• ES
  • EN
  • EU


Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua


Aurkezpena

Beharrezko prestakuntza akademiko teorikoa/praktikoa eta curriculumerako gaitasun pedagogikoak ematen ditu 0 eta 6 urte bitarteko haurren hezkuntzaren erronka handiari aurre egiteko.

Gainera, aukera ematen du eskaintzen diren bost aipamenetako batean espezializatzeko: Gorputz Hezkuntza, Musika Hezkuntza, Pedagogia Terapeutikoa, Ingelesa eta Frantsesa. Horretarako, ikasleak aipamen horri dagozkion aukerako irakasgaiak (guztira 4 irakasgai, 21 kreditu) eta praktikak (15 ECTS) hautatu behar ditu.

Partes de este texto:

Zergatik ikasi Gradua

Irtenbide profesionalak ezagutzen dituzulako eta hezkuntzaren arloan garapen profesionala eta pertsonala lor ditzakezula uste duzulako, haur txikiei beren bizitzan funtsezkoa den aro batean pertsonalki eta intelektualki garatzen lagunduz.

GRADU HONETAN, GAINERA, AUKERA DUZU ESPEZIALIZAZIO HAUEK EGITEKO: 

Sexu heziketa

 

Subir

Interesatzen zaizu, baldin eta...

Garapen pertsonalerako, eskola-garapenerako eta garapen sozialerako oinarriak ezartzen dituen aro bateko hezkuntza atsegin baduzu.

Subir

Graduatu ondoren, hainbat aukera

Haur hezkuntzako irakaslanean jardutea da, zalantzarik gabe, titulu honetako lehentasunezko orientazio profesionala.

Hala ere, gradu honek ematen dituen prestakuntza eta gaitasunak dauzkaten profesionalak beste jarduera sektore batzuetan ere eskatzen dira:

  • Ikastetxeek eskola-orduetatik kanpo eskaintzen dituzten jarduera hezitzaileak.
  • Hezkuntzari arreta ematen dioten eta heziketaren arloko ekimenak garatzen dituzten organismo eta erakundeak: parkeak, zoologikoak, museoak, arte eta kirol elkarteak, antzokiak, etab.
  • Azkenik, jarduera ekonomikoen sortzaile da ere bada eskola; hauena esaterako: material osagarriak, irakaslanari laguntzeko osagaiak, testuliburuak, informatikako programak eta abar sortu eta banatzea.

Subir

Beste ikasketa batzuetarako jarraipena

Graduatuak diren aldetik, ikasleek aukera daukate beste eremu batzuetako prestakuntza jasotzeko, hala nola masterrak, doktoretzarako sarbidea ematen dutenak, edo titulu berekiak.

Subir

Sarbidea eta onarpena

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa: Zientzien, Gizarte Zientzien edo Giza Zientzien modalitateak.
  • Titulazioarekin lotuta dauden lanbide heziketako goi mailako zikloak, betiere ikasleek atzerriko hizkuntzako prestakuntza sendoa badute.

Nor sar daiteke, eta nola eskatzen da onarpena?

Gradu honetarako matrikulazioari buruzko informazioa esteka honetan aurki daiteke.

Subir

Gomendioak

Ikasleak ikasketak hasi eta Gradua lortzeko egin behar den lanean gogotsu jarduteko, ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Nortasun heldu eta orekatua, eta edozein gizabanako, talde edo komunitateren ongizatea eta oreka pertsonala lortu nahia.
  • Ikasleen ezaugarriak zein diren jakiteko, aztertzeko eta horietan sakontzeko interes berezia, ikasleen garapen pertsonala eta intelektuala lortzeko helburuz.
  • Norbere burua hobetu eta arduraz eta zentzu etikoz jokatu nahia.
  • Gaur egungo gizarteko aniztasun kulturalarekiko sentsibilitatea.
  • Pertsonen arteko komunikaziorako eta taldeen lidergorako erraztasuna eta interesa.
  • Hizkuntzekiko sentsibilitatea, bereziki bigarren hizkuntzei dagokienez, eta bigarren hezkuntzako diziplina guztietan interesa eta aritzeko gogoa erakutsi izana.
  • Kulturarekiko interesa eta curriculum eskaintzetatik abiatuta jakintzak eraikitzeko interesa dituen pertsonatzat edukitzea norbere burua.
  • Sintesirako, analisirako, indukziorako eta dedukziorako gaitasuna.

Subir

Irakaskuntzako hizkuntzak, Hizkuntza koofizialak eta Hizkuntza gaitasuna atzerriko hizkuntzan

Irakaskuntzako hizkuntzak

Gradua gaztelaniaz edo euskaraz egin daiteke, oso-osorik, atzerriko hizkuntzen irakasgaiak (ingelesa edo frantsesa) eta horiei buruzko aipamenak izan ezik.

Gainera, nazioarteko programan aukera dago irakasgai batzuk ingelesez egiteko. Programa horri buruzko informazioa nahi izanez gero, egin klik esteka honetan.

Hizkuntza koofizialak

Graduan, eta Nafarroako hizkuntza koofizialei dagokienez:

- Gaztelaniaz ikasten duten ikasleei, hizkuntza horretan gaitasun handia eskatzeaz gain, euskarazko oinarrizko prestakuntza ere eskatzen zaie. Prestakuntza hori bai hutsetik bai unibertsitate aurreko ibilbidearen arabera eskuratutako mailatik has dezakete, eta bi hizkuntzen inguruko prestakuntza beren ikasketa planari dagozkion irakasgaietan eskuratzen eta agertzen dute.

- Euskaraz ikasten duten ikasleei (elebidunak euskaraz eta gaztelaniaz) gaitasun handia eskatzen zaie bi hizkuntzetan, hots, euskaraz eta gaztelaniaz. Gaitasun hori beren ikasketa planari dagozkion irakasgaietan eskuratzen eta agertzen dute. Gradu bukatu ondoren,  EGA titulua eskatu dezakete ikasleek.

Hizkuntza gaitasuna atzerriko hizkuntzan

Gutxienez ere atzerriko hizkuntza bat profesionalki menderatzeak garrantzi handia du gaur egun unibertsitateko ikasleentzat eta, bereziki, etorkizuneko irakasleentzat, zeinek ikasketa planean nahitaezko irakasgaiak izango baitituzte Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1 maila eskuratzeko ingelesean, frantsesean edo bietan.

Halaber, beharrezkoa da bermatzea ikasle talde batek, atzerriko hizkuntza bat irakasleaz gainera, nahikoa maila eskuratuko duela edozein diziplinatako ezagupenak ama hizkuntza ez den hizkuntza batean transmititu ahal izateko. Azken helburu hori lortzeko, atzerriko hizkuntzako aipamen bat (ingelesa/frantsesa) eskuratu behar da, zeinaren bidez ikasleek gaitasun didaktikoak lortuko baitituzte atzerriko hizkuntza hori irakasteko, baita C1 maila ere.

Bi hizkuntza eskaintzen dira: ingelesa eta frantsesa. Ikasleek bietatik nahi dutena aukeratu ahal dute; areago, nahi dutenek bi hizkuntzak ikasi ahalko dituzte.

Gainera, nazioarteko proiekzioa handiagoa izan dadin, ikasleak Nazioarteko Programan matrikulatu ahalko dira, betiere Unibertsitatean sartu aurretik B2 maila eskuratu dutela egiaztatzen badute, ziurtagiria aurkeztuz edo Unibertsitateak horretarako egiten duen proba gaindituz.

Subir

Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die bere ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmendu daitezke:

Tutoretza Planak titulazioko irakaslea den tutore bat esleitzen dio ikasle bakoitzari, aholku emateko ikasketei, nazioarteko mugikortasunari, irtenbide profesionalei edota Unibertsitatearen funtzionamenduari buruz.

Mentoretza Planari esker, azken ikasmailetako ikasleek gai akademikoei eta administratiboei buruzko informazioa eta orientabidea ematen dizkiete lehen mailako ikasleei.

Harremanetarako:
Fakultateko Idazkaritza eta Zuzendaritza: harreman elektronikoa, edo zuzena  Arrosadiko campuseko bulegoetan.

Subir

Ikasleen tipologia

  • Arduraldi osoko ikaslea: 60-84 ECTS kreditu ikasturte bakoitzeko. Mota horretakoa izaten jarraituko du ikasketak bukatzeko falta zaion kreditu kopurua 60tik beherakoa denean.
  • Arduraldi ez osoko ikaslea: 30-59 ECTS kreditu ikasturte bakoitzeko. Ez dago justifikatu beharrik, borondatezkoa da.
  • Arduraldi murriztuko ikaslea: 12-29 ECTS kreditu ikasturte bakoitzeko.
    Arduraldi murriztuko ikaslearena salbuespenezko egoera izango da, eta errektoreak edo eskumena duen errektoreordeak eman beharko du horretarako baimena. Informazio gehiago
  • Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak:  Gizarte Ekintzarako Unitateak ikaslearen banakako analisia egin beharko du.

Subir


UBICACIÓN EN EL CAMPUS
Ubicación en el campus

Facultad de Ciencias Humanas y Sociales
Edificio Los Magnolios.
Campus de Arrosadia
31006 Pamplona-Iruña
Tel. (+34) 948 16 6204
Contacto por email