Kodea: 171201 | Irakasgaia: KONTABILITATEA I | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 2º S | ||
Saila: Enpresen Kudeaketa | |||||
Irakasleak: | |||||
ECHAURI BELZUNEGUI, LARA [Tutoretzak ] |
Kanpo-kontabilitateak, finantza kontabilitatean jartzen du arreta, diziplina honen helburuak, enpresaren jardueraren garapenaren informazioa erregistratu eta azaltzea direlarik, beti ere, konpainiaren egoera ekonomiko-finantzarioa nahiz ondarezkoa islatu dezan eta, halaber, enpresa buruaren, barne-erabiltzaile zein kanpo-erabiltzaileentzat erabilgarri izan dadin.
Finantza Kontabilitatea I ikasgaiak, sarrera ikasgai izaera dauka, beraz, hasteko, ondasunak eta ondareak, errenta eta enpresa emaitza kontzeptuak finkatu beharko ditu, ondoren, kontuak izatearen oinarriak azaltzeko. Modu zehatzean, ikasgaiak, enpresa baten oinarrizko kontabilitate-zikloaren etapa ezberdinetako eragiketen erregistroa eta urteko kontuak egitean jartzen du arreta. Bigarrenez, finantza kontabilitatearen marko kontzeptualaren edukiak azaltzen dira eta ustiapen eragiketen kontabilitate tratamenduak aurkezten dira, Kontabilitate Plan Orokorreko edukiak gida moduan hartuz.
Hurrengo urteko zenbait ikasgai ulertzeko oinarrizkoa da Finantza Kontabilitatea I ikasgaia menderatzea.
CG01. Azterketa eta laburpen gaitasuna
CG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa hizkuntza naturalean
CG06. Iturri ezberdinetatik datorren informazioa bilatu eta aztertzeko gaitasuna
CG12. Harreman pertsonaletarako gaitasuna
CG15. Lanean konpromezu etikoa
CG17 Bakarkako ikaskuntzan gaitasuna
CE02. Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio iturriak eta hauen edukia identifikatzea.
CE03. Datuetatik, profesionalak ez direnentzat identifikagarriak ez diren informazioak lortzen jakitea.
CE04. Tresna teknikoen erabilpenean oinarrituriko erizpide profesionalak, enpresa kudeaketarako arazoen analisian aplikatzeko gai izatea.
CE07. Enpresa baten egoera eta eboluzioa baloratzeko gai izatea
CE16. Enpresaren barne eta kanpo arloetarako sistema kontablea diseinatu eta informeak egiteko gai izatea
Metodologia- jarduerak |
Ordu presentzialak |
Ordu ez presentzialak |
A-1 Klase teorikoak |
27 | |
A-2 Praktikak | 28 | |
A-3 Debateak, taldeko lana... |
13 | |
A-4 Lanak egitea |
20 | |
A-5 Materialen irakurketa |
20 | |
A-6 Banakako lana |
35 | |
A-7 Azterketak | 5 | |
A-8 Tutoriak | 2 | |
... | ||
Osotara | 60 | 90 |
Ebaluazio jarraitua: %30
Idatzizko probak: %70
* Soilik idatzizko probek izango dute jarduera berreskugarrien kontsiderazioa
* Hurrengo irizpide minimoak aplikatuko dira:
Azterketa finala: aurkeztu ahal izateko ez dago baldintzarik. Ikasgaia gainditzeko gutxienez 4 bat lortu behar da 10etik. (edo 2.8 puntu 7tik)
Berreskurapena: aurkeztu ahal izateko, ikasgaia gainditzen saiatu izana lehendik, nahiz eta ez lortu. Hala, ebaluazio jarraituan 3 puntutik 1 lortu izana kontsideratuko da minimotzat. Ikasgaia gainditzeko azterketa finalaren irizpide berdinak.
1. UNITATE DIDAKTIKOA
KONTABILITATEAREN OINARRIAK ETA KONTABILITATE-METODOA
1.GAIA: KONTABILITATEA INFORMAZIO SISTEMA GISA
Helburuak: Kontabilitatea definitzen duten oinarrizko parametroen eta osatzen duten adar ezberdinen ezagupena, enpresaren finantza kontabilitateari garrantzi berezia emanez
1.1. Enpresaren jarduera ekonomikoa
1.2. Kontabilitatea, enpresaren jarduera ekonomikoaren informazio sistema gisa
1.3. Kontabilitatearen definizioa eta sailkapena
1.4. Enpresaren finantza kontabilitatearen helburuak
1.5. Kontabilitate-informazioa eta informazio ekonomikoaren erabiltzaileak
1.6. Kontabilitate-informazioaren baldintzak: fidagarritasuna eta garrantzia
Jarduerak:
Aurretiko irakurketa
Azalpen teorikoa
Banakako eta taldekako ariketa praktikoak
2.GAIA: ONDAREA ETA BERE IRUDIKAPENA
Helburuak: Enpresa ondarearen ikuspuntua eta bere osagaien ulertzea. Ondasun (ondare) eta errenta (emaitza) kontzeptuen bereizketa
2.1. Enpresaren ondasuna: ondarea
2.2. Enpresaren ondarearen kontabilitate-irudikapena: kontuak, ondare masak eta egoera balantzea.
2.3. Egitura ekonomikoaren elementuak
2.4. Finantza egituraren elementuak
2.5. Ondare oreka
Jarduerak:
Aurretiko irakurketa
Azalpen teorikoa
Banakako eta taldekako ariketa praktikoak
3.GAIA: KONTABILITATE METODOA
Helburuak: erregistro kontabilitate-metodoaren oinarriak menderatzea, bai ondare kontuak, bai kudeaketa kontuak erabiliz.
3.1. Transakzio ekonomikoak eta ondarearekiko duten eragina: gertaera ekonomikoak eta kontabilitate-gertaerak
3.2. Errealitate ekonomikoaren kontabilitate-azterketa: kontabilite-metodoa
3.3. Kontabilitate-gertaeren erregistroa. Liburu egunkaria eta liburu nagusia
3.4. Ondare aldaketak
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.