Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2015/2016 | Beste urte batzuk:  2014/2015  |  2013/2014  |  2012/2013  |  2011/2012 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171204 Irakasgaia: MIKROEKONOMIA I
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
ARLEGI PEREZ, RICARDO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Analisi ekonomikoa.

Materia: Mikroekonomia.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Mikroekonomia irakasgaia lau atal nagusiz osatzen da: eskari kurbaren oinarrizko analisia, enpresaren ekoizpen-erabakien analisia, oreka partzialaren analisia eta merkatuko poterearen existentziak dituen ondorioen analisia.
Atal hauek guztiak beraiekin batera lotuta dakartzaten kontzeptuekin batera teoria ekonomikoaren gunearen barne daude. Funtsezko garrantzia dute teoria ekonomikoaren barnean. Irakasgaiaren barne hauen aplikazio praktikoak eztabaidatzen dira beren ulermena errazteko eta aurkezten dituzten ondorioak irudikatzeko. Modu honetan ikasleek, analisi ekonomikoaren metodoan barneratzen dira eta aldi berean egiteko modu honek lan munduan duen baliagarritasuna&ampamp;ampnbsp; antzematen dute. Helburu honekin hurrengo gaien ikasketa eta analisia proposatzen da:
Kontsumitzailea eta eskariaren kurba. Kontsumitzailearen Soberakina. Enpresaren Teoria: teknologia, ekoizpen funtzioa, kostuak, ekoizpen faktoreen eskaria, eta eskaintza (produktua). Oreka Partziala merkatu lehiakorretan: Definizioa, interpretazioa eta aplikazioak. Gizartearen Soberakina.
Merkatuko Poterearen ondorioen analisia kasu ezberdinen azterketaren bitartez egin daiteke. Monopolioa, Oligopolioa, Monopolio lehiakortasuna edo faktoreen merkatuen berezitasunak (monopsonioa), dira kasu hauen zenbait adibide.

Gora

Deskribatzaileak

Eskaintza eta Eskaria. Oreka Partziala. Ekoizlearen Teoria. Lehia Perfektua eta Lehia Inperfektua. Monopolioa. Oligopolioa.

Gora

Gaitasun orokorrak

CB1:Ikasleek probatu behar dute ikasketa arloan ezagutza nahikoa dutela. Ezagutza hau, nahiz eta bigarren hezkuntzan landu izana, unibertsitate mailan oinarritu behar da goi-mailako testuliburuetan, eta batzuetan ikasketa arloko abangoardiako ezagutzan.

 

CB2: Ikasleek gai izan behar dute beraien ezagutzak aplikatzeko lan eremuan era profesional batean. Aldi berean bereganatu behar dute ohiko gaitasunak argudioak egiterakoan eta defendatzerakoan, baita problemei irtenbideak bilatzerakoan, beti ere beraien ikasketa eremuan.

 

CG01: Analisirako eta sintesirako gaitasuna.

CG02: Antolamendurako eta planifikaziorako gaitasuna.

CG03: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.

CG05: Informatikako ezagutzak ikasketa eremuan

CG07: Problemei irtenbideak aurkitzeko gaitasuna.

CG08: Erabakiak hartzeko gaitasuna.

CG09: Taldelana burutzeko gaitasuna.

CG18: Egoera berriei doitzeko gaitasuna.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

CE01:Instituzio ekonomikoak ulertzea ekonomiaren funtzionamendua ulertzeko erabiltzen diren tresna teorikoak edota formalen bidez.

CE04:Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, batez ere tresna teknikoen erabileran oinarritzen direnak.

CE07:Baliabideen esleipen egokia lortzeko kontribuzioa egiteko gaitasuna, bai eremu pribatuan baita publikoan ere.

CE09: Errealitate ekonomikoaren edozein aspektua deskribatzerakoan, arrazionaltasunez analisiak egiteko gaitasuna.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R1. Urritasuna eta baliabideen esleipena, prezioen sistema, ekoizpenaren teoria, lehiakorrak ez diren merkatuak, efizientzia ekonomikoa eta ongizatearen teoria.
R4. Hautapenen oinarri teorikoak.
R8. Eredu mikroekonomikoak, ekonomia industriala, lehia inperfektuko merkatuen funtzionamendua, korporazioak eta esku-hartze ekonomikoa.

Aipatzen diren hiru emaitzak lortzen direla beste ataletan aipatu diren formakuntza jarduera guztiak eta ebaluaketa sistema guztiak erabiliko dira.

Irakasgaiaren edukinak: lehia perfektuko eredua. Ekoizlearen problema: teknologia, kostu funtzioak, mozkinaren maximizazioa eta prezio-onartzailearen enpresaren eskaintza funtzioa. Merkatuaren oreka partziala, efizientzia (kontsumitzailearen eta ekoizlearen soberakina, gizarte soberakina) eta estatika konparatibazko adibideak, adibidez zergen eraginak, arrazionamenduak edo gehieneko prezioak. Lehia inperfektuko ereduak (monopolioa, prezioen diskriminazioa eta oligopolio).

 

Gora

Metodologia

Kurtsoan zehar saio teorikoak saio praktikoekin txandakatuko dira.

Saio teorikoetan edukiak irakasleak aurkeztu eta azalduko ditu. Kasu batzuetan irakasleak ikasleei aldez aurretik egin beharreko lanak proposatuko dizkie, gero eduki hauek klasean era interaktibo batean lantzeko. Saio teoriko hauen barnean ariketak proposatu eta ebatzi egingo dira.

Saio praktikoak, ahal den neurrian, informatika ikasgeletan izango dira eta hauetan teoriaren aplikazioak landuko dira ariketa praktikoen bitartez, baita beste interaktiboak diren jarduerak ere&ampamp;ampnbsp; erabiltzen (Mathematica eta Excel informatika aplikazioak).

 

ECTS LAN-ZAMAREN EGOKIPENA

JARDUERA/ORDUAK

PRESENTZIAZKOAK 60

  • TALDE HANDIA (Teoria) 46
  • TALDE TXIKIA (Praktika) 14

EZ PRESENTZIALAK 90

  • EDUKIEN PRESTAKUNTZA ETA IKASKUNTZA 40
  • LAN INDIBIDUALAK 25
  • TALDE LANA Nahiz eta taldeetan lana egitearen aholkuea egiten den, lanen erredakzioa, aurkezpena eta balorazioa bakarkakoa izango da. 20
  • TUTORETZAK 3
  • BESTELAKOAK 2 (Azterketa eta honen errebisioa)

 

Gora

Hizkuntzak

EUSKERA. Gaztelera eta Ingelera agertu daitezke bibliografian kurtsoan zehar.

Gora

Ebaluazioa

Kurtsoan zehar eta honek aurrera egiten duen heinean ikasleen lana era jarrai batean ebaluatuko da. Lortutako emaitza amaierako notaren atal bat suposatuko du. Atal honen pisua nota osoan erabaki gabe dago baino %25 inguruan izango da. Dena den, kurtsoaren eboluzioari kasu eginez, baita ikasleen inplikazio mailari ere, portzentaia hori handitu liteke.

Nota osoa azterketa batekin osatuko da kurtsoaren amaieran. Azterketak atal praktiko bat eta atal teoriko bat izango du.

Gora

Gai-zerrenda

a. UNITATEAK (HELBURUAK)
Eskaria, Ekoizlea. Merkatu Lehiakorra. Merkatuko beste estrukturak.

b. EDUKIAK

  • Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak.
  • Eskaintza eta Eskaria. Merkatuaren Oreka.
  • Teknologia.
  • Kostuen Minimizazioa.
  • Kostu-Kurbak.
  • Eskaintza Lehiakorra epe laburrean.
  • Industriaren Eskaintza. Oreka epe luzean.
  • Merkatuko beste estrukturak. Lehia ez-perfektua. Monopolioa eta Oligopolioa.

c. JARDUERAK

Ariketen ebazpena eta Mathematika informatika programarekin irudi interaktiboak lantzea.

d. ERREKURTSO LAGUNGARRIAK

Informatika ikasgelak, Internet, NireIkasgelategia eta Web Zerbitzaria.

e. IKASLEAREN LANAREN BALORAZIOA.

Posiblea den neurrian ikaslearen jarraipena egingo da kurtsoan zehar. Horretarako egindako ariketak, klasean partehartzea eta beste praktika jarduerak kontutan hartuko dira.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Kurtsoaren irakaskuntzarako erabiliko den oinarrizko bibliografia:

  • Hal R. VARIAN. "Erdi-mailako Mikroekonomia". Deustuko Unibertsitatea Donostia.
  • J. Puértolas eta L. Llorente. "Mikroekonomia Interaktiboa I", Ed. Pirámide, 2013 (euskarazko itzulpena)

Beste oinarrizko bibliografia (gazteleraz, euskeraz eta ingeleraz).

  • Hal R. VARIAN. "Microeconom&ampamp;ampiacute;a Intermedia". Antoni Bosch Ed. (7&ampamp;ampordm; edici&ampamp;ampoacute;n).
  • Walter NICHOLSON. "Teor&ampamp;ampiacute;a Microecon&ampamp;ampoacute;mica". International Thompson Ed.
  • BESANKO, D. y&ampamp;ampnbsp; BRAEUTIGAM, R. "Michroeconomics"&ampamp;ampnbsp; Wiley Ed. (&ampamp;ampmiddot;. argitalpena ingeleraz).
  • PINDYCK, R.S. eta Rubinfeld, D.L.. "Mikroekonomia". Deustuko Unibertsitatea (euskeraz).
  • ZURBANO, M. Mikroekonomia. Udako Euskal Unibertsitatea (euskeraz).

Honez gain beste material anitz (apunteak, diapositibak, ariketak,...) jarriko dira ikasleen eskura. Hauek teoria eta praktika lantzeko lagungarriak izango dira eta bibliografiaren osagarriak izango dira.

Gora