Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2016/2017 | Beste urte batzuk:  2015/2016  |  2014/2015  |  2013/2014 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172301 Irakasgaia: FINANTZA KONTABILITATEA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
AZCARATE GARITANO, ELISABETH   [Tutoretzak ] GARRALDA IRIARTE, AITOR   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

KANPO-KONTABILITATEA.

Gora

Deskribatzaileak

Eragiketa konplexuen kontabilitate-erregistroa, erabakiak hartzearen hastapenak.

Gora

Gaitasun orokorrak

GG01. Aztertzeko eta sintetizatzeko gaitasuna
GG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan
GG06. Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko gaitasuna
GG12. Harreman pertsonaletarako gaitasuna
GG15. Konpromiso etikoa lanean
GG17. Modu autonomoan ikasteko gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

GE02. Enpresarentzat garrantzitsua den informazio ekonomikoa eskuratzeko iturriak eta edukiak identifikatzea
GE03. Datuetatik enpresarentzat garrantzitsua den informazioa eskuratzea, profesional ez direnek antzeman ezin dutena
GE04. Enpresa kudeatzeko arazoak aztertzean, tresna teknikoen erabileran oinarritutako irizpide profesionalak ezartzea
GE07. Informazioaren erregistro garrantzitsuen bidez, enpresaren egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzea
GE16. Kontabilitate sistema diseinatzea eta kontabilitate txostenak sortzea enpresa barrurako eta kanporako

Gora

Ikasketaren emaitzak

1.- Kontzeptuen esparruan definitutako kontabilitatearen oinarrizko elementuak ezagutzea.

2.- Kontabilitate-zikloari dagozkion enpresaren eragiketak eta beste eragiketa konplexuago batzuk kontabilitate-liburuetan erregistratzea.

3.- Oinarrizko kontabilitate egoera elaboratzea, egoera-balantzea eta galdu eta irabazien kontua.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera

Aurrez aurreko orduak

Bestaratzea eskatzen ez duten orduak

1.J Eskola teorikoak

27

 

2.J Praktikak

28

 

3.J Eztabaidak, elkarbanatzeak, taldeen tutoretza.

 

13

4.J Lana egitea

 

20

5.J Materialen irakurketak

 

20

6.J Banakako ikasketa

 

35

7.J Azterketak, ebaluazio-probak

05

 

8.J Tutoretza indibiduala

 

02

Guztira

60

90

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Astero teoria klase bat eta praktika klase bat izango da. Materiala, irakasleak prestatutakoa izango da, hala nola bibliografian azaldutako liburuen kontsulta.
Ariketa praktikoak taldeko lanaren bidez garatuko da. Etxean ere ariketa batzuk landuko dira praktika sakonago lantzeko.
Bestalde, ebaluazio jarraituko lanak egingo dira, banaka edo taldeka. Lan hauek gogoeta lana egitera bideratuak daude: artikuluak landu, iritziak eman, etab.  

 

Gaitasuna Prestakuntza ekintzak
GG01. Aztertzeko eta sintetizatzeko gaitasuna A-1, A-5, A-6, A-7
GG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan A-1, A-2, A-7
GG06. Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko gaitasuna A-2, A-4, A-5
GG12. Harreman pertsonaletarako gaitasuna A-3, A-4, A-8
GG15. Konpromiso etikoa lanean A-4, A-8
GG17. Modu autonomoan ikasteko gaitasuna A-1, A-2, A-5, A-6, A-8
GE02. Enpresarentzat garrantzitsua den informazio ekonomikoa eskuratzeko iturriak eta edukiak identifikatzea A-1, A-3, A-5, A-8
GE03.  Datuetatik enpresarentzat garrantzitsua den informazioa eskuratzea, profesional ez direnek antzeman ezin dutena A-1, A-2, A-4
GE04. Enpresarentzat garrantzitsua den informazio ekonomikoa eskuratzeko iturriak eta edukiak identifikatzea A-1, A-2, A-3, A-4, A-7
GE07. Informazioaren erregistro garrantzitsuen bidez, enpresaren egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzea A-2, A-4, A-6, A-8
GE16. Kontabilitate sistema diseinatzea eta kontabilitate txostenak sortzea enpresa barrurako eta kanporako A-2, A-4, A-7

 

 

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz.

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitza Ebaluazio-sistema Pisua (%) Berreskuragarria
R5 Idatzizko froga 70 Bai. Idatzizko probaren bitartez
R5 Taldeko lanak edo lan indibidualak 30 Ez

 

Etengabeko ebaluazioa: % 30. Idatzizko probak: % 70. Idatzizko proben partea soilik hartuko da jarduera errekuperagarri gisa.

Halaber, ebaluaziorako ondorengo gutxieneko betebehar hauek ere aplikatuko dira:

Azken azterketa: aurkezteko, batere ez. Irakasgaia gainditzeko, 10etik 4ko gutxieneko kalifikazioa (7tik kalkulatzen bada, 2.8)

Errekuperazio-proba: aurkezteko, aurrez irakasgaia gainditzen ahalegintzea, lortu gabe. Eragin horretarako etengabeko ebaluazioan, 3tik 1eko puntuazioa lortzea eskatuko da, gutxienez. Irakasgaia gainditzeko, dei arrunteko betekizun berbera. Ebaluatuko diren jarduera-gaitasunen zerrenda zehatza ondorengo taulan laburbiltzen da:

Etengabeko ebaluazioa (% 30): Eskoletara aktiboki joatea, parte hartzea, hobetzuntza-iradokizunak planteatzea, jarrera eraikitzalea eta positiboa, ikaskideekiko enpatia, proposatutako kasu praktikoak eta jarduerak aldizka entregatzea, banakako eta/edo taldeko tutoretzetara joatea eta irakasgaiarekiko konpromisoa maila.

Gora

Edukien azalpen laburra

Jada aztertu ditugunez kontabilitatearen metodoaren oinarriak eta zikloa, eta esplotazio eragiketei kontabilitatean ematen zaien tratamendua, KONTABILITATEA II ikasgaian Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren ikuspegitik aztertuko dugu kontabilitatearen arloa, eta enpresan egin daitezkeen eragiketa gehiago ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, enpresaren azpiegitura teknikoaren ezarpenarekin, erabilerarekin eta antolamenduarekin lotutako arazoei helduko diegu (ibilgetu materiala eta ukiezina), eta, gero, finantza tresnen arazoak aztertuko ditugu (aktibo eta pasibo finantzarioak). Halaber, enpresa finantzatzeko beste era batzuen kontabilitate alderdiak ere ezagutuko ditugu; hala nola finantzazio propioa eta diru-laguntzak. Azkenik, etekinen gaineko zergaren kontabilitate arazoa ikusiko dugu. Bestalde, gai batean beste transakzio motak aztertuko ditugu, bai eta kontabilitate informazioa aurkezteko eta aztertzeko dauden moduak ere.

Gora

Gai-zerrenda

1. GAIA. IBILGETU MATERIALA
1.1. Kontzeptua eta sailkapena
1.2. Aintzatespena eta hasierako balorazioa
1.3. Eskuratzeko beste modu batzuk
1.4. Ondorengo ordainketak
1.5. Ibilgetu materialaren balio-galera eta amortizazioa

 

2. GAIA. ERRENTAMENDUAK
2.1. Kontzeptua eta sailkapena
2.2. Finantza errentamendua
2.3. Errentamendu operatiboa
2.4. Lease-back

 

3. GAIA. IBILGETU UKIEZINA
3.1. Kontzeptua eta sailkapena
3.2. Aintzatesteko eta baloratzeko irizpide orokorrak
3.2. Ikerketa eta garapena
3.3. Merkataritza fondoa
3.4. Beste ibilgetu ukiezin batzuk

 

4. GAIA. ONDARE GARBIA
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Kapitala
6.3. Erreserbak
6.4. Aplikatu gabeko emaitzak
6.5. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak

 

5. GAIA. AKTIBO FINANTZARIOAK
5.1. Kontzeptua eta sailkapena
5.2. Balorazio arauak
5.3. Maileguak eta kobratu beharreko partidak
5.4. Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak
5.5. Negoziazio zorroa
5.6. Aktibo salgarriak
5.7. Finantza aktiboen balio narriadura

 

6. GAIA. PASIBO FINANTZARIOAK ETA HORNIDURAK
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Bankuarekiko zorrak
6.3. Zor tituluak jaulkitzea
6.4. Hornidurak

 

7. GAIA. MOZKINEN GAINEKO ZERGAREN KONTABILITATE ARAZOA
7.1. Kontzeptua eta kontabilitate arazo nagusiak
7.2. Zerga Korrontea eta emaitzaren banaketa
7.3. Konpentsatu beharreko galerengatiko kredituak
7.4. Kuota hobariak eta kenkariak
7.5. Denbora diferentziak

 

8. GAIA. KONTABILITATE INFORMAZIOA AURKEZTEA: URTEKO KONTUAK
8.1. Urteko kontuak: egitura
8.2. Egoera balantzea
8.3. Galdu-irabazien kontua

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Euskaraz:

  • Kontabilitate Plan Orokorra. Euskal Herriko Unibertsitatea. 2010
  • Kontabilitatea: teoria eta praktika. 2007ko kontabilitate-planera egokitua. Itziar Azkue, Aitor Cerezo, Agustin Erkizia, Errapel Ibarloza. Euskal Herriko Unibertsitatea. Elhuyar.

Gazteleraz:
•Fundamentos de contabilidad financiera, Pirámide, 2010.
•Archel, P.; Lizarraga, F., Sánchez, S.; Cano, M.: Estados contables: elaboración, análisis e interpretación (3. edizioa), Pirámide, 2010.
•Sola, M.; Vilardell, I: Introducción a la contabilidad general (2. edizioa), McGraw Hill, 2009.
•Alonso, A.; Pousa, R.: Casos prácticos del nuevo plan general de contabilidad, Centro de Estudios Financieros, Madril, 2007.
•Amador Fernández, S.; Romano Aparicio, J.: Manual del nuevo plan general contable, Centro de Estudios Financieros, Madril, 2008.
•Amador Fernández, S.: Plan General de Contabilidad. Comentarios y casos prácticos, Centro de Estudios Financieros, Madril, 2008.

Gora

Non emango den

Aulario.

Gora