Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2011/2012 | Beste urte batzuk:  2010/2011 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua / Zuzenbide Gradua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 175103 Irakasgaia: ZUZENBIDEAREN HISTORIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbide Publikoa
Irakasleak:

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

Izaera iraunkorra edota aldaezina izan arren, Zuzenbidea, gizakiak sortutako kultura den heinean, gizartearekin batera aldatzen doan fenomeno historikoa da. Zuzenbidearen Historiak harreman juridikoek denboran eta espazioan izandako garapena aztertzen du antzinatik gaur egun arte. Hortaz, Zuzenbidea denboran aldagarria da, nahiz eta segurtasuna mantentzeko nolabaiteko izaera iraunkorra izan behar duen; horregatik da motelagoa erritmo juridikoa gizartearen erritmoa baino. Edonola ere, zuzenbideak aldatzen joan behar du aldaketa politiko, ekonomiko, sozial, kultural edota teknikoei egokitu nahi badu. Badira oso aldakorrak diren erakunde juridikoak (batez ere Zuzenbide publikoarekin lotuta daudenak), eta oso motel aldatzen direnak ere (batez ere Zuzenbide pribatuarekin lotuta daudenak). Horren adibidetzat erakunde pribatuetan oraindik ere mantentzen den Ius Commune-ren bidez jasotako Erromatar Zuzenbidea aipa daiteke.

Zuzenbidearen Historia azaltzeko nolabaiteko sentsibilitate juridikoa izan behar da, eta une historiko bakoitzeko terminologia, erakunde eta dogmatika juridikoa zehatz ezagutu. Horregatik, diziplina honetan askotan esaten da, Francisco Tomás y Valientek adierazi zuen bezalaxe, “Zuzenbidearen historialariak, historialari ez ezik, jurista ere izan behar du”. Historialari eta jurista izateak, gainera, Zuzenbide positiboaren oinarri historikoak behar bezala azaltzeko ahalmena ematen du. Historialari orokor batek nekez egin dezake horrelako azalpen zehatzik, batez ere Zuzenbide pribatuaren alorrean. Ikerketaren xedea eta metodoari buruzko eztabaidak alde batera utzi eta begirada diziplinaren irakaskuntzan jartzen badugu, badirudi beharrezkoa dela jarrera pragmatiko eta posibilista bat hartzea non Zuzenbidearen Historiaren izaera juridikoa izango den nagusi. Izan ere, Alfonso García-Gallok esan zuen bezalaxe gure irakasgaia etorkizuneko juristak prestatzeko erabiliko da. Horrez gain, ezin dugu ahaztu ikasle gehienenen helburu intelektual eta profesionala Zuzenbide positiboa dela eta horregatik gure irakasgaiarekin lotutako Europako ikasketa planetan geroz eta lehentasun gehiago ematen zaio iragan minimoari- Pío Caroniren hitzetan-, egungo Zuzenbidearen oinarri eta aurrekari zuzena den heinean.

Zuzenbidearen Historiari esker egungo erakundeen bilakaera historikoa ezagutu daiteke eta errazago ulertzen da haien esanahia. Azkenik, esan daiteke irakasgai hau baliagarria dela iraganeko Zuzenbidea eta erakunde juridikoak hautatu eta antolatzeko (haien sekuentziak, kausak, eraginak edota emaitzak aztertzen dituen heinean) eta hortaz, Zuzenbide positiboa konfiguratzeko eta, neurri batean, hura justifikatzeko; noski, justifikazioa sistema juridikoa, politikoa eta sozialaren azalpen bezala ulertu behar da ez da morrontza etiko edo politiko bezala. Hortaz, ondorioztatu dezakegu gure diziplina orainaldiari buruzko informazioa emateko balio duela gogoetarako eta analisi historikoa egiteko elementuak eskaintzen baititu.

Gora

Deskribatzaileak

Zuzenbidea. Historia. Zuzenbidearen Historia. Erakundeak.

Gora

Gaitasun orokorrak

  • Analisiak eta sintesiak egiteko gaitasuna (C.G.1)
  • Arrazoitzeko eta gogoeta egiteko gaitasuna (C.G.22)
  • Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna (C.G.2)
  • Ama-hizkuntzan ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna (C.G.3)
  • Arazoak antzemateko gaitasuna (C.G.23)
  • Arazoak konpontzeko gaitasuna (C.G.7)
  • Informazioa kudeatzeko gaitasuna (C.G.6)
  • Norberak bere kabuz ikasteko gaitasuna (C.G.16)

Gora

Berariazko gaitasunak

  • Oinarrizko idatzi juridiko motzak idazteko gaitasuna (C.E.a.3)
  • Oinarrizko gai juridikoak aztertu eta laburtzeko gaitasuna (C.E.a.5)
  • Iturri juridikoak erabiltzeko gaitasuna (C.E.a.2)
  • Zuzenbidearen eta jurisprudentziaren iturriak bilatzeko baliabide informatikoak erabiltzeko gaitasuna (C.E.a.6)
  • Oinarrizko harreman eta argudiatze juridikoak egiteko gaitasuna (C.E.a.8)
  • Gizarteko gertakarien eta arazoen garrantzi juridikoa antzemateko gaitasuna. (C.E.a.10)
  • Oinarrizko testu juridikoak irakurtzeko eta interpretatzeko gaitasuna (C.E.a.1)

Gora

Metodologia

Eskola teorikoak eta praktikoak uztartuko dira. Azalpen teorikoak, irakurketa osagarriak eta testu iushistorikoen iruzkinak, eta Seminario batean azalduko den bakarkako lan tutorizatuak egongo dira.

Metodologia - Aktibitatea Presentziazko orduak Ordu ez presentzialak
A-1 Eskola teorikoak 40 -
A-2 Praktikak 10 10
A-3 Eztabaidak, talde-lanak, talde-tutoriak 10 -
A-4 Bakarkako lana 5 10
A-5 Materialaren irakurketa 5 -
A-6 Norberak egindako ikasketa  - 43
A-7 Azterketak 2  -
A-8 Norberaren tutoriak 15  -
...    
Osotara 87 63

Gora

Hizkuntzak

Castellano (grupo de castellano). Euskara (euskarazko taldea).

Gora

Ebaluazioa

Aspecto 

Criterios 

Instrumento 

Peso

Conocimiento de los conceptos y exposición de los mismos
Evaluación competencias: G-1, G,3, G-22, G-16, E-a.1 

Conocimiento del Derecho e instituciones históricas.

Exposición de los contenidos de manera completa y correcta.  

Redacción y terminología adecuadas. Capacidad de síntesis  

 

 

Examen final (parte teórica) 

65%

Lectura y comentario de textos iushistóricos

Evaluación competencias: G-7, G-6, G-16, G-22, E-a.2, E-a.6, E-a.7 

Manejo de fuentes jurídicas históricas, identificación de problemas, redacción y resolución en equipo de los problemas que suscita.
Exposición en clase.

Comentario reflexivo y crítico de seis textos iushistóricos.
Exposición en el aula durante un tiempo de 5 minutos

10%

Trabajo guiado individual
Evaluación competencias: G-1, G-3, G-7, G-6, G-16, G-22, E-a.2, E-a.6, E-a.7, E-a.8, E-a.10 

Capacidad de análisis y síntesis.
Aplicación de los conocimientos en la práctica. 
Capacidad crítica.

Expresión y terminología correctas y adecuadas.

Asistencia activa a las sesiones del Seminario.
Exposición en clase. 

Trabajo guiado a través de tutorías individualizadas
Exposición en un Seminario durante un tiempo de 15 minutos. 

15

Asistencia y participación en las clases teóricas y prácticas
Evaluación competencias: G-1, G-3, G-7, G-16, E-a.8, E-a.10 

Asistencia activa a las sesiones presenciales.

Intervención y aportaciones originales.

Capacidad crítica.

Expresión y terminología correctas y adecuadas. 

 

Lista de asistencia.

Entrega de trabajos prácticos elaborados en la propia clase

Participación en debates y discusiones 

10% 

Gora

Gai-zerrenda

1.go gaia. SARRERA: HISTORIA ETA ZUZENBIDEA. ZUZENBIDEAREN ITURRIAK.
I. Historia eta Zuzenbidea: 1. Historia, Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Historia. 2. Zuzenbidearen Historiaren xedea: mugaketa materiala, espaziala eta kronologikoa.
II. Zuzenbidearen iturriak: 1. Iturri materialak edo errealak. 2. Iturri formalak: legea, ohitura, jurisprudentzia, doktrina.

2. gaia. MENDEBALDEKO SISTEMA JURIDIKO NAGUSIAK
1. Eskubide erromanistak. 2. Common law. 3. Herrialde komunista ohien Zuzenbidearen aldaketa.

3 gaia. MENDEBALDEAN ERAGINA DUTEN ZUZENBIDE ERLIJIOSO NAGUSIAK
I. Zuzenbide hebrearra: 1. Bilakaera historikoa. 2. Izaerak. 3. Zuzenbidearen iturriak.
II. Zuzenbide kanonikoa: 1. Bilakaera historikoa eta izaerak. 2. Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak. 3. Eliz jurisdikzioa 4. Zuzenbide kanonikoaren iturriak. 5. Zuzenbide kanonikoaren iturrien bilduma.
III. Zuzenbide musulmana: 1. Bilakaera historikoa eta izaerak. 2. Zuzenbidearen iturriak. 3. Madhab. 4. Zuzenbide musulmanaren bilakaera garaikidea.

4. gaia. HISPANIAKO ERDI AROKO ERRESUMEN SORRERA ETA GARAPENA.
1. “Errekonkista” eta birpopulaketa. 2. Asturias-Leon. 3. Gaztela. 4. Iruñea-Nafarroa. 5. Aragoiko Koroa.

5. gaia. IBERIAR PENINTSULAKO ERDI ARO GOIZTIARREKO ZUZENBIDE KRISTAUAREN ELEMENTUAK ETA IZAERAK
1. Liber iudiciorum bisigotikoaren jadanekotasunari buruz. 2. Ohitura. 3. Feudalismoa eta Zuzenbide feudala. 4. Hiri-gutunak eta udal-foruak.

6. gaia. ZUZENBIDE ERROMATAR-JUSTIANOTARRAREN, ZUZENBIDE KANONIKOAREN ETA ZUZENBIDE LONBARDIAR-FEUDALAREN HARRERA
1. Zuzenbide komunaren harrera: ikasteko eta irakasteko metodoak. 2. Zuzenbide kanonikoa. 3. Mendebaldeko Europako Zuzenbideen Erromanizazioa. 4. Ius Commune-a Penintsulako erresumetan.

7. gaia. ERREGEA ETA ERRESUMA: ERAKUNDEAK ETA ZUZENBIDEA.
1. Monarkia. 2. Erresuma unitate politiko bezala. 3. Gorteak: jatorria, izaera, eskumenak, osaera, funtzionamendua. 4. Itun politikoak bilatzeko joera nagusi den espazioak. 5. Gaztela eta Leon erresuma erregearen boluntarismo edota indar erabakitzailearen adierazpen bezala.

8. gaia. ESTATU MODERNOAREN SORRERA ETA BILAKAERA EUROPAN ETA ZEHATZAGO, ESPAINIAN.
I. Europako Estatu modernoaren genesia.
II. Erresuma Hispanikoetako Estatu Modernoa: 1. Erresumak integratzeko Erdi Aroko aurrekariak: 2. Erresumak eta Koroak. Koro-elkarketak. 3. Kanariar Uharteen, Granadaren, Nafarroaren eta Portugalen eransketa. 5. Mundu berriaren aurkikuntza eta hori Gaztelari eranstea. 6. Espainiako Monarkia Unibertsala. 7. Estatu unitariorantz: Planta Berriko Dekretuak. 8. Salbuespena: Nafarroako Erresuma eta Probintzia Baskongadoak.

9. gaia ERRESUMA HISPANIARREN ERDI ARO BERANTIARREKO SISTEMA ARAUTZAILEAK ETA MODERNOAK
I. Zuzenbidea formulatzeko prozesua: 1. Errege-legeria eta Gorteetako legeria. 2. Bildumak. 3. Tokiko Zuzenbidea. 4. Ohitura. 5. Epaileen erabakiak. 6. Legelarien doktrina.
II. Hispaniako eraketa politikoen Zuzenbidearen iturriak: 1. Gaztela eta Leon: 1.1. Gaztela eta Leon Erresuma. 1.2. Zuzenbide indianoa. 1.3. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia. 2. Nafarroa. 3. Aragoiko Koroa: 3.1. Aragoi. 3.2. Katalunia. 3.3. Valentzia. 3.4. Mallorca. 3.5. Sizilia. 3.6. Napoli. 3.7. Sardinia.

10. gaia. ILUSTRAZIOA- I: ZUZENBIDE NATURALAREN ESKOLA
1. Ilustrazioa eta haren adierazpenak kulturaren alorrean. 2. Zuzenbide naturala eta ius publicum universale-a 3. Teorialari handiak. 4. Ilustrazioa eta Zigor Zuzenbidea: Beccaria eta haren eragina. 5. Ilustrazioa eta erreformismo borbonikoa Espainian.

11. gaia. ILUSTRAZIOA- II: EUROPAKO MUGIMENDU KODETZAILEA
I: Kodetze ilustratuak: 1. Kodetze bavariarra. 2. Kode prusiarra. 3. Kode austriarra.
II. Ondorengo kodeketa. 1. Kode napoleonikoak 2. Kodetze italiarra. 3. Kodetze alemaniarra. 4. Kode suitzarra.

12. gaia. IRAULTZA DEMOKRATIKOA ETA KONSTITUZIONALISMOAREN EREDU HISTORIKOAK
I. Britainia Handiko eta Amerikako iraultzak: 1. Glorious Revolution: Bill of Rights eta Zuzenbide Publikoaren erreformismoa. 2. Amerikako Iraultza: Estatu Batuetako Konstituzioa.
II. Frantziako Iraultza: 1. Feudalismoaren abolizioa. 2. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala. 3. Konstituzioak.
III. Alemania eta Suitza: 1. Lehen Inperiotik Bigarrenera: Alemaniaren batasuna. 2. Zuzenbide suitzarra: Konfederaziotik Federaziora.

13. gaia. ANTZINAKO ERREGIMENETIK GIZARTE LIBERALERA (ESPAINIA)
I. Iraultza Espainian: tradizioa, erreformismoa eta haustura liberala.
II. Liberalismoa: 1. Berdintasunaren printzipioaren adierazpenak: gremioak eta lanbideak kentzea. 2. Jabetzaren buruera liberala: Jaurerri eta maiorazkoak kentzea eta desamortizazio eklesiastikoak eta zibilak. 3. Industrializazioa, proletalgoa eta langile eta sindikatuen mugimenduak.

14. gaia KODEKETA ESPAINIAN I: KODETZE KONSTITUZIONALA
I. Paradigma juridikoaren aldaketa: sistema juridiko konstituzionalaren printzipioak: 1. Eskubideen deklarazioa. 2. Nazioaren subiranotasuna. 3. Botere banaketa.
II. Konstituzioak: 1. Baionako Estatutua. 2. 1812ko Cadizeko Konstituzioa. 3. Errege-Estatutua 4. 1837 eta 1845eko Konstituzioak. 5. 1869ko Konstituzioa eta 1873ko proiektua. 6. 1876ko Konstituzioa. 7. 1931ko Konstituzioa eta Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako Autonomia Estatutuak. 8. Frankismoaren Oinarrizko Legeak.

15. gaia KODEKETA ESPAINIAN- II: ZIGOR ETA MERKATARITZA ZUZENBIDEEN ETA ZUZENBIDE PROZESALA ETA ZIBILAREN KODEKETA
I. Zigor Zuzenbidearen kodeketa: 1. 1822ko Zigor Kodea. 2. 1848ko Zigor Kodea. 3. 1870ko Zigor Kodea. 4. 1928ko zigor Kodea eta 1932ko Erreforma.
II. Merkataritza Zuzenbidearen kodeketa: 1. 1829ko Merkataritza Kodea. 2. 1885eko Merkataritza Kodea.
III. Zuzenbide prozesalaren kodeketa: 1. Antolaketa judiziala. 2. Prozedura zibilaren legeak. 3. Prozedura kriminalaren legeak.
IV. Zuzenbide zibilaren kodeketa: 1. 1821eko Kode Zibilaren proiektua. 2. 1851ko Kode Zibilaren proiektua eta berariazko legeria zibila. 3. 1889ko Kode Zibila. 4. Foru Eskubideen kodeketa.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa:
  • MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Zuzenbidearen Historiako Apunteak, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Osagarria:
  • CORONAS GONZÁLEZ, Santos M., Estudios de historia del derecho público, Valencia: Tirant lo Blanch, 1998.
  • ESCUDERO, José Antonio, Curso de Historia del Derecho. Fuentes e Instituciones político-administrativas, Madrid: edic. del autor, 1990 (1995, 2ª edic.).
  • MONREAL ZIA, Gregorio, Munduko zuzenbideen testu-bilduma, Bilbo: Klasikoak, 2007.
  • MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Textos histórico-jurídicos navarros. I. Historia Antigua y Medieval, Pamplona: Gobierno de Navarra, Instituto Navarro de Administración Pública, 2008.
  • TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Manual de Historia del Derecho español, Madrid, 1992, 4ª edición, 5ª reimpresión.
  • TOMÁS Y VALIENTE, Francisco, Espainiako zuzenbide-historiaren eskuliburua. 4. argitaraldia, Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 2003.

Gora