Volver a la página principal
Para Conocer la UniversidadOrganización académicaInvestigaciónServiciosInformación de actualidadBúsquedaInternet
Hemen zaude > Ezagutu Nafarroako Unibertsitatea> Gobernu erakundeak
.
Ezagutu Nafarroako Univertsitatea     
Nafarroa
Iruñea
Unibertsitatea eta hiria
Campusa
Unibertsitate ikasketak Nafarroan
ECTS
Titulazioak
Irakasleak eta ikasleak
Irakaskuntzak
Ikerketa
Sailak
Unibertsitateko Estatutuak
Gobernu Erakundeak
 
Unibertsitateko Klaustroa
Gizarte Kontseilua
Gobernu Batzordea
Errektorea
Errektorea taldea
Beste erakunde kolegiatu batzuk
Lagun bakarreko beste organo batzuk
Unibertsitate Zerbitzuak
Nazioarteko egitasmoak
Lankidetza hitzarmenak
Unibertsitatea, bihar
Helbide interesgarriak
Unibertsitateko planoa

 

 

Camino Oslé Guerendiáin (Iruñea, 1944) Gizarte Laneko diplomaduna da, lizentziaduna eta doktorea Pedagogian, eta masterduna Gizarte Gerontologian.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da 1991. urteaz geroztik, eta lehenago, 1988. urtetik hasita, antzinako Gizarte Laneko eskolako irakaslea izan zen. Bere irakaslana Gizarte Laneko Diplomaturan egin du gehienbat, baina eskolak ematen ditu, halaber, doktoretza programan eta Sailaren graduondoko programa ofizialean, eta 2005. urtera arte, Gerontologian Aditua tituluan. Aldi berean, 2004-2005 ikasturtetik aurrera, Gizarte Laneko irakasle tutorea da Urrutiko Hezkuntzaren Unibertsitate Nazionalean.

Bere ikerketa lana bi lerrotara bideratu du nagusiki: adinekoak --zahartzea eta mendekotasuna-- eta gizarte ekintzaren historia. "Alter: Análisis de problemas sociales y diseño de alternativas" izeneko ikerketa taldeko kidea da; taldearen arduradun nagusia Miguel Laparra Navarro irakaslea da. Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamentuaren aginduz, Nafarroako I. Plan Gerontologikoa (2002-2004. urteak) berrikusteko txosten teknikoaren idazketa zuzendu zuen. Halaber, zaharrak zaintzeari buruzko liburuetan eta, zehazki, zaharretxeak finantzatzeari buruzko liburuetan argitaratu dizkioten hainbat ikerketaren egilea edo egile-kidea da. Horretaz gainera, Iruñeko Erruki Etxeari buruzko argitalpenen egilea da, eta entitate horretako Batzordeko kidea. Geriatria eta Gerontologiako Nafarroako eta Espainiako elkarteetako kidea da, baita ere.

Irakaskuntzako kudeaketari dagokionez, Gizarte Laneko Saileko zuzendaria izan da 5 urtez, eta orain ere bada; lehenago, bi urtez, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko idazkaria izan zen. Bestalde, Gizarte Laneko titulazioa ematen duten 31 unibertsitateen Ikastegi eta Sailetako Zuzendarien Konferentziako burua da.


 

Subir

Página principal
Conocer la Universidad | Organización académica | Investigación
Servicios universitarios | Información de actualidad | Búsqueda | Internet

Indice del sitio | Ayuda | Contacto