Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2014/2015 | Beste urte batzuk:  2013/2014 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172303 Irakasgaia: ESTATISTIKA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa
Irakasleak:
ETXEBERRIA ANDUEZA, JAIONE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskribatzaileak

Ekonomia eta enpresa arloko erabakiak hartzeko tresna gisa inferentzia estatistikoa erabiltzea. Probabilitatearen oinarrizko kontzeptuak. Probabilitate banaketa diskretuak eta jarraituak. Laginketa eta lagin banaketak sarrera. Lagin bakarreko datuetatik inferentzia. Populazio bakar baten parametroen hipotesi kontrasteak. Bi populazioetarako estimazio eta kontrasteak. Bariatza analisia. Metodo ez parametrikoak. Datu errealetan aplikazioa eta analisia ordenagailu programak erabiliaz.

Gora

Gaitasun orokorrak

CB3. Izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai nabarmenei buruzko erabakiak igortzeko ikasleek datu garrantzitsuenak biltzeko eta interpretatzeko ahalmena izan dezatela  (normalean bere ikerketa esparruaren barruan)

CG01. Analisirako eta sintesirako ahalmena

CG02. Antolaketarako eta plangintzarako ahalmena

CG03. Ama hizkuntzan ahozko eta idatzizko komunikazioa

CG05. Ikerketa eremuari buruzko informatika ezaguerak

CG07. Problemen ebazpenerako ahalmena

CG14. Ahalmen kritiko eta autokritikoa

CG17. Ikasketa autonomorako ahalmena

Gora

Berariazko gaitasunak

CE03. Gaian profesionalak ez diren haiek ezagutu ezingo luketen eta enpresarako nabarmena den informazioaren eskuratzea datuetatik.

CE04. Tresna teknikoetan  oinarritutako irizpide profesionalak ematea empresa kudeaketaren problemetan.

CE09. Analisiari eta errealitate ekonomikoko edozein aspekturen deskribapenari arrazionaltasuna ematea

Gora

Metodologia

Klase magistraletan adibide praktikoen bidez ilustratuko diren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira, honek ikaslea irakasgaia era autonomoan ikasten ahalbidetuko du. Gai bakoitzean saio teorikoak eta praktikoak era egoki tartekatuko dira. Saio praktikoak bi zati nagusietan bana daitezke: klasean irakasleak edo ikasleek eginen dituzten problemen ebazpenean datza lehenak. Bigarrenik ordenagailu sesioak izanen dira, zeinetan ikasleek problema praktikoak ebatziko dituzten software estatistiko baten laguntzaz. Ikasgaiaren materiala eskuragarri egonen da webgunean (NireIkasgelategia).

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Gaitasunak Formakuntza Jarduerak
CB3 A-1, A-2. A-6, A-7, A-8
CG01. A-1, A-2. A-6, A-7, A-8
CG02. A-1, A-2. A-6, A-7, A-8
CG03. A-1, A-2. A-6, A-7, A-8
CG05.  A-2. A-6, A-7, A-8
CG07. A-1, A-2. A-6, A-7, A-8
CG14. A-1, A-2. A-6, A-7, A-8
CG17. A-1, A-2. A-6, A-7, A-8
CE03 A-1, A-2. A-6, A-7, A-8
CE04 A-1, A-2. A-6, A-7, A-8
CE09 A-1, A-2. A-6, A-7, A-8

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Ebaluaketa jarraituak irakasgaiaren kalifikazioaren % 40 suposatzen du gehienez,. Ebaluaketa metodo honetan hainbat jarduera hartzen dira kontutan, hala praktiketan eginiko jarduerak, ordenagailuarekin eta ordenagailurik gabeko proba partzialen ebazpena, ordenagailua bidez ebatzitako problemen interpretazioa nola tutoretzetan parte-hartzea. Ebaluaketa jarraituko probak ez dira berreskuragarriak, azken proba izan ezik, kalifikazioaren %10a suposatzen duena.

Kalifikazioaren %60a azken azterketa baten bitartez lortuko da. Azterketa hau idatzizko izango da eta irakasgaiaren inguruko galdera teorikoak eta praktikoak izango ditu. Azterketa problemen ebazpenean, galdera teorikoetan, test moduko galderetan edo problema ekonomiko baten garapen eta ebazpenean oinarritu daiteke teknika estatistikoak erabiliz.  

Berreskurapen ebaluaketa proba irakasgaia seihilekoan zehar gainditzen saiatu den eta arrakastarik izan ez duen ikaslearentzat izango da. Berreskurapen probara aurkeztu ahal izateko, irakasgaiaren ebaluazio-jarduera desberdinetan parte hartuz kalifikazio globalean 10etik gutxienez 3 puntu lortu behar dituelarik. Berreskurapen ebaluaketa proba, azken azterketaren eta ebaluaketa jarraituko azken probako  ezaugarri berdinetako azterketa batean datza.

Gora

Edukien azalpen laburra

Irakasgai honetarako helburua ikasleak honakoak ikas ditzan da:

• Arazo ekonomikoak termino estatistikoetan planteatzea,

• Problemak R-commander pakete estatistikoaren bitartez eta eskuz ebaztea

• Emaitzak zuzen interpretatzea

• Ikerketa txostena egitea

Irakasgai honetan honakoak jorratzen dira :

• Probabilitate  banaketa nagusien ikerketa.

• Inferentzia estatistikoa.

Ondorengo gaietan banatua dago irakasgaia:

0. GAIA:  Probabilitatearen birpasa

1. GAIA: Zorizko aldagai eta probabilitate banaketa diskretuak

2. GAIA:  Zorizko aldagai eta probabilitate banaketa jarraituak

3. GAIA: Inferentzia eta Laginketara Sarrera

4. GAIA:  Estimazioa.

5. GAIA: Hipotesi kontrastea.

6. GAIA. Kontraste ez parametrikoak

Gora

Gai-zerrenda

GAIA 1. Zorizko aldagaiak eta banaketa probabilitate diskretuak

- Zorizko aldagai diskretua

- Probabilitate banaketa diskretuak: probabilitate funtzioak eta banaketak

- Zorizko aldagai diskretuen ezaugarriak. Itxaropena, bataz bestekoa, bariantza

- Banaketa binarioa eta Binomiala.

- Poisson-en banaketa

- Beste banaketa batzuk

 

GAIA 2. Zorizko aldagaiak eta banaketa probabilitate jarraituak

- Zorizko aldagai jarraitua

- Probabilitate banaketa jarraituak: dentsitate funtzioak eta banaketak

- Zorizko aldagai jarraituen ezaugarriak. Itxaropena, bataz bestekoa, bariantza

- Banaketa normala

- Banaketa normala, banaketa Binomiala eta Poissonen banaketen hurbilpen gisa.

- Beste banaketa batzuk

 

GAIA 3. Inferentzia estatistikora sarrera eta laginketa

- Inferentzia erabakiak hartzeko tresna gisa

- Laginketaren kontzeptuak

- Itzuleradun laginketa eta  Populazio finituetan laginketa

- Lagin banaketa nagusiak: Lagineko bataz bestekoa eta lagineko proportzioa

 

GAIA 4. Estimazioa

- Estimazio puntuala

- Estimatzaile baten propietate desiragarriak

- Estimazio metodoak

- Konfiantza tarteak: konfiantza maila eta errore marjina

- Populazio baten parametroentzat konfiantza tarteak

- Bi populazioren konparaketarako, bi parametroren konfiantza tarteak

- Lagina tamaina

- Programa informatikoen bidez estimazioak lortzea

 

GAIA 5. Hipotesi kontrastea

- Hipotesi kontrasteen kontzeptuak

- Populazioen parametroen kontrasteak

- Populazioak konparatzeko kontrasteak

- Bariantza analisia

- Programa informatikoen bidez kontrasteak egitea

 

GAIA 6. Kontraste ez parametrikoak

- Metodo ez parametrikoetara sarrera

- Egiantz handieneko kontrastea

- Independentzia kontrastea

- Populazioak konparatzeko kontrasteak

- Programa informatikoen bidez kontraste ez parametrikoak egitea

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko testuak
Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2008). Estadística para Administración y Economía. Editorial Prentice Hall.
Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2007). Statistics for Business and Economics. 6th Edition. Editorial Prentice Hall.

MiAulario-ren erabilera sustatuko da, zeinetan klaseak erabiliko den materiala eskegita egonen den.

Bibliografia osagarria
Levin, Rubin, Balderas, Del Valle y Gómez (2004) Estadística para la administración y la economía. Editorial Prentice Hall.
Lind D.A., Marchal W.G. y Wathen S.A. (2008) Estadística Aplicada a los negocios y a la Economía. Editorial McGraw - Hill

Gora

Non emango den

Arrosadiako Kanpusa

Gora