(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

01_01_Campus

Asteazkena , Maiatzaren 22a

Euskara

Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzua

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Hizkuntza Plangintza Zerbitzua Kudeatzailetzaren mendean dago, Unibertsitateko gainerako zerbitzu administratibo guztiak bezala; funtzionalki, ordea, Irakaskuntza Antolatzeko Errektoreordetzak duen Hizkuntza Plangintzarako Arloko Zuzendaritzaren mendekoa da. Zerbitzu Zuzendaritzak eta Euskara Unitate Teknikoak osatzen dute. Administrazio eta Kudeaketa eraikineko beheko solairuan dago.

Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuak egiten dituen lanak Unibertsitatearen esparruan euskara normalizatzeko gaiekin dute zerikusia, eta euskarazko hizkuntza-aholkua ematearekin. Unibertsitate komunitateko kideen euskarazko hizkuntza gaitasuna sustatzen du, eta horretarako eman beharreko prestakuntza ekintzak ezarri eta kudeatzen ditu. Halaber, euskararen erabilera normalizatzeko ekintzak proposatzen ditu eta euskaraz irakasten duten irakasleentzako irakaskuntza-materialaren itzulpena kudeatzen du.

Era berean, Euskararako Unitate Teknikoaren bidez, Unibertsitateak sortzen dituen dokumentu eta idazki ofizialak, izaera administratibokoak edo teknikokoak izan, itzuli eta zuzendu egiten ditu, agirion hizkuntza-kalitatea bermatuz. Hizkuntza gaietan, laguntza teknikoa eta aholkularitza eskaintzen dio unibertsitate komunitateari.

Honako hauek dira, batez ere, egiten dituen funtzioak:

  • Unibertsitateko eremu guztietan euskararen erabileraren normalizazioa lortzeko ekimenak sustatzea.
  • Hizkuntza Plangintzarako Batzordearen jarduna bizkortzea eta koordinatzea.
  • Hartzen diren hizkuntza plangintzarako neurrien jarraipena egitea, eta Unibertsitatean gauzatzen ari den normalizazio-prozesuari buruzko txostenak egitea.
  • Unibertsitateko gobernu organoei hizkuntza plangintzako gaietan aholkuak ematea.
  • Estatuetan eta indarrean dauden beste hainbat arautegitan euskarari buruz ezarritakoa, Unibertsitateko alor guztietan, bete dadila zaintzea.
  • Unibertsitate komunitateko kideen euskarazko hizkuntza gaitasuna bultzatzea.
  • Beste unibertsitate batzuetako hizkuntza plangintzarako eta normalizazio zerbitzuekin harreman iraunkorrak mantentzea, baita euskararen esparruan lan egiten duten eta unibertsitatekoak ez diren beste hainbat erakunderekin ere.
  • Unibertsitateko organo eta kide guztiei laguntza teknikoa eta aholkuak ematea, hizkuntzaren gaian.
  • Euskaraz irakasten duten irakasleen hizkuntza gaitasuna eta gaitasun komunikatiboa bermatzea.
  • Unibertsitateak sortzen dituen agiri eta idazkiak itzultzea, eta haien hizkuntza kalitatea bermatzea.
  • Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzea, kanpainak eta kultura ekitaldiak eginez.
  • Unibertsitatean euskara erabiltzearen aldeko jarrerak sustatzea.
  • Argitalpen Atalarekin lankidetzan aritzea, bere normalizazio lana bideratuz eta egindako argitalpenen hizkuntza kalitatea bermatuz.
  • Unibertsitatean ikerketa soziolinguistikoak aldian behin egin daitezela sustatzea.
  • Linguistika eta soziolinguistikari buruzko kontsulta terminologiko, dokumentazio eta bibliografia funtsa prestatzea, unibertsitate komunitateko kideen eskura egon dadin.
  • Unibertsitate zabalpeneko ekintzak bultzatzea, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntzaren eremuan.

Telefono zk.: 948 169699

Posta elektronikoa: hizkuntza.plangintza@unavarra.es

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169