• ES
  • EN
  • EU


Nazioarteko Programa Lehen Hezkuntzako Irakasletzan


Aukera duzu gradu egitea ikasketa horrekin: 

Sexu heziketa

 

 

 

Partes de este texto:

Zergatik ikasi Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren nazioarteko programa?

  • Honako hau lortzeko: a) Haur Hezkuntzako Irakaslearen prestakuntza; b) atzerriko hizkuntzak irakasteko gaikuntza (ingelesa edo frantsesa); c) beste eduki batzuk atzerriko hizkuntzan irakasteko gaikuntza.
  • Hezkuntza sistemako programa elebidunetan sartzeko.
  • Atzerrian irakasle gisa lan egiteko aukera emanen dizun gaitasun akademiko eta profesionala eskuratzeko.
  • Nazioartekotzeko jardueretan parte hartu ahal izateko, hala nola mugikortasun programetan.

Subir

Zer abantaila lortuko dituzu?

  • Zure prestakuntzaren funtsezko zati bat talde txiki eta homogeneoetan jasoko duzu, eta aukera izanen duzu mugikortasunean dauden nazioarteko ikasleekin egoteko.
  • Zenbait irakasgai ingelesez eta frantsesez ikasten ahalko dituzu, berezko hizkuntzetako prestakuntza ahaztu gabe (gaztelania edo euskara, zure profilaren eta interesen arabera).
  • Egoera pribilegiatuan egonen zara nazioarteko mugikortasuneko programetan parte hartzeko.
  • Jasotako prestakuntza aitortuko zaizu Tituluaren Europako Gehigarrian (TEG), Nazioarteko Programaren barnean.

Subir

FAQ - Galdera arruntak

1. Zergatik da interesgarria Irakasletza graduetako Nazioarteko Programa ikastea?
2. Zein da ingeleseko eta frantseseko aipamenen helburua?
3. Zein da “Nazioarteko Programa”-ren, “Ingeleseko/frantseseko aipamena”-ren eta “B2 edo C1 ziurtagiria” -ren arteko aldea?
4. Ingeleseko/frantseseko B2 ziurtagiria badut,  izan naiteke ingelesezko/frantsesezko irakaslea edo irakats dezaket ingelesez/frantsesez?
5. Ingeleseko/frantseseko C1 ziurtagiria badut,  izan naiteke ingelesezko/frantsesezko irakaslea edo irakats dezaket ingelesez/frantsesez?
6. Nazioarteko programa eginez gero, ingeleseko/frantseseko aipamena lortzen da?
7. Nazioarteko programa egiteak zeinahi aipamen lortzeko aukera ematen du?
8. Nazioarteko programa eginez gero, lor daiteke aipamen bikoitza?

"FAQ - Galdera arruntak" agiria eskuratzeko, sakatu hemen

Subir

Sarbidea eta onarpena

  • Aurreinskripzioa egin beharko duzu Haur Hezkuntzako Irakasletzako Graduaren Nazioarteko Programan.
  • Atalase-nota (onartua izateko): nazioarteko programarik gabeko Haur Hezkuntzako Irakasletza Graduan sartzeko eskatzen dena edo hura baino altuagoa izanen da.
  • Nazioarteko programan onartua izan ezean, nazioarteko programarik gabeko Haur Hezkuntzako Irakasletza Gradua egin nahi izanez gero, bigarren aukera gisa eskatu beharko duzu aurreinskripzioan.
  • Kasu horretan ere, onarpena atalase-notaren mende egonen da.

Subir

Matrikula

Onartutako ikasleak beren irakaskuntza-programazio berariazkoari dagozkion irakasgaietan baizik ezin izanen dira matrikulatu urte bakoitzean.

Subir

Eskatzen den hizkuntza maila

Nazioarteko programan sartzeko: Ingeleseko B2 maila edo hortik gorakoa
Aurreinskripzioa egiten den unean aurkeztu behar da hori egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiririk ezean, ikasle interesdunek aldez aurretik hizkuntza maila egiaztatzeko proba egin dezakete Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, eta haren emaitza aurreinskripzioarekin batera aurkeztu.

Subir

Ingelesezko irakasgaiak

Ikasleak:

  • Gutxienez 84 ECTS gainditu behar ditu atzerriko hizkuntzan, eta horietatik 42 gutxienez ingelesez izanen dira. Ondorio horietarako, zenbatu eginen dira nazioarteko mugikortasun programa batean ikasi eta gainditutako kredituak, eta ingeleseko eta frantseseko aipamenetako irakasgaiak.
  • Gutxienez nazioarteko mugikortasunerako deialdi batean parte hartu beharko du, eta postua lortzen badu, ikasketa-konpromisoan jasotzen diren kredituen % 80 gainditu gutxienez.
  • GGZFk proposatzen dizkion nazioartekotzeko jardueretan parte hartu beharko du.
  • Amaierako eskola-praktikak ingelesez edo frantsesez egin beharko ditu.
  • Gradu Amaierako Lanaren txostena ingelesez idatzi beharko du.

Subir

Eskatzen den errendimendu akademikoa

  • Ikasleek irakaskuntza-programazio berariazkoan finkatutako urtean gainditu behar dituzte oinarrizko eta nahitaezko irakasgai guztiak, edo hurrengo urtean beranduenez ere, nazioarteko mugikortasuneko seihilekoak salbuetsita.
  • 1. ikasmaila: irakaskuntza-programazioko 10 irakasgaietatik gutxienez 8 gainditu behar dituzte.

Subir

Programa uztea

  • Programa borondatez uztea: idatziz eskatuko da, hurrengo urtean titulazio arruntean jarraitzeko ezarritako epean.
  • Programa uztea, eskatutako errendimendua ez betetzeagatik: hurrengo ikasturtean titulazio arrunta egitera pasatuko litzateke.

Berariazko araudia

Subir