Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2013/2014 | Beste urte batzuk:  2012/2013  |  2011/2012  |  2010/2011 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172105 Irakasgaia: FINANTZA ERAGIKETAK
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
ECHAURI BELZUNEGUI, LARA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

Ikaslea finantza eragiketak aztertu eta ebazteko gai izan dadin ezagupen zehatzak jasotzeko moduan antolatua dago ikasgai hau.

Helburua, ikasleak oinarrizko finantza kontzeptuak ezagutu eta erabiltzeko gaitasuna lortzea da, formakuntza elemental baten bidez. Modu honetan, testuinguru ekonomiko edo finantzario erreal batean finantza aukera ezberdinen arteko azterketa arrazional bat egiteko baldintzak izanen ditu.

Gora

Deskribatzaileak

Ikasgaia hiru unitate didaktikoetan antolatua dago:
- Lehenengoan, finantza baloraziorako oinarri kontzeptual eta metodologikoa azaltzen da
- Bigarrenean errenta mota ezberdinen finantza jokabidea
- Hirugarrenean epe luzeko finantza eragiketak azaltzen dira, esterako, mailegu eta jesarpenak.

Ikasgai honetarako gomendaturiko ezagutzak, unibertsitatean sartzeko eskatzen direnak dira, izan ere, Oinarrizko Formaziozko ikasgai bat da hau, lehenengo kurtsoko lehenengo lauhilabetekoan irakasten dena.

Gora

Gaitasun orokorrak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko Enpresa Kudeaketa eta Zuzendaritza Graduan definitutako trebetasunak honakoak dira:

a) Trebetasun instrumental orokorrak
• Ahozko eta idatzizko komunikazioa hizkuntza naturalean
• Ikasketa eremuko informatika trebetasunak.
• Arazoak konpontzeko gaitasuna

b) Trebetasun pertsonal orokorrak
• Taldean lan egiteko gaitasuna
• Harreman pertsonaletarako gaitasuna
• Lanean konpromezu etikoa

c) Trebetasun sistemiko orokorrak
• Bakarkako ikaskuntzan gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

Trebetasun espezifikoak hurrengoak diren bitartean:
- Ekonomi erakundeak ulertzea, ekonomiaren funtzionamendua azaltzen duten adierazpen teoriko edo formalen emaitza edo aplikazio gisa.
- Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio iturriak eta hauen edukia identifikatzea.
- Datuetatik, profesionalak ez direnentzat identifikagarriak ez diren informazioak lortzen jakitea.
- Tresna teknikoen erabilpenean oinarrituriko erizpide profesionalak, enpresa kudeaketarako arazoen analisian aplikatzeko gai izatea.
- Enpresa eta merkatuen egoera zehatzei buruzko aholkularitza informeak egitea.
- Edozein enpresako area funtzionalean sartu eta erraztasunez bertan bidalitako edozein lan egitea

Gora

Metodologia

Ikasgaiaren metodologia hurrengoa da:
Metodologia ezberdinak erabiliko dira ikasgaian zehar:
- Klase magistralak
- Sesio praktikoak
- Banakako ariketak
- Taldeko praktikak

Gora

Hizkuntzak

Euskara 

Gora

Ebaluazioa

Proposaturiko ebaluazio sistema honakoa da:


A) Zati berreskuragarria:

Azterketa finalak notaren %60a suposatuko du.

Azterketan nota totalaren %40a behar da gutxienez ikasgaia gainditzeko.


B) Berreskuratu ezin den zatia (ebaluazio jarraitua):

- Ordenagailuan egindako praktikek notaren %5a suposatuko dute.
- Taldeka egin beharreko lanak notaren %15
- Autoebaluzio testek notaren %20a suposatuko dute.

Gora

Gai-zerrenda

1. UNITATEA: FINANTZA BALORAZIOA ETA FINANTZA ERAGIKETAK

1. Gaia: Finantza Balorazioa
1.1. Finantza balorazioaren oinarriak

1.1.1. Finantza Kapitala
1.1.2. Finantza legeak eta hauen ezaugarriak
1.1.3. Kapitalizazio bakuna
1.1.4. Kapitalizazio konposatua
1.1.5. Deskontu bakuna: merkatala eta arrazionala
1.1.6 Deskontu konposatua: merkatala eta arrazionala

1.2. Kapitalen konparaketa eta ordezkapena

1.2.1. Kapitalen konparaketa
1.2.2. Kapitalen batuketa
1.2.3. Kapitalen banakuntza/desdoblazioa


2. Gaia: Finantza Eragiketak
2.1. Kontzeptua
2.2. Sailkapena
2.3. Finantza baliokidetasuna
2.4. Tanto efektiboak
2.5. TAE


2. UNITATEA: FINANTZA ERRENTEN BALORAZIOA

3. Gaia: Finantza errenten balorazioa
3.1. Kontzeptua, sailkapena, kapital balioa eta ezaugarriak
3.2. Errenta konstante eta aldiunekoak
3.3. Errenta diferituak eta aurrez-aurretikoak
3.4. Errenta aldakorrak
3.5. Errenta frakzionatuak

3. UNITATEA: EPE LUZEKO FINANTZA ERAGIKETAK

4. Gaia: Maileguak
4.1. Kontzeptua
4.2. Amortizazio metodoak
4.3. Amortizazio frakzionatua
4.4. Gabetasun epedun amortizazioa
4.5. Interes aldakorreko amortizazioa
4.6. Tanto efektiboak eta TAE

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko Bibliografia.
• De Pablo López, A. (2002) “Valoración Financiera” Editorial Centro de Estudios Ramón Areces

Bestelako bibliografia
• BETZUEN ZALBIDEGOITIA, Amancio (1990) Euskaratzailea: BILBAO GARZON, Alberto: MATEMATIKA FINANTZARIOZKO KURTSOA. Oinarrizko Finantz Analisia. Errentak. Kapitalen Eraketaren Eragiketak¿. Instituto de Estudios FinancieroActuariales / Finantza Aktuarial Ikerketetarako Institutua. UPV/EHU. Bilbo.
• BETZUEN ZALBIDEGOITIA, Amancio (1993) Euskaratzailea: BILBAO GARZON, Alberto: ¿MATEMATIKA FINANTZARIOZKO KURTSOA. Mailegu-Eragiketak. Obligazio-Jesapenen Eragiketak¿. Instituto de Estudios FinancieroActuariales / Finantza Aktuarial Ikerketetarako Institutua. UPV/EHU. Bilbo.
• De Pablo López, A. (2002) “Matemáticas de las operaciones financieras” Editorial UNED.
• Delgado, C y Palomero, J (2002) “Gestión Financiera: Teoría y 800 ejercicios“. Palomero-Delgado Editores.
• Ruiz Cabestre, F.J. y Rodríguez Oses, E. (2005): “Valoración de las Operaciones Financieras: Manual teórico-práctico” Ed. Thomson.

Gora