Volver a la página principal
Para Conocer la UniversidadOrganización académicaInvestigaciónServiciosInformación de actualidadBúsquedaInternet
Hemen zaude > Ezagutu Nafarroako Unibertsitatea> Gobernu erakundeak
.
Ezagutu Nafarroako Univertsitatea     
Nafarroa
Iruñea
Unibertsitatea eta hiria
Campusa
Unibertsitate ikasketak Nafarroan
ECTS
Titulazioak
Irakasleak eta ikasleak
Irakaskuntzak
Ikerketa
Sailak
Unibertsitateko Estatutuak
Gobernu Erakundeak
 
Unibertsitateko Klaustroa
Gizarte Kontseilua
Gobernu Batzordea
Errektorea
Errektorea taldea
Beste erakunde kolegiatu batzuk
Lagun bakarreko beste organo batzuk
Unibertsitate Zerbitzuak
Nazioarteko egitasmoak
Lankidetza hitzarmenak
Unibertsitatea, bihar
Helbide interesgarriak
Unibertsitateko planoa

 

Katrin Simón Elorz Iruñekoa da, lizentziaduna Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Zaragozako Unibertsitatean, eta gai bereko doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1994), Nafarroako nekazaritza kooperatiben egoerari buruzko ikerketa bat egin ondoren; izan ere, Rural Kutxak Doktoretza Tesirako ematen duen saria irabazi zuen horregatik. 1996. urtetik hona Unibertsitateko irakaskidegoetako kidea da, eta irakaslea Enpresen Kudeaketa Sailaren Ekonomia, Soziologia eta Nekazaritza Politikako arloan.

Bere irakaslana Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskolako titulazioetan eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatekoetan egiten du. Horietan, SAP kudeaketako software sistema erabiliz enpresak kudeatzeari buruzko gaiak irakasten ditu; izan ere, SAP sistemaren kontsultore ziurtatua baita, finantza moduluan. Bestalde, 12 ikerketa proiektutan parte hartu izan du, eta jarduera horren ondorioz, bi libururen egilea da, eta beste biren egile-kidea; gainera, 30etik gora artikulu argitaratu ditu zientzia aldizkaritan, eta biltzarretarako txosten ugari. 2006an "Ardoaren Merkatu Antolakunde Bateratua (MAB) berritzeari buruzko txostena" egiten parte hartu zuen, aditu talde batean. Hori egiteko agindua Europako Parlamentuak eman zien, eta Etienne Montaigne irakasleak (INRA, Montpellier, Frantzia) koordinatu zituen. Orain ikerlana gai hauei buruz egiten ari da: mikroenpresek eta gizarte ekonomiako enpresek ekonomia arloko neurriak nola hartzen dituzten eta finantzetan nola bizirauten duten.

Irakaskuntza kudeaketari dagokionez, 2004ko otsailetik Enpresen Kudeaketa Saileko zuzendaria da, eta Unibertsitateko Gobernu Kontseiluko kidea, Saileko zuzendariak ordezkatzen baititu. Lehenago sail horretako zuzendariordea izan da (2002-2004), eta zuzendariordea Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (1999-2002).


 


 

Subir

Página principal
Conocer la Universidad | Organización académica | Investigación
Servicios universitarios | Información de actualidad | Búsqueda | Internet

Indice del sitio | Ayuda | Contacto