Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2017/2018 | Beste urte batzuk:  2016/2017  |  2015/2016  |  2014/2015 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua / Zuzenbide Gradua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 175103 Irakasgaia: ZUZENBIDEAREN HISTORIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbide Publikoa
Irakasleak:
JIMENO ARANGUREN, ROLDAN (Resp)   [Tutoretzak ] ALVAREZ BERASTEGUI, AMAYA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

OINARRIZKO MODULOA. HISTORIA GAIA.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Izaera iraunkorra edota aldaezina izan arren, Zuzenbidea, gizakiak sortutako kultura den heinean, gizartearekin batera aldatzen doan fenomeno historikoa da. Zuzenbidearen Historiak harreman juridikoek denboran eta espazioan izandako garapena aztertzen du antzinatik gaur egun arte. Hortaz, Zuzenbidea denboran aldagarria da, nahiz eta segurtasuna mantentzeko nolabaiteko izaera iraunkorra izan behar duen; horregatik da motelagoa erritmo juridikoa gizartearen erritmoa baino. Edonola ere, zuzenbideak aldatzen joan behar du aldaketa politiko, ekonomiko, sozial, kultural edota teknikoei egokitu nahi badu. Badira oso aldakorrak diren erakunde juridikoak (batez ere Zuzenbide publikoarekin lotuta daudenak), eta oso motel aldatzen direnak ere (batez ere Zuzenbide pribatuarekin lotuta daudenak). Horren adibidetzat erakunde pribatuetan oraindik ere mantentzen den Ius Commune-ren bidez jasotako Erromatar Zuzenbidea aipa daiteke.

Zuzenbidearen Historia azaltzeko nolabaiteko sentsibilitate juridikoa izan behar da, eta une historiko bakoitzeko terminologia, erakunde eta dogmatika juridikoa zehatz ezagutu. Horregatik, diziplina honetan askotan esaten da, Francisco Tomás y Valientek adierazi zuen bezalaxe, ¿Zuzenbidearen historialariak, historialari ez ezik, jurista ere izan behar du¿. Historialari eta jurista izateak, gainera, Zuzenbide positiboaren oinarri historikoak behar bezala azaltzeko ahalmena ematen du. Historialari orokor batek nekez egin dezake horrelako azalpen zehatzik, batez ere Zuzenbide pribatuaren alorrean. Ikerketaren xedea eta metodoari buruzko eztabaidak alde batera utzi eta begirada diziplinaren irakaskuntzan jartzen badugu, badirudi beharrezkoa dela jarrera pragmatiko eta posibilista bat hartzea non Zuzenbidearen Historiaren izaera juridikoa izango den nagusi. Izan ere, Alfonso García-Gallok esan zuen bezalaxe gure irakasgaia etorkizuneko juristak prestatzeko erabiliko da. Horrez gain, ezin dugu ahaztu ikasle gehienenen helburu intelektual eta profesionala Zuzenbide positiboa dela eta horregatik gure irakasgaiarekin lotutako Europako ikasketa planetan geroz eta lehentasun gehiago ematen zaio iragan minimoari- Pío Caroniren hitzetan-, egungo Zuzenbidearen oinarri eta aurrekari zuzena den heinean.

Zuzenbidearen Historiari esker egungo erakundeen bilakaera historikoa ezagutu daiteke eta errazago ulertzen da haien esanahia. Azkenik, esan daiteke irakasgai hau baliagarria dela iraganeko Zuzenbidea eta erakunde juridikoak hautatu eta antolatzeko (haien sekuentziak, kausak, eraginak edota emaitzak aztertzen dituen heinean) eta hortaz, Zuzenbide positiboa konfiguratzeko eta, neurri batean, hura justifikatzeko; noski, justifikazioa sistema juridikoa, politikoa eta sozialaren azalpen bezala ulertu behar da ez da morrontza etiko edo politiko bezala. Hortaz, ondorioztatu dezakegu gure diziplina orainaldiari buruzko informazioa emateko balio duela gogoetarako eta analisi historikoa egiteko elementuak eskaintzen baititu.

Gora

Deskribatzaileak

1. Zuzenbidea, Historia, Zuzenbidearen Historia. Erakundeak. Zuzenbidearen iturriak. Mendebaldeko sistema juridiko nagusiak.

2. Zuzenbide erlijiosoak: Zuzenbide hebrearra, Zuzenbide musulmana, Zuzenbide hinduarra.

3. Goi Erdi Aroko Zuzenbide kristaua: elementuak, ezaugarriak y Zuzenbide hispaniarraren iturriak.

4. Ius Commune-a: Zuzenbide erromatar eta kanonikoa. Ikasteko eta irakasteko metodoak. Zuzenbide Erkidearen formakuntza eta bere harrera.

5. Antzinako Erregimena: Estatu modernoa. Behe Erdi Aroko eta Aro Modernoko arau-sistemak.

6. Ilustrazioa: Zuzenbide Naturalaren eskola. Inglaterrako eta Ipar Amerikako iraultzen eragina. Frantziako iraultza.

7. Estatu liberala: Estatu liberalari egindako kritika (sozialismoa). Aldaketa politikoa eta soziala Espainian. Espainiako konstituzionalismoa. Espainiako kodetze prozesua. Munduko orden berria. Diktaduren zuzenbidea. Europako eraikuntza.

Gora

Gaitasun orokorrak

  • Analisiak eta sintesiak egiteko gaitasuna (C.G.1)
  • Arrazoitzeko eta gogoeta egiteko gaitasuna (C.G.22)
  • Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna (C.G.2)
  • Ama-hizkuntzan ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna (C.G.3)
  • Arazoak antzemateko gaitasuna (C.G.23)
  • Arazoak konpontzeko gaitasuna (C.G.7)
  • Informazioa kudeatzeko gaitasuna (C.G.6)
  • Norberak bere kabuz ikasteko gaitasuna (C.G.16)

Gora

Berariazko gaitasunak

  • Oinarrizko idatzi juridiko motzak idazteko gaitasuna (C.E.a.3)
  • Oinarrizko gai juridikoak aztertu eta laburtzeko gaitasuna (C.E.a.5)
  • Iturri juridikoak erabiltzeko gaitasuna (C.E.a.2)
  • Zuzenbidearen eta jurisprudentziaren iturriak bilatzeko baliabide informatikoak erabiltzeko gaitasuna (C.E.a.6)
  • Oinarrizko harreman eta argudiatze juridikoak egiteko gaitasuna (C.E.a.8)
  • Gizarteko gertakarien eta arazoen garrantzi juridikoa antzemateko gaitasuna. (C.E.a.10)
  • Oinarrizko testu juridikoak irakurtzeko eta interpretatzeko gaitasuna (C.E.a.1)

Gora

Ikasketaren emaitzak

· Analisiaren eta sintesiaren eta kontzeptu-erlazioaren ahalmenaren garapena.
· Arrazoiketa logiko eta koherentearen garapena
· Zentzu kritikoaren ariketa erraztea
· Informazio juridikoaren bilaketarako trebetasunak garatzea .
· Irizpide-bilaketa eta ezagueraren aukeraketa jarraibideak erraztea
· Konparatzeko, argumentuak egiaztatzeko eta konklusio sintetikoak ateratzeko ahalmena.

· Ideien transmisioaren, arazo-analisiaren eta konponbide-proposamenen ikasketa

· Zuzenbidearen garapenaren ezaguerak eta bere ondorioz suertatzen diren aldaketa politiko-instituzionalen bilakaeraren gaineko ezaguerak.

· Ikasleen ahalmen gogoetazko, analitiko eta kritikoen garapena.

· Espainiako eta Munduko aniztasun juridiko historikoaren inguruko zentzu kritiko eta gogoetazkoaren bulkada.

· Analizatzeko eta Ezaguera historiko-juridikoak aztertzeko eta laburbiltzeko ahalmena

· Erakunde juridiko historiko nagusiak gaurkoekin erlazionatzeko ahalmena

Edukia

 · Zuzenbide Erromatarraren Historia
· Ordenamendu erromatarraren inguruko azterketa.
· Zuzenbide pribatuaren ikerketa berezia.
· Erromatar zuzenbide publikoa.
· Garai bakoitzeko Zuzenbidearen iturrien sistema.
· Historia eta Zuzenbidea.
· Zuzenbide erligiosoak: Musulmana, hebrearra, hindua.
· Zuzenbide bisigodoa eta goi ertarokoa.
· Hispaniako erresumen sorrera eta garapena.
· Hispaniako Behe Erdi Aroko arau-sistemak.
· Estatu modernoaren sorrera eta garapena.
· Erregea eta Erresuma: Erakundeak eta Zuzenbidea.
· Ilustrazioa.
· Burges iraultza eta Zuzenbidea.
· Konstituzionalismoa. Espainiako konstituzionalismoari aipamen berezia.

· Zuzenbide naturalaren eskola
· Kodetzea Espainian.

Jarduera hezigarria

 · Saio teorikoak.

· Saio praktikoak.
· Lanak lantzea.
· Tutoretzak.

· Ikasketa indibiduala.

Ebaluazio-tresna

Azkeneko azterketa (zati teorikoa).

Zuzenbide historikoaren inguruko sei testuen iruzkin kritikoak.

Gelan egindako 5 minutuko erakusketa.

Bereizitako tutoretzen bidez gidatutako lana.

15 minutuko Seminario batean egindako azalpena.

Bertaratze zerrenda.
Gelan egindako lan praktikoak.
Eztabaidetan parte hartzea.

Gora

Metodologia

Klase teoriko eta praktikoak konbinatuko dira. Azalpen teorikoak irakurketa konplementarioekin eta testu historiko-juridikoen iruzkinekin tartekatuko dira. Gidatutako lan indibidual bat seminario batean azalduko da.

 

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Klase teorikoak 40 -
A-2 Praktikak 10 20
A-3 Eztabaidak, bateratze-lanak, taldeen tutoretzak 10 -
A-4 Lana burutzea - 10
A-5 Materialaren irakurketa - 10
A-6 Ikasketa indibiduala - 47
A-7 Azterketa, ebaluazio froga 02 -
A-8 Tutoretza indibiduala 01 -
Osotara 63 87

Gora

Hizkuntzak

Euskara (euskarazko taldea).

Gora

Ebaluazioa

Ikasketa-emaitza Ebaluazio sistema Pisua (%) Izaera berreskuragarria
R142;R165 Zuzenbide historikoaren inguruko sei testuen iruzkin kritikoak (ahozkoa) 10% Ez
R145; R78 Saio presentzialetara bertaratze aktiboa 10% Ez
R142; R143 Tutoretza indibidualen bidezko lan gidatua. 15% Ez
R59; R134; R129 Azken azterketa 65% Bai

 

Alderdia Irizpideak Tresna Peso
Kontzeptuen ezaguera eta beren erakusketa
Konpetentzien ebaluazioa: G-1, G,3, G-22, G-16, E-a.1
Zuzenbide eta erakunde historikoen ezagupena. Edukien erakusketa osoa eta zuzena. Erredakzioa eta terminologia egokiak. Sintesiaren ahalmena Azken azterketa (zati teorikoa) 65%
Zuzenbide historikoaren testuen irakurketa eta iruzkina

Konpetentzien ebaluazioa: G-7, G-6, G-16, G-22, E-a.2, E-a.6, E-a.7
Iturri historiko-juridikoen erabilpena, arazo-identifikazioa, erredakzioa, arazoen konpoketa talde-lanean.
Gelan egindako azalpena.
Zuzenbide historikoaren inguruko sei testuen iruzkin kritikoak.
Gelan egindako 5 minutuko erakusketa
10%
Zuzendutako lan indibiduala
Konpetentzien ebaluazioa: G-1, G-3, G-7, G-6, G-16, G-22, E-a.2, E-a.6, E-a.7, E-a.8, E-a.10
Analisiaren eta sintesiaren ahalmena.
Ezagueraren aplikazioa praktikan. Ahalmen kritikoa. Adierazpena eta terminologia zuzen eta egokiak. Mintegiaren saioetan bertaratze aktiboa.
Gelan egindako azalpena.
Bereizitako tutoretzen bidez gidatutako lana
15 minutuko Seminario batean egindako azalpena.
15
klase teoriko eta praktikoetako bertaratzea eta parte-hartzea
Konpetentzien ebaluazioa: G-1, G-3, G-7, G-16, E-a.8, E-a.10
Saio presentzialetan bertaratze aktiboa. Parte hartze eta ekarpen originalak. Ahalmen kritikoa. Adierazpena eta terminologia zuzen eta egokiak. Bertaratze zerrenda. Gelan egindako lan praktikoak Eztabaidetan parte hartzea 10%

Gora

Gai-zerrenda

1.go gaia. HISTORIA ETA ZUZENBIDEA. ZUZENBIDEAREN ITURRIAK. MENDEBALDEKO SISTEMA JURIDIKO NAGUSIAK.

I. Historia eta Zuzenbidea: 1. Historia, Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Historia. 2. Zuzenbidearen Historiaren xedea: mugaketa materiala, espaziala eta kronologikoa.

II. Zuzenbidearen iturriak: 1. Iturri materialak edo errealak. 2. Iturri formalak: legea, ohitura, jurisprudentzia, doktrina.

III. Mendebaldeko sistema juridiko nagusiak: 1. Eskubide erromanistak. 2. Common law.

2. gaia. ZUZENBIDE ERLIJIOSOAK.

I. Zuzenbide hebrearra: 1. Bilakaera historikoa. 2. Izaerak. 3. Zuzenbidearen iturriak.

4. Eragina Zuzenbide kanoniko eta musulmanean.

II. Zuzenbide musulmana: 1. Bilakaera historikoa eta izaerak. 2. Zuzenbidearen iturriak. 3. Madhab. 4. Zuzenbide musulmanaren bilakaera garaikidea.

III. Zuzenbide hindua.

3. gaia. IUS COMMUNE, I. ZUZENBIDE ERROMATAR ETA KANONIKOA ERDI AROAN

I. Zuzenbide erromatarra. 1. Zuzenbide erromatarraren justiniar formulazioa. 2. Corpus Iuris Civilis-en liburuen berraurkikuntza Goi Erdi Aroan.

II. Zuzenbide kanonikoa: 1. Bilakaera historikoa eta izaerak. 2. Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak. 3. Eliz jurisdikzioa. 4. Zuzenbide kanonikoaren iturriak.

4. gaia. IUS COMMUNE, II. Zuzenbide komunaren formazioa eta bere harrera europan

1. Ikasteko eta irakasteko metodoak. 2. Ius commune-a. 3. Ius Commune-aren harrera.

5. gaia. ANTZINAKO ERREGIMENA, I. GOI ERDI AROKO AURREKARIA: ZUZENBIDE KRISTAUAREN ELEMENTU ETA IZAERA, ETA IBERIAR PENINTSULAN DUEN KONKREZIOA.

1. "Errekonkista" eta birpopulaketa. 2. Liber iudiciorum bisigotikoaren jadanekotasunari buruz. 3. Ohitura. 4. Feudalismoa eta Zuzenbide feudala. 5. Hiri-gutunak eta udal-foruak.

6. gaia. ANTZINAKO ERREGIMENA, II. ERREGEA ETA GORTEAK.

1. Monarkia. 2. Erresuma unitate politiko bezala. Erresumak eta Koroak. Koro-elkarketak. 3. Gorteak: jatorria, izaera, eskumenak, osaera, funtzionamendua. 4. Itun politikoak bilatzeko joera nagusi den espazioak eta erregearen boluntarismo edota indar erabakitzailearen adierazpenak dutenak: Absolutismoa eta Estatuaren gorputz edo estamentuen ordezkaritza.

7. gaia. ANTZINAKO ERREGIMENA, III. ESTATU MODERNOAREN SORRERA ETA BILAKAERA EUROPAN ETA ZEHATZAGO, ESPAINIAN.

I. Europako Estatu modernoaren genesia.

II. Erresuma Hispanikoetako Estatu Modernoa: 1. Kanariar Uharteen, Granadaren, eta Portugalen eransketak. 2. Mundu berriaren aurkikuntza eta hori Gaztelari eranstea. 3. Nafarroaren konkista eta Gaztelari eranstea. 4. Espainiako Monarkia Unibertsala.

III. Estatu unitariorantz: 1. Oin Berriko Dekretuak. 2. Nafarroako Erresumaren eta Probintzia Baskongadoen salbuespenak.

8. gaia. ANTZINAKO ERREGIMENA, IV. ERDI ARO BERANTIARREKO SISTEMA ARAUTZAILEAK ETA MODERNOAK GAZTELAN ETA NAFARROA

1. Alfontso X.aren lana eta Gaztelako Gorteen legislazioa. 2. 1348ko Alcalako iturrien prelazio-ordena. 3. Nafarroako Foru Orokorra eta bere Hobekuntzak. 4. Bilduma modernoak. 5. Zuzenbidearen sorreraren veste iturriak: Tokian-tokiko zuzenbidea, ohitura, erabaki judizialak, juristen doktrina.

9. gaia. ILUSTRAZIOA, I. ZUZENBIDE NATURALAREN ESKOLA.

1. Ilustrazioa eta haren agerpenak kulturaren esparruan. 2. Zuzenbide Naturala eta ius publicum universale. 3. Teorialari handiak. 4. Ilustrazioa eta Zuzenbide penala: Beccaria eta haren eragina. 5. Ilustrazioa eta erreformismo borboitarra Espainian.

10. gaia. ILUSTRAZIOA, II. INCIDENCIA EN EL DERECHO PRIVADO: EL MOVIMIENTO CODIFICADOR EUROPEO.

1. Germaniar kodetze ilustratuak. 2. Kode napoleonikoak. 3. Kodetze italiarra. 4. Kodetze alemaniarra. 5. Kode suitzarra.

11. gaia. ILUSTRAZIOA, III. INCIDENCIA EN EL DERECHO PÚBLICO: LAS REVOLUCIONES INGLESA, AMERICANA Y FRANCESA

I. Britainia Handiko eta Amerikako iraultza: Glorious Revolution: Bill of Rights eta Zuzenbide Publikoaren erreformismoa.

II. Amerikako Iraultza: Estatu Batuetako Konstituzioa.

IIII. Frantziako Iraultza: 1. Feudalismoaren abolizioa. 2. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala. 3. 1791ko konstituzioa.

12. gaia. ESTATU LIBERALA ESPAINIAN, I. ALDAKETA POLITIKOAK ETA SOZIALAK

I. Iraultza Espainian.

II. Liberalismoa: 1. Berdintasunaren printzipioaren adierazpenak: gremioak eta lanbideak kentzea. 2. Jabetzaren buruera liberala: Jaurerri eta maiorazkoak kentzea eta desamortizazio eklesiastikoak eta zibilak. 3. Industrializazioa, proletalgoa eta langile eta sindikatuen mugimenduak.

13. gaia. ESTATU LIBERALA ESPAINIAN, II. XIX. MENDEKO KODETZE KONSTITUZIONALA

1. Baionako Estatutua (1808). 2. Cadizeko Konstituzioa (1812). 3. Errege-Estatutua (1834). 4. 1837ko Konstituzioa. 5. Foruen krisia (1839-1841). 6. 1845ko konstituzioa. 7. 1869ko Konstituzioa eta 1873ko proiektua. 8. 1876ko Konstituzioa eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foruen lege abolitorioa.

14. gaia. ESTATU LIBERALA ESPAINIAN, III. XX. MENDEKO KODETZE KONSTITUZIONALA

1. 1931ko Konstituzioa. 2. Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako Autonomia Estatutuak. 3. Frankismoaren Oinarrizko Legeak.

15. gaia. ESTATU LIBERALA ESPAINIAN, IV. ZIGOR ETA MERKATARITZA ZUZENBIDEEN ETA ZUZENBIDE ZIBILAREN KODEKETA

I. Zigor Zuzenbidearen kodeketa: 1. 1822ko Zigor Kodea. 2. 1848ko Zigor Kodea. 3. 1870ko Zigor Kodea. 4. 1928ko zigor Kodea eta 1932ko Erreforma.

II. Merkataritza Zuzenbidearen kodeketa: 1. 1829ko Merkataritza Kodea. 2. 1885eko Merkataritza Kodea.

III. Zuzenbide zibilaren kodeketa: 1. 1821eko Kode Zibilaren proiektua. 2. 1851ko Kode Zibilaren proiektua eta berariazko legeria zibila. 3. 1889ko Kode Zibila. 4. Foru Eskubideen kodeketa.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa:

  • MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Zuzenbidearen Historiako Apunteak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Osagarria:

  • CORONAS GONZÁLEZ, Santos M., Estudios de historia del derecho público, Valencia: Tirant lo Blanch, 1998.
  • ESCUDERO, José Antonio, Curso de Historia del Derecho. Fuentes e Instituciones político-administrativas, Madrid: edic. del autor, 1990 (1995, 2ª edic.).
  • MONREAL ZIA, Gregorio, Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Bilbo: Klasikoak, 2007.
  • MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Textos histórico-jurídicos navarros. I. Historia Antigua y Medieval, Pamplona: Gobierno de Navarra, Instituto Navarro de Administración Pública, 2008.
  • TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Manual de Historia del Derecho español, Madrid, 1992, 4ª edición, 5ª reimpresión.
  • TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Espainiako zuzenbide-historiaren eskuliburua. 4. argitaraldia, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2003.

Gora

Non emango den

- Gela

- Praktika batzuk NUPeko liburutegian, Nafarroako Artxibo Orokorrean eta Iruñeko Auzitegiko Artxiboan egingo dira.

Gora