Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2015/2016 | Beste urte batzuk:  2014/2015  |  2013/2014  |  2012/2013  |  2011/2012 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172404 Irakasgaia: GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
GOÑI DUCAY, DANIEL   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Antolaketa eta giza baliabideak

Gora

Deskribatzaileak

Giza baliabideen estrategia, pertsonen garrantzia enpresetan, giza baliabideen plangintza, ckontratazioa, enplegatuen garapena, ordainsaria

Gora

Gaitasun orokorrak

Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun orokorrei dagokienez:

 

CG01. Azterketa eta laburpenerako gaitasuna

CG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama-hizkuntzan

CG04. Atzerritar hizkuntzetan idazte eta hitz egiteko gaitasuna

CG05. Ikasketa arloko informatikan ezagutza

CG06. Iturri anitzeko informazioa bilatu eta aztertzeko gaitasuna.

CG08. Erabakiak hartzeko gaitasuna

CG09. Taldean lan egiteko gaitasuna

CG12. Harreman pertsonaletarako abilezia

CG14. Kritika eta autokritikarako gaitasuna

CG15. Konpromiso etikoa lanean

CG16. Presiopean lan egiteko gaitasuna

CG17. Bakarrik ikasteko gaitasuna

CG21. Ekimen eta ekintzaletasun espiritua

Gora

Berariazko gaitasunak

Irakasgaiak garatzen dituen berariazko gaitasunei dagokienez: C

 

CE02. Informazio ekonomikoko iturriak eta bere edukia zein diren jakin

CE05. Enpresa eta merkatuen egoera zehatzei buruzko aholkularitza txostenak idatzi
CE11. Enpresaren natura, erakunde eta interes ezberdineko agenteen arteko elkarrekintza gune bezala, ulertu.

CE12. Enpresaren funtzio ezberdinetako proiektuak planifikatu, antolatu eta kontrolatu

CE13. Enpresa sistema bezala ezagutu eta arlo funtzional ezberdinen elkarrekiko menpekotasuna ulertu  

CE14. Enpresaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzera zuzenduta dauden politika eta praktikak martxan jarri

CE19. Giza baliabideen trebakuntza, garapena eta motibazioa hobetuko dituzten teknikak erabili

Gora

Ikasketaren emaitzak

R03. Erabaki hartzearen oinarri teorikoak.
R04. Enpresaren oinarrizko teoria. Antolaketa eta esparru funtzionalak.
R08. Erakunde antolaketaren teoria. Zuzendaritza estrategikoa.
R13. Helburuen ezarpena, politikak eta giza baliabideen plangintza. lan postuen analisia, ebaluaketa eta plangintza, hautaketa, heziketa, garapena, ordainketa eta pizgarri sistemak.


RD1. Giza baliabideen departamentuaren jarduera ezberdinak ezagutzea.
RD2. Giza baliabideen departamentuaren jarduera ezberdinen arteko harremanak ulertzea.
RD3. Giza baliabideen departamentuaren jarduera ezberdinak aplikatu oso konplexuak ez diren egoera errealetaran. 

Gora

Metodologia

 

Metodologia - Aktibitatea

Gelako lana (ordu totalak)

Gelatik kanpoko lana (ordu totalak)

A-1 Talde handietan saioak  (azkeneko azterketa barne)

46

 

A-2  Talde ertainetan saioak

14

 

A-3 Lanak eta ariketak egitea

24

A-4 Kurtsoan zehar banakako ikasketa

 

40

A-5 Frogen eta azterketen prestaketa

 

18

A-6 Banakako tutoretzak

 

8

Totala

60

90

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

 

Metodologia - Aktibitatea

GAITASUNAK

A-1 Talde handietan saioak (azkeneko azterketa barne)

CG01, CG04, CG08, CG15, CG18, CG21, CG24, CE02, CE11, CE13

A-2 Talde ertainetan saioak

CG03, CG05, CG08, CG09, CG12, CG21, CE12, CE13, CE14, CE19

A-3 Lanak eta ariketak egitea

CG04, CG06, CG09, CG18, CG21, CE05, CE13, CE14, CE19

A-4 Kurtsoan zehar banako ikasketa

CG06, CG14, CG17, CE11, CE12

A-5 Frogen eta azterketen prestaketa

CG06, CG16, CE11, CE12

A-6 Banakako tutoretzak

CG14, CE19

Gora

Hizkuntzak

Euskera

Gora

Ebaluazioa

Azken ebaluaketa froga: azkeneko notaren %65-a

  • Edukien azterketa (%50)
  • Banakako lanaren ebaluaketa (%15)
  • Irakasgaia gainditzeko gutxienez azterketa puntuaketaren %40 izatea beharrezkoa da
  • Berreskuragarria
  • Berreskurapen azterketa egiteko aukera izateko gutxienez azterketa puntuaketaren %25 lortu behar da.

Ikaslearen banakako lana saioetan: azkeneko kalifikazioaren %15

  • Ariketak, kasuak eta test-ak.
  • Ez da berreskuragarria

Talde lana: azkeneko kalifikazioaren %20

  • Saio praktikoak.
  • Ez da berreskuragarria.

 

Gora

Edukien azalpen laburra

Derrigorrezko irakasgai bat da eta enpresaren ekonomia eta, diseinu eta erakundearen portaerarekin batera giza baliabideak eta antolaketa, oinarrizko gaien artean aurkitzen da. Bereziki oinarrizko gaiak ematerakoan egindako antolaketan, hirugarren eta azkeneko irakasgai bezala agertzen da. Enpresen administrazioko graduan bigarren seihilekoan ematen da.

Kurtso honetan batez ere enpresentzako den oinarrizko baliabide batetan sakontzen da, hau da, enpresa osatzen duten pertsonetan. Enpresaren oinarrizko kontzeptuak lehenengo kurtsoan emandako enpresaren ekonomian aztertu ondoren eta bigarren kurtsoan erakundei buruzko egitura eta antolaketa ulertzeko eta gizabanakoen portaera aztertzeko oinarriak erakundeen diseinua eta portaeran finkatu ondoren giza baliabideen kurtsoak pertsonak erakundeetan estrategikoki duten pisua eta garrantzia ulertzea erraztuko du eta baita jakin araziko dio ikasleari giza baliabideen kudeaketan zuzenean parte hartzen duten sailak zeintzu diren.

Modu honetan kurtsoko lehenengo gaiak pertsonen izaera estrategikoa enpresan zein den azaltzen du eta pertsonek enpresak sortutako balio erantsian egiten duten ekarpena ulertzeko oinarri teorikoak ematen dira.

Bigarrenean giza baliabideen alorrean inolako erabakia hartu aurretik beharrezkoa den informazioa lortzeko jarraitu behar diren prozesuak deskribatzen dira. Bi prozesu hauek lanpostuaren azterketa eta giza baliabideen plangintza dira.

Hirugarren gaian pertsonen errekrutatzea, hautaketa eta sozializazioa enpresan aztertzen da.

Honi jarraipena ematen dioten ondorengo bi gaiak enplegatuen garapenarekin erlazionaturik daude. Lehenengoan prestakuntza politikak eta sortzen diren arazoak aztertzen da eta bigarrenean ibilbide profesionalaren plangintza.

Azkenik pertonen kudeaketan oinarrizkoak eta erlazionaturik dauden hiru gai aztertzen dira: errendimenduaren ebaluaketa, prozesu sustraktiboak eta ordainsariaren kudeaketa. Honen azterketa 6,7,8 eta 9 gaietan aztertuko da.

Gai guztiak batez ere ekonomiaren ikuspuntutik aztertzen dira dena den psikologiak eta soziologiak egindako ekarpenak ere kontutan hartzen dira. Beraz diziplina anitzeko ikuspegia ematen saiatzen da.

Gora

Gai-zerrenda

1. Giza Baliabideen kudeaketa estrategikoa.

2. Lanpostuaren azterketa eta giza baliabideen plangintza.

3. Errekrutatzea, hautaketa eta giza baliabideen orientazioa.

4. Giza baliabideen prestakuntza eta garapena .

5. Ibilbide profesionalaren kudeaketa eta plangintza.

6. Errendimenduaren ebaluaketa.

7. Prozesu sustraktiboak.

8. Ordainsari sistema: barne eta kanpo ekitatea.

9. Ordainsari sistema: ordainsari aldakorra eta zeharkakoa.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia.

- De la Calle Durán, M.C, y Ortiz de Urbina Criado, M. (2014): Fundamentos de Recursos Humanos (2ªEd.) Pearson, Madrid

 

Bibliografia osagarria.

- Gomez Mejia, L.R. Balkin, D. y Cardy, R. (2001): Dirección y Gestión de Recursos Humanos (3ª Ed.) Prentice Hall, Madrid.

 

- Dolan, S.L., Valle Cabrera, R., Jackson, S.E. y Schuler, R.S. (2007): La Gestión de los Recursos Humanos (3ª Ed.) McGraw Hill Interamericana de España, Madrid.

- Noe, R.A., Hollenbeck, J.R., Gerhart, B. y Wright, P.M. (2010): Human Resource Management. Gaining a Competitive Advantage (7th Ed.) McGraw Hill, New York.

 

 

Zure irakasleak liburutegian eskatutako bibliografiara sabrbidea duzu.  

 

Gora

Non emango den

NUP-ko ikasgelategia

Gora