Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172102 Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
GALARZA PRIETO, ENRIQUE   [Tutoretzak ] ALCALDE UNZU, JORGE (Resp)   [Tutoretzak ]
AGIRREZABAL MORENO, ION   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Azterketa ekonomikoaren modulua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduaren barruan.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Ekonomia modernoetako merkatuen sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren azterketa orokorra. Eragile ekonomiko adierazgarrien erabakiak (kontsumitzaileak, enpresak eta erakundeak). Politika ekonomikoen eta haiek jarduera ekonomikoaren emaitzetan duten eraginaren azterketa. Herrialde edo eskualde batek erantsitako aldagaien deskribapena eta zehaztapena (produktua, enplegua, prezioak, interes-tasak) eta berorien eragina herritarren ongizatean. Arazo makroekonomikoen (inflazioa, langabezia, hazkundea) eta gobernuen eta nazioaz gaindiko erakundeen politika ekonomikoen azterketa.

Gora

Deskribatzaileak

Ekonomia garaikideetan indarrean dagoen merkatu ekonomia-sistemaren funtzionamenduaren azterketa orokorra. Esanguratsuak diren eragile ekonomikoen erabakiak (kontsumitzaile, enpresa eta erakundeenak). Poltika Ekonomikoen eta jarduera ekonomikoaren gaineko haien eraginen azterketa. Herri edo herrialde baten aldagai erantsien deskribapen eta zehaztapena (produktua, enplegua, salneurriak eta interes tasak), eta biztanleriaren ongizatearen gaineko haien eragina. Arazo makroekonomikoen azterketa (inflazioa, langabezia, hazkundea).

Gora

Gaitasun orokorrak

1. OG - Ikasleek derrigorrezko bigarren hezkuntzan lantzen hasitako ikasgai baten gaineko ezagutza eduki eta ulertzea frogatu beharko dute. Oro har, ezagutza-maila ikasliburu aurreratuetan oinarrituta egon ohi da eta barne hartzen ditu ikergaiaren abangoardiatik eratorritako ezagutzak eskatzen dituzten zenbait alderdi.

5. OG - Ikasleek beharrezko ikasketa-trebetasunak gara ditzatela, ondorengo ikasketei autonomia-maila handiarekin ekiteko.

3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan.

4. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntza batean.

7. GO - Arazoak ebazteko ahalmena.

9. GO - Taldean lan egiteko gaitasuna.

10. GO - Diziplinarteko talde batean lan egitea.

12. GO - Trebetasuna harreman pertsonaletan.

19. GO - Sormena.

21. GO - Ekimena eta espiritu ekintzailea.

Gora

Berariazko gaitasunak

Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten testuak  irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako testuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.

1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea.

7. GE - Baliabideak esleitzearen kudeaketa onari laguntzea, bai eremu pribatuan eta bai publikoan.

9. GE - Errealitate ekonomikoaren azterketari eta zeinahi alderdiren deskribapenari arrazionaltasuna gehitzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria.

2. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak.

3. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak.

1. E ikaskuntzaren emaitza gai-zerrendako 1etik 7ra arteko gaietan ikasiko da. 2. E ikaskuntzaren emaitza gai-zerrendako 8etik 11ra arteko gaietan ikasiko da. 3. E ikaskuntzaren emaitza ikasturte guztian ikasiko da.

Gora

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea. Irakasgai bakoitzaren lerro nagusiak azalduko eta bibliografia iragarriko ditu. Esleitutako lanaren arabera irakasgaiaren xehetasunak jorratuko ditu ikasleak, bereziki irakurgaietan ulertu ez dituen puntuez galdetuz.

ECTS-en esleipena

Aurrez-aurreko saioak : 60 ordu

- Talde handien eskolak (60 ikasle ggb.) = 45 ordu (40 ordu saio teorikoak, 5 ordu praktika saioak)

- Mintegi txikien eskolak (30 ikasle ggb.) = 15 ordu

Urruneko orduak : 90 ordu

- Edukien prestaketa eta ikastea

- Banakako lanak

- Tutoretzak

- Bertzelakoak

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira.

Gora

Ebaluazioa

Irakaskuntzaren emaitza Ebaluazio-Sistema Zama (%) Izaera berreskuragarria
R 01. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian Soilki azterketa finala
R02. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak. Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian Soilki azterketa finala
R03. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak. Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian Soilki azterketa finala

Froga partzialak eta azterketa finala azken notaren %95 izango dira. Azken notaren %5a ikasleak kurtsoaren zehar izan duen parte-hartze aktiboaren arabera.

Ohiko deialdian irakasgaia gainditu ez duten ikasleak ez ohiko deialdian aurkez daitezke. Azken azterketa hau gainditurik, irakasgaian lortuko duten nota 5.0 izanen da.

Gora

Gai-zerrenda

1: Sarrera

2: Kontsumitzaileak eta pizgarriak

3: Saltzaileak eta pizgarriak

4: Lehia perfektua, esku ikustezina eta merkataritza

5: Esternalitateak, zergak eta araudiak

6: Nazioen aberastasuna

7: Lan merkatua

8: Moneta sistema

9: Epe motzeko gorabehera ekonomikoak eta zikloaren aurkako politika ekonomikoa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Acemoglu, Daron; Laibson, David; List, John: "Economía. Un primer curso inspirado en el mundo real". Editorial Antoni Bosch, 2017.

Mankiw, N. Gregory: "Principios de Economía". Editorial CENGAGE Learning, 2015.

Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Nieto, Jorge: "Decisiones y mercados. Una introducción a la economía". Ediciones Pirámide, 2ª edición, 2006.

Gora

Non emango den

ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan

ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako gelan

Gora