Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2016/2017 | Beste urte batzuk:  2015/2016  |  2014/2015  |  2013/2014  |  2012/2013 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171204 Irakasgaia: MIKROEKONOMIA I
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
ARLEGI PEREZ, RICARDO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Analisi ekonomikoa.

Materia: Mikroekonomia.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Mikroekonomia irakasgaia lau atal nagusiz osatzen da: eskari kurbaren oinarrizko analisia, enpresaren ekoizpen-erabakien analisia, oreka partzialaren analisia eta merkatuko poterearen existentziak dituen ondorioen analisia.
Atal hauek guztiak beraiekin batera lotuta dakartzaten kontzeptuekin batera teoria ekonomikoaren gunearen barne daude. Funtsezko garrantzia dute teoria ekonomikoaren barnean. Irakasgaiaren barne hauen aplikazio praktikoak eztabaidatzen dira beren ulermena errazteko eta aurkezten dituzten ondorioak irudikatzeko. Modu honetan ikasleek, analisi ekonomikoaren metodoan barneratzen dira eta aldi berean egiteko modu honek lan munduan duen baliagarritasuna&ampamp;ampnbsp; antzematen dute. Helburu honekin hurrengo gaien ikasketa eta analisia proposatzen da:
Kontsumitzailea eta eskariaren kurba. Kontsumitzailearen Soberakina. Enpresaren Teoria: teknologia, ekoizpen funtzioa, kostuak, ekoizpen faktoreen eskaria, eta eskaintza (produktua). Oreka Partziala merkatu lehiakorretan: Definizioa, interpretazioa eta aplikazioak. Gizartearen Soberakina.
Merkatuko Poterearen ondorioen analisia kasu ezberdinen azterketaren bitartez egin daiteke. Monopolioa, Oligopolioa, Monopolio lehiakortasuna edo faktoreen merkatuen berezitasunak (monopsonioa), dira kasu hauen zenbait adibide.

Gora

Deskribatzaileak

Eskaintza eta Eskaria. Oreka Partziala. Ekoizlearen Teoria. Lehia Perfektua eta Lehia Inperfektua. Monopolioa. Oligopolioa.

Gora

Gaitasun orokorrak

CB1:Ikasleek probatu behar dute ikasketa arloan ezagutza nahikoa dutela. Ezagutza hau, nahiz eta bigarren hezkuntzan landu izana, unibertsitate mailan oinarritu behar da goi-mailako testuliburuetan, eta batzuetan ikasketa arloko abangoardiako ezagutzan.

CB2: Ikasleek gai izan behar dute beraien ezagutzak aplikatzeko lan eremuan era profesional batean. Aldi berean bereganatu behar dute ohiko gaitasunak argudioak egiterakoan eta defendatzerakoan, baita problemei irtenbideak bilatzerakoan, beti ere beraien ikasketa eremuan.

 

CG01: Analisirako eta sintesirako gaitasuna.

CG02: Antolamendurako eta planifikaziorako gaitasuna.

CG03: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.

CG05: Informatikako ezagutzak ikasketa eremuan

CG07: Problemei irtenbideak aurkitzeko gaitasuna.

CG08: Erabakiak hartzeko gaitasuna.

CG09: Taldelana burutzeko gaitasuna.

CG18: Egoera berriei doitzeko gaitasuna.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

CE01:Instituzio ekonomikoak ulertzea ekonomiaren funtzionamendua ulertzeko erabiltzen diren tresna teorikoak edota formalen bidez.

CE04:Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, batez ere tresna teknikoen erabileran oinarritzen direnak.

CE07:Baliabideen esleipen egokia lortzeko kontribuzioa egiteko gaitasuna, bai eremu pribatuan baita publikoan ere.

CE09: Errealitate ekonomikoaren edozein aspektua deskribatzerakoan, arrazionaltasunez analisiak egiteko gaitasuna.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R1. Urritasuna eta baliabideen esleipena, prezioen sistema, ekoizpenaren teoria, lehiakorrak ez diren merkatuak, efizientzia ekonomikoa eta ongizatearen teoria.
R4. Hautapenen oinarri teorikoak.
R8. Eredu mikroekonomikoak, ekonomia industriala, lehia inperfektuko merkatuen funtzionamendua, korporazioak eta esku-hartze ekonomikoa.

Aipatzen diren hiru emaitzak lortzen direla bermatzeko beste ataletan aipatu diren formakuntza jarduera guztiak eta ebaluaketa sistema guztiak erabiliko dira.

Irakasgaiaren edukinak: lehia perfektuko eredua. Ekoizlearen problema: teknologia, kostu funtzioak, mozkinaren maximizazioa eta prezio-onartzailearen enpresaren eskaintza-funtzioa. Merkatuaren oreka partziala, efizientzia (kontsumitzailearen eta ekoizlearen soberakina, gizarte soberakina) eta estatika konparatibazko adibideak: zergen eraginak, arrazionamendua edo gehieneko prezioak. Lehia inperfektuko ereduak (monopolioa, prezio-diskriminazioa eta oligopolio).

&ampnbsp;

Gora

Metodologia

Ikasturtean zehar saio teorikoak saio praktikoekin txandakatuko dira.

Saio teorikoetan edukiak irakasleak aurkeztu eta azalduko ditu. Kasu batzuetan irakasleak ikasleei aldez aurretik egin beharreko lanak proposatuko dizkie, gero eduki hauek klasean era interaktiboan landu daitezen. Saio teorikoen barnean ariketak proposatu eta ebatziko dira.

Saio praktikoak, ahal den neurrian, ikasgela informatikoetan izango dira. Bertan teoriaren aplikazioak landuko dira ariketa praktikoen bitartez, bai-eta jarduera interaktibo batzuk ere erabiliz (Mathematica software atez ere).

&ampnbsp;

ECTS LAN-ZAMAREN EGOKIPENA

JARDUERA/ORDUAK

PRESENTZIAZKOAK 60

  • TALDE HANDIA (Teoria) 46
  • TALDE TXIKIA (Praktika) 14

EZ PRESENTZIALAK 90

  • EDUKIEN PRESTAKUNTZA ETA IKASKUNTZA 40
  • BANAKAKO LANAK 25
  • TALDEKO LANAK Nahiz eta taldeetan lana aholkatu, idazketa eta balorazioa banakakoak izango dira. 20
  • TUTORETZAK 3
  • BESTELAKOAK 2 (Azterketa eta, agian, berrikuspena)

Gora

Hizkuntzak

EUSKERA. Gaztelera eta Ingelera agertu daitezke bibliografian kurtsoan zehar.

Gora

Ebaluazioa

Resultado de aprendizaje Sistema de evaluación Peso (%) Carácter recuperable
R1, R4, R8 Azkeneko azterketa 70 Bai, ezohiko azterketan
R1, R4, R8 Lan praktikoak: banakako zein taldeko lanak egin eta ikasleen aurrean aurkeztu 15 Bai, ezohiko azterketan
R1, R4, R8 Ebaluaketa jarraituko froga partzialak, ordenagailu gelan 15 Bai, ezohiko azterketan

Ikasturtean zehar eta honek aurrera egiten duen heinean ikasleen lanaren ebaluaketa jarraitua egingo da. Lortutako emaitza amaierako notaren atal bat suposatuko du. Atal honen pisua nota osoan %30a izan daiteke. Dena den, ikasturtearen garapenaren arabera eta ikasleen inplikazio maila kontuan hartuta, ehuneko hori aldatu liteke.
Kalifikazio osoa azterketa batekin osatuko da ikasturtearen amaieran. Azken azterketak atal praktiko bat eta beste bat teorikoa izango du.

Gora

Gai-zerrenda

a. UNITATEAK (HELBURUAK)
Eskaria. Ekoizlea. Merkatu Lehiakorra. Beste merkatu egitura batzuk.

b. EDUKIAK

  • Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak.
  • Eskaintza eta Eskaria. Merkatuaren Oreka.
  • Teknologia.
  • Kostuen Minimizazioa.
  • Kostu-Kurbak.
  • Epe laburreko Eskaintza Lehiakorra.
  • Industriaren Eskaintza. Oreka epe luzera.
  • Merkatuko beste egitura batzuk. Lehia ez-perfektua. Monopolioa eta Oligopolioa.

c. JARDUERAK

Ariketak ebaztea eta Mathematika informatika programarekin irudi interaktiboak lantzea.

d. ERREKURTSO LAGUNGARRIAK

Ikasgela informatikoak, Internet, NireIkasgelategia eta Web Zerbitzaria.

e. IKASLEAREN LANAREN BALORAZIOA.

Ahal den neurrian, ikaslearen jarraipena

egingo da ariketak ebaztearen eta bai ikasgelan eta bai jarduera praktikoetan parte hartzearen bitartez.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Kurtsoaren irakaskuntzarako erabiliko den oinarrizko bibliografia:

  • Hal R. VARIAN. "Erdi-mailako Mikroekonomia". Deustuko Unibertsitatea Donostia.
  • J. Pu&ampeacute;rtolas eta L. Llorente. "Mikroekonomia Interaktiboa I", Ed. Pir&ampaacute;mide, 2013 (euskarazko itzulpena)

Beste oinarrizko bibliografia (gazteleraz, euskeraz eta ingeleraz).

  • Hal R. VARIAN. "Microeconom&ampamp;ampamp;ampiacute;a Intermedia". Antoni Bosch Ed. (7&ampamp;ampamp;ampordm; edici&ampamp;ampamp;ampoacute;n).
  • Walter NICHOLSON. "Teor&ampamp;ampamp;ampiacute;a Microecon&ampamp;ampamp;ampoacute;mica". International Thompson Ed.
  • BESANKO, D. y&ampamp;ampamp;ampnbsp; BRAEUTIGAM, R. "Michroeconomics"&ampamp;ampamp;ampnbsp; Wiley Ed. (&ampamp;ampamp;ampmiddot;. argitalpena ingeleraz).
  • PINDYCK, R.S. eta Rubinfeld, D.L.. "Mikroekonomia". Deustuko Unibertsitatea (euskeraz).
  • ZURBANO, M. Mikroekonomia. Udako Euskal Unibertsitatea (euskeraz).

Honetaz gain beste material anitz (apunteak, diapositibak, ariketak,...) jarriko dira ikasleen eskura. Hauek teoria eta praktika lantzeko lagungarriak izango dira eta bibliografiaren osagarriak izango dira.

Gora