Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2017/2018 | Beste urte batzuk:  2016/2017  |  2015/2016  |  2014/2015  |  2013/2014 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171205 Irakasgaia: EKONOMIA APLIKATUA I
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
IRAIZOZ APEZTEGUIA, BELÉN (Resp)   [Tutoretzak ] GALARZA PRIETO, ENRIQUE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

1. Nazioarteko zein nazioetako errealitate ekonomikoa ulertu eta azaltzeko beharrezkoak diren ezaguerak eskeintzea.
2. Sistema ekonomikoan ezartzen diren barne harreman eta aldagai ekonomikoen jokaeren azterketarako beharrezko tresnak ikasleei ahalbidetzea.
3. Ikasleak lexiko ekonomikoa ahalik eta zuzen eta zehazkien erabiltzea. Erakunde nazional zein internazioanlek argitaratzen dituzten txosten eta estatistika ekonomikoak ulertu eta aztertzeko lexiko hau menperatzea ezinbertzekoa da.
4. Erakunde publiko eta pribatuek, nazionalak edo atzerrikoak, Internet sarean eskeinitako estatistiken berri ematea. Horregatik, abaguneko argibide ekonomiko bat Internet sarean bilatu eta aztertzea da irakasgaiaren jardueraren bat.

Gora

Deskribatzaileak

Jakintza Arloa: Ekonomia Aplikatua

Oro har, irakasgaiak ikasleari oinarrizko hezkuntza ematea du helburu. Horretarako, ezaguera teorikoak eta ingurumari ekonomikoari buruzkoak jorratu dira, unibertsitate-tituludun batek eskatzen duen formakuntza espezializatu eta teknikoa garatzeko bidean.
Zehazki, arazo ekonomiko esanguratsuak aztertzen dira, Espainiako zein Munduko ekonomien ikuspegietatik.
Irakasgaiaren edukinak bi zatitan banatu dira:
1. Errealitate ekonomikoaren azterketarako tresnak: Kontabilitate nazionala, denboran zeharreko alderaketak eta Atzerriko Ordainketa Balantza. Adigai horiek, eta dagozkien argibideak Espainiako ekonomiarenak dira.
2. Munduko ekonomiaren arazo ekonomiko esanguratsu batzuen azterketa: ingurumen, garapen ekonomiko eta migrazioenak.
· Hurkoekin erraz komunikatzea eta talde lana egitea.
· Lanean, bi hizkuntza baino gehiago erabiltzea, ingelesa bereziki.
· Lanean, Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohitura izatea.
· Instituzio ekonomikoak zientifikoki ulertzea, hau da, ekonomia nola funtzionatzen duen azaldu duten ordezkapen teoriko edo formalen aplikazioaren emaitzak bezala.

Gora

Gaitasun orokorrak

  • Argibide esanguratsuak (gehienetan bakoitzaren ikasketa esparrukoak) bildu eta azaltzeko gaitasuna, kontu zientifiko, etiko zein sozialei buruzko iritzi eta irizpideak sortzeko helburuarekin.
  • Analisiak eta sintesiak egiteko ahalmena
  • Ama hizkuntzaz mintzatu eta idazteko komunikazioa.
  • Ikasketa esparruarekin lotuta dauden tresna infornatikoen erabilera.
  • Iturri ezberdinetako argibideak aurkitu eta aztertzeko trebezia.
  • Talde-lanean aritzeko ahalmena.

Bere kabuz ikasteko ahalmena· Hurkoekin erraz komunikatzea eta talde lana egitea.
· Lanean, bi hizkuntza baino gehiago erabiltzea, ingelesa bereziki.
· Lanean, Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabiltzeko ohitura izatea.
· Instituzio ekonomikoak zientifikoki ulertzea, hau da, ekonomia nola funtzionatzen duen azaldu duten ordezkapen teoriko edo formalen aplikazioaren emaitzak bezala.

Gora

Berariazko gaitasunak

· Ikasketa-arloari dagozkion argibide esanguratsuen iturriak, eta haien edukinak, identifikatzea.
· Ezjakitunek aurkitu ezin dituzten argibide esanguratsuak datu ekonomikoetatik erauztea.
· Arazoak aztertzeko orduan, tresnen erabilpenaren bitartez irizpide profesionalak aplikatzea.
· Egoera ekonomiko zehatzen inguruko aholkularitza-txostenak (nazioarte, nazional zein lurraldekoak) prestatzea.
· Kudeaketa ekonomikoko egitasmoak prestatzea, lurralde mailan, nazio edo nazioartekoan ere.

. Baliabideen esleipenari buruzko arazo ekonomiko nagusienak zehaztu eta aurresateko gaitasuna

Gora

Ikasketaren emaitzak

R3. Errealitate ekonomiko nazional eta internazionala; jarduera adarrak; sektore publikoa; erakunde ekonomikoak eta haien bilakaera

R13 Espainiako Ekonomia, Munduko ekonomia eta Historia Ekonomikoa

RA1. Irakasgaiaren emaitza: Herri bateko ekonomiaren analisi makroekonomikoa.

RA2. Irakasgaiaren emaitza: Informazio, estatistika eta nazioarteko datu-baseak erabiltzea, garapen ekonomiko, biztanleri eta ingurumenari buruzko argibdeak bilatzeko

Gora

Metodologia

Helburu ezberdinen arabera, bi motatako eskolak ezberdindu dira: teorikoak eta praktikoak, tutoretzak bien konbinaketa bat izanik. Honegatik, hiru metodo ezberdin erabili dira:

1. Eskola teorikoak: eskola majistralak, testulibruen erabilpena, gaiarekin lotutako materialen erabilpena. Eskola hauetan, gaiaren ikuspegi osoa jorratuko da, ikasleentzako ulertzeko zailen diren ezaugarri eta gertakizunak xeheki azalduz. Atal bakoitzaren edukin guztiak ikasteko gida eskeintzen da. Eskola hauetan irakasleak erabilitako gardenki, fotokopia eta material guztiak Ikasgelategi Birtual delako horretan eskura dituzte ikasleek, haien arreta edukin eta eztabaidetan jar dezaten.

2. Eskola praktikoak: ariketa praktiko, albiste ekonomikoen azterketa, artikulu ekonomikoei iruzkinak egitea, beti ere, eskola teorikoetan agertutako kontuen inguruan. Ikasgelategi Birtualetik materialen elkartrukatze (galdera-erantzunak eta antzekoak). Ekonomiaren datu errealen azterketaren laguntzaz, adigai eta aldagai ekonomikoen erabilpena ezagutu eta menperatzen hastea da gakoa. Haren ingurumari ekonomikoaren hainbertze kontuak ezagutzeko aukera emanen diote ikasleari eskola teorikoetan jasotako ezaguerek.

3. Tutoretzak:

a) Buruz-burukoak: ikasleentzako banakako saioak. Jakinarazitako leku, egun eta orduetan burutzen direnak. Tutoretzetan, mota askotako gaiak aipa daitezke: eskolako zalantzak, eskoletatik kanpoko materialen inguruko kontuak, bibliografia, ...

b) Birtualak: Ikasgelategi Birtualean eskaintzen diren Foro eta barneko posta elektronikoa banakako arreta garatzeko oso tresna egokiak dira.

 

Jarduera hezigarria Buruz buruzkoak Ez buruz buruzkoak
Eskola magistralak 40  
Praktikak 18  
Ezbaiak eta aurkezpenak 02  
Lan prestaketa   20
Irakurketak   10
Banakako ikastea   54
Azterketa eta frogak 03  
Banakako tutoretzak 03  

Gora

Hizkuntzak

Eskolak euskaraz izanen dira. Gaztelera, frantsesa eta ingelerazko testuak ere bai erabiliko ditugu.

Gora

Ebaluazioa

Resultado de aprendizaje Sistema de evaluación Peso (%) Carácter recuperable
R3, R13, RA1, RA13 Azterketa 60 Bai
R3, R13, RA1, RA13 Praktikak eta lanak 40 Bai

Gora

Gai-zerrenda

Lehenengo Aldea: Espainiako Ekonomia. Ekonomia aplikaturako sarrera
1. Atala Sarrera. Ekoizpena, errenta eta gastua (eralkipena)
2. Atala Ekonomia baten oinarrizko makromagnitudeak
3. Atala Denboran zeharreko magnitudeen arteko alderaketak
4. Atala Atzerriko Ordainketa Balantza

Bgarren Aldea: Munduko Ekonomia
5. Atala Azpigarapena
6. Atala Biztanleria: jaiotzea, hilkortasuna eta migrazioak
7. Atala Ingurumenaren arazoak
8. Atala Nazioarteko harreman ekonomikoak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia:
Bilbao, J. y Longás, J.C. (Coord.) (2009): Temas de economía mundial. Delta Publicaciones. Madrid.
Muñoz, C., Iráizoz, B., Rapún, M. (2008): Las Cuentas de la Nación I. Introducción a la economía aplicada. 3. argitalpena. Thomson Civitas. Madrid.
Zurbano, Mikel (koord.) (2010) Ekonomia globala UEU Bilbo

 

Bibliografia osagarria:

  • Alonso, J.A. (Coord.) (2013): Lecciones sobre economía mundial: introducción al desarrollo y a las relaciones económicas internacionales, 6ª edición. Thomson Civitas. Cizur Menor.
  • Garcia Delgado, J.L., Myro, R. (Dir.) (2013): Lecciones de economía española. Thomson Civitas. Cizur Menor.
  • Lequiller, F., Blades, D. (2006): Understanding national accounts. OCDE. París.
  • Muñoz, C., Iráizoz, B., Rapún, M. (2010): Las Cuentas de la Nación II. Ejercicios.Thomson Civitas. Madrid.

Bertze balibide batzuk:

  • Iturri askotako argibideak erabiltzeko egokia da irakasgai hau. Aldizkako argitalpenak aipagarrienen artean hauexek dira: Economía Aplicada, Economía Industrial, Economistas, Información Comercial Española, Papeles de Economía Española, Revista Española de Estudios Agrosociales y Pesqueros.
  • Banco de España bezalako erakunde ofizialen urteko txostenak ere oso interesgarriak dira, nazional zein atzerritarrak:
  • Banco Central Europeo http://www.ecb.int
  • Banco de España http://www.bde.es
  • Banco Mundial http://www.worldbank.org
  • Conferencia de las Naciones Unidas para el Comercio y el Desarrollo (UNCTAD) ttp://www.unctad.org
  • Eurostat http://epp.eurostat.ec.europa.eu/
  • Fondo Monetario Internacional (FMI) http://www.imf.org
  • Instituto de Estadística de Navarra http://www.cfnavarra.es/estadistica
  • Instituto Nacional de Estadística http://www.ine.es
  • Ministerio de Economía y Hacienda http://www.meh.es/
  • Organización de las Naciones Unidas (ONU) http://www.un.org/es/ 
  • Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico (OCDE) http://www.oecd.org
  • Organización Internacional del Trabajo (OIT) http://www.ilo.org
  • Organización Mundial del Comercio (OMC) http://www.wto.org

Gora

Non emango den

Arrosadiko Campusa.

Gora