(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

05_02_alumnos_campus01

Ostirala, Abenduaren 15a

Euskara

Irakaskuntzarako gaiak euskaraz

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Irakaskuntzarako gaiak euskaratzea

Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskolak euskaraz emateko, delako irakasgaiari buruzko material espezifikoa prestatu behar izaten dute irakasleek, eta sarri askotan material hori ez dago euskaraz, eta itzuli behar izaten da.

Hori dela eta, Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritza, euskarazko irakasleek duten lan gainkargaz jabetuta, berariazko deialdiak egiten ditu irakasle euskaldunek beren lanak aurkez ditzaten, itzuliak izateko xedez.

Deialdi horiek aldiro egiten dira eskolak emateko seihileko bakoitzaren aurretik, irakasleek material itzulia izan dezaten eskolak ematen hasi baino lehen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntza Plangintzarako Arloko zuzendariak, Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuko zuzendariak eta euskaraz irakasten egiaztatutako esperientzia eta gaitasuna duten Irakaskidegoetako bi irakaslek osatzen duten Batzordea arduratzen da deialdia egiteaz eta itzuli beharreko lanak hautatzeaz, hala behar izanez gero.

Lan horiek hautatzeko irizpide nagusiak izaten dira aldez aurretik euskarara itzuliak izan ez diren irakasgaiei buruzko gaiak, eta gradu berriei dagozkienak. Era berean, beharrezkoa bada, kontuan hartzen dira beste irizpide hauek ere: itzuli beharreko lanen luzera, eman beharreko irakasgai horretarako dauden ikasle kopurua, edo Batzordeak egokitzat jo ditzakeen beste batzuk.

Lanak nahitaez aurkeztu behar dira formatu digitalean, eta honako helbide elektroniko honetara igorri behar dira:

itzulpenak.irakaskuntza@unavarra.es

Ikusi: Irakaskuntzarako gaiak euskaratzeko azken deialdia

 

Beste erakunde batzuetako euskarazko materiala

Bestalde, ondoko esteka hauetan unibertsitate zein erakunde ezberdinen euskarazko materiala kontsulta edo eskura daiteke:

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169