Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2014/2015 | Beste urte batzuk:  2012/2013  |  2011/2012  |  2010/2011 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua / Zuzenbide Gradua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 175105 Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
BENITO OSTOLAZA, JUAN MIGUEL   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

Enborrezko irakasgaia da, atal teoriko eta praktiko dituena. Atal teorikoan abstrakzio maila altua da, oinarrizko adigai eta erlazio ekonomikoen zehaztapenak dira nagusi. Atal praktikoan, berriz, tresna teoriko hoien bitartez errealitate ekonomikoa aztertuko dugu (horretarako txosten ekonomikoak, albisteak, eta abar erabiliko ditugu)

Gora

Deskribatzaileak

Oinarrizko aldaigai ekonomikoak. Errentaren determinazioarako eredu matematikoa. Dirua, inflazioa eta langabezia.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ikasleek sarrerako irakasgai baten gaitasun orokorrak eskuratzen dituzte, hau da, ikasgai honek plazaratzen dituen arazoei aurre egiteko behar den jakinduria lortzea da.

Gora

Berariazko gaitasunak

Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten textuak  irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako textuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.

Gora

Metodologia

Aste bakoitzean atal bana ikasiko dugu. Atal guztien laburpena (PowerPointeko fitxategiak) Gelategi Birtualean eskeiniko ditugu ikasleek eskola aurrean irakur eta ikas ditzaten. Honela, eskola magistralean soilki puntu garrantzitsuenak aipatu eta jorratuko dira asteko egun batean. Asteko bigarren egunean atal praktikoari dagokio, bertan, gaiaren arabera, problema-konponketak, irakurketak eta eztabaidak izanen ditugu, gelan banatutako dokumentazioaren laguntzaz.

Gaien luzera gorabehera, astean bi ordu ikasi beharko dute ikasleek gelatik kanpo. Bi ordu horiek dagokion gaiaren aurreirakurketa eta balizko idatzizko lanak egiteko dira.

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira.

Gora

Ebaluazioa

Irakaslearen  lana  azken notaren 2/3-koa izango da, hau da  ebatzi beharrezko eriketeen ebazpena eta klasean parte hartzeak (1/3), beste aldetik aurkezpenak eta idazlanak (1/3). Falta den herena azkenean egingo den azterketa baten nota izango da.

 

Berreskuratzen ahal da  azken azterketaren 1/3a eta beste ebaluaketa tresneen1/3a osatzen dutenak; guztira azken kalifikazioaren 2/3.

Gora

Gai-zerrenda

1. atala Jarduera ekonomikoak eta Ekonomia

2. atala Hautapen arrazionala eta eskari eta eskaintza kurbak

3. atala Oreka ekonomikoa eta Joku Teoria

4. atala Elkartrukea eta negoziazioak. Konparaziozko abantaila eta merkataritza

5. atala Produkzioa: enpresa baten kasua. Kosteak. Lehia perfektua

6. atala Merkatuko eskari eta eskaintza. Igurikapenak. Epe luzea

7. atala Lehiako Oreka Orokorra.

8. atala Merkatuaren efizientzi eza  eta interferentziak.


8. atala Lehiako Oreka Orokorra

9. atala Prezioen finkapena produktuen merkatuan.

10. atala Lan merkatua eta nahitako langabezia

11. atala Datu agregatuak eta Barne Ekoizkin Gordina (BEG)

12. atala Orekaren doktrina klasikoa.

13. atala Keynesiar Makroekonomi teoria

14. atala Ekonomi politkoa eta politika ekonomikoa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Nieto (2006) Decisiones y mercados Editorial Pirámide Madrid

Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Aste bakoitzean errealitate ekonomikoa islatzen duen dokumenturen bat (fotokopia, albistea, txosten espezializatua,...) atal praktikoan erabiliko dugu

Gora