrak, ekonomi eraginkortasuna eta ongizatearen teoria.

R4 Erabaki hartzearen oinarri teorikoak.

Oinarriak: Jarduera ekonomikoak eta Ekonomia. Hautapen arrazionala eta eskari eta eskaintza kurbak. Oreka ekonomikoa eta Joku Teoria: betetzen diren itxaropenak. Elkartrukea eta negoziazioak. Konparaziozko abantaila eta merkataritza. Produkzioa: enpresa baten kasua. Kosteak. Lehia perfektua. Merkatuko eskari eta eskaintza. Igurikapenak. Epe luzea. Lehiako Oreka Orokorra. Merkatuaren efizientzi eza  eta interferentziak. Lehiako Oreka Orokorra. Prezioen finkapena produktuen merkatuan. Lan merkatua eta nahitako langabezia. Datu agregatuak eta orekaren doktrina klasikoa. Keynesiar Makroekonomi teoria. Ekonomi politikoa eta politika ekonomikoa.

Gora

Metodologia

Aste bakoitzean atal bana ikasiko dugu. Atal guztien laburpena (PowerPointeko fitxategiak) Gelategi Birtualean eskeiniko ditugu ikasleek eskola aurrean irakur eta ikas ditzaten. Honela, eskola magistralean soilki puntu garrantzitsuenak aipatu eta jorratuko dira asteko egun batean. Asteko bigarren egunean atal praktikoari dagokio, bertan, gaiaren arabera, problema-konponketak, irakurketak eta eztabaidak izanen ditugu, gelan banatutako dokumentazioaren laguntzaz.

Gaien luzera gorabehera, astean bi ordu ikasi beharko dute ikasleek gelatik kanpo. Bi ordu horiek dagokion gaiaren aurreirakurketa eta balizko idatzizko lanak egiteko dira.

Gora

Prestakuntza jardueren harremana gaitasunekin

Ikasleek Ekonomia gustukoa izatea da lehen helburua. Errealitate ekonomikoa ulertzen hastea da bertze bat. Horretarako, oinarrizko aldagaiak ikasi eta ulertu behar dituzte ikasleek, horren inguruko azalpen zuzen eta argiak eman ahal izateko

Irakasgai honetan lantzen ditugun gaitasunak hurrengoan zehazten dira:

- Lan-taldean aritzeko gaitasuna

- Komunikazioa hizkuntz ezberdinetan egin ahal izatea

- Informazio-iturriak bilatu eta erabiltzea

- Ahozko zein idatzizko adierazpenak hobetzea

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira.

Gora

Ebaluazioa

Irakaskuntzaren emaitza Ebaluazio-Sistema Zama(%) Izaera berreskuragarria
1. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian Soilki azterketa finala
2. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak. Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian Soilki azterketa finala
3. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak. Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian Soilki azterketa finala

 

Froga partzialak azken notaren %40a izango dira. Azterketa finala azken notaren %50 izango da. Nota azkenaren %10a ikasleak kurtsoaren zehar izan duen parte-hartze aktiboaren arabera

Gora

Edukien azalpen laburra

Enborrezko irakasgaia da, atal teoriko eta praktiko dituena. Atal teorikoan abstrakzio maila altua da, oinarrizko aldagai eta erlazio ekonomikoen zehaztapenak dira nagusi. Atal praktikoan, berriz, tresna teoriko hoien bitartez errealitate ekonomikoa aztertuko dugu (horretarako txosten ekonomikoak, albisteak, eta abar erabiliko ditugu).

Oinarriak: Jarduera ekonomikoak eta Ekonomia. Hautapen arrazionala eta eskari eta eskaintza kurbak. Oreka ekonomikoa eta Joku Teoria: betetzen diren itxaropenak. Elkartrukea eta negoziazioak. Konparaziozko abantaila eta merkataritza. Produkzioa: enpresa baten kasua. Kosteak. Lehia perfektua. Merkatuko eskari eta eskaintza. Igurikapenak. Epe luzea. Lehiako Oreka Orokorra. Merkatuaren efizientzi eza  eta interferentziak. Lehiako Oreka Orokorra. Prezioen finkapena produktuen merkatuan. Lan merkatua eta nahitako langabezia. Datu agregatuak eta orekaren doktrina klasikoa. Keynesiar Makroekonomi teoria. Ekonomi politikoa eta politika ekonomikoa.

Gora

Gai-zerrenda

1. atala Jarduera ekonomikoak eta Ekonomia

2. atala Hautapen arrazionala eta eskari eta eskaintza kurbak

3. atala Oreka ekonomikoa eta Joku Teoria

4. atala Elkartrukea eta negoziazioak. Konparaziozko abantaila eta merkataritza

5. atala Produkzioa: enpresa baten kasua. Kosteak. Lehia perfektua

6. atala Merkatuko eskari eta eskaintza. Igurikapenak. Epe luzea

7. atala Lehiako Oreka Orokorra.

8. atala Merkatuaren efizientzi eza  eta interferentziak.

9. atala Lehiako Oreka Orokorra

10. atala Prezioen finkapena produktuen merkatuan.

11. atala Lan merkatua eta nahitako langabezia

12. atala Datu agregatuak eta Barne Ekoizkin Gordina (BEG)

13. atala Orekaren doktrina klasikoa.

14. atala Keynesiar Makroekonomi teoria

15. atala Ekonomi politkoa eta politika ekonomikoa

Gora

Bibliografia

Acceda a la bibliografía que su profesor ha solicitado a la Biblioteca.


Nieto (2006) Decisiones y mercados Editorial Pirámide Madrid

Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Aste bakoitzean errealitate ekonomikoa islatzen duen dokumenturen bat (fotokopia, albistea, txosten espezializatua,...) atal praktikoan erabiliko dugu

Gora

Non emango den

ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan

ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako gelan

Gora