• EU
  • ES

Euskara

Hasiera > Euskara > Prestakuntza > Ikastaroen ordainketak

Ikastaroen ordainketak

Euskara ikastaroen matrikula dirua eskuratzeko prozedura

Unibertsitateko langileek matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko dute, salbu eta matrikula doakoa den kasuetan, hau da, Euskarabideak, NAPIk eta NUPeko Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzak antolatutako ikastaroetan.

Ikastaroa amaitu ondoren, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio eskatzaileari, osorik edo zati batean, gai horri dagokion aurrekontuaren partidak duen egoeraren arabera. Horretarako, gutxienez eskoletako  % 90etara joan dela frogatu behar da ikasleak.

Matrikularen zenbatekoa berreskuratzeko prozedura:

Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasi duten langileek hemen duten eredua daukate erabilgarri matrikularen zenbatekoa eta asistentziak justifikatzeko.

AEK-n edo IKA-n ikasi dutenek ordaindu duten ikastaroaren faktura aurkeztu beharko dute. Gehienetan posta elektronikoz jasotzen ditugu asistentziak. Kasu batzuetan langileek ere aurkeztu beharko dute asistentzia agiria.

Zubiarten ikasi duten langileek, aldiz, ez dute ezer egin beharrik; zuzenean ikastegitik bidaltzen baitigute ikastaroak ordaintzeko behar dugun informazioa eta asistentziak.