Kodea: 172202 | Irakasgaia: EKONOMIA APLIKATUA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Ekonomia | |||||
Irakasleak: | |||||
GALARZA PRIETO, ENRIQUE [Tutoretzak ] |
1. Nazioarteko zein nazioetako errealitate ekonomikoa ulertu eta azaltzeko beharrezkoak diren ezaguerak eskeintzea.
2. Sistema ekonomikoan ezartzen diren barne harreman eta aldagai ekonomikoen jokaeren azterketarako beharrezko tresnak ikasleei ahalbidetzea.
3. Ikasleak lexiko ekonomikoa ahalik eta zuzen eta zehazkien erabiltzea. Erakunde nazional zein internazioanlek argitaratzen dituzten txosten eta estatistika ekonomikoak ulertu eta aztertzeko lexiko hau menperatzea ezinbertzekoa da.
4. Erakunde publiko eta pribatuek, nazionalak edo atzerrikoak, Internet sarean eskeinitako estatistiken berri ematea. Horregatik, abaguneko argibide ekonomiko bat Internet sarean bilatu eta aztertzea da irakasgaiaren jardueraren bat.
Oro har, irakasgaiak ikasleari oinarrizko hezkuntza ematea du helburu. Horretarako, ezaguera teorikoak eta ingurumari ekonomikoari buruzkoak jorratu dira, unibertsitate-tituludun batek eskatzen duen formakuntza espezializatu eta teknikoa garatzeko bidean.
Zehazki, arazo ekonomiko esanguratsuak aztertzen dira, Espainiako zein Munduko ekonomien ikuspegietatik.
Irakasgaiaren edukinak bi zatitan banatu dira:
1. Errealitate ekonomikoaren azterketarako tresnak: Kontabilitate nazionala, denboran zeharreko alderaketak eta Atzerriko Ordainketa Balantza. Adigai horiek, eta dagozkien argibideak Espainiako ekonomiarenak dira.
2. Munduko ekonomiaren arazo ekonomiko esanguratsu batzuen azterketa: ingurumen, garapen ekonomiko eta migrazioenak.
Gomendatutako urreko ezaguerak
Teoria ekonomikoko sarrera mailako ezaguerak, Estatistika deskribatzailearen eta Matematikenak, sarrera mailan ere.
· Hurkoekin erraz komunikatzea eta talde lana egitea.
· Lanean, bi hizkuntza baino gehiago erabiltzea, ingelesa bereziki.
· Lanean, Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohitura izatea.
· Instituzio ekonomikoak zientifikoki ulertzea, hau da, ekonomia nola funtzionatzen duen azaldu duten ordezkapen teoriko edo formalen aplikazioaren emaitzak bezala.
· Argibide ekonomiko esanguratsuaren iturriak, eta haien edukinak, identifikatzea.
· Ezjakitunek aurkitu ezin dituzten argibide esanguratsuak datu ekonomikoetatik erauztea.
· Arazoak aztertzeko orduan, tresnen erabilpenaren bitartez irizpide profesionalak aplikatzea.
· Egoera ekonomiko zehatzen inguruko aholkularitza-txostenak (nazioarte, nazional zein lurraldekoak) prestatzea.
· Kudeaketa ekonomikoko egitasmoak prestatzea, lurralde mailan, nazio edo nazioartekoan ere.
Helburu ezberdinen arabera, bi motatako eskolak ezberdindu dira: teorikoak eta praktikoak, tutoretzak bien konbinaketa bat izanik. Honegatik, hiru metodo ezberdin erabili dira:
1. Eskola teorikoak: eskola majistralak, testulibruen erabilpena, gaiarekin lotutako materialen erabilpena. Eskola hauetan, gaiaren ikuspegi osoa jorratuko da, ikasleentzako ulertzeko zailen diren ezaugarri eta gertakizunak xeheki azalduz. Atal bakoitzaren edukin guztiak ikasteko gida eskeintzen da.Eskola hauetan irakasleak erabilitako gardenki, fotokopia eta material guztiak Ikasgelategi Birtual delako horretan eskura dituzte ikasleek, haien arreta edukin eta eztabaidetan jar dezaten.
2. Eskola praktikoak: ariketa praktiko, albiste ekonomikoen azterketa, artikulu ekonomikoei iruzkinak egitea, beti ere, eskola teorikoetan agertutako kontuen inguruan. Ikasgelategi Birtualetik materialen elkartrukatze (galdera-erantzunak eta antzekoak). Ekonomiaren datu errealen azterketaren laguntzaz, adigai eta aldagai ekonomikoen erabilpena ezagutu eta menperatzen hastea da gakoa. Haren ingurumari ekonomikoaren hainbertze kontuak ezagutzeko aukera emanen diote ikasleari eskola teorikoetan jasotako ezaguerek.
3. Tutoretzak:
a) Buruz-burukoak: ikasleentzako banakako saioak. Jakinarazitako leku, egun eta orduetan burutzen direnak. Tutoretzetan, mota askotako gaiak aipa daitezke: eskolako zalantzak, eskoletatik kanpoko materialen inguruko kontuak, bibliografia, ...
b) Birtualak: Ikasgelategi Birtualean eskaintzen diren Foro eta barneko posta elektronikoa banakako arreta garatzeko oso tresna egokiak dira.
Jarduera | Ordu kopurua |
Buruz-burukoak |
60 |
Talde Handia (eskola teorikoak) | 45 |
Grupo Pequeño (eskola praktikoak) | 15 |
>ez buruz-burukoak | 90 |
Edukinen prestaketa eta ikastea |
23 |
Banakako Lanak | 25 |
Talde lanak | 05 |
Azterketen pretaketa | 30 |
Tutoretza | 02 |
gainerakoak | 03 |
Eskolak euskaraz izanen dira. Gaztelera, frantsesa eta ingelerazko testuak ere bai erabiliko ditugu.
Azkeneko kalifikazioak bi osagai izan ditu:
· Praktikoak: seihilekoan zehar lan praktikoak eta ariketak eskola orduetan burutuko dira. Lan horien kalifikazioen gehienezko haztapena, azken kalifikazioan, ehuneko hogeita hamarrekoa (%40) izanen da.
Lan bakoitzaren kalifikazioa kontuan hartu izateko gutxienez hamar puntutik bikoa (10etatik 2) izan behar du. Bi puntuetara ez iristean, zero puntuko kalifikazioa errejistratuko da.
Osagai honi dagokion kalifikazioa, egindako lan guztien kalifikazioen batzbertzeko aritmetikoa izanen da.
· Azterketa: idaztizko froga bat eginen da, ikusitako adigai teoriko eta praktikoen inguruan. Ikasleak oinarrizko adigaiak ongi ulertu eta menperatu dituen, eta zein neurritan erabiltzen dakien zehazteko da. Azken kalifikazioan osagai honen gutxienezko haztapena ehuneko hirurogeita hamarreko da (%60).
Ohiz kanpoko froga, lehen saiakeran irakasgaia gainditu ez direnentzako azterketa da, zeinarekin seihilekoan zehar egindako ebaluatutako jarduera oro berreskura daiteken. Azterketa honen kalifikazioa irakasgaiaren azken kalifikazioa izanen da.
Lehenengo Aldea: Espainiako Ekonomia. Ekonomia aplikaturako sarrera
1. Atala Sarrera. Ekoizpena, errenta eta gastua (eralkipena)
2. Atala Ekonomia baten oinarrizko makromagnitudeak
3. Atala Denboran zeharreko magnitudeen arteko alderaketak
4. Atala Atzerriko Ordainketa Balantza
Bgarren Aldea: Munduko Ekonomia
5. Atala Azpigarapena
6. Atala Biztanleria: jaiotzea, hilkortasuna eta migrazioak
7. Atala Ingurumenaren arazoak
8. Atala Nazioarteko harreman ekonomikoak
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia:
Bilbao, J. y Longás, J.C. (Coord.) (2009): Temas de economía mundial. Delta Publicaciones. Madrid.
Muñoz, C., Iráizoz, B., Rapún, M. (2008): Las Cuentas de la Nación I. Introducción a la economía aplicada. 3. argitalpena. Thomson Civitas. Madrid.
Muñoz, C., Iráizoz, B., Rapún, M. (2010): Las Cuentas de la Nación II. Ejercicios. Thomson Civitas. Madrid.
Zurbano, Mikel (koord.) (2010) Ekonomia globala UEU Bilbo
Bertze balibide batzuk:
Iturri askotako argibideak erabiltzeko egokia da irakasgai hau. Aldizkako argitalpenak aipagarrienen artean hauexek dira: Economía Aplicada, Economía Industrial, Economistas, Información Comercial Española, Papeles de Economía Española, Revista Española de Estudios Agrosociales y Pesqueros.
Banco de España bezalako erakunde ofizialen urteko txostenak ere oso interesgarriak dira, nazional zein atzerritarrak:
Banco Central Europeo
http://www.ecb.int
Banco de España
http://www.bde.es
Banco Mundial
http://www.worldbank.org
Conferencia de las Naciones Unidas para el Comercio y el Desarrollo (UNCTAD)
http://www.unctad.org
Eurostat
http://epp.eurostat.ec.europa.eu/
Fondo Monetario Internacional (FMI)
http://www.imf.org
Instituto de Estadística de Navarra
http://www.cfnavarra.es/estadistica
Instituto Nacional de Estadística
http://www.ine.es
Ministerio de Economía y Hacienda
http://www.meh.es/
Organización de las Naciones Unidas (ONU)
http://www.un.org/es/
Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico (OCDE)
http://www.oecd.org
Organización Internacional del Trabajo (OIT)
http://www.ilo.org
Organización Mundial del Comercio (OMC)
http://www.wto.org