Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2015/2016 | Beste urte batzuk:  2014/2015  |  2013/2014 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171303 Irakasgaia: KONTABILITATEA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
AZCARATE GARITANO, ELISABETH   [Tutoretzak ] GARRALDA IRIARTE, AITOR   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

KANPO-KONTABILITATEA

Gora

Deskribatzaileak

Eragiketa konplexuen kontabilitatearen erregistroa; erabakiak hartzea.

Gora

Gaitasun orokorrak

GG01. Aztertzeko eta sintetizatzeko gaitasuna
GG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan
GG06. Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko gaitasuna
GG12. Harreman pertsonaletarako gaitasuna
GG15. Konpromiso etikoa lanean
GG17. Modu autonomoan ikasteko gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

GE02. Enpresarentzat garrantzitsua den informazio ekonomikoa eskuratzeko iturriak eta edukiak identifikatzea
GE03. Datuetatik enpresarentzat garrantzitsua den informazioa eskuratzea, profesional ez direnek antzeman ezin dutena
GE04. Enpresa kudeatzeko arazoak aztertzean, tresna teknikoen erabileran oinarritutako irizpide profesionalak ezartzea
GE07. Informazioaren erregistro garrantzitsuen bidez, enpresaren egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzea
GE16. Kontabilitate sistema diseinatzea eta kontabilitate txostenak sortzea enpresa barrurako eta kanporako

Gora

Ikasketaren emaitzak

1. Kontzeptu esparruan definitutako oinarrizko kontabilitate elementuak ezagutzea.

2.- Enpresa baten kontabilitate zikloko eragiketak kontabilitate liburuetan erregistratzea, eta beste eragiketa konplexuago batzuk gauzatzea.

3.- Kontabilitate egoera orriak prestatzen ikastea; egoera balantzea eta galdu-irabazien kontua.

Gora

Metodologia

Astero teoria klase bat eta praktika klase bat izango da. Materiala, irakasle taldeak prestatutakoa izango da, bai eta bibliografian azaldutako liburuak ere.
Ariketa praktikoak taldeko lanaren bidez garatuko dira. Etxean ere ariketa batzuk landuko dira praktika sakonago lantzeko.
Bestalde, ebaluazio jarraituko lanak egingo dira, banaka edo taldeka. Lan hauek gogoeta lana egitera bideratuak daude: artikuluak landu, iritziak eman, etab.

Metodologia - Jarduera

Klase

Orduak

Klasetik Kanpoko Orduak

A-1 Klase teorikoak

28

 

A-2 Praktikak

28

 

A-3 Debateak, bateratze lana, taldeen tutoretza

 

 10

A-4 Lanak egitea

 

 20

A-5 Materiala irakurtzea

 

 20

A-6 Norberak ikastea

 

 35

A-7 Azterketak, ebaluazio probak

4

 

A-8 Banakako tutoretzak

 

...

   

Guztira

60

90

 

 

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Gaitasuna

Prestakuntza ekintzak

GG01. Aztertzeko eta sintetizatzeko gaitasuna

A-1, A-5, A-6, A-7

GG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan

A-1, A-2, A-7

GG06. Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko gaitasuna

A-2, A-4, A-5

GG12. Harreman pertsonaletarako gaitasuna

A-3, A-4, A-8

GG15. Konpromiso etikoa lanean

A-4, A-8

GG17. Modu autonomoan ikasteko gaitasuna

A-1, A-2, A-5, A-6, A-8

GE02. Enpresarentzat garrantzitsua den informazio ekonomikoa eskuratzeko iturriak eta edukiak identifikatzea

A-1, A-3, A-5, A-8

GE03.  Datuetatik enpresarentzat garrantzitsua den informazioa eskuratzea, profesional ez direnek antzeman ezin dutena

A-1, A-2, A-4

GE04. Enpresarentzat garrantzitsua den informazio ekonomikoa eskuratzeko iturriak eta edukiak identifikatzea

A-1, A-2, A-3, A-4, A-7

GE07. Informazioaren erregistro garrantzitsuen bidez, enpresaren egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzea

A-2, A-4, A-6, A-8

GE16. Kontabilitate sistema diseinatzea eta kontabilitate txostenak sortzea enpresa barrurako eta kanporako

A-2, A-4, A-7

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz.

Gora

Ebaluazioa

Etengabeko ebaluazioa: % 30. Idatzizko probak: % 70. Idatzizko probak soilik errekuperatu ahal izango dira.

Halaber, ebaluatzeko orduan, gutxieneko baldintza hauek erabiliko dira:

  • Azken azterketa: Aurkeztu ahal izateko ez dago baldintzarik. Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 4 (7 punturen arabera kalkulatzen bada, 2,8).
  • Errekuperazio proba: Aurkeztu ahal izateko, aurretik ikasgaia gainditzen saiatzea, eta ez lortzea. Horretarako gutxieneko puntuazioa, etengabeko ebaluazioan, 3tik 1ekoa izango da. Ikasgaia gainditzeko, azken azterketa gainditzeko ezarritako baldintza bera bete behar da.

Etengabeko ebaluazioa (% 30): Klaseetara joatea, parte hartzea, hobetzeko iradokizunak egitea, jarrera konstruktibo eta positiboa izatea, ikaskideekin enpatia izatea, aldiro proposatzen diren kasu praktikoak eta jarduerak entregatzea, tutoretzetara joatea eta irakasgaiarekiko konpromisoa adieraztea.

Azterketak egitea (% 70): Bi proba partzial izango dira, kurtso erdian eta kurtso amaieran. Biak gaindituta, ez da beharrezkoa azterketa finala egitea. Biek zati praktiko bat eta zati teoriko bat izango dute. Horietako bat ez gainditzekotan, azteketa finala egingo da ebaluazio garaian.

Gora

Edukien azalpen laburra

Jada aztertu ditugunez kontabilitatearen metodoaren oinarriak eta zikloa, eta esplotazio eragiketei kontabilitatean ematen zaien tratamendua, KONTABILITATEA II ikasgaian Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren ikuspegitik aztertuko dugu kontabilitatearen arloa, eta enpresan egin daitezkeen eragiketa gehiago ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, enpresaren azpiegitura teknikoaren ezarpenarekin, erabilerarekin eta antolamenduarekin lotutako arazoei helduko diegu (ibilgetu materiala eta ukiezina), eta, gero, finantza tresnen arazoak aztertuko ditugu (aktibo eta pasibo finantzarioak). Halaber, enpresa finantzatzeko beste era batzuen kontabilitate alderdiak ere ezagutuko ditugu; hala nola finantzazio propioa eta diru-laguntzak. Azkenik, etekinen gaineko zergaren kontabilitate arazoa ikusiko dugu. Bestalde, gai batean beste transakzio motak aztertuko ditugu, bai eta kontabilitate informazioa aurkezteko eta aztertzeko dauden moduak ere.

Gora

Gai-zerrenda

1. GAIA. IBILGETU MATERIALA
1.1. Kontzeptua eta sailkapena
1.2. Aintzatespena eta hasierako balorazioa
1.3. Eskuratzeko beste modu batzuk
1.4. Ondorengo ordainketak
1.5. Ibilgetu materialaren balio-galera eta amortizazioa

2. GAIA. ERRENTAMENDUAK
2.1. Kontzeptua eta sailkapena
2.2. Finantza errentamendua
2.3. Errentamendu operatiboa
2.4. Lease-back

3. GAIA. IBILGETU UKIEZINA
3.1. Kontzeptua eta sailkapena
3.2. Aintzatesteko eta baloratzeko irizpide orokorrak
3.2. Ikerketa eta garapena
3.3. Merkataritza fondoa
3.4. Beste ibilgetu ukiezin batzuk

4. GAIA. ONDARE GARBIA
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Kapitala
6.3. Erreserbak
6.4. Aplikatu gabeko emaitzak
6.5. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak

5. GAIA. AKTIBO FINANTZARIOAK
5.1. Kontzeptua eta sailkapena
5.2. Balorazio arauak
5.3. Maileguak eta kobratu beharreko partidak
5.4. Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak
5.5. Negoziazio zorroa
5.6. Aktibo salgarriak
5.7. Finantza aktiboen balio narriadura

6. GAIA. PASIBO FINANTZARIOAK ETA HORNIDURAK
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Bankuarekiko zorrak
6.3. Zor tituluak jaulkitzea
6.4. Hornidurak

7. GAIA. MOZKINEN GAINEKO ZERGAREN KONTABILITATE ARAZOA
7.1. Kontzeptua eta kontabilitate arazo nagusiak
7.2. Zerga Korrontea eta emaitzaren banaketa
7.3. Konpentsatu beharreko galerengatiko kredituak
7.4. Kuota hobariak eta kenkariak
7.5. Denbora diferentziak

8. GAIA. KONTABILITATE INFORMAZIOA AURKEZTEA: URTEKO KONTUAK
8.1. Urteko kontuak: egitura
8.2. Egoera balantzea
8.3. Galdu-irabazien kontua

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Euskaraz:

  • Kontabilitate Plan Orokorra. Euskal Herriko Unibertsitatea. 2010
  • Kontabilitatea: teoria eta praktika. 2007ko kontabilitate-planera egokitua. Itziar Azkue, Aitor Cerezo, Agustin Erkizia, Errapel Ibarloza. Euskal Herriko Unibertsitatea. Elhuyar.

Gazteleraz:
•Fundamentos de contabilidad financiera, Pirámide, 2010.
•Archel, P.; Lizarraga, F., Sánchez, S.; Cano, M.: Estados contables: elaboración, análisis e interpretación (3. edizioa), Pirámide, 2010.
•Sola, M.; Vilardell, I: Introducción a la contabilidad general (2. edizioa), McGraw Hill, 2009.
•Alonso, A.; Pousa, R.: Casos prácticos del nuevo plan general de contabilidad, Centro de Estudios Financieros, Madril, 2007.
•Amador Fernández, S.; Romano Aparicio, J.: Manual del nuevo plan general contable, Centro de Estudios Financieros, Madril, 2008.
•Amador Fernández, S.: Plan General de Contabilidad. Comentarios y casos prácticos, Centro de Estudios Financieros, Madril, 2008.

Gora

Non emango den

Aulario

Gora