Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172204 Irakasgaia: MIKROEKONOMIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
ARLEGI PEREZ, RICARDO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Analisi Ekonomia. Gaia: Mikroekonomia.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Mikroekonomia irakasgaia lau atal nagusiz osatzen da: eskari kurbaren oinarrizko analisia, oinarrizko kontsumitzailearen teoria, enpresaren ekoizpen-erabakien analisia, oreka partzialaren analisia eta kontsumitzailearen teoria.

Atal hauek guztiak beraiekin batera lotuta dakartzaten kontzeptuekin batera teoria ekonomikoaren gunearen barne daude. Funtsezko garrantzia dute teoria ekonomikoaren barnean. Irakasgaiaren barne hauen aplikazio praktikoak eztabaidatuko dira euren ulermena errazteko eta aurkezten dituzten ondorioak irudikatzeko. Modu honetan ikasleek, analisi ekonomikoaren metodoan barneratzen dira eta aldi berean egiteko modu honek lan munduan duen baliagarritasuna  antzematen dute. Helburu honekin hurrengo gaien ikasketa eta analisia proposatzen da:

Kontsumitzailea eta eskariaren kurba. Kontsumitzailearen Teoria. Enpresaren Teoria: teknologia, ekoizpen funtzioa, kostuak, ekoizpen faktoreen eskaria, eta eskaintza (produktua). Oreka Partziala merkatu lehiakorretan: Definizioa, interpretazioa eta aplikazioak. Gizartearen Soberakina.

Gora

Deskribatzaileak

Eskaintza eta Eskaria. Oreka Partziala. Ekoizlearen Teoria. Kontsumitzailearen Teoria. Lehia Perfektua.

Gora

Gaitasun orokorrak

CB1:Ikasleek probatu behar dute ikasketa arloan ezagutza nahikoa dutela. Ezagutza hau, nahiz eta bigarren hezkuntzan landu izana, unibertsitate mailan oinarritu behar da goi-mailako testuliburuetan, eta batzuetan ikasketa arloko abangoardiako ezagutzan.

CB2: Ikasleek gai izan behar dute beraien ezagutzak aplikatzeko lan eremuan era profesional batean. Aldi berean bereganatu behar dute ohiko gaitasunak argudioak egiterakoan eta defendatzerakoan, baita problemei irtenbideak bilatzerakoan, beti ere beraien ikasketa eremuan.

CG01: Analisirako eta sintesirako gaitasuna.

CG02: Antolamendurako eta planifikaziorako gaitasuna.

CG03: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.

CG05: Informatikako ezagutzak ikasketa eremuan

CG07: Problemei irtenbideak aurkitzeko gaitasuna.

CG08: Erabakiak hartzeko gaitasuna.

CG09: Talde-lana burutzeko gaitasuna.

CG18: Egoera berriei doitzeko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

CE01: Instituzio ekonomiak ulertzea ekonomiaren funtzionamendua ulertzeko erabiltzen diren tresna teorikoak edota formalen bidez.

CE04: Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, batez ere tresna teknikoen erabileran oinarritzen direnak.

CE07: Baliabideen esleipen egokia lortzeko kontribuzioa egiteko gaitasuna, bai eremu pribatuan baita publikoan ere.

CE09: Errealitate ekonomikoaren edozein aspektua deskribatzerakoan, arrazionaltasunez analisiak egiteko gaitasuna.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R1. Urritasuna eta baliabideen esleipena, prezioen sistema, ekoizpenaren teoria, lehiakorrak ez diren merkatuak, efizientzia ekonomikoa eta ongizatearen teoria.

R4. Hautapenen oinarri teorikoak.

R8. Eredu mikroekonomikoak, ekonomia industriala, lehia inperfektuko merkatuen funtzionamendua, korporazioak eta esku-hartze ekonomikoa.

Aipatzen diren hiru emaitzak lortzen direla bermatzeko beste ataletan aipatu diren formakuntza jarduera guztiak eta ebaluaketa sistema guztiak erabiliko dira.

Irakasgaiaren edukiak: lehia perfektuko eredua. Ekoizlearen problema: teknologia, kostu funtzioak, mozkinaren maximizazioa eta prezio-onartzailearen enpresaren eskaintza-funtzioa. Merkatuaren oreka partziala, efizientzia (kontsumitzailearen eta ekoizlearen soberakina, gizarte soberakina) eta estatika konparatibazko adibideak: zergen eraginak, arrazoionamendua edo gehieneko prezioak. Lehia inperfektuko ereduak (monopolioa, prezio-diskriminazioa eta oligopolio).

Gora

Metodologia

Ikasturtean zehar saio teorikoak saio praktikoekin txandakatuko dira.
Saio teorikoetan edukiak irakasleak aurkeztu eta azalduko ditu. Kasu batzuetan irakasleak ikasleei aldez aurretik egin beharreko lanak proposatuko dizkie, gero edukin hauek saio praktikoetan era interaktiboan landu daitezen.

ECTS LAN-ZAMAREN EGOKIPENA
JARDUERA/ORDUAK
PRESENTZIAZKOAK 60

  • TALDE HANDIA (Teoria) 46
  • TALDE TXIKIA (Praktika) 14

EZ PRESENTZIALAK 90

  • EDUKIEN PRESTAKUNTZA ETA IKASKUNTZA 40
  • BANAKAKO LANAK 25
  • TALDEKO LANAK Nahiz eta taldeetan lana aholkatu, idazketa eta balorazioa banakakoak izango dira. 20
  • TUTORETZAK 3
  • BESTELAKOAK 2 (Azterketa eta, agian, berrikuspena)

Gora

Hizkuntzak

EUSKERA. Gaztelera eta Ingelera agertu daitezke bibliografian kurtsoan zehar.

Gora

Ebaluazioa

Ikaste emaitzak Ebaluaketa sistema Pisua (%) Berreskuragarria
R1, R4, R8 Azkeneko azterketa 70 Bai, ezohiko azterketan
R1, R4, R8 Ebaluaketa jarraituko frogak eta beste iharduerak 30 Bai, ezohiko azterketan

Ikasturtean zehar eta honek aurrera egiten duen heinean ikasleen lanaren ebaluaketa jarraitua egingo da. Lortutako emaitza amaierako notaren atal bat suposatuko du. Atal honen haztapena nota osoan %30a izan daiteke. Dena den, ikasturtearen garapenaren arabera eta ikasleen inplikazio maila kontuan hartuta, ehuneko hori aldatu liteke.

Kalifikazio osoa azterketa batekin osatuko da ikasturtearen amaieran. Azken azterketak atal praktiko bat eta beste bat teorikoa izango du.

Gora

Gai-zerrenda

a. UNITATEAK (HELBURUAK) Eskaria. Ekoizlea. Merkatu Lehiakorra.
b. EDUKIAK

  • Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak.
  • Kontsumitzailearen Teoria
  • Teknologia.
  • Kostuen Minimizazioa.
  • Kostu-Kurbak.
  • Epe laburreko Eskaintza Lehiakorra.
  • Industriaren Eskaintza. Oreka epe luzera.
  • Kontsumitzailearen arazoa (lehentasunak, baliagarritasuna eta banako eskaria).

c. JARDUERAK Ariketak ebaztea eta Mathematika informatika programarekin irudi interaktiboak lantzea.
d. ERREKURTSO LAGUNGARRIAK Ikasgela informatikoak, Internet, NireIkasgelategia eta Web Zerbitzaria.
e. IKASLEAREN LANAREN BALORAZIOA. Ahal den neurrian, ikaslearen jarraipena egingo da ariketak ebaztearen eta bai ikasgelan eta bai jarduera praktikoetan parte hartzearen bitartez.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Kurtsoaren irakaskuntzarako erabiliko den oinarrizko bibliografia:

  • Hal R. VARIAN. "Erdi-mailako Mikroekonomia". Deustuko Unibertsitatea Donostia.
  • J. Puértolas eta L. Llorente. "Mikroekonomia Interaktiboa I", Ed. Pirámide, 2013 (euskarazko itzulpena)

Beste oinarrizko bibliografia (gazteleraz eta ingeleraz).

  • J. Puértolas eta L. Llorente. "Mikroekonomia Interaktiboa II", Ed. Pirámide, 2013 (gaztelainaz)
  • Hal R. VARIAN. "Microeconomía Intermedia". Antoni Bosch Ed. (7º edición).
  • Walter NICHOLSON. "Teoría Microeconómica". International Thompson Ed.
  • BESANKO, D. y  BRAEUTIGAM, R. "Michroeconomics"  Wiley Ed. (·. argitalpena ingeleraz).
  • PINDYCK, R.S. eta Rubinfeld, D.L.. "Mikroekonomia". Deustuko Unibertsitatea (euskeraz).
  • ZURBANO, M. Mikroekonomia. Udako Euskal Unibertsitatea (euskeraz).

Honetaz gain beste material anitz (apunteak, diapositibak, ariketak,...) jarriko dira ikasleen eskura. Hauek teoria eta praktika lantzeko lagungarriak izango dira eta bibliografiaren osagarriak izango dira.

Gora

Non emango den

Ikasgelategia.

Gora