Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2015/2016 | Beste urte batzuk:  2014/2015  |  2013/2014  |  2012/2013  |  2011/2012 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171102 Irakasgaia: ENPRESAREN EKONOMIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
NUÑEZ ALDAZ, IMANOL   [Tutoretzak ] AZCARATE GARITANO, ELISABETH   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

GIZA BALIABIDEAK ETA ANTOLAKUNTZA

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Derrigorrezko ikasgai hau Antolaketa eta Giza Baliabideak materiaren barruan kokatzen da, Antolaketa Diseinua eta Portaera eta Giza Baliabideen Kudeaketarekin batera. Lehen urtearen lehen seihilekoan kokatzen da ikasgaia.

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako ikasle batentzako funtsezkoa da enpresak, eta hauek izaten dituzten erronkak, ezagutzea eta ulertzea. Dudarik gabe enpresen mundua konplexua da. Lauhileko batean enpresen eta bere inguruaren azterketa sakon bat egitea ezinezkoa bada ere, mundu horren ikuspegi orokor bat lortu daiteke. Enpresen mundu horretara hurbiltzea da hain zuzen ere Enpresaren Ekonomia deitzen den ikasgai honen azken helburua.

Sarrerako gaian enpresaren kontzeptua aztertuko dugu eta saila eta funtzio nagusienak aurkeztuko ditugu, enpresa sistema integratu bat dela ulertzeko. Hurrengo gaian enpresaria aztertuko dugu enpresaren gobernua ulertzeko. Hirugarren gaiak enpresa mota ezberdinak aurkezten ditu. Gero enpresa bere ingurunean kokatuko dugu, eta inguru honen faktorerik garrantzitsuneak nola aztertu daitezken ikusiko dugu. Lehen zati honetako azken gaian enpresaren dinamika aztertuko dugu. Hau da, enpresak zer nolako garapena izan dezaken.

Kurtsoaren bigarren zatian enpresaren area funtzional ezberdinak aztertzen dira. Helburua funtzio edo departamentu ezberdinen ikuspegi orokor bat izatea da eta elkarrekin duten loturaz jabetzea. Graduko beste ikasgai batzuetan funtzio horien zehaztasunak sakonago aztertuko dira. Finantza, Eragiketa eta Merkataritza funtzioak aztertuko ditugu hain zuzen ere. Kurtsoko azken gaian erabakitze prozesua aztertuko dugu. Erabaki horiek hartzerako garaian lagungarri suertatu daitezkeen tresna batzuek landuko ditugu.

Gora

Deskribatzaileak

Enpresa kontzeptua. Enpresa eta ingurunea. Enpresa motak. Zuzendaritza. Erabakitze-prozesua.

Gora

Gaitasun orokorrak

Irakasgai honek hurrengo konpetentzi orokorrak lantzen ditu:
CG01. Analisi eta sintesi gaitasuna 
CG03. Ahozko eta idatzizko komunikazio ama hizkuntzan 
CG08. Erabakiak hartzeko gaitasuna 
CG12. Harreman pertsonalendako abilezia 
CG15. Lanarekiko konpromiso etikoa 
CG16. Presiopean lan egiteko gaitasuna 
CG17. Modu autonomoan ikasteko gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

Irakasgai honek hurrengo konpetentzi zehatzak lantzen ditu:

CE01. Erakundeak ulertu, ekonomiaren funtzionamendu teorikoaren ondorio gisa.

CE04. Irizpide profesionalak eta tresna teknikoak arazoen hausnarketari aplikatzea.

CE11. Enpresaren natura ulertzea, erakundeen ezaugarriak eta beste agenteen interesak kontuan izanda

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketen emaitzak

Edukia

Hezkuntza jarduerak

Ebaluaketa

R04. Enpresaren oinarrizko teoria. Antolaketa eta eremu funtzionalak

1, 2, 6 gaiak.

A1, A2, A3, A4, A5, A6

Banakako entsegua, banakako azterketa eta banakako lanaren ebaluaketa

R08. Erakundeen teoria. Zuzendaritza estrategikoa

2, 3 gaiak.

A1, A2, A3, A4, A5, A6

Banakako entsegua, banakako azterketa eta banakako lanaren ebaluaketa

RE1. Gatazka eta kooperazioa enpresan

3, 4, 5 gaiak.

A1, A2, A3, A4, A5, A6

Aurkezpenak, banakako azterketa eta banakako lanaren ebaluaketa

RE2. Etika enpresan

3, 4 gaiak.

A1, A2, A3, A4, A5, A6

Banakako entsegua, banakako azterketa eta banakako lanaren ebaluaketa

Gora

Metodologia

Metodologia/Jarduera Ikasgelan Ikasgelatik at
A1. Lan talde handian (azterketa barne) 46  
A2. Lan talde txikian 14  
A3. Lanak eta ariketak   25
A4. Bakarkako ikaste orduak    42
A5. Azterketa prestatzea   18
A6. Tutoretzak   05
Denetara 60 90

Gora

Ebaluazioa

Bakarkako entsaioa   %20 ezin da errekuperatu.

Presentazioak             %20 ezin da errekuperatu.

Bakarkako azterketa  %50 errekuperatzea posiblea da.

Bakarkako lana           %10 errekuperatzea posiblea da.

 

Errekuperaketa azterketa egiteko nota minimoa: 2

Bataz bestekoa egiteko: 4

Gora

Gai-zerrenda

  • 1. Gaia. Enpresaren analisi ekonomikoa. Transakzio kosteak, baliagarritasunak eta bakarkako jokabidea
  • 2. Gaia: Erakunde motak: Enpresarioa eta sindikatuaren teoria.
  • 3. Gaia: Enpresaren garapena. Akzioak eta enpresa handiak.
  • 4. Gaia: Jabetza, zuzendaritza eta enpresaren kudeaketa: Koalizioaren arazoa.
  • 5.Gaia: Enpresa eta zuzendaritza: Autoritatea, koordinazioa eta behaketa. Helburuak, plangintza eta kontrola.
  • 6. Gaia: Enpresaren jarduera: Ingurumena, balioaren katea eta sail funtzionalak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Douma, S. y Schreuder, H. (2009): Enfoques económicos para el análisis de las organizaciones. Pearson Educación. Madrid. 4ª edición

Salas Fumás, V. (1996): Economía de la empresa. Decisiones y organización. Ed. Ariel. Barcelona. 2ª edición

Serra Ramoneda, A. (2003): Mercados, contratos y empresa. Universitat Autònoma de Barcelona. Barcelona

Gora

Hizkuntzak

Euskera.

Gora