Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2012/2013 | Beste urte batzuk:  2010/2011 
Soziologia Aplikatuan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 303101 Irakasgaia: GIZARTE ANTOLAKETA ETA GIZA GARAPENA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Soziologia
Irakasleak:
VILCHES PLAZA, ALFONSO CARLOS   [Tutoretzak ] AGUIRRE URTEAGA, XABIER   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaiaren zentzua, ikasketa-planean, da “begirada soziologikoa” (berezko tresna bat) eskuratzea gaurko gizartearen gai nabarienak aztertzeko. Alde batetik, asmoa da mundua eta elkarbizitzari buruz dugun “sen onaren begiradak” (gure begirada arrunta) kolokan jartzea eta zuzentzea, oso ikuspegi estua, motza eta partziala izaten delako gehienetan. Izan ere, begirada horiek barneratzen ditugulako gizarteratze eta nortasunaren garapen prozesuaren lehenengo fase gorabeheratsuetan, munduarekiko eta gure leku propiotik distantziarik hartu gabe. Baina bestetik, helburua da ere ikastea 1) mundua soziologiatik begiratzen; 2) etorkizuneko lanbidea soziologiatik begiratzea.

Gora

Deskribatzaileak

Irakasgaiak 6 ECTS kreditu dauka, eta oinarrizko heziketa du xede. Seihileko iraupena (1. kurtsoaren 1. seihilekoa). Irakasgaian landuko dira, zentzu kritikoaz, eta ikuspegi soziologiko batetik, egungo elkarbizitzaren arazo nagusiak. Hortik, helburua da funtsezko estrukturazio prozesuak aztertzea, eta horrekin batera, desberdintasun sozial eta kulturalek eragiten dituzten gobernatze erronkak ikustatzea, beti ere gaurko gizarte aldakorren testuinguruan.

Gora

Gaitasun orokorrak

(1) Ikaste, ulermen eta estudio ahalmenak bereganatzea, maila unibertsitarioan, eta autonomia maila altuaz. Baita ere norberaren lanaren planifikazioa eta antolaketa lantzea.

(4) Gizarte bizitza artikulatzeko ikuspegi soziologikoak duen garrantzia bereiztea eta nabarmentzea.

Ezagutzak eta kontzeptu soziologikoak erabiltzeko gaitasuna, egoerak, prozesu eta arazo sozialak deskribatzeko, diagnostikatzeko eta azaltzeko.

(8) Sentsibilitate soziala, zein hiritartasun irekiaren kontzientzia garatzea, aniztasun sozial eta kulturala aitortzeko.

(14) Datu eta argudioak aztertzeko eta sintetizatzeko gaitasuna lortzea, zein ezagutzak harremanetan jartzeko eta testuinguruan kokatzeko ahalmena ere.

(18) Bai deskribatze eta interpretatze gaitasunak, bai aldaketa eta gatazka testuinguruetan bitartekotza kulturalerako oinarrizko gaitasunak garatzea.

(20) Egungo gizarteen bilakaera eta eraldaketa aztertzeko gaitasuna.

(22) Krisi eta gatazka sozial testuinguruak aztertzeko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

  1. Aztertzea eta barneratzea kritikoki gaurko gizartearen gai eta arazo nabarmenak, kontzeptu eta ikuspegi soziologikoak erabiliz.
  2. Gizarteari buruzko funtsezko kontzeptu eta orokortzeak ulertzea, bai egonkortasuna mantentzen duen egitura instituzionala ezagutzeko, bai eraldatze prozesuak ikustatzeko.
  3. Gizartearen eratzeko eta erreproduzitzeko instituzioak eta oinarrizko prozesuak bereiztea.
  4. Desberdintasun sozialen eta diferentzia kulturalen elementu nagusiak identifikatzea.
  5. Gizartearen mugimendu sozial eta politikoak ezagutzea, eta botere eta zilegitasunari buruzko oinarrizko teorietara hurbiltzea.

Konpetentziazko helburu horietaz aparte, irakasgaiaren itua da ikaste eta ulermen ahalmenak bereganatzea. Bestetik ere, lana planifikatzeko eta antolatzeko ahalmenak lantzea, unibertsitate mailako jardueraren berezko autonomia lortuz. Era berean, irakasgaiaren izaera loturik dago goi mailako ikasketen jarrera eta auto-heziketaren baloreen lantzearekin. Helburu hauek gauzatu beharko lirateke hurrengo emaitzetan:

a. Gizarte arazoak ikuspegi soziologikotik behatzen eta ikertzen ikastea.

b. Behatze, deskribatze eta aztertze ohiturak indartzea.

c. Informazio eta agiriak bilatzeko trebezia hobetzea, bai interneten, bai dokumentazio iturri akademikoetan ere.

d. Saiakerak, txosten eta proiektuak ekoizteko ahalmena sendotzea. Komunikazio trebetasunak eta talde-lana indartzea.

e. Bai auto-exijentzia, bai txosten eta lanen kalitatea eta zorroztasuna areagotzea.

f. Ahoz zein idatziz komunikatzeko eta adierazteko orduan, erraztasuna lortzea.

g. Ikastearekiko interesa, zein auto-heziketarako lanak eta egitekoak ematearen sustapena.

h. Etengabeko ikastearen balorea transmititzea.

i. Bizitza sozialaren ikuspegi zientifiko eta profesionalaren lantze eta baloratzea.

Gora

Metodologia

Jarduera motak

Orduak

% osoa

Garatu beharreko konpetentziak

Saio presentzialak

Ikasgai magistralak

30

20

1, 4, 6, 8, 20, 22

Parte-hartze saioa eta jarduera zuzenduak

30

20

6, 8, 14, 18, 22

 

Ikaslearen lan autonomoa

Lan teoriko – praktikoa

 

 

90

 

 

60

6, 14, 18, 20

Helmen murritzeko proiektua

6, 14, 18

Ikaste pertsonala

1, 2, 3, 5, 14



Gradu berrien eraketak eskatzen duen bezala, jardueren egitasmoa da ikasleen ikaste prozesua arintzea eta erraztea. Hori izanen da ekimen desberdinen helburu nagusia.

Kasu honetan, klaseetako %50 saio presentzialak izango dira, hau da, egitarauaren gaiei buruzko azalpen sintetikoak. Saio hauek abiatuko dira aldez aurretik egindako zenbait galderetatik (gaurkotasunarekin loturik). Galdera hauen nahia da gaitegiaren edukiak bizi esperientziarekin lotzea, horrela saioak arinduz. Saio bakoitza abiatuko da, beraz, testu motz batetik —weben berriak, prentsa artikuluak, etab.— eta galdera sorta txiki bat, aurretik ikasleriari banatuko zaionak, ikasleak beraien gogoeta propioak, galderak edota zalantzak irakasleari itzultzeko, hurrengo sesio teorikoa baino lehen. Egitasmo dinamizatzaile bera gauzatuko da beste gaietan, eta formulatuko dira ondoren, azalpen saioen eta sortutako eztabaiden emaitzak bezala (hauexek planteatuko dira lan pertsonala bideratzeko). Horretarako, Internet erabiliko da (Nire Aulategi tresna). IKT erabiliko dira azalpen audiobisualetarako (publizitate iragarkiak, gaien aurkezpenak, egileak, bideoak, filmak, power point eta ikerketa bilaketak).

Saio praktikoetan edo mintegietan (beste %50) kasu zehatzak landuko dira. Adibideak orientagarriak: 300 hitzeko saiakera keta aurkezpen publikoak power point-en bidez; talde praktikak irudimen soziologikoa garatzeko, idatzizko komunikabideak aztertuz; ikus-entzunezko produktuen interpretazio saiakerak (iragarkiak, bideoklipak, dokumentalak); emakumearen irudikapen publikoari buruzko saiakera, etorkinaren irudikapen publikoari buruzko saiakera, pobrezia eta elkartasunaren irudikapen publikoari buruzko saiakera, gazteen irudi publikoari buruzko saiakera (“botellón”); talde praktikak eszeptizismo politikoaren inguruan, etab.

Tutoretzetara jotzea oso jarduera garrantzitsua da, ezinbestekoa ikaste pertsonala lortzeko.

Gora

Ebaluazioa

Gaitasunak ebaluatzeko jarduerak

Ebaluatu beharreko gaitasunak

Ebaluazio tresna

Parte hartzea

6, 8, 14, 18, 22

Irakaslearen erregistroa

Edukien ezagutza

1, 4, 6, 8, 20, 22

Bereganatutako ezagutza islatzeko froga idatzia

Norberaren lanaren egitea

6, 14, 18, 20

Lana, txosten, gogoeta edo kasu praktikoen ebazpena indibidualak eskura ematea, ikasgaiaren arlo bat aztertuz, erabiliz edo garatuz.

Talde lanak burutzea

6, 14, 18

Lana modu koordinatuaz aurkeztea.

Txosten periodikoetan oinarriturik, talde lana baloratzea.

Ebaluazio tresnen neurketa:

Lan praktiko indibidualak eta taldekoak (%33); azalpen saioetako jarduera praktikoak (gai bakoitza motibatzen duten galderetarako aurreko eta ondorengo erantzunak; presentzia et aparte hartzea) (%33); azkeneko azterketa (%33).

Derrigorrezkoa da klaseetara joatea. Klasera joaten ez den ikasleriaren ebaluazioa eginen da azterketa bakar baten bidez. Azterketa oinarrituko da testuliburuaren gaitegi osoan.

Gora

Gai-zerrenda

1. Sarrera: ikuspegi soziologikoa. Pertsona, kultura eta gizartea gizarteratze prozesuetan.

2. Familiak eta harreman estuak. Genero auzia.

3. Gizarte egitura, estratifikazioa eta desberdintasunak: gizarte mailak.

4. Gaur egungo erakundeak. Informazio eta ezagutzaren gizartea.

5. Globalizazioa y mundua aldaketan. Gobernatzearen arazoa: pobrezia, garapena, terrorismoa.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko testuliburua: Anthony GIDDENS, Sociología, Madrid, Alianza, 2007 (beste argitalpenetan orrialde-zenbaketa alda daiteke).


Besteo testuliburu on bat, eta munduko unibertsitatetan oso zabaldua, da hurrengoa: John J. Macionis y Ken Plummer: Sociología, Madrid: Prentice Hall, 1999.

Kontsultarako bibliografia

BELTRAN VILLALBA, Miguel (1991), La realidad social, 2ª ed. ampliada, Madrid, Tecnos, 2003.

BELTRÁN VILLALBA, M., Perspectivas sociales y conocimiento, Barcelona, Anthropos, 2000.

Berger, Peter L., Introducción a la sociología, México, Limusa, 1987.

BERGER, P. L. y KELLNER, H., La reinterpretación de la sociología. Ensayo sobre el método y la vocación sociológicos, Madrid, Espasa Calpe, 1985

BERGER, P. y LUCKMANN, Thomas (1968): La construcción social de la realidad.

BOUDON, Raymond, La lógica de lo social, Madrid, Rialp, 1981.

bretones, María Trinidad, Sociedades avanzadas. Manual de estructura social; Barcelona, Hacer, 2001.

BOURDIEU, Pierre, CHAMBOREDON, Jean Claude, PASSERON, Jean Claude, El oficio de sociólogo. Presupuestos epistemológicos, Siglo XXI, Madrid, (12ª ) 1989.

ELIAS, Norbert, Sociología fundamental, Barcelona, Gedisa, 1982.

FREYER, Hans (1931), Introducción a la sociología, traducción de Felipe González Vicén, Madrid, Aguilar, 1973.

GARCIA FERRANDO, Manuel (coord.), Pensar nuestra sociedad. Fundamentos de Sociología. (Edición Compendiada). Tirant lo Blanch, Valencia, 1995.

Giner, Salvador (1969), Sociología, Barcelona, Península, 1993.

GINER, S. (ed.), Teoría sociológica moderna, Madrid, Ariel, 2003.

MANNHEIM, Karl (1934-35), Sociología sistemática. Introducción al estudio de la sociedad, traducción de Luis Legaz Lacambra, Editorial Revista de Derecho Privado, Madrid, 1960 (V. O.: 1934-35).

Garvía, Roberto, Conceptos fundamentales de sociología, Madrid, Alianza, 1999.

GIDDENS, Anthony (1990), Consecuencias de la modernidad, Madrid, Alianza, 1993.

GINER, Salvador, LAMO DE ESPINOSA, Emilio y Torres, Cristóbal (comps.), Diccionario de Sociología, Madrid, Alianza, 2006, 2ª ed..

NISBET, Robert A., Introducción a la sociología: el vínculo social, Barcelona, Vicens Universidad, 1975.

NISBET, R. A., La formación del pensamiento sociológico, I-II, Buenos Aires, Amorrortu, 1969.

PÉREZ DIAZ, Víctor, Introducción a la sociología, Madrid, Alianza, 1980.

RITZER, Georges, Teoría sociológica clásica, Madrid, Mcgraw Hill, 1993.

ROCHER, G. (1973): Introducción a la sociología general. Barcelona, Herder, 1979.

Stuart Hughes, Herbert., Conciencia y sociedad. La reorientación del pensamiento social europeo 1890-1930, Madrid, 1972.

WRIGHT MILLS, Charles. (1959): La imaginación sociológica, México, F. C. E., 1961.

Gora

Hizkuntzak

Euskera/Castellano

Gora