Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2018/2019 | Beste urte batzuk:  2019/2020  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172404 Irakasgaia: GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak
BAYO MORIONES, JOSÉ ALBERTO (Resp) GOÑI DUCAY, DANIEL

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Antolaketa eta giza baliabideak.

Gaia: Zuzendaritza nagusia.

Gora

Deskribatzaileak

Enpresen antolaketa, giza baliabideen estrategia, itxurakeriako prozesuak, formakuntza eta garapen prozesuak, ebaluaketa eta konpentsazioa.

Gora

Gaitasun orokorrak

Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun orokorrei dagokienez:

CG01. Azterketa eta laburpenerako gaitasuna

CG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama-hizkuntzan

CG04. Atzerritar hizkuntzetan idazte eta hitz egiteko gaitasuna

CG05. Ikasketa arloko informatikan ezagutza

CG06. Iturri anitzeko informazioa bilatu eta aztertzeko gaitasuna.

CG08. Erabakiak hartzeko gaitasuna

CG09. Taldean lan egiteko gaitasuna

CG12. Harreman pertsonaletarako abilezia

CG14. Kritika eta autokritikarako gaitasuna

CG15. Konpromiso etikoa lanean

CG16. Presiopean lan egiteko gaitasuna

CG17. Bakarrik ikasteko gaitasuna

CG21. Ekimen eta ekintzaletasun espiritua

Gora

Berariazko gaitasunak

Irakasgaiak garatzen dituen berariazko gaitasunei dagokienez: C

CE02. Informazio ekonomikoko iturriak eta bere edukia zein diren jakin

CE05. Enpresa eta merkatuen egoera zehatzei buruzko aholkularitza txostenak idatzi
CE11. Enpresaren natura, erakunde eta interes ezberdineko agenteen arteko elkarrekintza gune bezala, ulertu.

CE12. Enpresaren funtzio ezberdinetako proiektuak planifikatu, antolatu eta kontrolatu

CE13. Enpresa sistema bezala ezagutu eta arlo funtzional ezberdinen elkarrekiko menpekotasuna ulertu  

CE14. Enpresaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzera zuzenduta dauden politika eta praktikak martxan jarri

CE19. Giza baliabideen trebakuntza, garapena eta motibazioa hobetuko dituzten teknikak erabili

Gora

Ikasketaren emaitzak

R_DG_01. Erabaki hartzeen oinarri teorikoak ezagutzea

R_DG_02. Enpresazko oinarrizko teoria ezagutzea. Antolaketa eta arlo funtzionalak

R_DG_04. Helburuak ezartzearen prozesuak, politikak eta giza baliabideen plangintza ezagutzea: lanpostuen azterketa, balioztapena eta plangintza, pertsonen hautaketa, pertsonen formakuntza, zuzendaritzaren garapena, ibilbide profesionalen plangintza, ordainsariak eta pizgarri sistemak.

Gora

Metodologia

Metodologia - Aktibitatea Gelako lana (ordu totalak) Gelatik kanpoko lana (ordu totalak)
A-1 Saio teorikoak 44  
A-2 Saio praktikoak 14  
A-3 Lanak eta ariketak taldeka edo bakarka prestatzea   40
A-4 Banakako edo talde txikietan egindako tutoretzak   8
A-5 Ikasketa pertsonala   42
A-6 Azterketa  2  
Guztira 60 90

Gora

Prestakuntza jardueren harremana gaitasunekin

Metodologia - Aktibitatea GAITASUNAK
A-1 Saio teorikoak CG01, CG04, CG08, CG15, CG18, CE02, CE11, CE13, CG21
A-2 Saio praktikoak CG03, CG05, CG08, CG09, CG12, CG21, CE12, CE13, CE14, CE19
A-3 Lanak eta ariketak bakarka edo taldeka prestatzea CG04, CG06, CG09, CG18, CG21, CE05, CE13, CE14, CE19
A-4 Banakako edo talde txikietan egindako tutoretzak CG14, CE19
A-5 Ikasketa pertsonala CG06, CG14, CG17, CE11, CE12
A-6 Azterketa CG06, CG16, CE11, CE12

Gora

Hizkuntzak

Euskera.

Gora

Ebaluazioa

Irakasketaren emaitza Ebaluaketa sistema Pisua (%) Berreskuragarria
R_DG_01, R_DG_02, R_DG_04, R_DG_08 Azkeneko ebaluaketa froga: Edukien azterketa eta bakarkako lanaren ebaluaketa %65 azkeneko notan kontutan hartzeko eskatutako nota minimoa 4/10 Bai
R_DG_01, R_DG_02, R_DG_04 Bakarkako frogak, ariketak eta kasu praktikoak %15 Ez
R_DG_02, R_DG_04, R_DG_08 Ikasitako kontzeptuetatik errealitatean ematen diren egoeretara soluzio bat proposatzen duen talde lana %20 Puntuatzeko ikaslea azkeneko saiora etorri beharko da (7. saioa; aurkezpena) eta aurreko 6 saioetatik gutxienez 4 saioetara etorri beharko da Ez

 

Ez aurkeztua.

Ikaslea ohiko azterketara eta berreskurapen azterketara etortzen ez denean "ez aurkeztutako" kalifikazioa emango da.

 

Denbora murriztuan edo partzialean egondako ikasleak

Denbora murriztuan edo partzialean dauden ikasleak, praktiken ebaluaketa egiterakoan, ohiko prozedimendua har dezakete edo bestela lana bakarka egin dezakete, praktiketako saioetara joan gabe, eta irakaslearen aurrean ahozko aurkezpena eginez. Bi ebaluaketa sistema hauek baztertzaileak dira, hau da, ezin da bat praktika batzuetarako aukeratu eta bestea beste praktiketarako. Edo bata edo bestea aukeratu behar da baina ez biak batera.

Bakarkako frogei, ariketei eta kasuei dagokienez, ikasleek ohiko prozedimendua har dezakete edo eduki guzti hauek biltzen dituen azkeneko azterketa batetarako utzi. Kasu honetan azterketaren pisua notaren %80 izango da. Bi sistema ahuek baztertzaileak dira eta ezin izango dira biak batera hartu. Froga batzuetara aurkeztekotan ikasleak ohiko prozedimendua hartu duela suposatuko da eta beraz gainontzeko frogak ez egitekotan, froga hoietan zero bat izango du.

Egoera honetan dauden ikasleak seihilekoa hasten denetik aste bat izango dute irakasleari aukeratzen duten sistema zein den esateko. Ez badute ezer esaten denbora beteko ikasleek duten sistema berdina hartzen dutela suposatuko da.

Gora

Edukien azalpen laburra

Derrigorrezko irakasgai bat da eta enpresaren ekonomia eta, diseinu eta erakundearen portaerarekin batera giza baliabideak eta antolaketa, oinarrizko gaien artean aurkitzen da. Bereziki oinarrizko gaiak ematerakoan egindako antolaketan, hirugarren eta azkeneko irakasgai bezala agertzen da. Enpresen administrazioko graduan bigarren seihilekoan ematen da.

Kurtso honetan batez ere enpresentzako den oinarrizko baliabide batetan sakontzen da, hau da, enpresa osatzen duten pertsonetan. Enpresaren oinarrizko kontzeptuak lehenengo kurtsoan emandako enpresaren ekonomian aztertu ondoren eta bigarren kurtsoan erakundei buruzko egitura eta antolaketa ulertzeko eta gizabanakoen portaera aztertzeko oinarriak erakundeen diseinua eta portaeran finkatu ondoren giza baliabideen kurtsoak pertsonak erakundeetan estrategikoki duten pisua eta garrantzia ulertzea erraztuko du eta baita jakin araziko dio ikasleari giza baliabideen kudeaketan zuzenean parte hartzen duten sailak zeintzu diren.

Modu honetan kurtsoko lehenengo gaiak pertsonen izaera estrategikoa enpresan zein den azaltzen du eta pertsonek enpresak sortutako balio erantsian egiten duten ekarpena ulertzeko oinarri teorikoak ematen dira.

Bigarrenean giza baliabideen alorrean inolako erabakia hartu aurretik beharrezkoa den informazioa lortzeko jarraitu behar diren prozesuak deskribatzen dira. Bi prozesu hauek lanpostuaren azterketa eta giza baliabideen plangintza dira.

Hirugarren gaian pertsonen errekrutatzea, hautaketa eta sozializazioa enpresan aztertzen da.

Honi jarraipena ematen dioten ondorengo bi gaiak enplegatuen garapenarekin erlazionaturik daude. Lehenengoan prestakuntza politikak eta sortzen diren arazoak aztertzen da eta bigarrenean ibilbide profesionalaren plangintza.

Azkenik pertonen kudeaketan oinarrizkoak eta erlazionaturik dauden hiru gai aztertzen dira: errendimenduaren ebaluaketa, prozesu sustraktiboak eta ordainsariaren kudeaketa. Honen azterketa 6,7,8 eta 9 gaietan aztertuko da.

Gai guztiak batez ere ekonomiaren ikuspuntutik aztertzen dira dena den psikologiak eta soziologiak egindako ekarpenak ere kontutan hartzen dira. Beraz diziplina anitzeko ikuspegia ematen saiatzen da.

Gora

Gai-zerrenda

1. Giza Baliabideen kudeaketa estrategikoa.

2. Lanpostuaren azterketa eta giza baliabideen plangintza.

3. Errekrutatzea, hautaketa eta giza baliabideen orientazioa.

4. Giza baliabideen prestakuntza eta garapena .

5. Ibilbide profesionalaren kudeaketa eta plangintza.

6. Errendimenduaren ebaluaketa.

7. Prozesu sustraktiboak.

8. Ordainsari sistema: barne eta kanpo ekitatea.

9. Ordainsari sistema: ordainsari aldakorra eta zeharkakoa.

 

Praktiken programa

1. Saioa: Lanpostuaren azterketa

2. Saioa: Giza Baliabideen plangintza

3. Saioa: Kontratazio prozesua

4. Saioa: Formakuntza

5. Saioa: Errendimenduaren ebaluaketa

6. Saioa: Ordainsari sistema

7. Saioa: Giza baliabide sistemaren balorazio orokorra: aurkezpena

Gora

Bibliografia

Acceda a la bibliografía que su profesor ha solicitado a la Biblioteca.


Oinarrizko bibliografia.

- De la Calle Durán, M.C, y Ortiz de Urbina Criado, M. (2014): Fundamentos de Recursos Humanos (2ªEd.) Pearson, Madrid

 

Bibliografia osagarria.

Cascio, W., and Boudreau, J. (2011): Investing in people, 2nd edition, Pearson, Upper Saddle River, NJ.

Gómez-Mejia, L.R., Balkin, D., y Cardy, R. (2016): Gestión de Recursos Humanos, 8ª edición, Pearson, Madrid.

Lazear, E.P., y Gibbs, M. (2011): Economía de los recursos humanos en la práctica, Antoni Bosch, Barcelona.

López Cabrales, A., Valle Cabrera, R., y Dolan, S.L. (2014): La gestión de las personas y del talento: la gestión de los recursos humanos en el siglo XXI, McGraw Hill Interamericana de España, Madrid.

 

Zure irakasleak liburutegian eskatutako bibliografiara sabrbidea duzu.  

Gora

Non emango den

NUP-ko ikasgelategia.

Gora