Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172101 Irakasgaia: ENPRESAREN EKONOMIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
MADORRAN GARCIA, CRISTINA (Resp)   [Tutoretzak ] NUÑEZ ALDAZ, IMANOL   [Tutoretzak ]
AZCARATE GARITANO, ELISABETH   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Antolaketa eta giza baliabideak.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Enpresaren azterketa ekonomikoari buruzko ikastaroa da hau. Ikasturte honetan, ekintza kolektiboan sortzen diren antolakuntza-arazoen izaera ulertzeko eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko ezinbestekoak diren azterketa-tresnekin eta oinarrizko kontzeptu-ezagutzekin hornitu nahi da ikaslea.

Akziodunek, zuzendaritzako kideek, langileek, bankuek, bezeroek eta hornitzaileek beren ekimena eta baliabideak ekartzen dituzte enpresak balioa sortzea eta banatzea lortzeko. Ikastaroak azterketa ekonomikoak proposatutako ereduak erabiltzen ditu kolektibo horien arteko interakzioan agertzen diren lankidetza- eta gatazka-harremanak aztertzeko.

Ikastaroak aitortzen du enpresa erakunde konplexua dela eta bertako protagonistak ez direla baliabideak, ez helburuak, baizik eta eragile arrazoizko gisa jarduten duten pertsonak. Eragile horiek beren artean lotuta daude kontratuen bitartez. Harreman horiek ezartzen diren esparruan ziurgabetasunak, kontratatzaileen arteko informazio-asimetriak eta helburu oso desberdinak egon ohi dira, eta horrek zaildu egiten du lankidetza. Enpresa lankidetzarako oztopoak neurri batean konpon ditzakeen erakunde gisa proposatzen da. Metodologia honekin dauden enpresa motak begiesten dira, hala nola sozietate kapitalistak eta izaera sozialeko enpresak, eta, era berean, enpresan agintaritzak jokatzen duen papera ebaluatzen da.

Azkenik, enpresaren barruan balio-katearen kontzeptuaren bitartez burura eramaten diren hainbat jardueraren deskribapena egiten da eta enpresaren irabaziak sortzearekin erlazionatzen dira.

Gora

Deskribatzaileak

Enpresa eta enpresaren zuzendaritza. Enpresaren Jabetza, zuzendaritza eta gobernua. Enpresaren analisi ekonomikoa. Erakunde motak. Enpresaren ingurunea. Enpresaren garapena. Helburuak, plangintza eta kontrola.

Gora

Gaitasun orokorrak

Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun orokorrak:
1. GO - Azterketa eta sintesi ahalmena
3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan
8. GO - Erabakiak hartzeko ahalmena
12. GO - Trebetasun harreman pertsonaletan
15. GO - Konpromiso etikoa lanean
16. GO - Presiopeko inguruneetan lan egitea
17. GO - Nork bere kasa ikasteko gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

Irakasgaiak garatzen dituen gaitasun espezifikoak:

1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea  
4. GE - Arazoen azterketari tresna teknikoen maneiuan oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea
11. GE - Enpresaren izaera ulertzea antolamendu gisa eta interes desberdinak dituzten eragileen interakziorako leku gisa

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikaskuntzaren emaitzak Edukia Trebakuntza-jarduerak Ebaluazioa
4. E Enpresaren oinarrizko teoria. Antolaketa eta funtzio-arloak. 1., 2., 6. gaia. 1. J, 2. J, 3. J, 4. J, 5. J, 6. J Bakarkako saiakera, bakarkako azterketa eta bakarkako lanaren ebaluazioa
8. E Antolaketaren teoria. Zuzendaritza estrategikoa 2., 3. gaia. 1. J, 2. J, 3. J, 4. J, 5. J, 6. J Bakarkako saiakera, bakarkako azterketa eta bakarkako lanaren ebaluazioa
1. EE Gatazka eta lankidetza enpresan 3., 4., 5. gaia. 1. J, 2. J, 3. J, 4. J, 5. J, 6. J Aurkezpenak, bakarkako azterketa eta bakarkako lanaren ebaluazioa
2. EE Etika enpresan 3., 4. gaia. 1. J, 2. J, 3. J, 4. J, 5. J, 6. J Bakarkako saiakera, bakarkako azterketa eta bakarkako lanaren ebaluazioa

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Aurrez aurreko orduak Bertaratzea eskatzen ez duten orduak
1. J Saioak talde handian (azken azterketa barne) 46  
2. J Saioak talde ertainean 14  
3. J Lanak egitea eta ariketak ebaztea   40
4. J Tutoretzak ikasturtean zehar   08
5. J Bakarkako prestakuntza   40
6. J Azterketa   02
Guztira 60 90

 

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania.

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitza Ebaluazio-sistema Pisua (%) Berreskuragarria
RO4, RO8, RE1 Edukietako azterketa indibiduala. 70% Berreskurapenera aurkezteko 2/10eko kalifikazio minimoa eskatuko da edo jarraikako bealuaketako jarduerak egitea. Batez bestekoa egiteko 4/10eko gutxienez atera beharko da. Bai. Idatzizko frogaren bitartez.
RO4, RO8, RE1 Bakarko eta taldeko lanak. Ebaluaketa partziala. 30% Ez.

 

Gora

Gai-zerrenda

Gaia Edukiak
1 Merkatuak eta erakundeak
2 Tarnsakzio kostuak
3 Enpresa eta balio sorrera
4 Informazioa eta erabaki hartze prozesua
5 Agintea eta lan harremana
6 Agentzia harremana (S.A.k)
  Kooperatibak eta koalizio arazoa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Douma, S. y Schreuder, H. (2009): Enfoques económicos para el análisis de las organizaciones. Pearson Educación. Madrid. 4ª edición

Salas Fumás, V. (1996): Economía de la empresa. Decisiones y organización. Ed. Ariel. Barcelona. 2ª edición

Serra Ramoneda, A. (2003): Mercados, contratos y empresa. Universitat Autònoma de Barcelona. Barcelona

Gora

Non emango den

Aulario.

Gora