Volver a la página principal
Para Conocer la UniversidadOrganización académicaInvestigaciónServiciosInformación de actualidadBúsquedaInternet
Hemen zaude > Ezagutu Nafarroako Unibertsitatea > Lankidetza hitzarmenak
.
Ezagutu Nafarroako Univertsitatea     
Nafarroa
Iruñea
Unibertsitatea eta hiria
Campusa
Unibertsitate ikasketak Nafarroan
ECTS
Titulazioak
Irakasleak eta ikasleak
Irakaskuntzak
Ikerketa
Sailak
Unibertsitateko Estatutuak
Gobernu Erakundeak
Unibertsitate Zerbitzuak
Nazioarteko egitasmoak
Lankidetza hitzarmenak
Unibertsitatea, bihar
Helbide interesgarriak
Unibertsitateko planoa


Lankidetza hitzarmenak
Nafarroako Unibertsitate Publikoak alde biko hitzarmenak ditu nazioko eta atzerriko zenbait unibertsitaterekin proiektuak amankomunean egiteko eta ikasle eta irakasleen elkartrukea sustatzeko.

Bederatzi unibertsitateren arteko lankidetza hitzarmena

Nafarroako Unibertsitate Publikoa Grupo 9ko kidea da. Guztiak dira beren Autonomi Erkidegoko unibertsitate publiko bakarrak. Era berean kideak dira Oviedo, Cantabria, País Vasco, La Rioja, Zaragoza e Illes Balears , Extremadura eta Castilla-La Mancha. Egoitza iraunkorra Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Hitzarmen honekin lankidetza sustatu nahi da irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa ihardueretan gizarteari eskaintzen dioten zerbitzu publikoaren kalitate hobea lortzeko. Ikaskuntza

eta irakaskuntzaren eremuan irakasleen elkartrukea eta ikasleen mugikortasuna erraztu nahi da eta ikasketa planetan agertzen diren praktikak sustatzea. Ikerketaren eremuan proiektuak elkarrekin bultzatu nahi dira ikastetxe desberdinen artean informazioa trukatuz eta aldi berean nazioko eta Europako deialdietara elkarrekin parte hartzeko aukera irekiz. Lankidetza hau kultura eta gizarte ihardueretara eta zientzi bilerak antolatzera bideratuko da.


Kalitate Erakundeak

Unibertsitate gaztea bada ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoak kalitate mailak lortzeko eta etengabe hobetzeko konpromiso sendoari eutsi dio. 1996 urtean helburu horrekin sortu zuen Unibertsitatearen Kalitatea Ebaluatzeko Batzordea eta 1997an Ebaluaziorako Unitate Teknikoa, gaur egun Kalitatearen Unitate Teknikoa deitzen dena.
Plan Estratégicoan etengabeko hobekuntza sistema ezartzeko kezka hori islatzen da.
Unibertsitateko estatutuek, beren aldetik, 71. eta 72. artikuluetan ezartzen dute irakaskuntza eta ikerketa zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko beharra, Kalitate Plan batean jasotako irakaskuntza jarduera eta kudeaketa ebaluatzeko beharra, alegia. Testuinguru horretan, estatutuek Kalitaterako Batzordea izateko aukera aintzat hartzen dute.

Kalitaterako Batzordea

Eginkizunak
· Kalitate Plana proposatzea, Gobernu Kontseiluak onets dezan.
· Gizarte Kontseiluari eta Unibertsitateko gobernu erakundeei kalitatea hobetzeko ekimenak eta pizgarriak proposatzea.
· Dauzkan eskumenen barnean, kalitatea ebaluatzeko metodo eta tresnak onestea
· Ebaluaziorako jarduerak diseinatu, bete eta beren jarraipena egiten laguntzea
· Eskumena duten erakundeei kalitatearen ebaluazio prozesuen eta beren emaitzen berri ematea
· Kalitate planaren urteko txostena onestea

Kalitaterako Batzordearen kideak
· Errektoreak edo hark eskuordetuak, batzordeburu izango baita
· Gobernu Kontseiluaren hiru kide, Kontseiluak berak hautatuak Ikastegiko eta Saileko zuzendarien ordezkarien artean
· Ikerketa Batzordeko burua, edo hark eskuordetutako batzordekidea
· Gizarte Kontseiluaren gizarte alderdiko bi kide, Kontseiluak hautatuak
· Kudeatzailea edo berak eskuordetutako administrazio eta zerbitzuetako langilea
· Ikasleen Kontseiluak hautatutako bi ikasle
· Ikerketa Emaitzak Bestetaratzeko Bulegoaren arduraduna edo berak eskuordetutako bulego horretako langilea
· Unibertsitateko zerbitzuak hartzen dituen gizarte inguruneko bi pertsona esanguratsu

Zer da Kalitatearen Unitate Teknikoa
Kalitatearen Unitate Teknikoa Ebaluaziorako Unitate Teknikoaren ondorengoa da. Azken hau 1997an sortu zen Unibertsitatean kalitate prozesuak teknikoki laguntzeko xedez, eta bere egin ditu Plangintza eta Prospektibako Errektoreordeari laguntzeko eginkizunak. ANECAtik sorturiko kalitate programei dagokienez, zeregin bereziki aktiboa du.

Eginkizunak
Kalitatearen Unitate Teknikoaren eginkizunen artean honako hauek nabarmen ditzakegu:
· Unibertsitatean sortzen diren barne batzordeen esku jartzea Unibertsitateko administrazio zerbitzuetan eskura dagoen informazio guztia (estatistikak, taulak, txostenak, e.a.) datuen azterketa errazteko xedez.
· Barneko batzordeei aholkularitza eta informazioa ematea delako programaren ereduei eta erabili beharreko metodologiari buruz.
· Prozesuetan laguntza ematea.
· Programetako faseak ANECAren jarraibideekin bat etorriz betetzen diren aztertzea.


Hitzarmenak finantza entitateekin

Era berean, lankidetza hitzarmenak sinatu dira finantza entitate batzuekin, adibidez: Nafarroako Aurrezki Kutxa, Iruñeko Udal Kutxa, Nafarroako Landa Kutxa, Lan kide Aurrezkia, Bilbao Bizkaia Kutxa, Banco Zaragozano eta Bartzelonako "La Caixa"rekin.


Hitzarmenak Nafarroako administrazio publikoekin

Nafarroako Gobernuaren departamentu desberdinek Unibertsitatearen garapena eta Nafarroako gizartearekin duen lotura errazteko sinatu dituzten hitzarmen eta erabakiak ugariak eta garrantzitsuak izan dira. 1989.eko martxoaren 6tik, hau da "nazioarteko eta Europako merkatuetan Nafarroako baratze produktuak merkaturatzeko" ikerketa proiektu bat abian jartzeko Nekazaritza, Abelzaintza eta Mendi Departamentuarekin hitzarmena sinatzen denetik, Nafarroako Gobernua osatzen duten departamentu guztiekin hitzarmenak, akordioak eta kontratuak egin dira.

Iruñeko Udalari dagokionez Unibertsitatearekiko harremanak 1996an sinatutako lankidetza eremuan oinarritzen dira. Honen bidez zientzi, ikerketa eta langileen prestakuntza eremuen arteko lotura handia bermatzen da.


Harremanak enpresekin

Unibertsitatean hezkuntza-lankidetzarako egitasmoak sustatzen dira enpresa kopuru handi batekin eta, horien bidez, ikasleek Nafarroan kokatutako enpresetan praktikak egin ditzakete, esaterako Volkswagen, Eaton S.A., Delphy Unicable, Lucas Girling S.A., Gillette Española S.A., Viscofán S.A., Inquinasa, Industrias Cárnicas Navarras, CSI Transformados, Gas Navarra S.A., Koxka Ibérica del Frío S.A., Papelera Navarra S.A., Sarrió Papel y Celulosa S.A., Industrias Agroalimentarias de Navarra, Servicios de la Comarca de Pamplona S.A., Viveros y Repoblaciones S.A., Fagor Victorio Luzuriaga S.A., Padenasa, Heidermann, Novel Ibérica S.A., etabarretan.

 

Subir

Página principal
Conocer la Universidad | Organización académica | Investigación
Servicios universitarios | Información de actualidad | Búsqueda | Internet

Indice del sitio | Ayuda | Contacto