Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2016/2017 | Beste urte batzuk:  2015/2016  |  2014/2015  |  2013/2014 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172205 Irakasgaia: MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Zuzenbide Pribatua
Irakasleak:
ZURUTUZA ARIGITA, IÑAKI (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

ZUZENBIDE PRIBATUA/MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Ikasgaiaren edukia lau partetan zatitzen da:

-Merkataritzako zuzenbidearen eraketa historikoa eta karakterizazioa.

-Enpresaria eta bere estatutua.

-Enpresari soziala.

-Konkurtso zuzenbidea.

Gora

Deskribatzaileak

Ikasgai honen helburua Merkataritzako zuzenbidearen aurrekariak, kontzeptua eta iturriak mugatzea da, bide honen bitartez ikaslea enpresariaren figura ikasten hasi ahal izateko. Honekin loturik, bereziki garrantzitsuak izango dira enpresariaren estatutu juridikoaren azterketa eta enpresari mota ezberdinen bereizketa. Honetaz gain, merkataritza sozietateen esparru juridikoa aztertuko da eta azkenik, enpresariaren kaudimengabeziaren tratamendu juridikora hurbilketa egingo da.

Gora

Gaitasun orokorrak

Igaskai honen bidez ikasleak ondoko gaitasun orokorrak eskuratu beharko ditu:

-Informazioa aztertzeko, laburtzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

-Arrazoibide kritikoa.

-Ikaste autonomoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

Igaskai honen bidez ikasleak ondoko berariazko gaitasunak eskuratu beharko ditu:

-Enpresarien sistema juridiko-pribatua testuingururatu.

-Enpresaren antolakuntza subjektiboaren hainbat alderdi eta posibilitate ezagutu.

-Enpresarien krisialdi ekonomikoaren loturik dagoen errealitate juridikoa hauteman.

Gora

Ikasketaren emaitzak

*Materia bakoitzaren edukiak era koherente batez antolatu.

*Ikasten diren materiekin loturik dauden idazkiak prestatu, terminologia argia erabiliz.

*Ezagutza teorikoez baliatu benetazko arazoen aurrean konponbideak eman.

*Merkataritzako Zuzenbidearen iturriak bereiztu, iturri hauek interpretatzen eta aplikatzen kasu praktikoak ebazteko.

*Ikaslea Merkataritzako Zuzenbidearen arlo guztiak bereizteko gai izan beharko da.

*Merkataritza Zuzenbidearen ulermen orokorra erakutsi.

*Ordenamendu juridikoan existitzen diren sozietate mota guztiak bereizi.

*Kasu konkretuetan Merkataritza Zuzenbidearen bitartez eskuraturiko gaitasun guztiak erabili.

 

Ikastearen emaitza

Edukia

Jarduera hezigarria

Ebaluazio-tresna

Materia bakoitzaren edukiak era koherente batez antolatu.

Merkataritza Zuzenbidearen jatorria, eboluzio historikoa, kontzeptua eta iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea.

A-2, A-3, A-7.

Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea.

Ikasten diren materiekin loturik dauden idazkiak prestatu, terminologia argia erabiliz.

 

Merkataritza Zuzenbidearen jatorria, eboluzio historikoa, kontzeptua eta iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea.

A-2, A-7.

Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea.

Ezagutza teorikoez baliatuz benetazko arazoen aurrean konponbideak eman

 

Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea.

A-1, A-2, A-3.

Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea.

Merkataritzako Zuzenbidearen iturriak bereiztu, iturri hauek interpretatzen eta aplikatzen kasu praktikoak ebazteko.

Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea.

A-1, A-2, A-3.

Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea.

Ikaslea Merkataritzako Zuzenbidearen arlo guztiak bereizteko gai izan beharko da.

 

Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea.

A-1, A-2, A-7.

Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea.

Merkataritzako Zuzenbidearen ulermen orokorra erakutsi.

 

Merkataritza Zuzenbidearen jatorria, eboluzio historikoa, kontzeptua eta iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea.

A-7.

Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea.

Ordenamendu juridikoan existitzen diren sozietate mota guztiak bereizi.

Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar.

A-1, A-7.

Kasu praktikoak/Azkeneko azterketa teorikoa /Agertzea.

Kasu konkretuetan Merkataritzako Zuzenbidearen bitartez eskuraturiko gaitasun guztiak erabili.

 

Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Enpresaria, erregimen juridikoa eta kolaboratzaileak. Sozietateak: kolektiboa, anonimoa, erantzukizun mugatukoa, eta abar. Konkurtso Zuzenbidea.

A-2, A-3, A-7.

Trabajos y realización de pruebas/Examen final teórico-práctico/Asistencia.

 

Gora

Metodologia

Irakas metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak

A-1 Klase teorikoak

40  

A-2 Praktikak

10 25

A-3 Eztabaidak, bateratze-lanak, taldeko tutoretza

05  

A-4 Lana egitea

   

A-5 Materialen irakurmena

   

A-6 Ikaspen indibiduala

  50

A-7 Azterketak, ebaluazioprobak

03  

A-8 Tutoretza indibidualak

02  
Guztira 60 75

Gora

Hizkuntzak

Euskara.

Gora

Ebaluazioa

Ikastearen emaitzak Ebaluazio-Sistema Pisua (%) Izaera berreskuragarria
R 3, 7, 12, 95 y 175 Klasera etortze aktiboa 10% Ez dauka
R 3, 7, 12, 13, 64, 95, 157 y 175 Praktikak, Idazlanak, Autoebaluazioa 15% Ez dauka
R 3, 7, 12, 64, 95, 157 y 175 Azkeneko azterketa 75% Badauka

Azkeneko ebaluazioa egiteko ikasleak kurtsoan zehar erakutsitako jardunbidea kontuan hartuko da. Zehazki, aintzat hartuko dira: klaseetara etortzea, parte-hartze aktiboa (10%), eta suposizio praktikoen ebazpena (15%). Halaber, azkeneko azterketa teoriko-praktikoa egingo da (75%).

Gora

Gai-zerrenda

I. SARRERA

1. IKASGAIA: MERKATARITZA ZUZENBIDEAREN JATORRIA, KONTZEPTUA ETA ITURRIAK
• I. Sarrera: 1.- Merkataritza Zuzenbidea, fenomeno historiko gisa. 2.- Merkataritza Zuzenbidearen kodifikazioa.
• II. Merkataritza Zuzenbidearen kontzeptuaren arazoa: 1.- Merkataritza Zuzenbidea, merkataritza-ekintzen zuzenbide gisa. 2.- Merkataritza Zuzenbidea, multzoan egindako ekintzen zuzenbide gisa. 3.- Merkataritza Zuzenbidea, enpresa-jardueraren zuzenbide gisa. 4.- Merkataritza Zuzenbidearen egungo joerak.
• III. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. 1.- Zuzenbidearen iturriak eta Konstituzioa. 2.- Merkataritza Legea: Merkataritzako Kodea. 3.- Merkataritzako ohiturak. 4.- Europar Erkidegoko ordenamendu juridikoaren iturriak.

II. ENPRESABURUA ETA BERE ESTATUTUA

2. IKASGAIA: ENPRESA, ENPRESABURUA ETA ESTABLEZIMENDUA
• I. Ezaugarri nagusiak.
• II. Enpresaburua: 1.- Kontzeptua, ahalmena eta erantzukizuna. 2.- Enpresaburu motak. 3.- Enpresaburu atzerritarra.
• III. Enpresaburuaren kolaboratzaileak: 1.- Ahaldun orokorra edo faktorea. 2.- Saltzaileak, zerbitzariak eta beste kolaboratzaile batzuk. 3.- Kolaboratzaile autonomoak.
• IV. Merkatuko lehia: 1.- Lehia askearen defentsa. 2.- Lehia bidegabea.
• V. Jabetza industriala: 1.- Enpresa-jardueraren ezaugarriak: markak, izen komertziala eta establezimenduaren errotulua (Zuzenbide iragankorra). 2.- Asmakuntzak: patenteak, utilitate-modeloak eta diseinu industriala.

3. IKASGAIA: ERREGISTRO PUBLIZITATEA ETA MERKATARITZAKO ENPRESABURUAREN KONTABILITATEA
• I. Erregistro-publizitatea Espainiako Zuzenbidean: 1.- Merkataritza Erregistroa eta Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofiziala. 2.- Izen-ematearen eraginkortasuna.
• II. Erregistro-publizitatearen printzipioak.
• III. Enpresaburuen kontabilitatea: 1.- Kontabilitate formala: nahitaezko liburuak eta aukerako liburuak. 2.- Kontabilitate materiala.

III. ENPRESABURU SOZIALA

4. IKASGAIA: ENPRESABURU SOZIALA
• I. Sarrera: sozietate kontzeptua.
• II. Merkataritza-sozietatea: 1.- Merkataritza-sozietateen eta sozietate zibilen arteko ezberdintasunak. 2.- Merkataritza-itxurako sozietate zibilak. 3.- Merkataritza-sozietateen tipologia.
• III. Sozietatea eratzea: 1.- Merkataritza-sozietateen kontratu-alderdia eta nortasun juridikoa. 2.- Sozietate irregularrak eta beste figura batzuk.
• IV. Sozietateen nazionalitatea eta atzerritarrek Espainiako sozietateetan parte hartzea.

5. IKASGAIA: SOZIETATE KOLEKTIBOAK ETA KOMANDITARIOAK
• I. Sozietate kolektiboa: 1.- Kontzeptua eta ezaugarriak. 2.- Eratzeko baldintzak. 3.- Barneko harreman juridikoak: A.- Bazkideen obligazioak eta eskubideak. Bazkide industrialaren estatutua. B.- Sozietatearen administrazioa. 4.- Kanpoko harreman juridikoak: A.- Sozietatearen izena. B.- Sozietatearen ordezkaritza. C.- Hartzekodunen aurrean duen erantzukizuna.
• II. Sozietate komanditario sinplea: 1.- Kontzeptua eta ezaugarriak. 2.- Antzeko figurekiko dituen ezberdintasunak: kontuen bazkidetza partaidetzan. 3.- Eratzeko baldintzak. 4.- Barneko eta kanpoko harreman juridikoak.
• III. 1.- Sozietate kolektiboen eta komanditarioen eskritura soziala aldatzea: A.- Bazkide-izaera transmititzea. B.- Bazkideak kanporatzea eta banantzea. 2.- Eraldatzea, bat egitea eta zatitzea. 3.- Sozietate kolektiboak eta komanditarioak desegitea eta likidatzea.
• IV. Sozietate komanditarioa, akzioen arabera: 1.- Kontzeptua eta ezaugarriak. 2.- Eraketa. 3.- Kapital soziala. 4.- Akzioak. 5.- Sozietatearen izena. 6.- Organo sozialak eta bazkide kolektiboaren erantzukizuna.

6. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOA. ERAKETA
• I. Sozietate anonimoa: 1.- Sozietate anonimoaren garapena: sozietate anonimoa gure Zuzenbidean. 2.- Kontzeptua eta ezaugarriak. 3.- Nortasun juridikoa. 4.- Merkataritza-izaera. 5.- Izena, nazionalitatea eta egoitza.
• II. Kapital soziala: Kapitala zuzentzen duten printzipioak eta defentsarako neurriak.
• III. Sozietatea eratzea: 1.- Aldi berean eratzea: eratzaileak: 2.- Segidan eratzea: sustatzaileak.
• IV. Sozietatea eratzea: 1. - Eskritura publikoa eta Merkataritza Erregistroan izena ematea. 2. - Eratzen ari den sozietatea. 3. - Sozietatearen irregulartasuna. 4. - Eraketa-prozesua baliogabetzea.
• V. Bazkideen obligazioak: 1. - Ekarpen sozialak. 2. - Prestazio osagarriak. 3. - Kapitala ordaintzea: egiteke dauden ordainketak.

7. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOA. AKZIOAK ETA OBLIGAZIOAK
• I. Akzioa, kapitalaren zati gisa: 1. - Akzioaren balioa. 2.- Jaulkipen-prima.
• II. Akzioa, bazkide izatearen adierazpen gisa: 1.- Bazkidearen eskubideak. 2.- Akzio motak. 3.- Botorik gabeko akzioak. 4. Berreros daitezkeen akzioak.
• III. Akzioa, titulu gisa: 1.- Akzio izendunak eta eramailearen akzioak. 2.- Konturako idazpenez ordezkatutako akzioak.
• IV. Akzioak transmititzea eta sozietateek erostea.
• V. Obligazioak jaulkitzea: 1.- Jaulkitzea. 2.- Jaulkitzeko akordioa. 3.- Jaulkipenaren faseak eta bermeak. 4.- Komisarioa eta obligaziodunen sindikatua. 5.- Obligazioak jasotzea. 6.- Obligazio bihurgarriak.

8. IKASGAIA: SOZIETATEAREN ORGANOAK
• I. Akziodunen Batzar Nagusia: 1.- Kontzeptua eta ezaugarriak. 2.- Batzar motak. 3.- Batzarrerako deialdia eta osaera: batzar unibertsala. 4.- Bertaratzea eta deliberatzea. 5.- Akordio sozialak eta horiek aurkaratzea.
• II. Administrazio eta ordezkaritza organoa: 1.- Ezaugarri orokorrak eta administratzeko moduak. 2.- Kargudunak izendatzea eta karguaren iraupena. 3.- Gaitasuna eta debekuak. 4.- Ahalmenak eta betebeharrak. 5.-. Ordainsaria 6.- Administratzaileak kargugabetzea eta administratzaileen erantzukizuna.
• III. Administrazio Kontseilua: 1.- Antolaketa eta funtzionamendua. 2.- Kontseiluaren ahalmenak eta betebeharrak. 3.- Ahalmenak eskuordetzea: Kontseilari delegatuak eta batzorde exekutiboak. 4.- Kontseiluaren erabakiak aurkaratzea.

9. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOEN URTEKO KONTUAK ETA ESTATUTU SOZIALEN ALDAKETA
• I. Urteko kontuak: 1.- Osaera. Balantzea, galera-irabazien kontua, memoria. 2.- Kudeaketa-txostena. 3.- Urteko kontuak eta kudeaketa-txostena egiaztatzea 4.- Kontuak onartzea eta ekitaldiaren emaitza aplikatzea: erreserbak eratzea eta mozkinak banatzea. 5.- Kontuen gordailua eta publizitatea.
• II. Estatutuak aldatzea: 1.- Kontzeptua. 2.- Organo eskuduna. 3.- Formaren eta publizitatearen baldintzak. 4.- Akziodunak babesteko arauak.
• III. Kapital soziala handitzea: 1.- Kapitala handitzeko prozedurak eta modalitateak. 2.- Organo eskuduna. 3.- Lehentasunezko harpidetza-eskubidea.
• IV. Kapital soziala murriztea: Kapitala murrizteko prozedurak eta modalitateak.

10. IKASGAIA: SOZIETATE ANONIMOA DESEGITEA ETA LIKIDATZEA
• I. Desegitea: 1.- Desegiteko zergatiak. 2.- Desegiteko formalitateak. 3.- Desegitearen ondorioak: Nortasun juridikoa mantentzea. Likidazioa irekitzea. Sozietatea fase aktibora itzultzeko arazoa.
• II. Likidatzea: 1.- Kontzeptua. 2.- Ezaugarriak. Likidatzeko aldiaren beharra. 3.- Sozietatea, likidatzen ari den bitartean.
• III. Likidatzaileak: 1.- Kontzeptua eta ezaugarriak. 2.- Izendatzea eta kargugabetzea. 3.- Funtzioak. 4.- Erantzukizuna.
• IV. Likidazioaren garapena: 1.- Aldizkako publizitatea. 2.- Likidazioaren esku-hartzea. 3.- Likidazio-eragiketak. 4.- Azken balantzea eta banaketa. 5.- Sozietatearen kaudimengabezia likidatzen ari den bitartean.
• V. Sozietatea iraungitzea.

11. IKASGAIA: ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA
• I. Kontzeptua eta ezaugarriak.
• II. Sozietatea eratzea: 1.- Eskritura eta Merkataritza Erregistroan izena ematea. 2.- Sozietatea baliogabetzea. 3.- Ekarpen sozialak. 4.- Prestazio osagarriak.
• III. Partaidetza sozialak: 1.- Kontzeptua. Akzioarekiko berdintasunak eta ezberdintasunak. 2.- Partaidetza, eskubideen multzo gisa. 4.- Partaidetzak transmititzea. 5.- Norberaren partaidetzak erostea.
• IV. Sozietatearen organoak: 1.- Bazkideen batzar nagusia: deialdia, eraketa, deliberazioa eta akordio sozialak. 2.- Administratzaileak. Izendapena eta errebokazioa. Ahalmenak eta debekuak. Erantzukizuna. Administrazio Kontseilua.
• V. Beste zenbait alderdi: 1.- Urteko kontuak erantzukizun mugatuko sozietatean. 2.-. Sozietatea aldatzea, eraldatzea, bat egitea eta zatitzea. 3.- Desegitea: partziala eta osoa, likidazioa eta iraungitzea.
• VI. Pertsona bakarreko sozietatea (anonimoa eta mugatua): 1.- Kontzeptua. 2.- Araubide juridikoa.
• VII. Enpresa berriko sozietate mugatua: Araubide juridikoa.

12. IKASGAIA: KAPITAL SOZIETATEEN EGITURAREN ALDAKETAK
• I. Eraldaketa: 1. Kontzeptuak eta baldintzak. 2.- Nortasun juridikoaren iraunkortasuna. 3.- Bazkideen eskubideak. 4.- Bazkideen erantzukizuna. 5.- Kasuak.
• II. Bat egitea: 1.- Kontzeptua, funtzioa eta motak. 2.- Bat egitearen faseak: Bat egiteko proiektua. Txostenak. Bat egitearen balantzea. Bat egiteko akordioak. Bat egitea. Hartzekodunek aurka egiteko daukaten eskubidea. 3.- Bat egitea aurkaratzea. 4. Europako Erkidegoaren barruko mugaz gaindiko bat-egiteak.
• III. Zatitzea: 1.- Kontzeptua, funtzioa eta motak. 2.- Zatiketaren faseak: Zatitzeko proiektua. Txostenak. Zatiketaren balantzea. Eraginpeko sozietateen akordioak. Zatiketa egitea. 3.- Hartzekodunek zatiketan duten babesa. Eraginpeko sozietateen erantzukizuna.
• IV. Aktiboaren eta pasiboaren lagatze globala eta egoitza soziala nazioartean lekualdatzea.

IV. KONKURTSO ZUZENBIDEA

13. IKASGAIA: HARTZEKODUNEN KONKURTSOA
• I. Sarrera: 1.- Konkurtso Legea. 2.- Konkurtso-legeria berezia.
• II. Hartzekodunen konkurtsoa adieraztea: 1.- Zordun komunaren kaudimengabezia. 2.- Konkurtsoa eskatzea. 3.- Konkurtsoa adieraztea.
• III. Konkurtso-administrazioa: 1.- Konkurtso-administrazioaren funtzioak. 2.- Konkurtso-administratzaileak izendatzea. 3.- Karguaren ezaugarriak.
• IV. Konkurtsoaren kalifikazioa.
• V. Nazioarteko konkurtsoak.

14. IKASGAIA: HARTZEKODUNEN KONKURTSOAREN ONDORIOAK
• I. Zordunarentzat dituen ondorioak. 1.- Ondare-ahalmenak mugatzea. 2.- Oinarrizko eskubideak mugatzea. 3.- Agertzeko, kolaboratzeko eta informatzeko betebeharrak ezartzea. 4.- Elikatzeko eskubidea. 5.- Konkurtsoak pertsona juridiko zordunarentzat dituen ondorioak.
• II. Hartzekodunentzat dituen ondorioak: 1.- Berdintasun-printzipioa. 2.- Banakako akzioetan dituen ondorioak. 3.- Kredituen gainean dituen ondorioak.
• III. Kontratuen gainean dituen ondorioak: 1.- Konkurtsoak gauzatzeke dauden kontratuen gainean dituen ondorioak. 2.- Kontratuak birgaitzea.
• IV. Masa aktiboa: 1.- Kontzeptua eta mugak. 2.- Masa berrosatzea. 3.- Masa murriztea. 4.- Masaren aurkako kredituak.
• V. Masa pasiboa: 1.- Kredituak komunikatzea eta aitortzea. 2.- Kredituen sailkapena.

15. IKASGAIA: HARTZEKODUNEN KONKURTSOAREN IRTENBIDEAK
• I. Konkurtsoaren irtenbideak: hitzarmena eta likidazioa
• II. Hitzarmena: 1.- Kontzeptua, izaera eta edukia. 2.- Hitzarmen-proposamena. 3.- Hitzarmena onartzea. 4.- Epaileak hitzarmena onestea. 5.- Hitzarmena gauzatzea.
• III. Likidazioa: 1.- Likidazioaren ondorioak. 2.- Likidazio-eragiketak. 3.- Hartzekodunei ordaintzea.
• IV. Konkurtsoaren amaiera: 1.- Konkurtsoaren amaiera. 2.- Konkurtsoa berrirekitzea

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


  • Sánchez Calero, F.: Principios de Derecho Mercantil (azken argit.)
  • Jiménez Sánchez, E. (zuz): Curso de Derecho Mercantil (azken argit.)
  • Uría, R.: Merkataritzako Zuzenbidea, Deustuko Unibertsitatea, 1999.

Ikasleak, gainera, programako gaiei dagozkien lege-testuak erabili beharko ditu, eguneratuta daudenak.
Bestalde, eskuliburuetan eta lege-testuetan jasotakoak osatzeko beste baliabide zehatz batzuk ere adieraziko dizkiogu ikasleari, hala dagokionean.

Gora

Non emango den

Ikastegian.

Gora