Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171890 Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA
Kredituak: 6 Mota: Ikasmaila: 4 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
OSES ERASO, NURIA (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

Gradu Amaierako Lana (GAL) 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera derrigorrezkoa da gradu guztietako zortzigarren seihilekoan, hau da, laugarren mailan. GAL horrek 6 ECTS kredituko karga izanen du, eta, Errege Dekretuaren arabera, graduko gaitasunak ebaluatzera bideratuta egon behar du. Gutxienez zuzendari akademiko baten tutoretza izan behar du.

GALa teorikoa, aplikatua edo teoriko-praktikoa izan daiteke.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak:

1OG: Ikasleek frogatua izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza-maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.

2OG: Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak prestatuz eta defendatuz, eta arazoak konponduz, erakusten diren gaitasunak edukitzea.

3OG: Ikasleek datu esanguratsuak biltzeko eta interpretatzeko ahalmena izatea (normalean beren ikasketen arlokoak), bakoitzak bere iritzia eman dezan, eta horrekin batera zenbait gai sozial, zientifiko edo etikori buruzko hausnarketa egin dezan.

4OG: Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta soluzioak jakinarazteko.

5.OG: Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasteko trebetasunak garatu izatea.

 

Gaitasun orokorrak:

01GO - Analisirako eta sintesirako gaitasuna

02GO - Antolatzeko eta plangintza egiteko gaitasuna

03GO - Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan

04GO - Ahozko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntza batean (hala badagokio).

06GO - Iturri desberdinetatik datorren informazioa aztertzeko eta aurkitzeko trebetasuna

07GO - Arazoak konpontzeko gaitasuna

08GO - Erabakiak hartzeko gaitasuna

14GO - Kritikarako eta autokritikarako gaitasuna

15GO - Konpromiso etikoa lanean

16GO - Presiopeko inguruneetan lan egiteko gaitasuna

17GO - Ikasketa autonomorako gaitasuna

18GO - Egoera berrietara egokitzeko gaitasuna

19GO - Sormena

Gora

Berariazko gaitasunak

Lan bakoitza egitean eskuratzen diren gaitasun espezifikoak landutako gaiaren eta erabilitako metodologiaren araberakoak izanen dira.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Maila honek graduko derrigorrezko edo aukerako moduluetan ikasitakoaren emaitzak indartu, sendotu eta sakontzen ditu, eta, aldi berean, honako emaitza hau lortzeko aukera ematen du:

R_TFG_01. Ikasleak graduan lortutako gaitasunak aplikatzea modu autonomoan proiektu propio bat gara dezan tutore akademiko baten zuzendaritzapean.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1.- Azalpenak emateko/ parte hartzeko eskolak    
A-2.- Praktikak    
A-3.- Eztabaidak, bateratze-lanak, taldeen tutoretza    
A-4.- Lana prestatzea   70
A-5.- Materialak irakurtzea   30
A-6.- Bakarka ikastea   30
A-7.- Azterketak, ebaluazio probak 2 16
A-8.- Banakako tutoretzak 2  
Guztira 4 146

Banakako tutoretzetan, zuzendariak ikasleari aholkuak eta jarraibideak emanen dizkio  GALa nola egin jakiteko. Zuzendariaren funtzioak ikaslea parte aktibo den prozesu bati jarraitu behar dio.

Ikasleari gai bat esleitu ondoren, lehenbiziko etapan ikasleak lanari zer ikuspegi emanen dion eta proposatzen dituen helburuak betetzeko zer prozesuri jarraituko dion azaldu beharko du. Zuzendariak, ikasleak azaldutakoaren arabera, ikaslea orientatuko du, eta jarraitu beharreko urratsak zein diren adieraziko dio.

Hurrengo etapan, ikasleak behar duen informazioa bilduko du (datuak, eduki zientifiko edo teknikoko lanak, proiektuak, kasu praktikoak eta beharrezko bibliografia guztia), eta informazio hori ebaluatuko du.

Lan horren guztiaren ondoren, GALaren memoria idatziko du horretarako ezarri den egiturarekin, eta bertan adierazi beharko du zer egin duen.

Azkenik, ikasleak GALa aurkeztuko eta defendatuko du, EEZFk GALentzako sortutako araudiari jarraikiz.

Gora

Hizkuntzak

GALari buruzko araudiak adierazten duenez, gaztelania eta euskara ez ezik, zilegi da Europako Unibertsitate Eremuan ofiziala den beste edozein hizkuntza ere erabiltzea. Horretarako, GALaren memorian hizkuntza horretako laburpen gehitu beharko du, eta hizkuntza horretan egin beharko du lan horretako kapitulu garrantzitsuenetakoren bat ere. Era berean, ebaluazio elementu gisa, GALaren defentsa epaimahaiaren aurrean egitean, % 50 hizkuntza horretan egin beharko da. Kasu horietan, memoriaren eta defentsaren gainerakoa gaztelaniaz, euskaraz edo beste hizkuntza horretan egin ahal izango da. Hala ere, hizkuntza horiek erabiltzeko, beharrezkoa izanen da ebaluazio epaimahaietarako hizkuntza horietarako gaitasuna duten pertsonak lortzea.

Nazioarteko programako ikasleek ingelesez egin beharko dute GALa. Ikasle horientzat, ez da beharrezkoa GALak Europako Unibertsitate Eremuko hizkuntza-maila egiaztatzeko balio izatea.

Gora

Ebaluazioa

GALaren balorazioa ikastetxeak horretarako ezarritako araudiaren arabera eginen da.

Gora

Gai-zerrenda

Ez dago halakorik.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


GAL bakoitzean proposatutako gaiari buruzko bibliografia esanguratsua erabili behar da. GALa NUPek maila orokorrean ezarritako araudiaren arabera egin behar da (GALei buruzko NUPen Erregelamendua, Gobernu Kontseiluak 2013ko martxoaren 12an onetsia), eta zehazki Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak ezarritakoaren arabera (EEZ Fakultateko GALen prozedura).

Informazio gehiago:

http://www.unavarra.es/eu/sites/fac-economicasyempresariales/home.html

Gora

Non emango den

Ez dago halakorik.

Gora