Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2016/2017 | Beste urte batzuk:  2015/2016  |  2014/2015  |  2013/2014  |  2012/2013 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172102 Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
GALARZA PRIETO, ENRIQUE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Azterketa ekonomikoaren modulua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduaren barruan.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Ekonomia modernoetako merkatuen sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren azterketa orokorra. Eragile ekonomiko adierazgarrien erabakiak (kontsumitzaileak, enpresak eta erakundeak). Politika ekonomikoen eta haiek jarduera ekonomikoaren emaitzetan duten eraginaren azterketa. Herrialde edo eskualde batek erantsitako aldagaien deskribapena eta zehaztapena (produktua, enplegua, prezioak, interes-tasak) eta berorien eragina herritarren ongizatean. Arazo makroekonomikoen (inflazioa, langabezia, hazkundea) eta gobernuen eta nazioaz gaindiko erakundeen politika ekonomikoen azterketa.

Gora

Deskribatzaileak

Ekonomia modernoetako merkatuen sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren azterketa orokorra. Eragile ekonomiko adierazgarrien erabakiak (kontsumitzaileak, enpresak eta erakundeak). Politika ekonomikoen eta haiek jarduera ekonomikoaren emaitzetan duten eraginaren azterketa. Herrialde edo eskualde batek erantsitako aldagaien deskribapena eta zehaztapena (produktua, enplegua, prezioak, interes-tasak) eta berorien eragina herritarren ongizatean. Arazo makroekonomikoen (inflazioa, langabezia, hazkundea) eta gobernuen eta nazioaz gaindiko erakundeen politika ekonomikoen azterketa.

Gora

Gaitasun orokorrak

1. OG - Ikasleek derrigorrezko bigarren hezkuntzan lantzen hasitako ikasgai baten gaineko ezagutza eduki eta ulertzea frogatu beharko dute. Oro har, ezagutza-maila ikasliburu aurreratuetan oinarrituta egon ohi da eta barne hartzen ditu ikergaiaren abangoardiatik eratorritako ezagutzak eskatzen dituzten zenbait alderdi.
5. OG - Ikasleek beharrezko ikasketa-trebetasunak gara ditzatela, ondorengo ikasketei autonomia-maila handiarekin ekiteko.
3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan.
4. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntza batean.
7. GO - Arazoak ebazteko ahalmena.
9. GO - Taldean lan egiteko gaitasuna.
10. GO - Diziplinarteko talde batean lan egitea.
12. GO - Trebetasuna harreman pertsonaletan.
19. GO - Sormena.
21. GO - Ekimena eta espiritu ekintzailea.

Gora

Berariazko gaitasunak

Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten textuak  irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako textuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.

1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea.

7. GE - Baliabideak esleitzearen kudeaketa onari laguntzea, bai eremu pribatuan eta bai publikoan.

9. GE - Errealitate ekonomikoaren azterketari eta zeinahi alderdiren deskribapenari arrazionaltasuna gehitzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria.

2. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak.

3. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak.

1. E ikaskuntzaren emaitza gai-zerrendako 1etik 7ra arteko gaietan ikasiko da. 2. E ikaskuntzaren emaitza gai-zerrendako 8etik 11ra arteko gaietan ikasiko da. 3. E ikaskuntzaren emaitza ikasturte guztian ikasiko da.

Gora

Metodologia

Gaien luzera gorabehera, astean bi ordu ikasi beharko dute ikasleek gelatik kanpo. Bi ordu horiek dagokion gaiaren aurreirakurketa eta balizko idatzizko lanak egiteko dira.

Parte-hartze maila handiko metodologia. Irakasleak ikasgai bakoitzeko argudio-ildo garrantzizkoenak azalduko ditu eta bibliografia emango du. Ikasleek, gomendatu zaien lanaren arabera, ikasgaiko xehetasunak eztabaidatuko dituzte eta, bereziki, esandako materialaren irakurketan argi geratu ez denari buruzko galderak egingo dituzte.

ECTS zamaren egozpena 

Aurrez aurreko jarduerak: 60 ordu

  • Eskolak talde handian (60 ikasle g.g.b.) = 45 ordu (saio teorikoak 40 ordu eta saio praktikoak 5)
  • Mintegi-eskolak talde txikiagoan (30 ikasle g.g.b.) = 15 ordu (guztiak saio praktikoak)


Bertaratzea eskatzen ez dutenak: 90 ordu

  • Edukien prestaketa eta ikasketa
  • Banakako lanak
  • Azterketetarako prestakuntza
  • Tutoretzak
  • Beste batzuk

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira. Gaztelaniazko, euskarazko eta ingelesezko taldeak daude.

Gora

Ebaluazioa

Irakaskuntzaren emaitza Ebaluazio-Sistema Zama(%) Izaera berreskuragarria
1. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak.

Taularen azpian

 

Bai
2. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak. Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian

 

Bai

3. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak.

Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian

 

Bai

 

Froga partzialak azken notaren %65a izango dira. Azterketa finala azken notaren %35 izango da. Nota hau %10ean alda daiteke ikasleak kurtsoaren zehar izan duen parte-hartze aktiboaren arabera.

Gora

Gai-zerrenda

Bat: Esparrua
Bi: Hautespen arrazionalari buruz
Hiru: Orekaren nozioa
Lau: Abantaila konparatiboa
Bost: Enpresa bateko ekoizpen erabakiak
Sei: Oreka merkatu lehiakor batean
Zazpi: Interferentziak eta eraginkortasunik ezak merkatuan
Zortzi: Datu erantsiak eta BPGren bilakaera
Bederatzi: Orekaren doktrina klasikoa
Hamar: Teoria makroekonomiko keynestarra
Hamaika: Ekonomia politikoa eta politika ekonomikoa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Nieto (2006) Decisiones y mercados Editorial Pirámide Madrid

Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Aste bakoitzean errealitate ekonomikoa islatzen duen dokumenturen bat (fotokopia, albistea, txosten espezializatua,...) atal praktikoan erabiliko dugu

Gora

Non emango den

ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan

ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako gelan

Gora