Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2016/2017 | Beste urte batzuk:  2015/2016  |  2014/2015  |  2013/2014 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172505 Irakasgaia: INDUSTRIA ANTOLAKETA ETA LEHIA ESTRATEGIKOA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
GOÑI DUCAY, DANIEL   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Zuzendaritza estrategikoa.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honek ematen dituen kontzeptuei eta azterketarako tresnei esker, ikasleak ondorengo hauek ulertu ahalko ditu:

(i) merkatuaren egituraren, enpresa-estrategien eta enpresaren emaitzen arteko erlazioa,

(ii) lehiaren oinarri ekonomikoak eta portaera estrategikoa,

(iii) enpresaren muga zutikakoak eta horizontalak erabakitzea,

(iv) industria politika, erregulazio eta lehiaren defentsarako auziak, enpresa lanean ari den ingurunea eta estrategiak baldintzatzen dituztenak.

Gora

Deskribatzaileak

Merkatu-egitura. Lehia. Merkatu-boterea. Portaera estrategikoa.

Gora

Gaitasun orokorrak

1. GO - Azterketa eta sintesi ahalmena

3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan

4. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntza batean

6. GO - Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko trebetasuna

7. GO - Arazoak ebazteko ahalmena.

14. GO - Ahalmen kritikoa eta autokritikoa.

17. GO - Nork bere kasa ikasteko gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea

3. GE - Datuetatik enpresarako garrantzitsua den eta profesionalak ez direnek ezin ezagutu dezaketen informazioa ondorioztatzea

4. GE - Enpresaren kudeaketako arazoen azterketari tresna teknikoen maneiuan oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea

5. GE - Aholkularitza txostenak jaulkitzea enpresa eta merkatuen egoera zehatzei buruz

8. GE - Enpresa edo erakunde bat kudeatzea eta administratzea, hark lehian eta instituzionalki duen kokapena ulerturik eta haren gune sendoak eta ahulak identifikatuta

Gora

Ikasketaren emaitzak

1. E Oinarri ekonomikoek (baliabideen urritasuna eta izendapena, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, lehiakortasun oreka, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria) lehia, merkatu-boterea eta portaera estrategikoa aztertzeko dituzten inplikazioak ulertzea eta aztertzea.

8. E Merkatuaren egituraren, estrategien formulazioaren eta enpresaren antolaketaren arteko erlazioa ulertzea eta aztertzea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera

Aurrez aurreko orduak

Bertaratzea eskatzen ez duten orduak

1. J Azalpen/parte-hartze eskolak

41

 

2. J Praktikak

15

30

3. J Eztabaidak, elkarbanatzeak, taldeen tutoretza

 

 

4. J Lana egitea

 

 

5. J Materialen irakurketak

 

10

6. J Banakako ikasketa

 

50

7. J Azterketak, ebaluazio-probak

4

 

8. J Tutoretza indibidualak

 

 

Guztira

60

90

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania.

Gora

Ebaluazioa

Alderdia

Irizpideak

Ebaluaziorako tresna

Pisua (%)

   

Azken azterketa (errekuperagarria). Irakasgaia gainditzeko, gutxienez, 4ko nota lortu beharko da azterketan. Errekuperazio azterketa egiteko beharrezkoa da, gutxienez, 2ko nota lortzea azterketan.

60

   

Ariketak, kasu praktikoak, test-probak hainbat aukerarekin (ezin errekupera daitekeena)

40

Gora

Gai-zerrenda

01. Industria antolakuntzaren hastapenak: enpresak, merkatuak eta lehia

02. Merkatu egitura, lehia eta merkatu-boterea

03. Enpresaren izaera eta mugak. eskalako ekonomiak eta irismena

04. Prezioak finkatzea merkatu-boterea duten enpresentzat

05. Enpresen portaera estrategikoa eta joko-teoria

06. Konpromiso estrategikoa eta sinesgarritasuna

07. Sartzeari jarritako oztopoak

08. Produktua desberdintzea

09. Ikerkuntza eta garapena

10. Estatuaren esku-hartzea merkatuetan: erregulazio politikak eta lehia aldeztera zuzendutakoak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Euskaratutako materiala kurtsoan zehar emango da. 

Gaztelaniaz erabiltzen diren liburuak ere, erabiliko dira.

Gora

Non emango den

NUP.

Gora