(Saltar navegación e ir al contenido)

Castellano

Universidad Pública de Navarra

05_01A_alumnos_movida02

Igandea, Abenduaren 17a

Euskara

Aurkezpena

Herramientas de la página:

  • Herramientas

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuek IV. Tituluko V. kapitulua eskaintzen diote euskarari. Zortzi artikulutan finkatzen dute euskararen arauketa orokorra eta ezartzen dute unibertsitateko kideek gaztelania eta euskara jakin eta erabiltzeko eskubidea, bai eta euskaraz ikasi eta irakastekoa ere. Orobat, barneko eta kanpoko administrazio agirietan euskararen eta gaztelaniaren erabilera arautzen dute, Unibertsitatearen hizkuntza paisaian elebitasunaren aldi bereko erabilera ezartzen dute eta Hizkuntza Plangintzarako Batzordearen eta Euskararako Unitate Teknikoaren sorrera xedatzen dute.

Geroago, Unibertsitateak garatu du arauketa orokor hori, besteak beste “Nafarroako Unibertsitate Publikoan Hizkuntza Plangintza Diseinatzeko Oinarrien Dokumentua” izenekoaren bidez, Gobernu Kontseiluak 2004ko abenduaren 21ean onetsia, eta Unibertsitateko hizkuntza plangintzaren helburuak, ekintzak, ebaluazioa eta jarraipena finkatzen dituena.

Era berean, Gobernu Kontseiluak lehenbiziko “Euskararen Plan Estrategikoa 2007-09” onetsi zuen 2007ko martxoaren 13an. Bertan, DAFO analisi baten bidez, Unibertsitatean euskarak duen egoeraren diagnostiko sakona egiten da, hizkuntza plangintzarako helburu estrategiko eta operatiboak definitzen dira, eta garatu beharreko ekintza xeheak zehazten dira, bai irakaskuntzaren arloan, bai administraziokoan eta instituzionalean ere.

Plan horren ondorioz, urtez urte zabaldu da euskarazko irakasgaien eskaintza Unibertsitateko titulazioetan. Administrazioaren arloan onetsi dira, hurrenez hurren, “Euskara erabiltzeko jarraibideei buruzko agiria”, Unibertsitatearen jarduera administratibo eta instituzionalean euskara erabiltzeko ildo nagusiak zehazten dituena, “Euskara erabiltzeko jarraibideen eskuliburua”, ezartzen duena jarraibide horien garapen praktikoa eta haien aplikazioa Unibertsitateko euskarrietan, “Administrazio eta Zerbitzuetako langileen hizkuntza eskakizunak ezartzeko jarraibideen erabakia” eta hizkuntza eskakizun horien garapenerako agiria, Administrazio eta Zerbitzuetako langileen lanpostuetan hizkuntza eskakizunak esleitzen dituena.

Hizkuntza Plangintzarako Arloko Zuzendaritzak, Irakaskuntza Antolatzeko Errektoreordetzaren barruan dagoenak, Unibertsitateko hizkuntza politikaren plangintza egin, garatu eta betearazteko ardura du.

 

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169