Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2014/2015 | Beste urte batzuk:  2013/2014  |  2012/2013  |  2011/2012  |  2010/2011 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171102 Irakasgaia: ENPRESAREN EKONOMIA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
NUÑEZ ALDAZ, IMANOL   [Tutoretzak ] AZCARATE GARITANO, ELISABETH   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskribatzaileak

Enpresa kontzeptua. Enpresa eta ingurunea. Enpresa motak. Zuzendaritza. Erabakitze-prozesua.

Gora

Gaitasun orokorrak

Irakasgai honek hurrengo konpetentzi orokorrak lantzen ditu:

CG01. Analisi eta sintesi gaitasuna
CG03. Ahozko eta idatzizko komunikazio ama hizkuntzan
CG08. Erabakiak hartzeko gaitasuna
CG12. Harreman pertsonalendako abilezia
CG15. Lanarekiko konpromiso etikoa
CG16. Presiopean lan egiteko gaitasuna
CG17. Modu autonomoan ikasteko gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

Irakasgai honek hurrengo konpetentzi zehatzak lantzen ditu:

CE01. Erakunde ekonomiak ultertzea.
CE02. Informazio ekonomikoaren iturri nagusiak identifikatu
CE03. Informaziotik profesionala ez den inork atera ezin dituen ondorioetara iritsi
CE04. Baliabide teknikoak erabili arazoen analisia burutzeko
CE13. Enpresa sistema gisa identifikatu eta funtzioen arteko loturaz jabetu

Ezagutzaren aldetik irakasgai honen bidez ikasleak:
1.- Enpresaren kontzeptua ezagutuko du.
2.- Enpresaren egoera konpetitiboa eta instituzionala ulertuko du ahuleziak eta indarguneak identifikatuz.
3.- Enpresaren funtzio ezberdinak eta hauen arteko lotura ezagutuko du.
4.- Enpresa bateko erabakitze prozesuan agertzen diren arazo etikoetaz jabetuko da.

Gora

Metodologia

PRESENTZIAZKO IRAKASKUNTZA (60 ordu)
Ikasgaiko kontzeptuak ulertzeko garrantzi handia du presentziazko irakaskuntzak. Ikasleei gelara sesio bakoitzean landu behar den materiala (testuliburuko atala eta gomendatu daiteken beste edozein irakurgai edo kasu) aldez aurretik irakurtzea gomendatzen zaie.
Gai bakoitzean sesio teorikoak eta praktikoak izango ditu. Sesio teorikoak talde handian egingo dira, ikasgaian matrikulatuta dauden ikasle guztiekin alegia. Irakasleak gaiko kontzeptu eta ideia nagusieanak aurkeztuko ditu. Halaber, sesio hauetan jarduera ezberdinak burutuko dira. Jarduera horietan ikaslegoak modu indibidualean edo taldeka parte hartu beharko du. Jarduera hauen bidez kontzeptuak ikasi eta finkatuko dira.
Praktika sesioak talde txikian burutuko dira, ikasgaian matrikulatutako ikaslego erdiarekin alegia. Sesio hauek gaiaren bukaeran burutuko dira.
Ikaslearen lana errazteko gai bakoitzean baliabide ezberdinak proposatzen dira (testuliburua, gardenkiak, ariketak, kasuak, artikuluak). Baliabide guzti hauek MiAulario plataforman identifikatuko dira.

BAKARKAKO LANA (90 ordu)
Ikasleak bakarka burutu beharreko lanak irakurgaiak, informazio bilketak, ariketak, kasuak eta idazlanak biltzen ditu. Honekin batera aipatu bezala sesio teorikoen aurretik proposaturiko materiala irakurri behar du.

TUTORETZAK
Taldeka edo bakarka izan daitezke. Ikasleek bere zalantzan azaldu dezakete eta irakasleak ikaslegoaren ebaluaketa burutu.

AZTERKETAK
Bi froga burutuko dira. Lehenengoa seihilekoaren erdi aldera eta bigarrena kurtso bukaeran. Halaber kurtsoan zehar froga txiki batzuk burutu daitezke programaren puntu zehatz bazuen ulertze maila aztertzeko.

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Konpetentziak Prestakuntza jarduerak
CG01, CG08, CG12, CG16, CE02, CE03 Bakarkako lana Parte-hartzea gelan Ahozko aurkezpenak
CG01, CG08, CG09, CG12, CG15, CG18, CG02, CE13 Talde lana Parte-hartzea gelan Lan globala
CG01, CG08, CG16, CG02, CE03, CE04, CE13 Azterketak

Gora

Hizkuntzak

Euskera. Castellano. Inglés.

Gora

Ebaluazioa

Bakarrik eginiko lanak: %15a.  Ezin daiteke errekuperatu.

Taldean eginiko lanak: %15a.  Ezin daiteke errekuperatu.

Azterketak: %70a (%20a lehenak, %50a bigarrenak). Errekuperatu daiteke.

Errekuperazio azterketari buruz: 

Notaren %70a suposatuko du.

* Aurkeztu ahal izateko aurreko azterketak eginda izan behar dira.

* Aurkeztu ahal izateko derrigorrezkoa da kurtsoan zehar ebaluaketa jarraituan parte hartzea.

Gora

Edukien azalpen laburra

Derrigorrezko ikasgai hau Antolaketa eta Giza Baliabideak materiaren barruan kokatzen da, Antolaketa Diseinua eta Portaera eta Giza Baliabideen Kudeaketarekin batera. Lehen urtearen lehen seihilekoan kokatzen da ikasgaia.

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako ikasle batentzako funtsezkoa da enpresak, eta hauek izaten dituzten erronkak, ezagutzea eta ulertzea. Dudarik gabe enpresen mundua konplexua da. Lauhileko batean enpresen eta bere inguruaren azterketa sakon bat egitea ezinezkoa bada ere, mundu horren ikuspegi orokor bat lortu daiteke. Enpresen mundu horretara hurbiltzea da hain zuzen ere Enpresaren Ekonomia deitzen den ikasgai honen azken helburua.

Sarrerako gaian enpresaren kontzeptua aztertuko dugu eta saila eta funtzio nagusienak aurkeztuko ditugu, enpresa sistema integratu bat dela ulertzeko. Hurrengo gaian enpresaria aztertuko dugu enpresaren gobernua ulertzeko. Hirugarren gaiak enpresa mota ezberdinak aurkezten ditu. Gero enpresa bere ingurunean kokatuko dugu, eta inguru honen faktorerik garrantzitsuneak nola aztertu daitezken ikusiko dugu. Lehen zati honetako azken gaian enpresaren dinamika aztertuko dugu. Hau da, enpresak zer nolako garapena izan dezaken.

Kurtsoaren bigarren zatian enpresaren area funtzional ezberdinak aztertzen dira. Helburua funtzio edo departamentu ezberdinen ikuspegi orokor bat izatea da eta elkarrekin duten loturaz jabetzea. Graduko beste ikasgai batzuetan funtzio horien zehaztasunak sakonago aztertuko dira. Finantza, Eragiketa eta Merkataritza funtzioak aztertuko ditugu hain zuzen ere. Kurtsoko azken gaian erabakitze prozesua aztertuko dugu. Erabaki horiek hartzerako garaian lagungarri suertatu daitezkeen tresna batzuek landuko ditugu.

Gora

Gai-zerrenda

1. ENPRESAREN EKONOMIA: SARRERA

2. GIZABANAKOEN JARRERAK: BALIAGARRITASUNA ETA EREDU EKONOMIKOAK.

3. ENPRESA MOTAK. SINDIKATUAREN TEORIA.

4. AKZIONADUNEN ENPRESA. JABETZA ETA KONTROLA.

5. KOOPERAZIOA ETA ENPRESA SOZIALAK.

6. AGINTEA ENPRESAREN BARRUAN

7. ENPRESEN JARDUERAK. 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa.

  • Heras Saizarbitoria, I. (2004): Enpresaren Ekonomia eta Zuzendaritza: Teoria eta Praktika. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.
  • Iborra, M; Dasí, A; Dolz, C. y Ferre, C (2006): Fundamentos de Dirección de Empresas. Conceptos y Habilidades directivas. Ed. Thomson, Madrid.


Osagarria.

  • Cuervo, A. (director) (2008): Introducción a la Administración de Empresas. Ed. Civitas. Madrid. 6ª edición.
  • Fernández, E; Junquera, B y Del Brío, J.A. (2008) Iniciación a los negocios. Aspectos directivos. Thomson Paraninfo. Madrid.
  • Fernández, E; Junquera, B y Del Brío, J.A. (2008) Iniciación a los negocios para ingenieros. Thomson Paraninfo. Madrid.
  • Maynar, P y Bañagil, T. (coord.) (2007): La economía de la empresa en el espacio superior de educación. Mac. Graw-Hill. Madrid.
  • Pérez Gorostegui, E. (1995): Enpresa Ekonomia (Sarrera). Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitarapen Zerbitzua, Bilbo.

Gora